Agregador

AFRIKA MENDEBALDEKO DANTZAK IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

3 semanas ago

Datorren astean, Afrika mendebaldeko dantzak ezagutzeko eta zertxobait ikasteko ikastaroak emango dizkiete Kaori Faktoriako kideek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei. Tailer formatuko saio horiek maiatzaren 27tik 30era bitartean izango dira Oarsoaldeko 4 euskaltegitan.