Ines Bengoa: "Ipuin zopa"
- Eguna eta ordua
-
- Hizkuntza
-
Euskaraz
- Prezioa
- Lugar
-
Lezoko Liburutegia
Ines Bengoa kontalariaren saioa (4 - 7 urte).
Ines Bengoa kontalariaren saioa (4 - 7 urte).
Mikel Susperregi kontalariaren saioa (4 - 7 urte).
Izeko Irina Petrova Siberiako Iparraldean bizi da. Han izugarrizko hotza egiten du, elurra ez da inoiz urtzen, beti negua dela dirudi. Izeko Irina, udaberria, uda eta udazkena ezagutzeko irrikitan zegoen, horregatik, hegazkin-txartel bat bidali nion eta bisitan etorri zen. Oso hunkigarria izan zen eta denetik gertatu zitzaion; margarita bat loratzen ikusi zuen, erle batek ziztatu zuen, itsasoan murgildu zen, suge bat ezagutu zuen…
Siberiara bueltatu zenean opari bat bidali zidan postaz, bere diskorik kutunena: Vivaldiren Lau Urtaroak. Entzuten dudan bakoitzean egun hoietaz oroitzen naiz. Faltan botatzen dut.
FITXA TEKNIKOA:
Partaideak: Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako ikasleak.
Bidaiariak trenera!
Tren honetara igotzen den oro, NOWHERE geltokian jetsiko da. Bertan, Mr. Train eta bere txakurra... bueno... bere txakurra... egia esan Mr. Train-i ez zaio batere gustatzen txakur hau, bizi dira. Eguna joan eta eguna etorri, Mr. Train-ek bere esku dagoen guztia egingo du txakurra geltokitik urrutiratzeko, baina txakurra beti geltokira itzuliko da. Baina egun batean, dena aldatuko da eta txakurra ez da geltokira itzuliko. Orduan, Mr. Train txakurra zenbat botatzen duen faltan konturatu eta bere bila abiatuko da. Aurkituko ote du txakurra Mr.Train-ek ? Erantzuna ezagutu nahi baduzue, ez ezazue galdu NOWHERE-era doan trena. Mr. Train eta txakurra zuen zain dituzue.
Ikusleak: Familientzako ikuskizuna (6 urtetik gorako pertsonentzat).
Iraupena: 50 minutu.
Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina.
Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila.
Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.
Fitxa artistikoa
Ikuskizunaren fitxa
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko-liburu berria da Musua.
"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.
Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…
Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.
Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.
Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.
Eta zu?"
Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!
Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.
Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.
Gauza mordoa 50 minutuko 4 urtetik gorakoentzako komedia familiar batentzat... Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!
Galtzagorri bat lurralde urrun batetik etorri da, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen eta soroak lehor daude. Gainera, aspaldi ez du euririk egiten.
Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako “Arboliako” lurralde misteriotsura bidaitu beharko dugu eta han Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain...