Hainbat ekintza bandaliko gabonetan

Or, 2022-01-14 11:01

Udalak zuhurtzia eskatu du, pandemiaren olatu gogor baten barnean gaudenean.

Ez dira Gabon errazak izan. Bigarren urtez jarraian eta COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, ezin izan dira festa egun hauek nahi izango genukeen moduan ospatu.

Horri guztiari Lezon Gabonetan gertatutako hainbat ekintza bandaliko salatu nahi ditu udalak.

Batetik, abenduaren 28ko goizaldean, hainbat ezezagunek Olentzeroren panpina eraman zuten herritik “paseoan”. Txikienentzat sinbolo bat den hau herriko taberna baten teilatuaren gainean utzi zuten. Udaltzaingoa arduratu zen hura jasotzeaz eta jatorrizko lekura itzultzeaz, panpinak kalteren bat izan zuela egiaztatuz.

Bestalde, dozenaka lagun, horietako asko beste herri batzuetatik etorriak, Saldise Plazan ospatu zuten Urtezahar gaua, maskararen erabilerari eta distantzia sozialari buruzko araudia bete gabe. Gainera, plaza zaborrez eta beiraz beteta utzi zuten, eta inguruko bizilagunen kexak jaso ziren goizeko 10:00ak arte zaratagatik. Zikinkeria eta pixa ere antzeman ziren fatxadetan eta etxebizitzetako portaletan.

Lezoko Udalak berriro ere herritarrei zentzuz joka dezaten eskatzen die. Herrian eragindako kalteek lezoar guztiei eragiten baitiete.