Euskal planisferioaz tailerrak euskaltegietan
Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko zuzendari Virginia Garciak Euskal Herriko zeru gainean bistan izaten ditugun izarrak bereizten eta ezagutzen erakutsiko die Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. Aranzadiko adituak, “Elkano. Euskal Planisferioa” izeneko saioak emango ditu urtarrilaren 28ra bitartean Oarsoaldeko sei euskaltegietan, Mintzagun programaren baitan.