Udalekuak

Udako hilabeteetan haurrek ez dute eskolarik eta, beraz, denbora libre asko dute. Egitasmo honek denbora hau erabili nahi du haurrei aisialdi eredu egoki bat eskaintzeko, jolasean aritzeko.

Egungo haur kasik denek euskara ikasten duten arren ez dute euskarazko aisialdirako ohitura handirik. Horrela, aisialdi hizkuntza gisa gaztelera hartzen da neurri handi batean. Gurean aisialdian ere euskaraz arituko dira, adierazi nahi baitiegu euskara egunero eta uneoro aritzeko hizkuntza dela. Haurrak adinean aurrera egin ahala euskara gutxiago erabiltzen duten euren artean komunikatzeko. Gure helburua hori ekiditea da eta, adin tartea handitzean, afektiboki horren adin kritikoa den honetan ere eragiteko aukeran esku hartu nahi dugu.

Bestalde, gure herriak uneoro aldatzen ari dira eta azken urteetan jendearen joan-etorriak ugaritu egin dira. Gurea bezalako herri txiki batentzat erronka handia da etorritako hauek herrian integratzea. Horrela, ikastetxeekin batera gure egitasmoak etorritakoen seme-alabei herriko beste haurrekin batera aritzeko aukera paregabea eskaintzen du. Udan jostatzera izeneko programak haur hauei ere euskaraz aritzeko aukera eskaintzen die, etxean ez duten aukera izan dezaten hain zuzen.

  • 3-12 urte bitarteko Lezon erroldatutako haur-egitasmoa da.
  • Uztailean zehar garatzen da. Egunero: 9:30etatik 13:30etara.
  • Gehienez ere 200 haurrentzat. Gehiago inskribatuz gero, zozketa egingo da.
  • Informazioa eta izena emateko biorrikoa. (Informazioa dagokionean jarriko da)
  • Izena On-Line emateko hemen sakatu. (Informazioa dagokionean jarriko da)