2014ko irailaren 25

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2014ko irailaren 25an, osteguna, 19:30ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldea), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Garazi Kuesta Unzain ez dira bileran egon.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Gai zerrendarekin hasi aurretik Alkateak urgentziaz gai zerrendan ez dauden bi gai sartzeko proposatu dio Udalbatzari. Hain zuzen, Osakidetzarekin egindako hitzarmena onartzearena eta Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren inguruan Gipuzkoako Aldundiarekin egindako hitzarmena onartzearena. Bi gaiak, irailaren 22an egindako Gizarte Zerbitzuetako batzordean tratatu ziren.

Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du ea bi gaiak ezin diren hurrengo osoko bilkuran tratatu. Ez du ulertzen non dagoen urgentzia, eta aipatu du Etxez-etxeko laguntza zerbitzuko hitzarmena aspalditik bidalita zegoela Foru Aldunditik.

Urgentziaren bozketa egin ondoren, gai zerrendan ez dauden gaiak eztabaidatzeko Toki Araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen Testu bateratuaren 51. artikuluaren arabera beharrezkoa den gehiengo osoaren aldeko botorik ez du lortu urgentziaren proposamenak, udalbatzak ez du onartu urgentzia, aldeko 6 boto (BILDU) eta 4 abstentzioekin (3 PNV-EAJ eta 1 Eusko Sozialista) ez dira lortu beharrezko diren aldeko zazpi botoak.

Angel Portugal zinegotziak (BILDU), EAJ eta Euskal Sozialistako zinegotziei galdetu die zergatik ez duten onartu urgentziaz bi gaiak tratatzea. Kepa Garbizuk (EAJ) esan du ez dutela espedienterik ikusi. Angel Portugalek gogorarazi dio Gizarte zerbitzuetako batzarra ospatu zela astelehenean eta Alkateak gehitu dio EAJ eta Euskal sozialistako ordezkaririk ez zirela bertaratu.

Ondoren, gai zerrendako gaiak aztertzeari ekin zaio.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko maiatzaren 29an eta 2014ko uztailaren 24ean egindako osoko bilkuretako aktak onartzea.

Bi aktak onartu eta sinatu dira.

2. Eneko Lartige Zabaleku zinegotziaren errenuntziaren kontu ematea (2014ALO30020).

Alkateak, Eneko Lartige Zabaleku (Iñaki Lartigue Zabalecu) (BILDU) zinegotziaren errenuntziaren kontu eman dio Udalbatzari

“2014ko abuztuaren 29an, Eneko Lartige Zabalekuk (Iñaki Lartigue Zabalecu) idatzia aurkeztu du udal erregistroan (1.964 zenbakia) zinegotzi kargua utzi nahi duela esanez, arrazoi pertsonalak argudiatuz.

Iñaki Lartige Zabaleku (Iñaki Lartigue Zabalecu) udal zinegotzi izendatua izan zen 2011ko maiatzaren 25ean egindako udal hauteskunde ondoren. Bildu-Eusko Alkartasuna (EA)/Altenatiba Eraikitzen (EA-Alternatiba) zerrendetatik bederatzi (9) zinegotzi izan ziren izendatuak. Bere kargua 2011ko ekainaren 11an hartu zuen.”

Ainhoa Zabalo alkatea mintzatu da. Lezoko udalean, Eneko Lartigek egindako lana eskertu du, lan handia eta gogorra egin duela esanez. Era berean, bizitza berri horretan, desiorik hoberenak izan ditzala esan dio.

Udalbatza, errenuntziaren jakinaren gainean geratu da.

3. Proposamena: Organo Kolegiatuetan Korporazioaren ordezkari berria izendatzea (2014ID100003)

Honela dio proposamenak:

“2011ko ekainaren 30ean, Udalbatzak Udal Korporazioaren ordezkariak izendatu zituen Organo Kolegiatuetan. Akordio horretan, Eneko Lartige zinegotzia (BILDU) , Udal korporazioaren ordezkari izendatua izan zen hainbat mankomunitate eta patzuergoetan

2014ko abuztuaren 29an, udal honetako zinegotzia den Eneko Lartige Zabalekuk zinegotziaren karguaren errenuntzia aurkeztu zuen.

Errenuntziaren ondorioz, beharrezkoa da ordezkari berria izendatzea

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordekari izan daitezen:
ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Mikel Arruti Salaberria izendatzea udal korporazioaren ordezkari bezala organu kolegiatuetan, Eneko Lartige Zabalekuren ordez.

ORGANOAK

Titularra

ZINEGOTZIA

Añarbeko Uren Partzuergoa

Titularra

Mikel Arruti Salaberria

Ordezkoa

Angel Portugal Formoso

San Markos Mankomunitatea

1. Titularra

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

2. Titularra

Mikel Arruti Salaberria

1. Ordezkoa

Luis Garrido Corral

2. Ordezkoa

Angel Portugal Formoso

Behemendi

Titularra

Mikel Arruti Salaberria

Ordezkoa

Angel Portugal Formoso

Oarsoaldea

Titularra

Ainhoa Zabalo Loiarte

Ordezkoa

Mikel Arruti Salaberria

Oarsotek

Titularra

Ainhoa Zabalo Loiarte

Ordezkoa

Mikel Arruti Salaberria

Euskal Fondoa

Titularra

Mikel Arruti Salaberria

Ordezkoa

Ainhoa Zabalo Loiarte


BI: Ondoko akordioa interesatuei jakinaraztea

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Udalbatzako Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Proposamena onartu egin da aldeko 6 botoekin (BILDU), 3 abstentzioekin (EAJ) eta kontrako batekin (Eusko Sozialistak)

Alkatea den Ainhoa Zabalok Mikel Arruti zinegotzia zoriondu du.

4. Proposamena: Bake Epailea eta ordezkoa izendatzea (2014PE090001)

Alkateak irakurri du proposamena. Honela dio:

“Udalbatzak 2014/07/24an egindako bilkuran, Bake Epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko prozedurari hasiera emateko erabakia hartu zuen, eta hautagaiek bete behar zituzten baldintza nagusiak zehaztu ere.

Deialdia, GAOn argitaratu da 2014/08/22an eta herrian zehar zabaldu da bando baten bidez.

Izena emateko epea amaiturik, ezarritako baldintzak betetzen dituzten 22 eskaera jaso dira.

Azterturik hautagaiek aurkeztutako lan esperientzia, ikusi da hautagai bakar batek duela Bake Epaile gisa aritutakoaren esperientzia, egun eta 2001. urteaz geroztik kargu hori betetzen ari den Agustina Pontesta Garmendiak, hain zuzen, eta ez dago inongo eragozpenik kargua betetzen jarraitu ahal izateko.

Beste hautagaien artean inork ez du inoiz kargu hori bete; halere, aurkeztu dituzten curriculum-en arabera, Eneritz Arruti Osanbela proposatzen dugu Bake Epaile titularraren ordezko gisa.

Alkatetza honek proposamen honen berri eman zuen 2014/09/18an burututako Bozeramaileen Batzordean, eta Osoko Bilkurari aurkezten dio hurrengo

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Bake epaile titular bezala Agustina Pontesta Garmendia izendatzea eta ordezko bezala Eneritz Arruti Osanbela

BI: Erabaki honen berri EAEko Auzitegi Nagusiari ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Kepa Garbizu (PNV) zinegotziak esaten du kezkatuta dagoela ez baitaki hautagaiek jakingo duten Bake Epaitegi eta Erregistro Zibilen etorkizuna eztabaida gai dela Madrileko legebiltzarrean. Lege aldaketak zertan bukatzen duten ikusi beharko dela esan diote eta bitartean gaurkoarekin segi beharko dela.

Proposamena onartu egin da aldeko 6 botoekin (BILDU) eta 4 abstentzioekin (3 EAJ eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Mikel Antxon (PSE) zinegotziak esaten du ez dela abstenitu arrazoi pertsonalarengatik baizik eta bera ez zelako egon baldintzak onartu ziren bilkuran eta horregatik egin duela.

5. Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketena (2014KO090003, 2014KO030004)

Alkateak egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2014KO090003, 2014KO030004 espedienteetan jasoak.

Mikel Antxon Arrizabalaga (Eusko Sozialistak) zinegotziak esaten du bi aurrekontu aldaketako bi espedientetan kontuhartzailearen txosten bana dagoela eta haien ondorioen arabera udalak ez dituela betetzen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren arloetan 2014rako ezarritako helburuak edota gastu araua. Beraz, txostenak dio toki entitate hau behartuta dagoela plan ekonomiko finantzarioa onartzera.

Alkateak dio akats bat dagoela txosten horietan, aurrekontu-egonkortasunaren helburua ez betetzearen arrazoia altxortegi-gerakina erabiltzeagatik dela eta horrek ez diola udalaren finantza-iraunkortasunari eragiten adierazi izan duela kontuhartzaileak; besteak beste, osoko bilkura honetako gaiak errepasatzeko egindako bozeramaileen batzordean aipatu zuen bezala.

Txostenak argitu egingo dira hurrengo Udalbatzan eta Udalbatza aurrekontu aldaketen jakinaren gainean geratu da

6. Kontuhartzailearen Txostenak

Aurreko puntuan komentatu bezala txostenak ez daude argi eta Kontuhartzaileak berak hurrengo osoko bilkuran argitzea erabaki da.

7. Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren ingurukoa (2014AL050031)

Mikel Arruti zinegotziak, irakurri du mozioa. Honela dio:

“Herritarrengandik gertuena dauden instituzioak izanik, Udalen jarduera ireki, zabal eta demokratikoan sakontzea, eguneroko ariketa izan beharko litzateke. Hauteskundeen aurretik, egunean bertan eta ondoren ere, Udalek herritarren borondatearen ispilu izan behar dute. Aldi berean, gainerako interes partidista, ekonomiko eta finantzieroren gainetik, herritarrenganako zerbitzua eta konpromisoa izango dira etengabe, Udal politika ezaugarrituko duten adierazleak.

Baina gure Udalek aurrekinik gabeko erasoak jaso izan dituzte azken urteetan. Europatik proposatu eta Madriletik inposatu dituzten murrizketen gauzapenaren bidez, ahalmen politikoak eta ekonomikoak erabat mugatu zaizkie Udalei, lehendik larria zen egoera, oraindik ere larriago bilakatuz. Madriletik inposatu nahi izan zaizkigun neurri horiek guztiek, udalen autonomia suntsitzeaz gain, Udalen eskuetan dauden baliabideak esku pribatuetara bideratzeko ate guztiak irekitzen saiatu dira. Eremu publikoa eta herritarra ahulduz eta era berean eremu pribatuan mugitzen diren enpresak indartuz. Azken urteetako udalen jarduera eredua, berez ahula izanik ere, errotik okerrera aldatu nahi izan da Madrilgo Gobernutik.

Behin eta berriz, Hego Euskal Herriko instituzio guztiek, udalen autonomia indartzearen beharra eta udalak herritarrengana gerturatzeko neurriak aldarrikatu arren, Madriletik entzungor egin zaigu eta inposaketarekin erantzun zaigu.

Azken urte hauetan neurri hauek bultzatu eta udalen eskumen politikoak murriztu dituen PP alderdia, alkatearen aukeraketa zuzenerako proposamen batekin datorkigu. Oraindik osotasunean ezagutzen ez baldin bada ere, alkatea zuzenean zerrendarik bozkatueneko zerrendaburu izendatzeko proposamena jarri da mahaiaren gainean. Udal hauteskundeetarako hilabete gutxi falta diren honetan, nagusiki PP-ren alderdi interesei erantzuten dien proposamen baten aurrean gaude. PP-k ohikoa duen bezala eta beste behin ere, inoren iritziari kasurik egin gabe (eta bereziki Euskal Herriko udal eta toki erakundeetatik egiten diren aldarrikapenei kasurik egin gabe) ari da urratsak ematen. Bere interes politiko alderdikoi eta zentralistak inposatu nahi ditu gure udaletan, herritarren gehiengoaren iritzia alde batera utzita. Alkatetza eta Udal Gobernuak, herritarren gehiengoaren borondatea ordezkatu behar dute. Alkatearen erreferentzia garrantzitsua da, baina ez eredu presidentzialista baten arduradun gisa, herritarren gehiengoaren ordezkari gisa baizik.

Hauteskunde Legearen aldaketa sakon bat behar dela uste dugu. Baina ez alderdi bataren edo bestearen interesak defendatzeko, baizik eta Euskal Herritarrok gure udal eta instituzio egitura nolakoa izan behar duen erabakitzeko aukera izateko. Gure udaletan demokraziari ateak irekitzeko, jarrera presidentzialista eta autoritarioak alde batetara uzteko eta herritarren hitzak udaletan zuzenean indarra izan dezan. PP-k aurkeztu duen proposamenaren kontrako norabidean egin behar dira aldaketak.

Hau guztia kontuan izanik, LEZOko Udalak, honako puntu hauek onartzen ditu:

1.- Udal honek, Madrilgo Gobernutik PP-k alkatea zuzenean zerrendarik bozkaturiko zerrendaburua izendatzeko burutu nahi duen Lege Aldaketaren aurkako jarrera adierazten du. Udal eta herritarren interesen gainetik, PP-ren alderdi interesei erantzuten dielako. Norabide horretan, udal honek, interes alderdikoiek sustaturiko Hauteskunde Legearen edozein aldebakarreko aldaketa errefusatzen du.

2.- Udal honek, Euskal Herriko udal eta toki entitateen borondatea errespetatu eta gure egitura instituzionala inposaketa eta murrizketarik gabe, Euskal Herritarren beharren arabera antolatzeko eskubidea aldarrikatu nahi du.

3.- Udal honek, bere jardueran herritarren parte-hartzea eta demokrazia zuzenerako tresnak martxan jartzeko konpromisoa hartzen du, udalaren osaketan ez-ezik udaleko erabaki garrantzitsuenen aurrean ere.

4.- Udal honek, ebazpen honen berri, herritarrei eta Madrilgo Gobernuari emateko erabakia hartzen du.

Mikel Antxon Arrizabalagak (Eusko Sozialistak) mozio honen inguruan, beste bat aurkeztea proposatu du. Honela dio gazteleraz soilik dagoen mozioak:

“El partido que está al frente del Gobierno de España, el PP, ha avanzado estos días la intención de realizar una Reforma de la Ley Electoral en el ámbito municipal, aunque no cuente con el apoyo de otros grupos políticos con representación en el Congreso de los Diputados.

En estos momentos, cuando quedan nueve meses para las próximas elecciones municipales, esta reforma electoral se plantea por parte del Gobierno del PP de forma oportunista y parcial, por un interés claramente electoral. La estrategia del PP consiste en lanzar un globo sonda, decir que están abiertos al diálogo y acusar al resto de fuerzas políticas de no querer alcanzar acuerdos. Entendemos que la política es diálogo, negociación y acuerdo, pero también es cumplir las reglas de las que nos hemos dotado democráticamente y no modificarlas en base a intereses partidistas. El Gobierno del PP no puede cambiar las reglas de juego minutos antes de empezar el partido.

Por esta razón debe de explicar por qué tiene tanta prisa en modificar la Reforma Electoral en lo que afecta al régimen municipal.

Todo parece indicar que el miedo a perder alcaldías es el motivo que impulsa la reforma que propone el Gobierno de Rajoy. Esta propuesta no es una demanda social, ni política; únicamente responde a la petición de los alcaldes del PP que quieren mantenerse en el poder alterando mayorías democráticas. Porque lo que se plantea como una forma de respetar la voluntad mayoritaria de los vecinos a la hora de elegir alcalde supone, en realidad, conceder al partido más votado una mayoría que no le han otorgado las urnas. Nos hemos dotado de un sistema electoral proporcional para dar voz a las minorías y para que éstas, agrupadas y desde el acuerdo político, puedan convertirse también en mayoría, de una manera absolutamente legítima.

Los cambios de sistema electoral deben llevarse a cabo con consenso, diálogo y a través del pacto, justo al contrario de lo que pretende ahora el PP.

En definitiva, no se pueden plantear cambios sobre la elección de los alcaldes y el régimen municipal modificando urgentemente la LOREG, sin acuerdo y a pocos meses de las elecciones locales.

El Gobierno de Rajoy sigue empeñado en atacar sistemáticamente la autonomía local. Primero anunció a bombo y platillo su reforma local, aprobando la Ley 27/2013, de 27 de diciembre, de racionalización y sostenibilidad de la administración local, que vacía de capacidad política y de competencias a los Ayuntamientos y aleja a los ciudadanos y vecinos de las entidades locales por el desmantelamiento que se está produciendo de los servicios públicos que los municipios prestaban. Después el Gobierno anunció la propuesta de Ley de demarcación y Planta judicial, que está encima de la mesa del Ministro de Justicia, que desvitaliza la actividad judicial de los ayuntamientos que han sido cabezas de partido judicial. Y ahora el PP amenaza nuevamente la democracia municipal planteando una reforma electoral de forma unilateral para favorecer únicamente sus intereses políticos y electorales.

Por todo ello, el Grupo Municipal Socialista presenta la siguiente

MOCIÓN

El Ayuntamiento-Pleno muestra su rechazo a la modificación de la LOREG que propone el Gobierno del Partido Popular en el ámbito municipal, a menos de 9 meses para la celebración de las elecciones municipales y sin el consenso de la mayoría de las fuerzas políticas con representación en el Congreso de los Diputados”

Alkateak bi mozioak bozkatzea proposatu du.

Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa aho-batez onartu da, aldeko 10 botoekin (6 BILDU, 3 EAJ-PNV, 1 Eusko Sozialistak)

Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioa aho-batez onartu da, aldeko 10 botoekin (6 BILDU, 3 EAJ-PNV, 1 Eusko Sozialistak)

8. Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, Kutxaren izaera publikoa eta soziala bermatzekoaren ingurukoa (2014AL050032)

Bilduk aurkeztutako mozioa Luis Garridok irakurri du. Honela dio:

“la 150 urte inguru pasatu dira Donostiako (Bilbo, Gasteiz...) Udalak eta Gipuzkoako (Araba, Bizkaia...) Aldundiak. Caja de Ahorros de San Sebastian eta Caja de Ahorros de Gipuzkoa sortu zituztenetik. Zalantzarik ez dago, eta historiari errepaso txiki bat ematea nahikoa litzateke, kutxa horiek sortu zirenean, hasieratik, funtzio publiko eta sozial bat betetzeko sortu zirela.

Funtsean, honokoa zen aipaturiko helburu eta funtzio publiko eta soziala: bertako herritarren aurrezkiak, bertan inbertituak izateko apustua bermatzea. Horretarako, herritarrei eta familiei finantza-zerbitzua eskaini, bertako enpresari txikiei finantziazioa bermatu, udalen finantziazio eta inbertsioetan lagundu, bertako ekonomiarentzat estrategikoak izan daitezkeen proiektuak bultzatu eta hori gutxi balitz, Iortutako etekinak gizarte-ekintzan inbertitzea izan dute kutxek urteetan helburu.

Une honetan ordea, erraz esan dezakegu kutxen bategitetik sortu den Kutxabanken ildoa ez dela bertako herritarrei eta ekonomiari begirako funtzio publiko eta soziala betetzen ari. Aitzitik, negozio hutsa eta bidegabea da besterik gabe bultzatzen ari dena. Hori gutxi balitz, kutxak banku-fundazio bihurtzeko hautuarekin, kontrol publiko eta soziala murriztuko da eta jada iragarri den pribatizazioaren bideari ateak ireki dakizkioke, aipaturiko funtzio publiko eta sozial hori behin betirako desagerraraziz.

Historikoki bete duten funtzioagatik, zein egungo egoera ekonomiko zailean bete beharko luketen funtzioagatik, garrantzitsua da oso bestelako norabidean doan bide bera bati ekitea eta hortxe kokatzen ditugu hain zuzen Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu duen proposamenaren helburuak. Horrelaxe diote hitzez hitz:

1. "Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxaren izaera publiko eta soziala bermatzea du lehen helburu.

2. Gipuzkoako Foru Aldundiak, izaera publiko eta sozial horren bidez, entitate fundatzaileek hasieratik finkatutako helburuak berreskuratu nahi ditu XXI. mendeko Euskal Herrira egokitutako Kutxabank eta kutxen izaera eta helburuak bermatuz.

3. Bizi dugun krisi ekonomiko latz honetatik ateratzeko eta Gipuzkoa eta Euskal Herri Berria eraikitzeko finantza-tresna publiko eta soziala izatea.

4. Bertako ekonomia errealaren mesedetan arituko den finantza-entitatea izatea eta herri zein eskualdeetako errealitate sozialarekin eta ekonomikoekin lotuta egotea, izan daitezkeen behar ekonomiko eta sozialen aldeko inbertsioak eginez:

• Bertako autonomoei, merkatariei, enpresari txikiei eta kooperatibistei finantziazioa bermatzea.

• Udalei aurreikusi ditzaketen inbertsioei begira, finantza-baliabideak eskaintzea. Kutxen sorreran egon zen langileekiko eta familiekiko begirunea berreskuratzea eta etxe-kaleratzeak edota IRPH bezalako jarduerekin amaitzea eta familiek dituzten finantza beharretarako eskaintza eraginkor eta justua eskaintzea.

• Oro har, herriz herri hedatua egongo den finantza entitatea izatea. Kalitatezko zerbitzua eskaintzeko etengabeko konpromisoa izango duena, bai langile kopuru eta bitartekoen ikuspuntutik zein zerbitzuaren kalitate edota euskararen erabilpenarengatik ere.

• Sorreratik hain garrantzitsua izan den gizarte-ekintzarekiko konpromisoak berrestea eta betetzea eta gizarte-ekintzak XXI. mendean bete behar duen papera denon, artean berraztertzea eta garatzea."

Kutxa banku-fundazio batean ez bihurtzeko (Bizkaia eta Araban, banku-fundazio izateari uzteko) eta aipatu, helburu horien norabidean arituko diren kutxak eta Kutxabanken finantza-ildo eraberritu bat bermatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak akzioen eskualdatze-prozesu bat proposatu du, hain zuzen ere, izaera publiko eta soziala ahalbideratzen duen aukera erreal, legal eta eraginkor gisa.

Hori guztia kontutan hartuta Lezoko Udalak honoko erabakiak hartzen ditu:
1. Lezoko Udalak herritarren, familien eta bertako ekonomiaren mesedetan arituko den Kutxabanken finantza-ildo eraberritu bat aldarrikatu nahi du.
2. Lezoko Udalak Kutxaren (GIPUZKOAN) eta Kutxabanken izaera publiko eta soziala bermatzeko beharrezkoak diren neurri eta erabakiak hartzeko borondate eta prestutasun irmoa du.
3. Norabide horretan, Lezoko Udalak Kutxako (GIPUZKOAN) batzarrari eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatu duen eskualdatze-prozesu hori martxan jar dezala, Gipuzkoako Kutxa banku-fundazioa bihurtu ez dadin eta herritarren eta bertako instituzioen izaera publiko eta soziala bermatzen jarraitu ahal izateko.

Kepa Garbizuk (EAJ-PNV), mozioaren alternatiba bezala, 2014ko maiatzaren 29an egindako plenoan berak aurkeztutako eta onartu ez zen mozio alternatiboaren bosgarren puntua presentatzen du, udalbatzak onartu dezan. Honela dio alternatiba bezala proposatzen den puntuak:

“Udalbatzak Kutxako gobernu organoei eskatzen die aurrezki kutxa banku fundazio bihurtzeko prozesuan gardentasunez jokatzeko, indarrean dagoen legedia estu betez eta banku fundazioaren patronatuan Gipuzkoako gizartearen gehiengoa eta aniztasuna errespetuz ordezkatuta egoteko hastapenarekin bat.”

Luis Garridok (BILDU) dio Bilduk defendatzen duen Kutxabank eredua ez dela gaur bertan Errenterian bere etxetik ama eta hamar urteko semea egozten dituena.

Mikel Antxon Arrizabalagak esaten du mozioaren bi lehenengo puntuak ondo daudela, hirugarrenean akats bat dagoela orain Kutxabank bakarrik dagoelako. Dio sozialistak alde daudela fundazioa eratzearekin eta gero fundazioa bera izatearekin akzioekin zer egingo duen erabakiko duena.

BILDUK aurkeztutako mozioa onartu da aldeko 6 botoekin (BILDU) eta kontrako 4 botoekin (3 EAJ, 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

PNVk aurkeztutako testu alternatiboa ez da onartu kontrako 6 botoekin (BILDU) eta aldeko 4 botoekin (3 EAJ, 1 Eusko Sozialistak)

9. Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, Eskoziar herriaren ingurukoa (2014AL050033)

Ainhoa Zabalok (BILDU) irakurri du adierazpena. Honela dio:

“Urteetako ibilbidearen ondoren, Eskoziar herriak bere etorkizuna libreki erabakiko du datorren irailaren 18an. Eskozian, bertako herritarrek hartuko dute hitza; eta herritarrak izango dira, Eskoziak zer nolako antolaketa politikoa izan behar duen erabakiko dutenak.

Irailaren 18an Eskozian egingo den erreferendum-a, herrien askapen prozesuen ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat izango da. Eskoziarrak, dagoeneko beren herriaren etorkizunaren jabe dira, eta laister batean, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide hori egikarituko dugu. Herrien askatasunaren aldeko atzeraezineko prozesu bat abian dagoelako mundu mailan.

Egun historiko honen aurrean, honako adierazpen hau egin nahi dugu instituzio honetatik:

1.- Eskoziar herria zoriondu nahi dugu, libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik. Herri orok duen eskubidea praktikara eraman da.

2.- Munduko herri askeen historiarako geratuko den data izanik, eta Eskoziar herritarrak beraien etorkizuna libreki erabakitzen ariko diren egunean bertan, gure babesa adierazteko, Eskoziako bandera jarriko dugu instituzioaren fatxada nagusian, ikusgarri eta lehentasunekoa izango den tokian batean.”

Mikel Antxon Arrizabalagak (Eusko Sozialistak) ados dago herria zoriontzearekin, baina iruditzen zaio prozesua bera ez dela zoriontzeko modukoa, ondorioak izango dituelako, besteak beste, gizartearen zatiketa.

Xubero Ubillos ez dago ados Arrizabalagarekin eta dio eztabaida eta bozketa ez dela gizartea banatzea.

Mozioa onartu egin da aldeko 9 botoekin (6 BILDU, 3 EAJ.PNV) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak).

10. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak dio martxan direla Altamira auzoan prozesu partehartzailearen ondoren erabakitako obrak. Baita ere martxan direla Sagasti Industri Poligonoko (103) asfaltatze lanak, eta Liburutegiko obrak.

Dio auzokonpostarekin hasiko dela sei auzotan, 120 bizilagun inguru. Gehitu du hondakin tasetan hobariak izango dituztela.

Itturrin Industri Poligonoan (108) argiteria berriztatu egin dela dio alkateak.

Emakumeen Berdintasun Planaren eguneratze eta onartze prozesua aurrera doala dio: elkarteei aurkeztu zaie laster eta gero talde politikoei hurrengo osoko bilkura batean onartu aurretik.

Mikel Arrutik, Kultura zinegotziak, SantaKrutz jaien balorazio baikorra egin du.

Igerilekuen estalkia berritzeko obrak azaroaren 10ean hasiko direla eta sei astez luzatuko direla dio. Bitartean igerilekua itxita egongo da eta Errenteri eta Oiartzunekoak erabili ahal izango dituzte bazkideek.

Kiroldegiko eta igerilekuetako azpiegituren kudeaketaren lehiaketaren berri eman du Mikel Arrutik. Bi eskaintza jaso dira eta haien azterketa teknikoarekin ari dira momentu honetan.

Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du ea beste erakundeetako bileren berri eman behar duten (Añarbe, San Marko, …), ea ez diren bilerarik izaten galdetu du.

Alkateak dio ez dagoela aparteko berririk.

11. Galde-eskeak.

1. Mikel Antxon Arrizabalagak (Eusko Sozialistak) joan den astean Altamirako errotondan izandako istripuari buruz galdetu du. Galdetu du ea Aldundiari inongo eskaerarik egin zaion oinezkoentzat dagoen arriskua konpontzeko.

Alkateak dio otsailean Diputatu Nagusiak Lezora egindako bisitan erakutsi zitzaion hobetu beharreko lehen tokia hori izan zela orain istripua gertatu den oinezkoen pasabide hori.

2. Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du dirubilketa ejekutiboko zerbitzuaren kontratazioari buruz gipuzkoako egunkari batean agertutako albisteari buruz. Ea horrela den galdetu du eta Lezon inspekzio lanetan enpresa bat kontratatua dagoen.

Alkateak dio egon zela kontratua eta gaur egun ez dagoela.

3. Kepa Garbizuk (EAJ) gaurko bileran urgentziaz sartu ez diren bi gaien dokumentazioa eskatu du.


Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:35ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1106194tik 1106204ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna