Gehitzailea

AktiBatuz! egitasmoak diagnostiko faseko emaitzen berri emanez itxi du urtea

ordu 1 29 minutu ago

Oarsoaldeko kirol klubetan euskararen erabilera sustatzeko AKTIBATUZ! egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta orain beste mugarri garrantzitsu baten atarian dago.

Abenduaren 15ean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, komunitate bilera egin da, egitasmoaren lehen fasearen emaitza orokorrak, orain arteko ibilbidea eta hemendik aurrerakoak modu partekatuan aurkezteko.


Komunitate bileran proiektuan parte hartzen ari diren 8 kirol klubak, udaletako euskara eta kirol teknikariak eta politikariak eta egitasmoa gidatzen ari diren EMUN eta Soziolinguistika Klusterra egon dira.


Bileran orain arte egindako ibilbide osoaren azalpena eman da, diagnostiko faseko emaitza orokorrak aurkeztu dira, balorazio partekatua egiteko tartea izan da eta aurrera begirakoei buruz ere hitz egin da.