Antzerkia

Antzerkia

Maskotak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Toby kaleko zabor edukiontzi erosoan bizi den txakur txiroa da. Egun batean, emakume misteriotsu batek, Lolak, giza haur bat utzi zuen Tobyren zakarrontziaren ondoan, eta azken horrek gizaki heldu bihurtu arte hazi zuen.

Zer gertatuko litzateke animaliek giza maskotak izango balituzte?

  • EKOIZPENA PRODUCCIÓN Mama Crea
  • ZUZENDARITZA DIRECCIÓN Pako Revueltas
  • ANTZEZLEAK INTÉRPRETES Marina Lapuente, Nuria M. Crespo, Na Gomes
  • JANTZIAK VESTUARIO Ángel Amor
  • JATORRIZKO MUSIKA MÚSICA ORIGINAL Na Gomés
Antzerkia

Hondamendia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?

Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?

Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero. 

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

Antzerkia

Toto

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maik eta Joseluk, TOTO txakurtxoaren kustodia partekatzen dute.

TOTO, komedia olinpikoa da. TOTOk belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka edota txakurkume batena ere bai. TOTOK maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude.

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Tania Fornieles
Interpreteak: Miren Gojenola eta Asier Hernandez
Eszenografia: Miren Intxaurraga/Xabier Mujika
Jantzitegia: Xabier Mujika
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Argazkiak: Otsabi (Egoitz Bengoetxea)
Grafika: Santos Bregaña, Atelier Laia
Promo bideoak: Acrónica Producciones
Mediazio proiektua: Hika Teatroa
Teknika Taldea: Acrónica Producciones
Administrazioa: Asun Etxeberria
Komunikazio: Nagore Martinez
Ekoizpena: Hika Teatroa
Banaketa: Hika Teatroa
Musika-konponketak: Adrián García de los ojos.

Mafalda Bellidoren CHUCHO antzerki testuaren egokitzapena euskarara.

  • Max Sarietako finalista Egile Berri Onenaren atalean 2019
  • SGAEko XIII. Autor Express Antzerki Saria 2018
  • CLAVE. Valentziako Literatur Kritika Sarian finalista 2017
Antzerkia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots - Urteak bete, abenturak bizi!

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldearen urteurrena izaki, ospakizun giroan gatoz aurtengoan pailazoak. Zenbat urte, hainbat abentura bizi izan ditugu, eta geure lagunekin ospatu nahi dugu. Bagoaz haien bila, Panpoxa furgonetan, herriz herri, irriz irri.

Antzerkia

Zirriborro

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Klown kodean eta testurik gabe, Badut antzerki konpainiak Zirriborro antzezlana taularatuko du.

Ikuskizun honetan artista batek bere kreazio berriaren aurrean dituen beldurrak, zailtasunak eta zalantzak transmititu nahi dira, eta era berean, nola bilatzen duen bere ideiarik hoberena eta nola eramaten duen aurrera.

Protagonistaren desafioa bere lehen liburua idaztea izango da, eta nola hitz-egin hitzei buruz hitz bat ere esan gabe erronka izango da, izan ere, urteak daramatza saiatu eta saiatu.
“Beste liburuetan murgildu egiten da eta inspiratzen da baina inoiz ez da konformatzen.

Baina paper zuriaren aurrean dagoenean bere emozioen borroka izango da. Lortuko du bere liburu literarioa idaztea?”

Antzerkia

Batetik bestera

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!

Batetik Bestera hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz.

Antzerkia

Perez Sagutxoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Perez Sagutxoa.

  • Iraupena: 59′. Adin gomendatua: 3-9 urte
  • Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
  • Elenkoa: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal
  • Ekoizpena:  GLU GLU.

GLU GLU-K Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.

Kaxildatar saguen komunitatea, asmatzaile ospetsuak, pertsonen etxe berri batean kokatuko dira. Etxe berrira iristean, Xuri, bere bi amekin bizi den haurrak, oso harreman estua izango Perezekin, saguetan gazteenarekin. Bien arteko adiskidetasuna haurraren burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxi batekin hasiko da. Xuri  gauero iluntasunaren beldur denez Perez sagutxoa izango da bere ametsen zaindaria.

Egun batean, Kaxildatar saguak kezkaz beterik altxatuko dira. Sagurik zaharrenek hortzak galdu dituzte, jada ezingo dute gozatu gazta, ogia edo intxaurrak jaten. Orduan, Perez gazteenak gogoratuko du Xuriri, bere giza lagun txikiari, laster bere lehen esne-hortza  erori behar zaiola, halaxe iragarri omen dio dentistak. Familia alkimista batetik etorrita Perez sagutxoari esne-hortz bakarrarekin sagu zaharrenentzako hortz batzuk sortzeko ideia bikaina bururatuko zaio. Perezek  Xuriri eroritako esne-hortza burkoaren azpian uzteko eskatzen dio. Berak jasoko du eta, trukean, opari bat utziko dio, zer eta liburua, bera liburutegiko sagua baita.

Horrela, Perez sagutxoak sagu zaharrenentzat hortz berriak lortu zituen. Ordutik, Perez sagutxoak haur askoren ametsak zaintzen ditu, eta oparitxo baten truke edozein etxetan erortzen diren esne-hortzak biltzen ditu. Perez Sagutxoak jolasean bezala, oso zoriontsu egiten ditu munduko sagurik zaharrenak eta umerik txikienak.

Adineko inori gazta edo bonboia jateko hortz bat falta behar ez zaion bezala, haur bati ere ez zaio falta behar ametsa eta ilusioa zainduko dizkion sagua edo laguna.

Bideo-laburpena: https://www.youtube.com/watch?v=Q8hvcaNscz0&t=1s

 

Antzerkia

Altsasu

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

“Justiziaren gorabeherei aurre egin behar dieten gazte batzuen errealitatea irudikatzenduen antzezlana”.
2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta bi Guardia Zibil agente eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat; tenientearena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen eta, kasua Estatu arazo bat. Aferak beste norabide bat hartu zuen Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean salatu zituenean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan bere ibilbidea izan. Erakunde honek terrorismo salaketa egin zuen, eta azaroaren 14an polizia operazio bat jarri zuten martxan zortzi gazteren aurka. Ahozko bista 2018ko apirilaren 16an hasi zen eta fiskalak 62 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen askatasunen murrizketa, “terrorista” adieraren neurrigabekeria, eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketa mahai gainean jarri baitziren.

Fitxa

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya
  • Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti
  • Zuzendari-laguntzailea: Eider Zaballa
  • Antzezleak: Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza
  • Koreografia: Alberto Ferrero
  • Eszenografia: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Argiztapenaren diseinua: David Alkorta
  • Musika: Adrián García de los Ojos
  • Soinua: Ibon Aguirre
  • Produkzioa: La Dramática Errante
  • Ekoizpen-laguntzailea: Beatriz Rodríguez (Dantzerti)
  • Banaketa: Portal 71
  • Argazkiak: Hodei Torrez
  • Tekniko laguntzailea: Iker Nuño
  • Nuevo Teatro Fronterizorekin eta Otxoa de Barandika Fundazioarekin elkarlanean
Antzerkia

Conquistadores

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Azkar, igo! Ontzia itsasoratzear dago Indietarantz. Beste aldean mila abentura ditugu zain, esploratu gabeko lurrak, ur gaineko hiriak eta itsaso ezezagunak.

Ikuskizun zirraragarria, eszena-apustu ausart batekin, eta Pazifikoa ezagutzeko jolasten gara Vasco Núñez de Balboarekin, Tenochtitlan ezagutzeko Hernán Cortésekin batera, Francisco Pizarrorekin Ospearen Hamarkadak jasandako zigorrak bizitzeko, Atacamako basamortuan ura aurkitzeko Inesen eskutik.

Suarez edo Txileko Santiagoren fundazioa Pedro de Valdiviarekin ikustea, beste gertaera historiko batzuen artean.

Etengabeko erritmoa duen obra da, eta hainbat gag bisual eta dibertigarri ditu, batzuetan laugarren pareta hautsiz ikuslearekin jolasteko eta irudimena askatzeko.

Absurduaren antzerkia, estetika garaikide batekin, gure miseriei barre egiteko.

Prest ontziratzeko?

https://www.youtube.com/watch?v=cIThKqjmkfI

Fitxa artístikoa:

  • Texto: J.P. Cañamero
  • Dirección Y Dramaturgia: Pedro Luis López Bellot
  • Ayudante De Dirección: Jonathan González
  • Intérpretes: Chema Pizarro, Nuqui Fernández, Francis J. Quirós
  • Diseño De Iluminación: Pedro L. López Bellot Y Jorge Rubio
  • Equipo Técnico: Andrés Rodríguez
  • Diseño Escenografía: Pedro L. López Bellot
  • Construcción: Víctor M. Cirujano
  • Espacio Sonoro Y Música: Álvaro Rodríguez Barroso
  • Diseño De Vestuario: Juanjo Gragera
  • Fotografía: Jorge Armestar
  • Videos: Jerónimo García Y Sergio González
  • Comunicación: Toñi Escobero
  • Diseño De Producción: Juanma Holguera
  • Producción Ejecutiva Y Distribución: Marta Moreno Santo-Rosa

 

Antzerkia

Sexberdinak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Fitxa

  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martínez - Dock Studio
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizleak: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
  • Banaketa: Portal 71
  • Ekoizpena: Tanttaka Teatroa