Demode Quartet, abenduaren 28an

Al, 2013-12-23 11:00

Epa! izeneko ikuskizun berria estreinatuko dute Gezala Auditorioan

Demode Quartet Iruñeko laukotearen bisita jasoko dugu abenduaren 28an, 20:00etan Gezala Auditorioan. Taldea 2010ean hasi zen, a capella abestutako bertsioez beteriko antzerki ikuskizun batekin. Ikuskizuna pianoz, biolaz, gitarraz eta kajoi flamenkoz lagunduta.

Orain bigarren ikuskizunarekin ari dira, Epa!-rekin. Horrela azaltzen dute webgunean ikuskizunaren sinopsia:

“Demode Quartet taldeari zerbaitek esaten dio euskal giltzak, gakoak eta  esentziak  eragina izan duela gainontzeko kulturetan. Hau guztia frogatzeko bidaiatu egin dute, irakurri, entzun... Ondorioa: erantzunak baino galdera gehiago planteatzen dituen ikuskizuna ... batez ere: nola demontre ausartu dira? Polemika alde batera utzita, taldeari zerbaitek esaten dio euskal esentzia horrek eragina izan duela munduko gainontzeko kulturetan. Erabat seguru daude countryaren, jazzaren, sanbaren, bollyboodaren edo pop modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta haranetan bilatu behar dela. Horixe frogatu nahiko digute Epa!rekin”.

Sarrerak salgai

Demode Quartet laukotea ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude Kultura sailan eta Udaleko webgunean. Egunean bertan ere eros daitezke Gezala Auditorioan. Sarrerak bost euroko prezioa du. 

Arloa edo saila