Menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako Lezoko Eguneko Zentroan izena emateko aukera dago

 Interesdunek egoitza bisitatu dezakete.

Auñamendi kalean kokatuta dagoen Lezoko Eguneko Zentroak menpekotasuna onartuta duten pertsonei zerbitzua eskaintzen die.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da 9:30etatik 17:15era. Bertan, hainbat jarduera eskaintzen dira:

  • Elikadura: gosaria edo merienda eta bazkaria eskainiko dira, aniztasuna eta kalitatea bermatuz. Dieta bereziak prestatzeko aukera dago.
  • Garbitasun pertsonala: erabiltzaile guztiak, gutxienez, astean behin bainatuko dituzte Eguneko Egoitzako langileek eta behar adina aldiz aldatuko dituzte.
  • Eskulan-terapia: pertsona bakoitzaren gaitasunaren arabera, hainbat jarduera egingo dira: puntua, pintura, plastilina...
  • Buruarentzako ariketak: egunkaria irakurri, idazketa, puzzleak...
  • Mantentzeko ariketa fisikoa: nahi duenak errehabilitazio funtzionalerako ariketak egingo ditu.
  • Atsedena: erabiltzaile bakoitzak etzaten den besaulki bana izango du siesta egin nahi badu.
  • Garraioa: erabiltzaile bakoitza zentroak ezarritako geltokian jasoko da horretarako prestatutako ibilgailuan. Eguna bukatzean, aukera berdina eskainiko zaio etxera bueltatzeko.

Informazio gehiago: Gizarte Zerbitzuetako lan sailean edo Eguneko Zentroan 943346528 telefonoan.

Arloa edo saila