Lezoko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III.Plana

Plan berria Udalbatza Aretoan aurkeztu zen.

Lezoko Unibertsitateak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana aurkeztu du.

Lanketa apiriletik azarora bitartean egin da eta dokumentua udaleko webgunean dago eskuragarri eta albiste honetan ere txertatu egin da.

Planak 4 ardatz nagusi ditu eta 50 ekintza zehatzetan banatua dago. Lau urteko epealdia du planak, 2025era arte baina aldaketak eta eguneraketak egingo dira urtero. Emakunderen oniritzia lortu eta Martxoko Udalbatzan onartzea espero da.

Aurkezpenean, komunikabideekin batera, Ainhoa Irazu Berdintasun teknikaria, Jesus Mari Martiarena alkatea, Murgibe Berdintasun Aholkularitzako Idoia Lekue eta Joxe Mari Iraola, III. Berdintasun Plana egiteko aritu den talde eragilearen partaidea egon ziren.

Arloa edo saila
Eranskinak