Dantzagunea: Dantza gela birtuala

Ekitaldi mota

Gipuzkoako Dantzaguneak dantza-jarduerei eutsi ahal izateko areto berria ireki du, bideo-konferentziaz burutuko den dantza-gela birtuala.

Bertan honako eskaintza izango duzue:

  • Teknika koreografikoko mantentze-saioak: egunero, sortzaile batek bere lengoaia koreografikoan oinarritutako saio bat emango du.
  • Sortzaileen leihoa: astean behin, beren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute zenbait koreografok.

Gela birtualerako sarbidea dantzagunea.gipuzkoakultura.net web orriaren bidez egingo da, Jitsi aplikazioaren bitartez (www.jitsi.org), zeina eskuragarri baitago Android eta IOS plataformetarako, pasahitz hau sartuz: “dantzagunea”.   Plataforma digital horren bidez, eskuragai dago prestatutako egitaraua, aste osoa hartzen duena. Astelehenetik ostegunera, teknika koreografikoak mantentzeko eskolak ematen dira: egun bakoitzean, sortzaile batek bere koreografia-hizkuntzan oinarritutako programa bat eskaintzen du. Ostiraletako eskolak, berriz, sortzaileei irekitako leiho bat eskainiko du: koreografo gailenek beren sorkuntza-prozesuari buruz hitz egingo dute, eta ikasleekin partekatuko dute prozesu hori. Eskolak, egunero, 10:00etan hasten dira, ostiraletan izan ezik, 11:00etan hasiko baitira.

Baliabide berri horren bitartez, Dantzaguneak aukera emango die zentroarekin lotutako Gipuzkoako sortzaileei, ohar honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte, proposamenak aurkez ditzaten, dantza-lantegiak emateko.

 

  • Apirilaren 29a, asteazkena, 10:00etan: Sophie Sarrote 
     
  • Apirilaren 30a, osteguna, 10:00etan: Aritz Lopez
Eguna eta ordua