2019KO URRIAK 28

Lezon, 2019ko urriaren 28an, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, alkate lanetan ari den Laura Martinez Vizueteren lehendakaritzapean, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Ez da bileran izan Jesus Maria Martiarena Jaca, alkatea, oporretan dagoelako.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2019ko urriaren 14an egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210014).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Jaizkibel Hiribidea 39-4ean eraberritze lanak eta segregazioa egiteko obra baimena emateko proposamena (2019H0030002).

2019ko urtarrilaren 2an M.B.G.A. andreak Jaizkibel hiribideko 39 zenbakiko 4 solairuan sukaldea eta bi bainugela berritzeko obraren jakinaren gainekoa aurkeztu zuen 14.236,86 €-ko aurrekontuarekin (2019H0010001).

Obran egindako ikuskapenean hormak botatzen ari zirela bermatu zen eta ondorioz egiten ari ziren lanen planoak aurkezteko eskaera egin zitzaien. 2019ko urtarrilaren 30ean 284 sarrera erregistro zenbakiarekin egoera berrituaren planoak aurkeztu zituzten.

Aurkeztutako planoetan etxebizitza batetik bi ateratzeko asmoa zutela bermatu zen eta horregatik segregazio proiektua aurkezteko eskaera egin zitzaien.

2019ko martxoaren 4ean 647 sarrera erregistro zenbakiarekin segregazio eta berau gauzatzeko obren baimen eskaera egin zuten. Eskaerarekin batera A.E.F.G. arkitektoak sinaturiko proiektua aurkeztu zuen. Proiektuan aurkeztutako lanen gauzatze aurrekontua 28.411,84 €-koa da. Ondorioz 2019H0030002 obra baimen espedientea eta 2019H0260001 segregazio baimen espedientea abiatu dira. Aldi berean 2019H0010001 ixtea proposatuko da.

2.- TXOSTEN TEKNIKOA

Aurkeztutako dokumentazio aztertuta ondorengoak aipatzen dira:

Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen behin-betikoz 2010eko abenduaren 21an eta akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2011ko urtarrilaren 7an. Testu bateratua 2011ko abenduaren 23an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Dagokigun etxebizitza Lezoko bizitegi eremuan kokatzen da aipatu Plan Orokorraren arabera. Plan orokorraren 62. artikulua partzelazio eta segregazioez aritzen denak ondorengoa dio:

“” Udal lizentzia behar dute lursailak aldatzeko, eraikinak ataletan banatzeko, lokal edo etxebizitzak zatitzeko egintza guztiek eta , oro har, hiritar edo urbanizagarri gisa sailkatutako lurzoruan kokatutako higiezinetan egin nahi diren segregazio fisiko edo erregistroko segregazio guztiek”

Aurkeztutako azalera koadroen arabera (memoriako 2 eta 3 orrialdea) etxebizitzan kokatzen diren etxebizitza bakoitzak 68,65 m²-ko eta 66,69 m2-ko azalera erabilgarriak dituzte eta honenbestez araudiak ezartzen dituen 55m²-ak gainditzen dira bi kasuetan.

Alabaina legeztatzen den etxebizitza berriek Plan Orokorrean zehazten diren ordenantzak bete behar ditu.

Plan Orokorreko 94. artikuluan ezartzen diren etxebizitzen bizigarritasun balditzetan zehazten diren gutxieneko azalerak babes ofizialeko etxebizitzenak izango direla adierazten da. Dagokigun kasuan gutxieneko azalera minimoak bermatzen dira.

Leihoen aireztatze eta argiztapen azalerak etxebizitzen egongela, sukalde eta logelen azaleren %10eko gutxieneko azalera dute.

Honenbestez eskatutako bizigarritasun baldintzak betetzen dira, gutxieneko programa, azalerak eta aireztapen eta argiztapen azalerei dagokienean. Irisgarritasunari dagokionez ere, 68/2000 dekretuak ezartzen dituen arau teknikoak betetzen ditu.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.B.G.A.-ri, Jaizkibel Hiribidea, 39 - 4. eraikinean etxebizitza eraberritu eta bi etxebizitzetan banatzeko obra lizentzia ematea, aurkeztutako 28.411,84€tako aurrekontuaren arabera eta, ondorengo baldintza hauekin:

  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obra burutzerakoan eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da, eta bertan ezarritako moduan kudeatu beharko dira sortutako hondakinak. Obra amaieran dagokion ziurtagiriak eskatu ahal izango ditu Udalak.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra lanak burutzeko lurzoru publikoa okupatuko bada, kontenedoreak eta abar jartzeko, horren eskaera egin beharko da dagokion tasa ordaindu ondoren. Gainera honen berri udaltzaingoari emango zaio (629-434-847 Tfnoa.
  • HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da, 1420,59€ eta 53,00€ tasa kontzeptuan. Guztira 1.473,59€

    BI: Obra burututakoan interesatuak obra amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko du eta lehen erabilera baimena eskatu beharko du.

    HIRU: Segregazioaren ondoren sortutako etxebizitza berriak dagokion berezko ur hornidura eduki beharko du eta honen eskaera egin beharko du.

    LAU: 2019H0010001 espedientea itxitzat ematea eta bertan ordaindu diren zergak itzultzea (142,36€)

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

3. Transtic S.L.k obra baimenik gabe egindako errepidearen asfaltatze lanak legeztatzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030007).


2019ko apirilaren 12an 607 irteera erregistro zenbakiarekin Transtic enpresari Algeposa 2 ko sarreren kontrola hobetzeko obra baimena eman zitzaion.

2019ko maiatzaren 23an eginiko ikuskaritzan obra baimenean eskatu ez zituzten lanak egiten ari zirela bermatu zenez 2019ko ekainaren 18an 972 irteera erregistro zenbakiarekin baimenik gabe egindako lanak legeztatzeko astebeteko epea eman zitzaion.

2019ko ekainaren 19an eta 1639 sarrera erregistro zenbakiarekin J.L.S. jaunak Transtic S.L. enpresaren izenean obra baimenik gabe egindako lanak legeztatzeko dokumentazioa aurkeztu du.

Aztertu dut interesatuak egindako eskaera eta begiratu dut udaleko teknikariak egindako txostena. Honela Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Transtic S.L. enpresari obra baimenik gabe egindako errepidearen asfaltatze lanak legeztatzeko obra baimena ematea ondorengo baldintzekin:

Baldintza partikularrak:

  • Obra amaierako dokumentazioarekin euri ur sarearen plano orokorra aurkeztu beharko da errepide eta gune ezberdinen kotak azalduaz.

    Baldintza orokorrak:
  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena memoriak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obra burutzerakoan eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da, eta bertan ezarritako moduan kudeatu beharko dira sortutako hondakinak. Obra amaieran dagokion ziurtagiriak eskatu ahal izango ditu Udalak.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra lanak burutzeko lurzoru publikoa okupatuko bada, kontenedoreak eta abar jartzeko, horren eskaera egin beharko da dagokion tasa ordaindu ondoren. Gainera honen berri udaltzaingoari emango zaio (629-434-847 Tfnoa.)

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da, 3.158,32€

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

4. Txatxamendi, 34ko Echemar, S.L.ko bulegoak handitzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030010).

2019ko apirilaren 6ean J.L.S. ingeniariak, Transportes Echemarren izenean, 110.poligonoan Txatxamendi 34ean dagoen pabeloian Echemar S.L. ren bulegoak haunditzeko obra baimena eskatu du. (erregistro sarrera zenbakia 993 Horretarako J.L.S. ingeniariak sinatzen duen gauzatze proiektua aurkeztu du, Gipuzkoako industri ingeniarien Elkargo ofizialaren 2019ko apirilaren 5eko ikus onetsitako zigilua daramana. Gauzatze materialaren aurrekontua 132.660,29 eurokoa da.

BETE BEHARREKO ARAUDIAREN BALDINTZAK

Echemar S.L. Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko H.I.E32 Ipintza eremuan kokatzen da. Bertako arau berezien fitxan “Aserraderos Lezo”izeneko eremurako Hiri Antolamenduko Plan Berezia baliozkotzen duela jartzen du. Plan Bereziaren Behin Betiko onarpena BOG-ean 2012ko martxoaren 26ean argitaratu zen.

Bertan, C-zonako ordenantzak honako hau diote:

Industriagunea.

Lursaila.

Lursailaren azalera: 12.986 m2.

Eraikuntzarako baldintza partikularrak.

Eraikuntza-aprobetxamendua “sabaia”: 4.132 m2(t)

Eraikuntzak gehienez ere hartuko duen lursailaren azalera: 3.278 m2(pe)

Lerrokadurak.: Dokumentazio grafikoan zehaztutakoak.

Solairuarteek gutxi gora behera izango duen okupazioa: %35.

Gehienezko eraikuntza profila: Bs+solairuartea.

Gehieneko eraikuntza altuera: 8m (hegala) eta 10m (gailurra)

Erabilerarako baldintza partikularrak.

Berezko erabilera: Industriala.

1.kategoriatik 4.era.

Baimendutako erabilerak: Ordenantza Arau-emaileak.

Aparkalekurako gutxieneko plaza kopurua: 19 plaza.

Gaur egun eraikita dagoen pabiloiaren azalera:

Behe solairuan 1.794,01 m2 (29.95m x 59.9m)

Solairuartean 334.54 m2 (29.95m x 11.17m)

Guztira 2.128.55 m2

Aurkeztutako proiektuako azalerak:

Behe solairuan Gaur egungo berdinak.

Solairuartean 607.09 m2 (29.95m x 20.27m)

Guztira 2.401,10 m2

Guztira eraiki nahi den azalera eraikuntza aprobetxamenduaren “sabai” a baino txikiagoa da eta gainera, eraiki nahi den solairuarteak behe solairuaren %35a baino txikiagoa da, beraz onargarria izango litzateke solairuartearen haunditzea.

HIRIGINTZA KARGAK

Eraikigarritasun haztatuak izandako gehikuntzarekiko indarrean dagoen kuota ordaintzea, hirigintza-kargetatik libre:

11/2008 Legearen arabera Hirigintza-jarduerez sortutako gainbalioetan erkidegoak izan behar duen parte-hartzea %15eko da.

VRS= (Vv / K ) –Vc
VRS: Lurraren erreperkutsio balorea eurotan kontutan hartutako erabileran eraiki daitekeen metro karratu bakoitzeko.

Vv: Bukatutako higiezinen salmenta balioa kontutan hartutako erabileraren metro karratuko.
K: Haztatze koefizientea. Industri erabilerarako 1,2

Vc: Eraikitzearen balioa eurotan kontutan hartutako erabileran eraiki daitekeen metro karratuko.

Vv Industri erabileren salmenta prezioa

2.eskuko pabilioien prezioak (Inmobiliaria ezberdinetan jasotako balioak)

LEKUKOAK

m2u

€/pabellon

€/m2

Sagasti

283 +141(solairuartea)

235.000

554

Txatxamendi kalea

150

150.000

1.000

Sagasti

440 + 200(solairuartea)

375.000

568

Sagasti

2.000

475.000

237,5

Urune kalea

283 + 120

228.000

565

Batazbesteko prezioa

584.9

Vc Eraikitzearen balioa

Eraikitzearen balioa ateratzeko, aurkeztutako proiektuan aurkeztutako aurrekontua hartuko da kontutan, baina eraispena, instalakuntzak (solairuarteko bulego erabilerarako direnak) eta barruko banaketen balioak kenduaz (1,8,9,10,12,13 eta 14 kapituluak).

Horri beste gastu guztiak gehitu behar zaizkio: %19 gastu orokorrak eta etekin industriala, %10 teknikoen ordainsariak, %5 obra lizentzia eta %2 beste gastu batzuk (guztira %36a)

64.930.77€ x 1.36= 88.305,847 €

Azalera eraikia: 272.55 m2

Vc=88.305,847/272,55= 323,99 €/m2

VRS Lurraren erreperkutsio balorea

VRS= Vv/1,2 – Vc = 585/1,2 -323,99= 163,51 euro/m2(t)

Guztirako balioa : 163,51 euro( m2(t) x 272,55 m2(t) = 44.564,65 euro

Lagapen honen balioa (%15) = 6.684,70 €

Gune berde eta espazio libreentzat eremuaren edo jarduera zuzkiduraren %6a gutxienez:

Hirigintza Estandarrak finkatzen dituen 123/2012 Dekretuaren 6.2 artikuluan ezartzen den zuzkidura.

80euro/m2(s) (2010 urtean) + 11,40%(KPI) = 89,12 euro/ m2(s)

Azalera (pabiloiarena): 1799,01 m2(t)

%6a :

1799.01m2(t) x 0.06= 107,95 m2

Eman beharreko lurzoru azaleraren balioa: 107,95 m2(s) x 89,12 euro/m2(s)= 9.620,50 euro

KONTZEPTUA

KARGA

1) Eraikigarritasun haztatuak izandako gehikuntzarekiko indarrean dagoen kuota ordaintzea, hirigintza-kargetatik libre

6.684.70 euro

2) Gune berde eta espazio libreak

9.620,50 euro

GUZTIRA HIRIGINTZA KARGAK

16.305,20 EURO

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari Txatxamendi kalea 34an (Ipintza) Echemar S.L.ren bulegoak handitzeko obra baimena ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obra burutzeko ur hartunea behar bada, behin behineko hartunea eskatu beharko da erregistro bidez udalean.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

    BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Beraz jarri beharreko bermea 741,53€ x 1,2= 889,84€koa da. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

    HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da, 6.633,01€ eta 531,00€ tasa kontzeptuan. Guztira 7.164,01€

    LAU: Hirigintza karga kontzeptupean, egin beharreko lagapengatik ondorengoa ordaindu beharko du:
  • Eraikigarritasun haztatuak izandako gehikuntzarekiko indarrean dagoen kuota, hirigintza-kargetatik libre: 6.684.70 euro
  • Gune berde eta espazio libreak:
    9.620.50 euro

    BOST: Obra amaieran, Obra Zuzendaritzak sinatu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatutako Obra amaiera dokumentazioa eta likidazioa aurkeztu beharko dira.

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

5. Sagasti Bailara, 1ean dagoen Aritz Bakar baserriko eraberritze lanen lehenengo fasea gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030011).

2019ko maiatzaren 31ean eta 1453 zenbakiko sarrera erregistro bidez, J.J.A.A.k obra baimena eskatu zuen Sagasti Bailara 1 ean kokatzen den Aritz-Bakar baserrian eraberritze obren lehenengo fasea burutzeko, hau da, barrengo egituraren eraberritzea eta altxaeran leiho batzuen irekiera.

Horretarako I.E.P. eta O.J.A. arkitektoek sinatzen duten gauzatze proiektua aurkezten dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2019ko maiatzaren 28ko bisatu zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontuan 63.849,68€ izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari Obra Baimena EMATEA Sagasti Bailara 1ean kokatzen den Aritz-Bakar baserrian eraberritze obren lehenengo fasea burutzeko, aurkeztutako proiektuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

Baldintza partikularrak:

Beheko solairuko altura libreak Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 94.artikuloa beteko du eta 2,5m libre izango ditu

Leihoek Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 127.artikuloa beteko dute eta egurrezkoak edo egurraren itxurakoak izango dira

Baldintza orokorrak:

  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra burutzeko ur hartunea behar bada, behin behineko hartunea eskatu beharko da Udalean sarrera erregistro bidez.

    BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da, 3.192,48€

    HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Beraz, honen aurrekontua 1.671,00€koa izanik, jarri beharreko bermea 1.671,00x 1,2 = 2.005,20€koa da. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

6. Jaizkibel Hiribidea 44ko eraikina zaharberritzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030014).

2019-07-02an eta 1814 zenbakiko erregistro bidez, A.S.L.k Jaizkibel Hiribidea 44ko jabekideen izenean aipatu helbideko eraikina zaharberritzeko obra baimena eskatu du. Honekin batera dagokion proiektu bisatua aurkeztu du.

2019-10-10ean, interesatuak aldamioen instalazio proiektua aurkeztu zuen, Udalak horrela eskatuta.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari, Jaizkibel Hiribidea, 44 eraikina zaharberritzeko obra lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuan adierazitako lanak burutuaz eta ondorengo baldintza hauekin:
Baldintza partikularrak:

  • Fatxadetan dauden argiteriko farola eta kableak desmuntatzeko udal zerbitzuetako argiketariari abisatu beharko zaio 647 400859 telefonora deituaz. Ez da aurreikusten farola berririk jartzea, argitzen duen eremuak jabego pribatua duelako.

    Baldintza orokorrak:
  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra lanak burutzeko lurzoru publikoa okupatuko bada, kontenedoreak eta abar jartzeko, horren eskaera egin beharko da dagokion tasa ordaindu ondoren. Gainera honen berri udaltzaingoari emango zaio (629-434-847 Tfnoa.)

    BI: Obra lanak egiteko beharrezkoa ikusi da aldamioak jartzea eta horretarako proiektua aurkeztu da. Oinezkoen igarobideak bermatu beharko dira: Jarriko diren aldamioek, aldamio azpitik direnean ere, 150 zentimetroko zabalera eta 220 zentimetroko altuera duen igarobide librea bermatuko dute .

    Igarobidearen estalkia egur xaflaz geruztatu behar da bainuontzi bat sortuz, hondakinak kalera eror ez daitezen. Bainuontziaren hegalak 80 zentimetroko altuera izan behar du.
  • Aldamioa burdinazko egitura izango du eta oso ondo lotu edo arriostratu behar dira. Aldamioa egurrezko oholen gainean muntatuko da eta inola ere ez zuzenean espaloiko zoladuraren gainean.
  • Ezin da inolako iragarkirik jarri aldamioen gainean, eraikitzailearen izena izan ezik.
  • Debekatuak daude karga eta deskargak burutzeko maldan jarritako oholak.
  • Aldamioen baimenak ez ditu baimentzen honakoak: lur gehiagoren okupazioa, kontainerrak jartzeko baimena, karga eta deskarga burutzeko badoa, etab.

    HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %2,5a, hau da, 1.050,93€ eta 531€ Udal tasa kontzeptuan. Hots, guztira 1.581,93€ ordaindu beharko ditu.

    LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Beraz, honen aurrekontua 357€koa izanik, jarriko beharreko bermea 357 x 1,2 = 428,40€koa da. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

    BOST: Obra amaieran, Obra Zuzendaritzak sinatu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatutako Obra amaiera dokumentazioa eta likidazioa aurkeztu beharko dira.

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

7. Lexo Bertsolaria 2-4 eraikinen fatxada eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030017).


2019-09-16an eta 2346 zenbakiko erregistro bidez, R.S.O.k, Lexo Bertsolaria, 2-4 etxearen kanpo estalduraren eraberritze energetikoa gauzatzeko, obra lizentzia eskatu du. Honekin batera dagokion proiektu bisatua eta aldamioak jartzeko proiektua aurkeztu ditu.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari, Lexo Bertsolaria, 2-4 eraikineetako fatxada eraberritzeko obra lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuan adierazitako lanak burutuaz eta ondorengo baldintza hauekin:
Baldintza partikularrak:

  • Fatxadetan diren farolak desmuntatzeko udal zerbitzuetako argiketariari abisatu beharko zaio 647 400859 telefonora deituaz. SATE estaldura jarri aurretik fatxadan farola berriak jartzeko finkapenak eta argiteri kableak pasatzeko hodiak aurreikusi beharko dira.
  • Jabekideen akordioa izatea bost eta hamar urte bitarteko epean fatxada guztiz homogeneizatzeko konpromisoarekin. Hau da, epe horren barruan fatxada bereko balkoi eta leiho guztiak itxura berdina izatea bizilagunen artean adostutako diseinuari jarraituz.

    Baldintza orokorrak:
  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra lanak burutzeko lurzoru publikoa okupatuko bada, kontenedoreak eta abar jartzeko, horren eskaera egin beharko da dagokion tasa ordaindu ondoren. Gainera honen berri udaltzaingoari emango zaio (629-434-847 Tfnoa.)

    HIRU: Obra lanak egiteko beharrezkoa ikusi da aldamioak jartzea eta horretarako proiektua aurkeztu da. Oinezkoen igarobideak bermatu beharko dira: Jarriko diren aldamioek, aldamio azpitik direnean ere, 150 zentimetroko zabalera eta 220 zentimetroko altuera duen igarobide librea bermatuko dute .

    Igarobidearen estalkia egur xaflaz geruztatu behar da bainuontzi bat sortuz, hondakinak kalera eror ez daitezen. Bainuontziaren hegalak 80 zentimetroko altuera izan behar du.

    Aldamioak jarri aurretik lur zoru okupazio kontzeptuan dagokion tasa ordaindu beharko da egunak eta metro karratuak adieraziz eta Udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio (629-434-847 tfnoa), non eta noiz jarriko den, eta oztopatzen dituen ibilbideak nola moztu, seinaleztatu eta babestuko diren, inguruan ibiliko diren oinezkoak aintzat hartuta.
  • Aldamioak espazio publikoko espaloian jarriko dira eta inola ere ez dute okupatuko trafikoari dagokion espazioa.
  • Aldamioa burdinazko egitura izango du eta oso ondo lotu edo arriostratu behar dira. Aldamioa egurrezko oholen gainean muntatuko da eta inola ere ez zuzenean espaloiko zoladuraren gainean.
  • Ezin da inolako iragarkirik jarri aldamioen gainean, eraikitzailearen izena izan ezik.
  • Debekatuak daude karga eta deskargak burutzeko maldan jarritako oholak.
  • Aldamioen baimenak ez ditu baimentzen honakoak: lur gehiagoren okupazioa, kontainerrak jartzeko baimena, karga eta deskarga burutzeko badoa, etab.
  • Baimendutako epean aldamioa ez bada kentzen, baimen berria eskatu beharko da.Baimen berriaren eskaera aurreikuspen epe berri batekin egingo da tasak likidatu ahal izateko.

    HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %2,5a, hau da, 3.436,95€ eta 2.246,40€ (1,2*0,6*60egun*52m2) aldamioen bide publikoaren okupazio tasa kontzeptuan. Hots, guztira 6.214,35€ ordaindu beharko ditu.

    LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Beraz, honen aurrekontua 536,48€koa izanik, jarriko beharreko bermea 536,48 x 1,2 = 643,78€koa da. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

    BOST: Obra amaieran, Obra Zuzendaritzak sinatu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatutako Obra amaiera dokumentazioa eta likidazioa aurkeztu beharko dira.

    ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

    Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

    BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

    NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

8. Igerilekuko ur jolasen parkea eraikitzeko obra kontratazio espedientea hasi eta dagozkion Proiektu Teknikoa eta Baldintza Administratibo Partikularrak onartzeko proposamena (2019H0100001).

Lezoko Udalak Igerilekuko ur Jolasen parkea eraikitzeko obra egikaritzea erabaki du.

Adierazitako obrak gauzatzeko, IMARA INGENIERIA Y ARQUITECTURAK proiektua idatzi du.

Proiektu horren arabera, lanak esleitu nahi dira. Kontuan izanda, proiektuak aurreikusten duen aurrekontua 249.388,4 euro dela (B.E.Z. barne) lanak esleitzeko prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliko da.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Aipatu obren esleipenerako espedientea azterturik, obra eta azpiegituretako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Igerilekuko ur Jolasen parkea eraikitzeko obra kontratuaren espedienteari hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz.

BI: IMARA INGENIERIA Y ARQUITECTURA idatziriko exekuzio proiektua onartzea.

HIRU: Adierazitako obren kontratazio arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria.

LAU: 249.388,40 eurotakoa gastua onartzea (BEZa barne) (A-614).

9. Gabonetako argiteriaren lehiaketan eskaintzen sailkapena onartzeko proposamena (2019ID160004).

Gabonetako argien eta apainketaren hornidura, alokairu erregimenean eta horien muntaketa, desmuntaketa eta mantentze-lanen kontratazioa

Aipatutako hornidura kontratatzeko espedientea hasi eta gero lehiaketara aurkeztutakoa kontratazio mahaiak aztertu eta baloratu ondoren, obra eta azpiegituretako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako eta onartutako eskaintza tekniko eta ekonomikoen baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

Teknikoa

Ekonomikoa

Guztira

MAYKOLUX, S.L.

15,50

75,00

90,50

BI: Kontratuaren esleipena MAYKOLUX S.L.ri egitea. Honek jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 7 laneguneko epean honako hauek egin beharko ditu:

  • Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 18 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren %5a izango da, hau da: 1.740 euro.
  • Erantzun zibileko eta Eraikuntzaren orotarako arrisku aseguruaren polizaren kopia eta egunean dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia, Baldintza Agirietako ezaugarrien taulako 24 atalean zehazten den moduan.
  • Sozietatea behar bezala sailkatuta dagoela, edo, hala badagokio, kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoko edo profesionaleko eskakizunak betetzen dituela baldintza-agirietako Ezaugarrien taulako 15 atalak xedatzen duen modua.
  • Eskatutako agiriak arestian aipatutako zazpi (7) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez itzala.

GIZARTE ZERBITZUAK

10. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2008GZ010006).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza jasotzeko B.T.Sk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Horiek horrela, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: B.T.Sri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua akonpainamendurako.izango da eta astea 4,5 ordu emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 11,51€ orduko izango da.

11. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010009).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza jasotzeko J.M.Ik egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Horiek horrela, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:J.M.Iri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua akonpainamendurako izango da eta astean zehar hiru ordu eta erdiz emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 18,87€ orduko izango da.

KONTUHARTZAILETZA

12. Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko 2019ko Lankidetza-Hitzarmena onartzeko proposamena (2019KO360001).

Oarsoaldea S.A.k 2019 ekitaldirako lankidetza-hitzarmena aurkeztu du Udalak onar dezan, bi erakundeentzat interes orokorra eta erkidea duten hainbat programa garatzeko.

Aztertu dut hitzarmena eta begiratu dut udaleko kontu-hartzaileak egindako txostena. Horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea eta sinatzea.

BI: Udalaren aldetik Jarraipen Batzordearen kide izendatzea alkatea eta udal kontu-hartzailea.

HIRU: Onartzea Lankidetza-Hitzarmen honetarako aurrekontu-kreditua, Oarsoaldeak egingo dituen jarduerak finantzatzeko, zenbatekoa 321.072,43€ izanik. (AD-826/2019).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

13. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko urriaren 14az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

14. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432950tik 1432968ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna