Oarsoarrak

Motxian Eby lehiaketaren lehenengo erronkaren irabazlea badaukagu

3 urte 2 hilabetetatik ago

Motxian Eby lehiaketako lehenengo erronka “euskal musikaren erronka” izan zen. Gazteek euskarazko abesti bat edo, bestela, gehienez, hiru abestiren zatiak aukeratu behar izan zituzten eta, ondoren, abesti horren gainean koreografia bat asmatu. Irabazlea badakigu jada!

Gazteentzako Motxian Eby bideo-erronka lehiaketa hastear da

3 urte 2 hilabetetatik ago

12-16 adin tartekoentzako lehiaketa da Motxian Eby eta aurten bideo motzak grabatu beharko dituzte Oarsoaldea eskualdeko gaztetxoek. Zirikatzaile ezagun batek astero bideoz grabatuz gainditu beharreko erronka bat jarriko die eskualdeko gazteei, denera, lau erronka. Aurreko urteetan bezalaxe, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du.

Eskola kirola eraldatzen

3 urte 2 hilabetetatik ago

Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkartearen formazio/topaketak. Otsailaren 19an, Zumaiako AitaMari aretoan (9:30-13:00). Izen ematea www.herrihezitzailea.eus atarian (lotura zehatza hemen)

Euskarazko produktuen katalogo berria kalean

3 urte 5 hilabetetatik ago

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

Oarsoaldeko Lanbide Heziketako Lantokiko Praktikak euskaraz sustatzeko proiektua Euskaraz, talentua gara! egitasmoko praktika ona izendatu da

3 urte 5 hilabetetatik ago

Don Bosco LHIIk, Blas de Lezo BHIk, Oarsoaldeko udalek eta hainbat enpresak hamarkada bat daramate Lantokiko Prestakuntza eta Duala (LP-Duala) euskaraz sustatzeko elkarlan proiektuan. Hori dela eta, ‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean martxan dagoen egitasmoak elkarlan hori Gipuzkoako erakunde, ikastetxe eta lantokietara praktika on gisa zabalduko du.

Eredu euskaldunak gazteentzat

3 urte 5 hilabetetatik ago

Huntza taldeko Josune Arakistain izango da gonbidatu Lezon eta Pasaian azaroko azkeneko bi ostiraletan egingo diren Kuxkuxeroak egitasmoko saioetan

11 ikastetxe 11 tontor ekimena

3 urte 5 hilabetetatik ago

Egoera berrira egokituta, lanean jarraitzen dugu Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragile guztiekin batera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, eskola kirolaren egoeraren aurrean ekimen berri eta osasuntsu honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu eskualdeko mendizale guztiak.

Erronkak gustuko badituzu, hemen duzu zure aukera.

Euskarazko film labur onenari mintzagun saria

3 urte 5 hilabetetatik ago

Aurten bost film-labur ikusiko dituzte euskaltegian.

Azaroaren 20ra arte Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek Ikuska festibalera aurkeztutako euskarazko 5 film-labur ikusiko dituzte euskaltegian. Film horien artean gustukoena edo onena aukeratuko dute, eta beraz, aurtengo Mintzagun saria nori emango zaion erabakiko dute. “Regina”, “Animal lovers”, “Nire eguneroko maitea”, “Oaia” eta “Babarrun txapelketa” dira ikasleek ikusiko dituzten euskarazko film-laburren izenburuak.

Checked
59 minutu 40 segundu ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Subscribe to Oarsoarrak feed
Hizkuntza
Euskaraz
Gaia