Antzerkia

Antzerkia

La invasión de los bárbaros

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Aktore-lan ikaragarria, ideia baten alde bizitza eman zuten gizon-emakumeei omenaldia egin nahi dien obra batean; artea, oroimenaren lekukorik onena zela pentsatu baitzuten, eta beraz, zaindu, defendatu eta legatu beharreko zerbait zela. Bi une eta espazio desberdinetan aldi berean gertatzen den kontakizuna.

Valentzia 1939. Pradoko Museoko kontserbatzaile bati galdera egin zion teniente frankista batek, Valentziako Torres de Serranotik desagertu eta Madrilgo museotik ebakuatutako beste koadro askorekin batera ezkutuan zegoen margolan bat non zegoen jakiteko.

Valentziako probintzia 2009. Kazetari bat Valentzia inguruko herri bateko udaletxera doa alkatearekin elkarrizketatzera. Memoria historikoari buruzko gai bat jorratu nahi du.

Ondoren "Txalostean": publikoak konpainiako kideekin hitz egiteko aukera izango du.

Antzerkia

Anonyme Popular

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok. Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin. Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.

Azpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus-entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak, urbanoak, mundanoak.

Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza, beraz, Anonyme Popular egitasmoak. Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz.

Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza
Doinua eta soinuak: Rafa Rueda
Ikus-entzunezkoa: Kulturaz koop-eko dapatistak

Ondoren "Txalostean": publikoak konpainiako kideekin hitz egiteko aukera izango du.

Multimedia
Antzerkia

Mierda de ciudad

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Porrotari buruzko obra. Kolonoen karabanak, hasteko leku hobe baten bila. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelua.

Westernaren isiltasun existentziala. Dagoeneko bera izan nahi ez duen ukatua. Ni naiz naizena. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistuka. Hiru pertsona 80ko hamarkadan hasi eta gaur, hemen, zure aurrean amaitzen den istorio bat kontatzen. Sioux indiarrak euskal folklorea defendatzen. "Se busca" dioen kartel bat. Saloon baten desalojoa. Beste okupazio bat. Clint Eastwoodek dio ez duela soldaduskara joan nahi. 1880 da. Bolbora eta goma 2. Nuklearrik ez, ez hemen ez inon ez. Urrearen sukarra eta ontziolen itxiera. 1980 da. 8.000 indiar eta cowboy Herrera de la Manchara joaten. 8.000 arnegari basamortua zeharkatzen eta muino batetik zaintzen dituen sheriff bat. Pentsamenduaren etsipenen eta borroka kolektiboei buruzko istorioa. Zaldia. Arrapaladan urruntzen den zaldi-taldea. Belaunaldi baten amaiera. Mucha oilicía poca diversión. Amerikako Estatu Batuen erreserbak. Punkaren gordelekuak. Biak erresistentzietara murriztuta. Zeruertza. Nire atzetik datorren jendea. Oraindik kolonizatzeko dagoen zelai zabal bat, nire atzean. Hoy. Es. El. Futuro. La Polla Recordsek abesten zuen moduan.

Fitxa

  • Dramaturgia eta zuzendaria: Olatz Gorrotxategi
  • Zuzendari laguntzailea: Marta Álvarez del Valle
  • Ikus-entzunezkoak: Indi Costa
  • Mugimendu eszenikoa: Maitane Zalduegi
  • Aktoreak: Aritza Rodriguez, Olatz Gorrotxategi. Marta Álvarez del Valle
  • Musika: Joseba B. Lenoir
  • Foley-a: Alberto de la Hoz
  • Jantziak: Lorena Montenegro
  • Argiztapenaren diseinua: Paco Trujillo
  • Argi teknikaria: Imanol García
  • Banaketa: Solobe Art
  • Babesa: Trantsizioak - Harrobia, Eusko Jaurlaritza
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania
  • Iraupena: 90 minutu

Ondoren "Txalostean": publikoak konpainiako kideekin hitz egiteko aukera izango du.

Antzerkia

Orratx! Antzerki Taldea "Ai, ai, ai, Badatorrela!"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
DOAKOA - EZ DA SARRERARIK BEHAR
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Eguneroko errutinan, ezarritako ordenean eta harremanean babestutako bi ahizpa lasai asko bizi dira beren betiko etxebizitzan. Norbaitek atea jo du. Nor ote da? Badaezpada ere hobe ez irekitzea. Gutun bat ate azpitik agertzen da. Beraien bizitza aldatuko al da... ala ez!!!

Bigarren solairua

Bi lagun, Margarita eta Trinidad, urte amaiera ospatzeko elkartzen dira. Agian datorren urtea hobea izango da. Norbaitek atea jo du. Beraien laguna Nina ote da?

Jendartean gero eta ohikoago den zuhurtziak eta beldurrak zera sortzen dute: paranoia, zentzugabekeria eta absurdua, baita krudelkeria ere. Komedia beltz honek umorea eta gizakiaren alderik ilunenari buruzko gogoeta batzen ditu, dibertsioa salbatzeko dena justifikatzeko gai dena.

Fitxa artistikoa:

  • Aktoreak: Edurne Agirrezabala, Araitz Larrea eta Amaia Herrero.
  • Musikako teknikaria: Amaia Legorburu
  • Argi-teknikaria: Txema Rivera
  • Atrezzoa: Joxean Intziarte
  • Zuzendaria: Lierni Fresnedo
  • Kartela eta programa: Harira
Multimedia
Antzerkia

Ai,ai,ai...Badatorrela!!! Orratx Taldea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8€
Lugar
Gezala Auditorima

Lehenengo solairuan:

Eguneroko errutinan, ezarritako ordenan eta harremanean babestutako bi ahizpa lasai asko bizi dira beren betiko etxebizitzan.Norbaitek atea jo du. Nor ote da? Badaezpada ere hobe ez irekitzea.Gutun bat ate azpitik agertzen da. Beraien BIZITZA aldatuko al da.... ala ez!!!

Bigarren solairuan:

Bi lagun, Margarita eta Trinidad, urte amaiera ospatzeko elkartzen dira. Agian datorren urtea hobea izango da. Norbaitek atea jo du. Beraien laguna Nina ote da? Jendartean gero eta ohikoago den zuhurtziak eta beldurrak zera sortzen dute: paranoia, zentzugabekeria eta absurdua, baita krudelkeria ere

Antzerkia

Bi ipuin

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: "Ahatetxo itsusia" eta "Txanogorritxo". Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira.

Beti bezala, umorea, majia, kantak eta dantzak ez dira faltako.

Antzerkia

Osaba untxia eta osaba koioteren abenturak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gaurkoan zer gertatuko zaie untxia eta koioteari? Txotxongiloen bitartez dramatizatutako Nikaraguar pazifiko aldeko bi historio tradizionalak.

Antzerkia

Niara-ren bidaia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Niararen bidaia Patata Tropikala Antzerki Laborategiaren sormen lana da. Patata Tropikalak sinesten du Antzerkia komunikazio tresna dela, eta, oraingoan, hausnarketa egiten du gizakiak Naturarekin harremantzeko duen moduaz, bai eta Ingurune Naturalarekiko jasangarritasuna nahiz oreka eskuratzearen urgentziaz ere.

Sinopsia

Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da Niara.

Oso modu berezia dauka Naturarekin harremantzeko: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin komunikatzeko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia: Orban beltz handi bat Itsasoaz jabetzen hasi da, aurkitzen duen guztiaren bizitzarekin amaituz. Horregatik, Iemanja itsasoko zaindaria, arriskuan dago.

Zein izango da Niarak deskubrituko duen errealitatea Itsasorantz egingo duen bidaian?

Fitxa

  • Gidoia: Patata Tropikala Antzerki Laborategia
  • Zuzendaria: Iker Etxarri
  • Antzezleak: Judith Poves, Fermin Sanles, Maite Perea
  • Atrezzoak: Iker Etxarri
  • Dekoratuak: Patata Tropikala Antzerki Laborategia
  • Jantziak: Ane San Jose
  • Musika: Sergio Zurutuza (Pepi)
  • Argien diseinua: Jaime Mayo (Junky)
  • Iraupena: 60 minutu
Antzerkia

Basoko sekretuak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Oihanak urtaro bakoitzean gordeak dauzkan sekretuak aurkituko ditugu. Hainbat animalia ezagutu eta haien istorioetan barneratuko gara, eta gure oihana sentitu eta bizitzeko aukera izanen dugu; gure oihana errespetatzen eta maitatzen ikasiko dugu. Prest al zaudete naturan murgiltzeko?

Antzerkia

Munduari itzulia 80 egunetan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua “Munduari itzulia 80 egunetan” liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.

Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.

Julio Vernek eleberrian giro alaia eta une komikoak proposatzen ditu, eta hori ere eszenato kira eramango da. Idazle frantsesaren kontakizunak, estiloaz gain, erritmo bizkorra planteatzen du; azken finean, abenturazko istorio bat da, eta halaxe izango da antzezlanean ere. Eleberriaren gatazka eta helburu nagusia munduari 80 egunetan bira ematea da. Emanaldiaren kasuan ere erronka ederra izango da: 80 minututan herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi daitekeela erakustea.

Obra sortzeko, trama nagusia hartuko dugu hari narratibo gisa, baina gure errealitatera egokituta. Liburuko eszena mitiko batzuk emulatuko dira eta pertsonaia berriak sortuko ditugu beharrezkoa izango den garapen dramatikoa eraikitzeko.

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.

Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” nobela mitikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasiko da. Orduan, ilobek esango dute ez dela beharrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutzeko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.

Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri desberdineko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, eleberrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.

Passepartout eta Auodaren etxeko ganbaratik joko eta fantasia bidelagun, planetako bidaiari handiek mundu, egoera eta pertsonaia ezberdinak birsortuko dituzte; hala nola Txina eta bere herensugeak, Erdialdeko Amerika,
Mosku, Ginea edota Saharako basamortua.

Azken batean, elkarrekin bizi eta ikasten dugun etorkin askoren jatorriek gure egunerokoa eta gizartea osatzen dute. Jokoak, fantasiak, abenturak eta komediak elkarbizitzaren aldeko benetako gizarte plurala irudikatuko dute.

Ohiko elementu eszenikoez gain, pantaila bat izango dugu gure herrian bizi diren haur errealak eta jatorrizko tokietako paisaiak erakusteko. Abesti eta dantzek antzerki-ibilaldi honetarako hariak izango dira, eta Passepartout-en zirku-elementuek leku exotikoak eta garraiobideak irudikatuko dituzte, hala nola, itsasontziak, trenak edota globoa, hori guztia etxeko ganbaratik mugitu gabe.

Ekoizpen berri honetarako inguratzeko soinuari deritzonari esker obran murgiltzeko esperientzia planteatzen dugu. Publikoa ez da lekuko soila, abenturan murgiltzea da xedea. Ikusleak gertaeren lekuetan izango dira, entzundakoari esker eszenatokitik eta besaulkietatik bidaia egingo dute. Asmoa ikusleek dramaturgiaren parte izatea da, zer eta, soinuari esker. Hau da, ikuslegoa abenturaren parte aktibo izatera gonbidatuko dugu.

Horretarako soinua ez da soilik eszenatokiko iturri konbentzionaletik etorriko, baita estrategikoki jarritako iturrietatik ere. Entzumenaz baliatuta ikusleek leku anitzetako giroa biziko dute eta garraiobide bakoitzak igorritako emozioak eta dardarak sentituko dituzte.

Iraupena: 59′.

Adin gomendatua: 5-12 urte eta familia

Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte

Elenkoa: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal

Ekoizpena:  GLU GLU.