Ipuinaren Ordua: Iraitz Lizarraga: "Ez da nire errua"

Ekitaldi mota

Dagoeneko iragarrita dauden online zerbitzuez eta edukiez gain, Donostia Kultura bere eduki digitalak sortzen eta egokitzen hasi da datozen asteetan herritarrei klik batean eskaintzeko.

Ipuinaren Ordua saioa hasiko da modu birtualean.

Saio hau egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. 

Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da.

Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.

Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da Donostia Kulturaren YouTubeko kanalean.

APIRILAK 28: Iraitz Lizarraga: "Ez da nire errua"

Eguna eta ordua