Antzerkia

Antzerkia

Kottauak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Non daude sedukzio berrirako marra gorriak?

Zaharkitutako kode berriak nola ordezkatu, "koittadu parea" bihurtu gabe?

Dena emanda larrua nola jo, harreman orekatu eta libre batean?

Jakingo al dugu generoaren ikuspegi berritik aurre egiten?

Eszenatoki gainean, emakume bat eta gizon bat, 9 urteko bikote harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. "Gabezia" horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute.

Komedia, barra-barra, eta baita une mingarriak ere, "galdutako sexuaren bila" azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.

Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain, ibilbide luzeko bikotea, elkarrekin komedia antzezten eskarmentu handikoak. Ikusleak hunkitzeko eta pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken finean, edozein adin eta sexuko jendearentzat jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa.

Fitxa

  • Egilea: Anthony Neilson
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain
  • Ekoizpena: Txalo Produkzioak
Antzerkia

Memoria

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Carlos Tapia

Bizitzako gertaera batzuek gure memoriaren aurrean jartzen gaituzte. Gure oroitzapenen hauspoa antolatzen bakarrik azaldu ditzakegun ekintzak. Obra hau hemendik sortu da:orainari buruzko galdera bat, erantzunak iraganean soilik aurki ditzakeenak.

Antzerkia

Ay, Karmela

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), komiko-talde batek soldadu errepublikarren bizitza ahal duen bezala girotzen saiatzen da. Frontean hain gaizki pasatzeaz nekatuta, Valentzia aldera joatea erabakitzen dute. Baina, oker baten ondorioz, eremu nazionalean bukatzen dute, eta preso hartzen dituzte. Beraien bizitzak salbatzeko modu bakarra militar talde batentzat ikuskizun bat antzeztea da, komikoen ideologiarekin bete-betean talka egingo duena.

 

Antzerkia

Maña

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Hasieratik, zirkuko ikuskizun zuzen eta garden honek bere asmoak eta helburuak azaleratzen ditu: arku erraldoi bat eraikitzea, kutxa oso astunekin eta ahalik eta indar gutxien erabiliz, antzinako baina denboraz kanpoko teknologia prekarioren laguntzarekin.

Ikuskizunaren gakoa asmamena da.

Alcántarak, artista autodidakta eta artisauak, zirkua jakin-minetik, iradokizunetik eta jolasetik nola ulertzen duen jakiteko erakusgarri berri bat, betiere egitura berritzaileak erabiliz eta alderdi bisuala zainduz.

AKTOREAK

Manolo Alcántara eta Joan Trilla.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

  • Egilea eta zuzendaria: Manolo Alcántara
  • Jantzien diseinua eta jantzigintza: Rosa Solé
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Manolo Alcántara
  • Soinuaren diseinua: Oriol Planas
  • Argiztapenaren diseinua: Ivan Tomasevic
  • Kudeaketa eta ekoizpena: Clàudia Saez
  • Ekoizlea: Manolo Alcántara
  • Ekoizpen-sostengua: La Destil·leria
  • Banaketa nazionala: Portal71
  • Kataluniako eta nazioarteko banaketa: AlaPista

Iraupena: 60’

Informazio gehiago: www.ciamanoloalcantara.com

Antzerkia

Akabo

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Kale antzerkiko ikuskizuna hasiko da plaza batean. Artistek hasiera emango diote ikuskizunari, eta, hasi eta gutxira, antzezlana egiten ari diren lekuaren inguruan, auzokide bat altuera batera igoko da, eta bere buruaz beste egiteko mehatxua egingo du.

Azpian bilduta dagoen jendetza ikustean, hainbat gatazka konpondu beharko ditu: kenduko al dira salto egin dezan? Kentzen ez badira, euren gainetik egingo ote du salto? Zer egingo dute ikusleek egoera hain deseroso horren aurrean? Zergatik erabakitzen du norbaitek halakorik egitea? Ba al dugu gure bizitza eteteko askatasunik?

Suizidioa da, zoramenarekin batera, gizartean eta norbanako gisa dagoen tabu handienetako bat. Zoramena eta suizidioa, hala ere, ez daude hertsiki lotuta, nahiz eta sarritan hori sinestarazten saiatzen diren.

Ikuskizun mota

Gure aurreko ikuskizunean (Desahucio - Kale gorrian), lehen solairu bateko balkoian kokatu genuen egoera, eta, hala, pertsonaiek bazuten ikusleekin elkarrekintza ezartzeko lehen eszenatoki bat. Benetako etxe bat bezain benetakoa zen eszenatoki bat.

Oraingoan ere, kalea hartu nahi dugu berriro, espazio eszeniko moduan aldarrikatu, eta herri guztia gure lekuko bihurtu, suizidioa bezalako gai hain delikatua lantzeko zuzen-zuzenean.

Ikusleak antzezlanaren parte aktibo bihurtu nahi ditugu, hau da, antzerkia ikustera joate hutsagatik, egoeran inplikatuta egongo dira. Horregatik iruditzen zaigu hain garrantzitsua abiapuntua benetako egoera bat izatea.

Antzerkia

Luze edo motz

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.

Bakean Dagoena Bakean utzi ikuskizunaren jarraipena. Generoa hizpide izango da ikuskizun honetan, beti ere umorearen ikuspegitik, eta honako galdera mahaiganeratuko da antzezlanean: gure jendartea zertan geratzen da luze eta zertan motz? Hilekoa, monopausia, neska-mutiletan jarduteko teknikak, sexua eta beste gauza asko mintzagai dira ikuskizun honetan.

Antzerkia

Ay, Karmela

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lezoko Orratx! Antzerki taldeak bere azken antzezlana taularatuko du.

Sinopsia:

Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), komiko-talde batek soldadu errepublikarren bizitza ahal duen bezala girotzen saiatzen da. Frontean hain gaizki pasatzeaz nekatuta, Valentzia aldera joatea erabakitzen dute. Baina, oker baten ondorioz, eremu nazionalean bukatzen dute, eta preso hartzen dituzte. Beraien bizitzak salbatzeko modu bakarra militar talde batentzat ikuskizun bat antzeztea da, komikoen ideologiarekin bete-betean talka egingo duena.

 

Antzerkia

Ay, Karmela

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lezoko Orratx! Antzerki taldeak bere azken antzezlana taularatuko du.

Sinopsia:

Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), komiko-talde batek soldadu errepublikarren bizitza ahal duen bezala girotzen saiatzen da. Frontean hain gaizki pasatzeaz nekatuta, Valentzia aldera joatea erabakitzen dute. Baina, oker baten ondorioz, eremu nazionalean bukatzen dute, eta preso hartzen dituzte. Beraien bizitzak salbatzeko modu bakarra militar talde batentzat ikuskizun bat antzeztea da, komikoen ideologiarekin bete-betean talka egingo duena.

 

Antzerkia

Orratx Txiki

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du Orratx! Txiki antzerki taldeak.

HAUR ETA GAZTEEN EMANALDIAK

EKAINAREN 18AN, LARUNBATA:

  • 11:00etan (Txikiak) – “Txanagorritxo modernoak”

Denok dakigu nor diren Txanogorritxo, otsoa eta amona. Baina … Txanogorritxu otsoa baino azkarragoa izan daiteke. Eta, Otsoak agian otso ona izaten ikasi nahi du. Aurkezten dizuegun istorioa gure modura kontatuko dizuegu, gaurkotuta eta modu oso dibertigarri batean.

  • 11:30ean (Ertainak) – “Gezurrak”

Gezur mota asko daude munduan! Guk hauetako batzuk bildu eta aztertu ditugu, zuei modu original batean azaltzeko. Baina, aizue! Gure helburua ez da zuek gezurti profesionalak bihurtzea eh! Edo, bai? Gezurtzen ariko gara?

  • 12:15ean (Nagusiak) – “Kutsidazu bidea, Peio!”

Rozio Oiartzungo baserri batera doa udako hilabete bat pasatzera. Helburua egunorokotasunetik deskonektatu, euskara ikasi eta jende berria ezagutzea izango da. Euskara eskoletan Rachel, neska amerikar bat, sor Maria Ausiliadora, Iñaki psikologoa, Jon harakina eta Agurtzane euskara irakaslearekin topatuko da. Bizilekua, aldiz, Iriarte baserria izango du, amama Marijose, aitona Josemari eta Peiorekin. Bere bihotzeko Peio…

 

Antzerkia

20.000 Legoa itsaspeko zaborretan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean.  Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua.

 Eta munstro baten partez, intentzio gaiztoko urpeko ontzi aurkituko du, gizadi osoa  arriskutan jartzeko moduko monstruoa. Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala.

Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bati ekingo dio, Nemo kapitainak gidatuta  eta  itsasoko barrunbeak ezagutzeaz gain, bere baitan gordeta dituen sekretu guztien berri jakingo du.

20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak… Denetik bilduko zaizkio gure surflariari.

Abenturazalea  bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio eta altxorrak ezagutu nahi badituzu, zatoz gurekin eta Nautilusen maratilatik mundu berri bat ezagutuko duzu.