Eskola Kirola berriz ere martxan

1.400 haurrek eman dute izena eta 140 talde osatu dira aurten.

Lezon 117 haur dira Eskola Kirolan parte hartzen dutenak.

Urriaren hasieran abian jarri zen Oarsoaldeako ikastetxe guztietan Eskola Kirola programa. Iazko ezohiko ikasturtea ostean, aurten haurrek eta gurasoek gogoz hartu dute kirol eskaintza, eta duela bi urteko parte hartze datuetara bueltatu da.

1.400 haur baino gehiagok eman dute izena eskualde mailako eskaintzan eta 140 talde osatzea lortu da. Azpimarratu beharra dago talde misto kopuruak izan duen igoera, aurreko urtean gai honekiko esperientzia oso positiboa izan baitzen.

Lezon, adibidez, 117 haur dira Eskola Kirolan parte hartzen dutenak. 12 talde daude guztira, 3 maila bakoitzeko eta taldeen erdiak mistoak dira.

Hau guztia martxan jartzeko, 11 ikastetxeetako koordinatzaileak eta 51 hezitzaile inguruk Eskola Kiroleko koordinatzaileekin lan gogorra egin behar izan dute inoiz baino kirol eskaintza erakargarriagoa eta zabalagoa eskainiz.

Lehenengo jardunaldian adibidez, haurrek piragua, arrauna, natura jarduerak, erritmo saioa eta pilota probatzeko aukera izan zuten.

Arloa edo saila