Antzerkia

Antzerkia

Xampatito Pato "Só"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Pertsonaia obsesibo eta zorrotza.

Izaki bakarra bere espeziean. Bere kontroletik kanpo geratzen diren kaxa amaigabeez inguraturik aurkitzen da eta haiekin jolastuz bere munduari itxura ematen dio.

Kaos honetatik, irria berpizten den unibertso bat agertzen da, erokeria humoretsu bat sortu eta izaki berri batean bilakatzen da.

Antzerkia

La Enana naranja "Kontukantari 2. Mendian ibiltari"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Txotxongiloekin kontzertu antzeztua familientzat.

KONTUKANTARI 2k oroitzapenean ditugun abestiak erritmo desberdinetan eskaintzen dizkigu, helduek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten. Lehenengo Kontukantariarekin hiru urtez biratu ondoren, errepertorioa berritu nahi izan dugu txotxongilo eta musika bertsio berrien agerpenarekin.

Oraingoan Nanu, Granu eta Kanuto arituko dira Haurtxo polita, Axuri beltza, Aldapeko, Ikusi mendizaleak, Loretxo bat, Baratze bat, Kolpe kolpeka, Guk euskaraz, Furra furra eta Arratsalde honetan

Iraupena: 50 min.

Antzerkia

Hika Teatroa "Tonbola"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun.

Utzi tonbola honi zuregatik erabakitzen.

Tonbola ikuskizunak kaleko kabareta eraikiko du. Egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio. Irabazlearen pozak dantzarekin eta zuzeneko kantu eta musikarekin hornituko ditu eta galtzaileen minak gorputzetik eraiki.

Tonbola herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. Iritsi dira "Ilusio sortzaileak!"

"Bizita tonbola bat da" ideia abiapuntu hartuta hasi ginen Tonbola eraikitzen. Nork esango zigun orduan kontzeptu horren egiak gaur horren krudel eragingo zigunik? Europaz hitz egin nahi genuen. Europako muga eta territorioez. Hitz egin nahi genuen askatasunaz, giza mugimenduez, migrazioaz, enpatiaz, solidaritateaz… Nork esango zigun orduan, hitz horien egia kolokan gera zitekeenik? Europako muga guztiak gaindituko dituen kabaret poetikoa. Umorea eta salaketa. Absurdoa eta errealitate gordina. Koktel "esplosiboa".

  • Egilea: Aktoreen inprobisazioetatik abiatuz, Agurtzane Intxaurragaren dramaturgia
  • Testuak: Benjamín Jiménez, Agurtzane Intxaurraga
  • Aktore taldea: Eneko Gil, Miren Gojenola, Iñigo Aranburu / Jon Ander Alonso, Sandra Fdez. Agirre / Maryse Urruty
  • Kolaborazio berezia: Ellach Elhadi, Trekya Ment Gremich, Hector Gonzalez Moreno, Roberto Tananta Awanari, Nacer Eddine Bounezra, Ninetu Embarec Lehbib
  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
  • Zuzendari laguntzailea: Jon Ander Alonso
  • Musika: Iñaki Diegez (musika originalak), Bill Martin & Phil Coulter ("Congratulations"), María José de Ceratto & Aniano Alcalde ("Vivo cantando"), Toni Ten & Xasqui Ten ("Europe's living a celebration"); Manuel de la Calva & Ramón Arcusa ("Voulez vous dancer avec moi").
  • Koreografia: Eneko Gil
  • Jantziak diseinatzea eta egitea: Nahia Salaberria
Antzerkia

Bizitza is life

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gizakiak! Animaliak! Landareak! Unibertsoa! BIZITZA! Zer eta nolakoa da? Zer suposatzen da egin behar dugula? Eta, nola? Galdera guzti hauen eta gehiagoren erantzunen bila bazabiltza zatoz gurera, gurekin! Come on! Ondo baino hobeto azalduko dizkizugu gauzak…

Antzerkia

Kolore kolore

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Iritsi da epaiketaren eguna. Koloreak ez dira ados jarri eta azkenean epaile baten aurrean, beraien artean gizakientzako gogokoena den kolorea zein den erabakiko dute. Honetarako bakoitzak bere arrazoiak dauzka, oso potenteak diren arrazoiak… Lortuko al dute ados jartzea?

Antzerkia

Antroan Intro

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Jakin badakigu ez gaudela betiko, eta mundua bera ere ez; izan ere, guztia, noizbait, betiko desagertu egingo da, baina une hori ez dakigu norbaitek ikusi ahal izango duen. Izaki mikroskopiko bat gai izan da, mundu osoa kaiola batean sartzeko. Eta hortxe gaude, beldurtuta, nazkatuta, akituta… noiz aterako zain.

Baina gizakiok aspaldi ikasi dugu gure gorputzaren mugetatik at hegan egiten, eta horretan gero eta iaioagoak izan gaitezen, ikasteko, garatzeko, lantzeko eta abar, guneak sortu ditugu, gure irudimena aske senti dadin, benetako arnas-gune bilakatuz.

Horietako azken arnas-gunea da “Antro” taberna, hiriko zulorik ilunena, txokorik galduena. Gure hirian geratzen den azken “plaza” irikia… eta gaur ere, gauero bezala, zure zain dago, ANTROAN INTRO egiteko, sartu, sortu, azaldu, aurkeztu, erotu… nahi duzuena egiteko aukera izango duzue.

Tamalez, gure azken gotorlekuak gaur du, nonbait, bere azken eguna. Zer gertatuko da? Nora joango gara? Zer egingo dugu?... Zer egin eztarriak ixilduta, gure besoak, hankak… gorputzak ezin mugiturik, hitzak paperean idatzi gabe… Zer egin?

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak: Mertxe Larrea, Begoña Azpiazu, Joseba Salaberria, Amaia Herrero, Araitz Larrea, Edurne Agirrezabala

Zuzendaria: Lierni Fresnedo

Zuzendari laguntzailea: Pello Elvira

Laguntzaileak: Begoña Amunarriz, Patxi Larrea

Testua, eszenografia eta jantziak: Orratx Antzerki Taldea

Diseinu grafikoa et argazkiak: Harira

Produkzioa: Orratx Antzerki Taldea

Antzerkia

Antroan Intro

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Jakin badakigu ez gaudela betiko, eta mundua bera ere ez; izan ere, guztia, noizbait, betiko desagertu egingo da, baina une hori ez dakigu norbaitek ikusi ahal izango duen. Izaki mikroskopiko bat gai izan da, mundu osoa kaiola batean sartzeko. Eta hortxe gaude, beldurtuta, nazkatuta, akituta… noiz aterako zain.

Baina gizakiok aspaldi ikasi dugu gure gorputzaren mugetatik at hegan egiten, eta horretan gero eta iaioagoak izan gaitezen, ikasteko, garatzeko, lantzeko eta abar, guneak sortu ditugu, gure irudimena aske senti dadin, benetako arnas-gune bilakatuz.

Horietako azken arnas-gunea da “Antro” taberna, hiriko zulorik ilunena, txokorik galduena. Gure hirian geratzen den azken “plaza” irikia… eta gaur ere, gauero bezala, zure zain dago, ANTROAN INTRO egiteko, sartu, sortu, azaldu, aurkeztu, erotu… nahi duzuena egiteko aukera izango duzue.

Tamalez, gure azken gotorlekuak gaur du, nonbait, bere azken eguna. Zer gertatuko da? Nora joango gara? Zer egingo dugu?... Zer egin eztarriak ixilduta, gure besoak, hankak… gorputzak ezin mugiturik, hitzak paperean idatzi gabe… Zer egin?

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak: Mertxe Larrea, Begoña Azpiazu, Joseba Salaberria, Amaia Herrero, Araitz Larrea, Edurne Agirrezabala

Zuzendaria: Lierni Fresnedo

Zuzendari laguntzailea: Pello Elvira

Laguntzaileak: Begoña Amunarriz, Patxi Larrea

Testua, eszenografia eta jantziak: Orratx Antzerki Taldea

Diseinu grafikoa et argazkiak: Harira

Produkzioa: Orratx Antzerki Taldea

Antzerkia

Caballo Dostoyevsky

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

"Edozein auzotan edo herritan izan zuten “zaldiarekin” topo egiteko zorte txarra"

Richard Sahagunek leku garrantzitsua hartu du Bilboko eszena alternatiboan proposamen guztiz ausartekin, eta ikusleak bereganatzen joan da, egile honen antzerkia ulertzeko moduarekiko guztiz leial direnak. Antzerkigilea, zuzendaria eta aktorea, eszenarekiko duen ikuspegia, konpromiso sozial eta politikorako espazio gisa, bereizezina da  eszenaratzeko duen ikusmoldetik.

Poetikoa eta gogorra, irmoa.80ko hamarkadako kontakizun sozioekonomiko gogorrean oinarritzen da kontaketa, heroinaren izurri latz hark jotako Euskal Herriko edozein auzo edo herritako familia batean oinarritzen da, berriz, muntaia. Caballo / Dostoyevski lanak aukera ematen die esparru horretan egunerokotik sartzeko, izenburuko “zaldi” horrekin topo egiteko zorte txarra izan zuten pertsonen kontakizunaren bidez.

•  ANTZEZLEAK: Richard Sahagún, Nuria Valiente.
•  TESTUA ETA ZUZENDARITZA: Richard Sahagún.
•  IRAUPENA: 70 min.
•  ADIN GUZTIENTZAT.

Antzerkia

Pronoia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

“Pronoia” antzezlana, Oihulari klown konpainia. Virginia Imaz pailazoak, falozentrismoaz, hizkuntzan dagoen sexismoaz, bortizkeria fisiko eta sinbolikoaz eta berdintasun errealaz eta formalaz dihardu lan honetan, beti ere umore klabean. Berdintasunerako Emakunde saria eskuratutako pailazo entzutetsuarekin gozatzeko eta, aldi berean, gogoeta egiteko aukera ezin hobea.

Antzerkia

Galtzaileak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Manuel eta Sara adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuelek eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko al dute...

  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola