Herri bat hezkuntzatik eraikitzen jardunaldia
Uztailaren 1ean Errenteriako Lekuona Kultur fabrikan burutuko den jardunaldia ezagutzera eman eta bertan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Herri bat hezkuntzatik eraikitzen jardunaldian, Euskal Herriko hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak bildu nahi ditugu egun osoko jardunaldi batean. Bertan, Euskal Herriko hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin dezakeen ekarpena lantzea litzateke helburu nagusia.