Lezoko Udaleko gobernu taldeak asteburuan gertatutako ekintza bandalikoak salatzen ditu

Era berean, jarrera egokia izan dezaten eskatu die herritarrei

Lezo, kalte material ugarirekin esnatu zen igandean, larunbat gauean antolatutako  legez kanpoko botilloien eraginagatik: edukiontzi irauliak ikusi ziren, eskola publikoko leihoetan kalteak, kristal hautsiak, feriaren eremuan kalteak, edari eta janari zaborra parke eta bankuetan...

Lezoko Udaleko gobernu taldeak ekintza bandaliko horiek guztiak salatu nahi ditu eta herritarrei jarrera egokia izan dezaten eskatzen die. 

Dirudienez, azken asteetan, hainbat talde biltzen dira asteburuetan gauetan "botelloia" egia. Baina jendearen masifikazioa gero eta handiagoa dela antzeman dute udaltzainek.
Lekukoen arabera, asteburu honetan sortutako taldeetan gazteak eta helduak zeuden. Inguruko herrietako jendea ere ikusi da Lezon “festa giroan”.

Udaleko gobernu taldeak azpimarratu duenez, "sortutako kalte materialak garestiak dira eta udal aurrekontuari eragiten diote. Diru hori, guztion artean ordaintzen dugula gogorarazi nahi dugu”.

"Egoera epidemiologikoak hobera egin duen arren, pandemia garaian bizi gara eta distantza sozialaren arauak errespetatu behar ditugu, beste batzuen artean. Lezoarrei joaera egokia izan dezaten eskatzen diegu, mesedez, asteburuan gertatutakoa ekiditeko".