Salbuespenak eta hobariak
Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak hauek dira:
1. Eskatzen den urteko urtarrilaren 1.a baino lehen Lezon erroldaturik egotea.
2. Kirol klub, sail eta elkarteen kasuan egoitza soziala eta bere jarduera Lezon garatu beharko dira, eremu bereziak behar dituzten taldeen kasuetan izan ezik. Lezon garatzen ez diren kirol modalitateen kasuan, entitateak modalitate hau garatzea eta eskualdeko izaera edukitzea (hau estatutu edo legezko agirian jaso beharko da).
3. Udal zerga guztiak ordainduta edukitzea.
Onuradunak
1. Elkarbizitza unitateko hileko diru-sarrerak Gizarte eskubideen gutunari buruzko 10/2000 legearen ondorioz ezarritako oinarrizko errenta eta Larrialdiko Laguntza jasotzeko kopuruak baino txikiagoak direnean, tasetan %75eko hobaria izango dute. Kopuru hauek urtero lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatuko dira.
2. Familia ugariak. Kide bakoitzaren hobari-eskubidea: %25.
3. Jubilatuak. Instalazioak eta zerbitzuak 15:00ak baino lehen erabiltzen badituzte finkaturiko tasa bereziak aplikatuko zaizkie.
4. Bazkide orok, alokatze esparruak 48 ordu baino epe txikiagoan alokatzen badituzte, ez dute alokairu tasa ordaindu beharko.
5. 2000. urteko urriaren 17an udalak osoko bilkuran onartutako pleguetan jasotzen ziren salbuespen eta hobari guztiak. Hauen artean aipa ditzakegu:
Eskola Kirola
Eskola Kiroleko programaren barnean antolaturiko ekintza guztiak instalazioen ordainketa salbuetsia dute, baita sarreren ordainketa bertan parte hartzen duten eskola-umeek ere. Arau hau Lezo, Oarsoaldea eta honela hitzartua duen beste edozein udaletako jarduera eta eskola-umeei aplikatuko zaie.
Lezoko Udala
Lezoko Udalak ez du inongo tasarik ordaindu beharko berak antolatu edo bultzatutako edozein ekintzetarako.
Egoitza soziala Lezon duten kirol klubak
Ez dute alokairurik ordainduko saio eta partidu ofizialen kasuan.
Eskualdeko kirol klubak
Lezon lantzen ez diren kirol modalitateak jasotzen dituzten eskualdeko kirol klubak, teknikariaren baiezko txostena jasoz gero, ez dute alokairurik ordainduko saio eta partidu ofizialen kasuan.
Erabiltzaile jubilatua
Erabiltzaile honek instalazioak 15:00ak baino lehen erabili ahal izango ditu. Erabilera-ordutegi osoan egin ahal izateko, heldu arruntaren modalitatea izango da baliagarri.
6. Kirol instalazioetako bazkide berrien kasuan, alta eguna kontuan hartuko da eta lehenengo hilabeteko kuotaren zati proportzionala kobratuko zaie.
7. Bekoerrota eta Altzate instalazioetan epe berdinean bi ikastaroetan izena ematen duten erabiltzaileek %15eko hobaria jasoko dute bigarren ikastaro horretan. Hobari bera aplikatuko zaie hirugarrenetik aurrerako ikastaroei.
Aplikazio-arauak
1. Familiako kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, (1 eta 2 kasuetan) Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da aintzat.
2. Tasen hobari eskabideak kiroldegiko bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta ondorengo dokumentazioa erantsiko zaio:
q Pertsona fisikoen kasuan bizikidetzaren ziurtagiria.
q Pertsona fisikoen kasuan udal zerga guztiak ordainduta edukitzearen ziurtagiria.
q Sarrera ekonomikoengatiko hobarien kasuan edonolako ordainketaren bat jasotzen duten famili unitateko kide guztien soldata, pentsio edota beste edozein ordainketa-kontzepturengatik sortzen diren sarreren egiaztagiria. Edo larrialdi-laguntzak jasotzen badira, hori ziurtatzen duen udalaren agiria.
q Familia ugarien kasuan, familia-liburua eguneratua.
q Kirol elkarteen kasuan, kirol sailak luzatutako agiria.
3. Hobaria, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko da.
4. Hobariek metatze-izaerarik ez dutenez, onuradunak gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izango du.
5. Eskatutako programetarako bakarrik emandakotzat ulertuko da hobaria.
6. 1 eta 2 kasuentzako aipaturiko dokumentazioa, lehen urtea igaro ondoren, urtero aurkeztuko da abenduan. Dena den, hobaridunak bere egoeran (hobariarekin zerikusia duena) ematen den edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzen du bere gain.
Sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula.
Taulan adierazten diren kopuruak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldatzen dituen neurrian aldatuko dira. Indarrean dagoen taula 2000ko uztailaren 28an E.H.A.A. 168. 2000/09/1eko Aginduan argitaratu zen.
Sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula. |
||
Familiakiden kopurua | Sarrera ekonomikoak (eurotan) | Hobariak |
1 | 8.424 | % 75 |
2 | 13.743 | % 75 |
3 | 18.034 | % 75 |
4 | 21.387 | % 75 |
5 | 24.271 | % 75 |
6 | 27.061 | % 75 |
7 | 29.694 | % 75 |