Antzerkia

Antzerkia

Arrainak bihotzean

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Martina zain dago eta beldur da. Aita noiz etorriko zain dago. Eta beldur da. Kainabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan zerbaitek tenk egingo dio bere kainaberari eta ezin izango dio eutsi ez kainabera ezta beldurrari ere. Horrela bada bidaia bat hasiko du itsas hondoan, aita aurkitu asmoz hasten den bidaia bat, horretarako arrainen eta beldurraren hizkuntza ikasi behar badu ere.

Antzerkia

Pintto Pintto

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Erropa garbitegi batean, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa den langile bat, bere lankidearekin harremandu behar da. Azken hau, despistatua, desordenatua eta oso alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustoko.

Bat-batean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegian, eta agerpen honek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die.

Umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da Pintto Pintto; horren bidez, gure ingurukoekin harremantzeko dugun eran hausnartu nahi dugu.

 

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Javi Renovales, Iván Alonso
  • Jatorrizko ideia: Anima Maravillas Teatro
  • Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • Musika: Fran Lasuen
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Testurik gabe
  • Ikuslea: +3 urte
Antzerkia

Sexberdinak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Fitxa

  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martínez - Dock Studio
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizleak: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
  • Banaketa: Portal 71
  • Ekoizpena: Tanttaka Teatroa
Antzerkia

El nadador de aguas abiertas

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Nilo aktore kaskarra da, eta jadanik ez diote lanik ematen. Emazteak utzi egin du eta bera pentsamendu autosuntsitzaileen espiralean murgildu da. Walrus, familiako trauma bat ezkutatzen duen igerilari adituari esker, berrogeita zortzi urterekin Nilok igeri egiten ikasiko du, eta bide horretan, bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena ere jasoko du.

Testua: Adam Martin Skilton. Moldaketa: María Goiricelaya. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Antzezleak: Adolfo Fernández, Markos Marín

Antzerkia

Magallanes y Elcano

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Magallanes abiatu eta hondartzan hil zen. Elkano iritsi zen. Hau historia da, gainerakoa obra da.

Epopeiako tramankuluek ikerketa historiko, etnografiko eta performatikoaren aitzakia dramaturgiko gisa funtzionatzen dute, gaur egungo errealitateekin paraleloan dagoen berrirakurketa prozesu batean. Halaber, Magallanes y Elcano gizon horien bidaia poetiko eta existentziala da, kultura desberdinen arteko ezagutza eta komunikazioan, abiatzen eta itzultzen diren bidaiariena. Kode eta hizkuntza globaletan identitate-herentzia baten miaketa da. Gorabehera, liskar, ondorengotza saio, ezezaguna ezagutzeko bidaia da, amets eta beldurrena, gizateriarekin topo egitekoa.

Antzerkia

Sagastitarrak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sagastitarrenean –goi burgesiako familia alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile feministak bere lehen abizenaren ordez amarena jartzea erabaki du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean". Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Horregatik, amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek abizena aldatzeko asmoa bertan behera utz dezan.

Fitxa

  • Egilea: Ramón Madaula
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Aktoreak: Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Eszenografia : Asier Sancho Senosiain
  • Jantzien Diseinua: Cristina Martinez
  • Argiztapena: Julen Zaballa
  • Teknikoa: Alfredo Medina
  • Argazkiak : David Vicente
  • Kartela: Asier Sancho
  • Aholkularitza juridikoa: HATOR
  • Asegurogintza: FREMAP
  • Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre
  • Ekoizpen Arduraduna: Xabier Agirre
  • Ekoizpena: TXALO

Bideo Laburra

Antzerkia

Las que limpian

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ateko eskutokian kartel bat dago zintzilikatuta: “Mesedez, jaso logela”. Hondartzatik itzulitakoan, oheak eginda daude, eskuoihalak aldatuta eta bainugela garbi-garbi. Garbitzen dutenak dira, langileak prekaritatera bultzatzen duen turismo-sistema bat bizkar gainean daramaten ikusezinak. Komedia garratz honek hoteletako pisu-zerbitzariek lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko egindako borroka antolatuari buruz hitz egiten du. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru nahia dago.

Ikuskizun berri honetan, A Panadaría konpainia galiziarraren sortzaileek beren buruari galdetzen diote ea posible den lan honek duen balioa handitzea edota generotik aldentzea, turismo iraunkorrik ba ote dagoen edo garbitzailearen etxea nork garbitzen duen.

2019an “Elisa y Marcela” sarituarekin gure artean izan eta gero, A Panadería gurera itzuliko da lan berria aurkeztera. Geletako zerbitzarien borrokari buruzkoa da, lan-ingurunean esplotazioa,osasun-arloan abandonua eta generoagatiko eta gizarte-mailagatiko hainbat indarkeria pairatzen dituzten turismo-sektoreko langile emakumezkoei buruzkoa.

A Panadaría eta Zentro Dramtiko Nazionalaren arteko koprodukzioa.

90 minutu

 Fitxa artistikoa

  • Egilea: Areta Bolado, Noelia Castro y Ailén Kendelman.
  • Zuzendaritza eta antzezleak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman.
  • Eszenografia: Beatriz de Vega.
  • Jantziak: Esther Quintas.
  • Argiak: Del Ruiz.
  • Musika: Ailén Kendelman
  • Hizkuntza: Gaztelania
Antzerkia

Calma

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Guillem Albànek, bakarrik eta hitzik gabe, hain gertakari konplexu eta aldi berean hain eguneroko bat kontatzen digu: presa. Bizi garen "denbora guztian korrika" hori.

CALMA! ikuslea esperientzia komiko batez gozatzera eramaten du, une poetikoez. Clown-a banderatzat hartuta, eta txotxongiloen, keinuen, itzalen edo musikaren bidez, gure egunerokotasuna eta bizi-bidaia bera zalantzan jarriko ditugu. Hainbeste korrika egitea merezi duen, benetan betetzen gaituena egiten ari garen eta, azken batean, horrela jarraitu nahi dugun edo aldatu nahi dugun.

CALMA! Guillem Alba hutsa da. Bere clown basatia presente dago, bere poetika ez da falta, eta bere mezu baikor eta bizia, azkenik, katartiko bihurtzen da.

 

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Guillem Albà
  • Sorkuntza: Alícia Serrat, Marc Angelet, Andreu Martínez, Guillem Albà
  • Musika: Pep Pascual
  • Dramaturgia: Alícia Serrat, Marc Angelet
  • Imintzio eta titereak: Andreu Martínez
  • Mugimendua: Ariadna Peya
  • Kanpo begiraleak: Sergio Martínez, Joan Arqué
  • Argiztapen diseinua: Ganecha Gil
  • Zuzendari teknikoa: Oriol Ibáñez
  • Eraikuntza: L’Estaquirot Teatre, Alfred Casas, Xavi Arbonès
  • Jantziak: Irene Nené Fernandez
  • Ekoizpena:  Guillem Albà
  • Gomendatuko adina: 14 urtetik gora
  • Iraupena: 60´

Trailer CALMA! Guillem Albà

Antzerkia

Tuppersex

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gaxuxa Emakume Taldeak antolatua. Lau lagun, guztiak berrogeita hamar urte ingurukoak, tuppersex saio bat egiteko elkartzen dira, baina denek ez dute sexu-jostailuen erosketan parte hartzeko gogorik. Lau lagunek jakingo dute uste zutena baino gutxiago ezagutzen dutela elkar.

Antzerkia

Loba

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

1962an, adin ertaineko emakume bat Hollywood Reporter egunkariko iragarki-sailean aurkeztu zen, iragarki hau jartzeko: "Hiru seme-alaben ama. Dibortziatua. Amerikarra. Hogeita hamar urteko esperientzia zine-aktore gisa. Oraindik bizkorra eta zurrumurruek diotena baino atseginagoa. Lan egonkorraren bila Hollywooden." Erredaktore gazteak ezin du sinetsi, eta, emakumearen zakartasuna gorabehera, ahal duen guztia egiten du atxikitzeko. Hau Lukas Heller da, gidoilaria. Bera, Bette Davis, aktorea. Elkarrizketan zehar, fikzioa eta errealitatea nahasten diren honetan, zeruan hainbeste distiratzen duten izarrak ilundu egiten dira, gure ustez iritsezinak ziren emakume askoren benetako historia ikusteko.

Antzezlan honek emakume langilea omendu nahi du, eta, bereziki, hainbeste aktoreren kemena, ausardia, esfortzua eta jarraikitasuna, gizonek gidatutako mundu batean hitzez hitz larrua uzten baitute bere lana defendatzeko.