2020KO AZAROAK 26

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Gezala Auditoriumean, 2020ko azaroaren 26an, 19:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Laura Muñoz Aguado, Ion Pombar Hospitaler eta Miguel Angel Sanchez Antunez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Aitzol Saizar Viaña, Ainhoa Inxaurrandieta Ezkurra, Axier Irastorza Alustiza eta Mireia Cuesta Unzain (Lezoko EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Miren Ormazabal Urkizu zinegotzia ez da bilerara bertaratu SARS-CoV-2k eraginda etxeratzeko osasun agindua duelako. Bileran modu telematikoan egon da, TOALaren 46.3 artikuluak horretarako ahalbidetuta.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik. Bertan da ere udal kontuhartzailea Pedro Etxarri Ollokiegi.

1. 2020ko irailaren 24an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2020ID200007)

Mikel Arruti Salaberriak zuzenketa bat eskatu du. 6. puntuan, bozketa aurretik, Miren Ormazabal Urkizuren parte hartzearen ondoren, berak esandakoa gehitzea nahi du: “Mikel Arruti Salaberriak dio batzordea eratzeko eragozpena alkatea bertan ez izateko eskaera balitz, beraiek onartuko luketela alkatea batzordean izatea.”

Jose Angel Sanchez Gallardok, gai berdinean, 6. puntuan, bere bigarren parte hartzean jasotako azken esaldia kentzea eskatu du: “Dena den, iruditzen zaio ez dela momentua proposatutako batzordea eratzeko.” Esaldi hori kentzeko zuzenketa eskaera egin du.

Bi aldaketa hauekin akta onartu egin da.

Alkateak dio aztergaien eztabaida eta bozketaren ordenean aldaketa egin nahi duela. Lehendabizi 5. eta 6. puntuak tratatu nahi ditu eta gero gai-zerrendako ordenarekin jarraitu.

Mikel Arruti Salaberriak dio osoko bilkura bideoz grabatu egingo dutela, bilkurak grabatzeko eskaera aspaldi egin zutela eta ez zaiela inongo erantzunik eman. Alkateak eskatu dio ez grabatzeko. Mikel Arruti Salaberriak dio grabatu egingo dutela. Eta alkateak esan dio ez diola horretarako baimenik ematen.

Ondoren alkateak aipatutako orden aldaketarekin gaien eztabaida eta bozketa hasi da.

2. 2021eko ekitaldirako Ordenantza Fiskalen onarpen diktamena (2020KO290005)

Batzorde Informatibo Orokorrak 2020ko azaroaren 19an onartutako diktamena eta Jose Angel Sanchez Gallardok batzordean egindako bi aldaketa eskaeren inguruan udal kontuhartzaileak egindako txostena kontutan izanik osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea, Lezoko EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista taldeko zinegotziarena) eta sei abstentziorekin (Lezoko EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) erabaki du:

BAT.- 2021 ekitaldirako egutegi fiskalaren onarpena.

BI: Hasierako onarpena ematea “Gezala Auditoriumeko laguna” txartela ordenantza arautzailea.

HIRU.- Hasierako onarpena ematea ondorengo ordenantza fiskalen aldaketari:

06.05.04 Gezala auditorium eta Bekoerrota kiroldegian antolatuko diren ikuskizunetarako sarreren prezioa.

07.15 Kultura sailak argitaratutako materiala saltzeko tarifak

05. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga.

LAU: Espedienteari tramitazioa eta aginduzko publizitatea ematea, Udal honetako iragarki oholean eta GAOn ikusgai jarrita, hogeita hamar egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiek behin betiko onarpena izango lukete.

BOST: Alkateari ahalmena ematea gai honi buruzko dokumentuak sinatzeko.

Jose Angel Sanchez Gallardok dio bosgarren urtea dela udal zergak izozteko apustua egiten duela udalak. Onartu du onarpen prozeduran badagoela zer hobetu eta helburu horri jarraituz, udal araudi organiko bat lantzen ari dela esan zaiola dio.

Kontuhartzailearen on iritzia izan ez duen berak proposatutako beste aldaketari buruz, bertako baserritar eta ekoizleei asteroko merkatuko tasak jaistearena, dio ez zaiola esan zer datu falta diren eta beste udal batzuetan indarrean dagoela, adibidez, Errenterian. Espero du hurrengo osoko bilkurarako gai hau eta jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren beste proposamenak prest izatea.

3. 2021 udal aurrekontuak hasieraz onartzeko diktamena (2020KO290004)

Honela dio diktamenak:

“ 2021eko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2020ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Jesus Maria Martiarena Jaca, Laura Martinez Vizuete eta, Miguel Angel Sanchez Antunez korporaziokideen botoa alde dela, Mikel Arruti Salaberria eta Miren Ormazabal Urkizuren aurkako botoarekin eta Jose Angel Sanchez Gallardoren abstentzioarekin, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2021. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

2021

2021

1

Pertsonal Gastuak

3.365.000

1

Zuzeneko zergak

2.510.000

2

Gastuak ondasun arrunt.

3.211.000

2

Zeharkako zergak

400.000

3

Finantza gastuak

4.000

3

Tasak eta bestelako zergak

1.350.000

4

Transferentzia arruntak

1.403.500

4

Transferentzia arruntak

4.430.500

5

Kreditu Globala eta bes

241.500

5

Ondare sarrerak

20.500

6

Inbertsio errealak

435.000

7

Kapital transferentziak

89.000

8

Finantza aktiboak

8

Finantza aktiboak

9

Finantza pasiboak

140.000

GUZTIRA

8.800.000

GUZTIRA

8.800.000

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

Bozketa egin da eta diktamena onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatea, EAJ-PNV Udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botorekin (EH Bildu taldeko zinegotzienak).”

Mikel Arruti Salaberriak esan du EHBildu taldeak batzordean osoko zuzenketa bat aurkeztu ziola aurrekontuari, iruditzen zaielako aurreko urtetako egitura eta eduki bera duelako, haien jarraipena delako egungo egoera oso ezberdina denean. Dio ez duela zentzurik osasun pandemiak eragindako krisi sozial eta ekonomiko betean gaudenean aurrekontu berdinak aurkeztea, behar berriei erantzungo dieten tresna izan behar duenean. Iruditzen zaie egiturazko partidetan egon behar duela aldaketa, ezin da guztia aurtengo soberakinen edo alkatearen borondatearen araberako kreditu globalaren partidaren menpe egon.

Horregatik, osoko emendakinaz gain, egoerak eskatzen duen konpromisoarengatik, ondorengo emendakinak aurkezten dizkiote aurrekontu proposamenari:

EMENDAKINA:

INDARTZEKO PROGRAMAK

ZENBAT GEHITU

PROGRAMAN GUZTIRA

16500-Kale argiteria

Energia berriztagarriak

15.000 €

15.000 €

*Kotxe elektriko kargailua

6.000 €

6.000 €

*Elektrikari laguntzailea

40.000 €

40.000 €

23110-Etxez-etxeko laguntza

2 langile berri

78.000 €

Arropak (Musukoak, EPIak…)

7.000 €

8.500 €

23130-Gizarte larrialdiko laguntzak

Dirulaguntzak familiei (eta norbanakoei, pandemiaren eraginei aurre egiteko)

25.000 €

50.000 €

23150-Genero berdintasuna

Berdintasuna

15.000 €

30.000 €

23160-Adin txikikoen programak

Ingurune irekiko programa

- €

53.000 €

23170-Bazterkeria

Gizarte zerbitzuetako zorroa

4.900 €

5.000 €

Gizarte eta hezkuntza arlo psikosoziala

10.000 €

60.000 €

Dirulaguntzak: etxebizitzen alokairua

15.000 €

15.000 €

*Dirulaguntzak: arrakala digitala

10.000 €

10.000 €

24100-Enplegu plana

Enplegu plana

85.000 €

200.000 €

33500-Euskara

*Euskararen plan estrategikoa

10.000 €

10.000 €

*Hitzarmena: Berria

10.000 €

10.000 €

43300-Enpresa garapena

Komertzioetako kanpaina

10.000 €

10.000 €

*Komertzioetako kanpaina- Bonoak

20.000 €

20.000 €

*Tokiko jarduera ekonomikoari laguntza: mikroenpresak eta norberaren konturakoak

80.000 €

80.000 €

92000-Administrazio orokorra

Nazio garapena dirulaguntza

5.000 €

5.000 €

GUZTIRA:

445.900 €

NONDIK EGIN ALDAKETAK

ZENBATEKOA

PROGRAMAN GUZTIRA

16000-Estolderia Añarbe

10.000 €

120.000 €

16100-Añarberko Urak

15.000 €

165.000 €

16210-Hondakin bilketa

58.000 €

81.700 €

33000-Kale emankizunak

30.000 €

33710-Jubilatuen bazkaria

5.500 €

33800-Mendekosteak

1.500 €

13.500 €

33800-Santakrutzak

10.000 €

40.000 €

93100-Kontuhartzailetza

7.000 €

13.623€-49.932€

*Lan-postu mailako osagarria, berariazko osagarria …

92900-Kreditu globala

200.000 €

40.000 €

91200-Oinarrizko ordainketak.Zinegotzien ordainsariak

70.000 €

83.485 €

GUZTIRA:

397.000 €

DIRU SARRERAK

ZENBATEKOA

PROGRAMAN GUZTIRA

28201-Eraikuntzen gaineko zerga

50.000 €

450.000 €

GUZTIRA ERABILGARRI

ZENBATEKOA

Diru sarrerak + Nondik egin aldaketak

447.000 €

Alkateak dio emendakinak ez direla bilera honetan tratatuko, aurrez eta idatziz aurkeztu ez direlako, ezta batzordean ere.

Miguel Angel Sanchez Antunezek dio prest daudela emendakinak aztertzeko, baina ez orain.

Jose Angel Sanchez Gallardok esan du landuko den Udal Araudi Organikoak jaso beharko dituela aurrekontu onarpen prozedura gaurkoa bezalako egoerak saihesteko eta batzordeetako lanak indartzeko, aurrekontu parte-hartzaile batzuk lantzeko aukera emanez.

Onartzen du, Jose Angel Sanchez Gallardok, ez dagoela berrikuntzarik aurrekontuetan, baina badutela malgutasun aukerarik eta aurtengo soberakinarekin osatuko direla. Beraiei gehiago gustatuko litzaiekeela aniztasuna, inmigrazioa eta gaztedia modu nabarmenagoan tratatu izango lituzketen aurrekontu batzuk. Eta esan du PNV eta PSE artean datorren urteari begira zenbait konpromiso hartu direla, soberakinaren kontura: herriko komertzioa birgaitzeko plan berezia, klima aldaketara egokitzeko plana, energia jasangarrien ekintza plana, udal elkarteentzako laguntzak, larrialdietarako laguntzak eta Altamira auzoan hiri mantentze-lanak egitekoa.

Alkateak dio aurkeztutako guztia begiratzeko prest daudela. Baina gaur aurkeztutakoak begiratu eta aztertu egin behar direla. Hori egin eta gero, hitz egingo dutela.

Mikel Arruti Salaberriak dio orain arte egin ohi izan den bezala, beraiek aurkeztutako emendakinak bozkatzea nahiko luketela.

Udal idazkariaren ustetan emendakinak bozkatu beharko lirateke eta gero aurrekontu proposamena.

Horrela egin du alkateak. Lehenik 2021eko aurrekontu proposamenari EHBilduk aurkeztutako emendakinak bozkatu dira. Alde sei boto izan dira, (EHBildu taldearen zinegotziena), sei aurka (EAJ-PNV udal taldearena eta abstentzio bat (udal talde Sozialista – udal talde socialista-grupo municipal socialista taldeko zinegotziarena).

Berdinketa izan denez bigarren bozketa egin behar da (2.568/1986 Dekretuaren ROF-aren 100. artikuluaren baitan) eta honetan berdinketa emango balitz alkatearen kalitatezko botoak erabakiko luke.

Emendakinen inguruko bigarren bozketa egin da eta emaitza bera izan da: alde sei boto izan dira (EHBildu taldearen zinegotziena), sei aurka (EAJ-PNV udal taldearena) eta abstentzio bat (udal talde sozialista–grupo municipal socialista taldeko zinegotziarena). Alkatearen botoa kalitatezkoa izanik berdinketa hausten du eta ondorioz, emendakinak ez dira onartu.

Ondoren, 2021eko aurrekontu diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko zinegotziena eta udal talde sozialista– grupo municipal socialista taldeko zinegotziarena) eta aurkako seirekin (EHBildu udal taldeko zinegotziena).

4. 2021. urteko plantila organikoa eta lan postuen zerrenda hasieraz onartzeko diktamena (2020PE290007)

Euskal Administrazio Publikoen aurrekontuetan zehazten dira funtzionarioen talde eta kidego bakoitzari dagozkion aurrekontu plantillak edo hornitutako lanpostuen zerrenda, bai eta lan-kontratuko langileak sailkatzen diren kategoria bakoitzekoak ere, hala badagokio.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 13. artikuluaren arabera, lan postuen zerrendak eta plantillak, euskal administrazio publikoek bere barne egiturak arrazoi bideratu eta eratu, langilego beharrak finkatu, lan postutan jarduteko eskatutako baldintzak zehaztu, eta horietako bakoitza sailkatzeko bitartekoak dira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeak 22.2.i) artikuluan ezarritakoaren arabera, Osoko Bilkurari dagokio, besteak beste, plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzea.

Horiek horrela, eta ordezkaritza sindikalari kontsulta egin ondoren, 2021. urteko plantila organikoan eta lan postuen zerrendaren onarpen proposamenean, hurrengo aldaketak jasotzen dira 2020. urteko Plantila Organikoarekin eta Lan Postu Zerrendarekin alderatuz:

1. Sailkapen taldearen aldaketa.

  • 7/2019 Legea, Euskal Autonomi Erkidegoko Poliziari buruzkoa indarrean jarri ondoren, ikuskapen eta oinarrizko eskalako postuak C1 taldean bersailkatzen dira. Beraz, behin behineko funtzionarioekin hornituak dauden plazak C1 taldean sailkatuko dira.

2. Bi musika irakasle plaza hutsik deklaratzea.

  • Hutsik deklaratzea tronpeta irakasle plaza, titularrak ezintasun iraunkor osoa aitortua duelako 2016ko otsaila ezkero.
  • Hutsik deklaratzea flauta irakasle plaza, titularra 4 urteko borondatezko lan eszedentzia amaitu ondoren bere lanpostura bueltatu ez delako.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2020ko azaroaren 19an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea, Lezoko EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botorekin (Lezoko EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) erabaki du:

BAT 2021. urteko udal plantila organikoa hastapenez onartzea.

BI: 2021. urteko lanpostuen zerrenda hastapenez onartzea.

Mikel Arruti Salaberriak dio aurka bozkatu dutela aurrekontuari aurkeztutako emendakinetan proposatutako plantilla aldaketak (elektrikariaren laguntzailea eta etxez etxeko zerbitzuan bi langile gehiago) onartu ez direlako.

5. Produktibitate-osagarria ordaintzeko bideratuko den zenbateko globala onartzeko diktamena (2020PE290006).

Azken uteetan sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman ziren oinarrizko xedapenei jarraituz, Udalak aurrezteko neurriak hartu behar izan ditu, horien artean langileen gastuari eustea Legeak ezarritako neurritan.

Bide horretatik, 2020. urtean behar beharrezkoak izan diren lan ordezkapenak bakarrik egin dira (batez ere etxez etxeko langileenak eta udaltzainenak), eta lan asko pilatu den uneetan ahalik eta gehien murriztu dira langile berrien kontratazioak. Arrazoi horregatik, zerbitzuen maila egokiari eusteko, langileek lan-karga handiagoak jasan behar izan dituzte.

Ildo honetatik, langileek izan duten jarduna aitortu eta saritzeko ordainsarietan dauden aukerak aztertuta, produktibitatearen sariaz baliatzea pentsatu da.

Produktibitate-kontzeptuak berak, berekin dakar osagarria jasoko duenak nahitaez jarduera batean aritzea. Hori dela eta, osagarria kalkulatzeko, 2020ko lanaldia bete izanaren ebaluazioa erabiltzea proposatzen da. Kalkulua egiteko, 2020ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arteko aldia erabiliko da.

Proposamena aurkeztua izan da ordezkaritza sindikalari, negoziazio prozeduraz bideratu da eta oniritzia jaso du 2020ko azaroaren 13n.

Ikuspuntu horretatik, Toki Administrazioko Funtzionarioen Ordainsari Araubideari buruzko 861/1986 EDko 5.5 artikuluan jasotakoari jarraikiz, Udalbatzari dagokio aurrekontuetan produktibitate-osagarrietara zuzendutako zenbateko globala zehaztea.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2020ko azaroaren 19an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea, Lezoko EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botorekin (Lezoko EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) erabaki du:

BAT: 83.700€ bideratzea udal langileei produktibitate-osagarria ordaintzeko 2020. urtean.

Mikel Arruti Salaberriak dio urteroko gai bera dela eta aurrekoetan azaldutako arrazoi berarengatik ez daudela ados aurtengoan ere.

6. 2020.ekitaldian kreditu kobraezinak ebazteko diktamena (2020KO120001)

2016ko ekitaldira arte kobraezinak izan diren erreziboei dagokienez, Kontuhartzailetzako sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2020ko azaroaren 19an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez erabaki du:

BAT: Kaudimen-gabeziagatik, preskripzioagatik, leku ezezagunean egoteagatik, bikoiztasunagatik, gehiegizko aitortutako eskubideengatik edota dena delakoagatik, aurkeztutako zerrendan jasotakoak kobraezintzat jotzea (99.142,05 €), honako egoerak direla medio:

Zordunen egon lekua zein den ez jakitea

Bahitzeko ondasunik ez edukitzea, edo ondasun higiezinak izanik, hauen bahituaren kostua, zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.

7. Aurreko ekitaldietan onartutako eskubideen hasierako saldoaren aldaketaren diktamena (2020KO120003)

Aitortutako gehiegizko eskubidearekin jaulki edo bikoiztuak izan diren aurreko ekitaldietako ordainagiriei dagokienez, Kontuhartzailetzako sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2020ko azaroaren 19an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez erabaki du:

BAT: Aurkeztutako zerrenda baliogabetutzat jotzea bikoiztasunagatik edo gehiegizko eskubide aitortuengatik.

8. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea

Udal kontuhartzailearen bi txostenen kontu eman zaio osoko bilkurari, azaroaren 19ko Batzorde Informatibo Orokorrean egin bezala. Zehazki txosten hauena:

  • 2020ko 3. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena (2020KO320005)
  • 2020ko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3 art.) (2020KO320006)

9. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Lezoko Udalaren arteko hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloko hitzarmena onartzeko diktamena (2020KU360007)

2020-2023 urte arterako hitzarmena HAEEekin espedientea azterturik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2020ko azaroaren 19an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez erabaki du:

BAT: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Lezoko Udalaren arteko hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloko hitzarmena onartzea.

BI: Alkatea ahaltzea hitzarmena sinatzeko.

10. Mozioak:

10.1. Adierazpen instituzionala: Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna (2020AL050008).

Hiru adierazpen proposamen daude eta alkateak proposatu du banan-bana bozkatzea hirurak.

Honela dio EUDEL-en adierazpenak.

“AZAROAREN 25-ERAKO EREDUZKO ERAKUNDE ADIERAZPENA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNA DELA ETA

COVID-19ren pandemiak gure bizitza eta komunitateak kolokan jarri ditu, pertsona guztien osasunari, segurtasunari, ongizateari eta komunitate-bizitzari erronka handia jarriz. Mundua ulertzeko eta bertan egoteko dugun modua aldatzen ari da. Konfinamenduak, mugimendu-murrizketek eta harreman-mugek agerian utzi dituzte, beren gordintasun osoz, indarkeria matxista mota desberdinei aurre egiten ari diren emakumeen egoera oso ahulak.

Krisi-testuinguru guztiak, pandemia honekin gertatzen den bezala, indarkeria matxista, ugaltzeko, biderkatzeko eta ugaritzeko haztegi bat dira. Indarkeria hori botere-harreman desorekatuen eta emakumeen aurkako diskriminazioaren adierazpen bat da, eta pairatzen ari garen krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorioz larriagotu egiten dira.

Pandemiak sortutako egoeran, arreta jarri behar dugu beren etxeetan, lanetan eta bizi-espazioetan bizirik irauteagatik indarkeriari aurre egiten ari diren emakume eta neskengan. Gizartearen aitorpen eta elkartasun osoa merezi dute. Testuinguru horretan, isolamendua, babesgabetasuna eta ikusezintasuna saihesteko baldintza egokiak sortzeko lanean jarraitu behar dugu. Horregatik, aurten Euskal Herrian hildako lau emakumeak gogoratu nahi ditugu bereziki gaur, bi EAEn eta beste bi Iparraldean. Errealitate mingarri horrek gizarte gisa interpelatu egiten gaitu, lanean jarraitzeko eta mobilizatzeko konpromisoa hartzeko, horrela gerta ez dadin.

Hala ere, horrekin EZ DA NAHIKOA. Konpromiso politiko argia behar dugu, gizarteak erakundeei eskatzen baitie emakumeen aurkako indarkeria matxista lehentasun politiko bihur dezatela. Inoiz ez bezala zerbitzu publikoen eta erakundeen laguntza eta baliabide guztiak izateko, emakumeei beren askapen-, berreskuratze-, ahalduntze- eta autonomia-prozesuetan laguntzeko garaia da. Ezinbestekoa da emakumeek duintasunez eta segurtasunez bizitzea merezi duen bizitzarako oinarrizko eskubidea berreskura dezaten. Behar-beharrezko baldintza da, gainera, gure herriak eta hiriak bizikidetza seguru, solidario eta berdinzalerako gune gisa indartu daitezen.

Herritarrengandik hurbil gaudenez, euskal udalok ahotsa jarri nahi diogu gure udalerriek emakumeekiko eta indarkeria matxistaren beste biktima batzuekiko duten elkartasunari. Gure erantzukizuna gure gain hartzen dugu, erakunde, kolektibo feminista eta emakumeen kolektibo, aditu eta gizarteko eragile guztiekin lankidetzan eta koordinatuta. Horregatik guztiagatik, Lezoko Udalak konpromiso hau hartzen du:

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jartzea, haien beharrak eta eskaerak entzun eta aintzat hartuta, babeserako, arretarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko bermerako eskubidea bermatuko duten politika berriak diseinatzeko.
  • Behaketa hobetzea, indarkeria-egoeretan dauden emakumeen forma eta profil berriak hautemateko eta horien aurrean azkar jarduteko.
  • Indarkeria matxistaren edozein formari aurre egiten dioten emakumeentzako arreta- eta laguntza-zerbitzuak mantentzea, hobetzea eta egokitzea, ikuspegi konpontzailearekin, erakunde bakoitzaren eskumenen esparruan.
  • Emakumeen ahalduntzeari eta Gazteen artean indarkeriaren prebentzioari laguntzeko programak bultzatzea, etorkizuneko indarkeria-egoerak eragozteko funtsezko tresnak diren aldetik.
  • Tokiko bizitzan berdintasun-programak zaintzea eta egonkortzea, emakume-kolektibo batzuen egoera ahulak areagotzeko desberdintasunak areagotzearen aurka borrokatzeko.
  • COVID19ren krisiak emakumeen pobretzean eta kalteberatasunean duen eragina aztertzea, laguntza-jarduera espezifikoak diseinatu ahal izateko.
  • Genero-ikuspegia txertatzea enplegu-galerak, diru-sarrerak eta krisiaren beste eragin negatibo batzuk arintzeko neurrietan, zeinak eragin handiagoa izan duten emakumeengan, eta oztopo diren indarkeria matxistako egoeretatik ateratzeko.
  • Erakundeen, udalen, foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzea, baliabideak bermatzeko eta beharrezko ekimen guztiak abian jartzeko, beren eskumenen esparruan.
  • Halaber, gure bizilagunei dei egiten diegu mugimendu feministak Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko eguna dela-eta deitutako mobilizazioei atxikitzeko.”

Adierazpena bozkatu eta ahobatez onartu da.

EHBILDU-ren adierazpenak honela dio:

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean aldarrikatzeko eguna. Horregatik, egun honetan erakunde publikook, borroka horretan dugun lehentasunezko eragile-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar ditugu.

Beraz, Lezoko Udaleko EH Bilduko taldeak honako adierazpen instituzional hau aurkeztu nahi du, Osoko Bilkuran eztabaidatu eta ondoren onartzeko.

ZIOA:

Azaroaren 25a “Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna” dela-eta, Lezoko Udal honek, bere egiten du gure lurralde, herrialde eta herriak, indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura. Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria mota horren adierazpen guztien kontrako borrokan, egiturazko jatorriaren eta betikotzen duen normalizazioan eraginez, orden sozial patriarkala ezinbestez aldatzeko eta, emakumeak libre biziko diren justizian eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eta emakumeen eta gizonen arteko harreman ereduak errealitate bihurtzeko xedez.

Aparteko une batean bizi gara, non osasun-egoerak foku guztiak bereganatu dituen eta gure bizimoduan eragin handia izan den. Egoera zaurgarria dauden pertsonak bereziki kaltetuak izan dira, horien artean indarkeria matxistaren biktimak. Konfinamenduan emakumeek eutsi duten egoera modu bortitzagoan azaleratuko da gero, zantzu guztien arabera. Alde batetik, zerbitzu askok funtzionamendua aldatu dute, beste batzuk gelditu egin dira eta beste batzuek baliabideak desbideratu dituzte, zuzenean edo zeharka. Bestetik, eta aurreko krisietan gertatu zen bezala, jendarte-estres handiagoak eta jendarte-gehiengoen bizitzaren prekarietate orokorrak erasotzaileen indarkeria areagotzea ekarriko du, eta emakumeek autonomia gutxiago izango dute erabakiak hartzeko.

Konfinamenduak, alde batetik, zerbitzuen prestazioan alterazio bat eragin du, eta, bestetik, ondorio psikologikoak eta bestelakoak eragin ditzake emakume eta haurrengan, haien prozesuak eten egin baitira, eta, aldi berean, etxean indarkeria-mota eta -adierazpen desberdinak jasan baitituzte. Orain, lehentasunezkoa da jakitea, indarkeria matxistari dagokionez, nola eragiten dien krisi honek emakumeei, haien seme-alabei, eta sexu-genero sistemaren aurreko disidenteei, zer modu berri sortu diren, zer eredu aldatu diren, zer adierazpen areagotu diren... Litekeena da indarkeria matxistak beste bazterkeria- edo indarkeria-elementu batzuekin elkarreragiten duen kasu konplexuagoei erantzuteko beharra areagotzea. Izan ere, bikotekideek, bikotekide ohiek edo beste gizon batzuek emakumeengan zuzenean eragindako indarkeriaz gain, krisi honetan beste indarkeria-mota batzuk areagotuko dira, hala nola ekonomikoa. Erakunde gisa, gure betebeharra da emakume eta seme-alaba guztiek beren egoerarako arreta egokiena jasotzen dutela bermatzea.

Krisia ezin da aitzakia izan aurrekontuak izozteko edo murrizteko. Indarkeria matxistaren pandemiak lehentasuna izaten jarraitu behar du, eta, beraz, prebentzioa lantzen jarraitzeko, arreta egungo egoerara egokitzeko eta erreparazioa alde batera ez uzteko beharrezkoak diren baliabide guztiak konprometitu behar ditugu. Arazoaren sustraian eragina izango duten ekimen integralak abiaraziz bakarrik lortu ahalko da arazoa desagerrarazten aurrera egitea.

Eta, beti bezala, mugimendu eta aditu feministen eskutik egin behar dugu. Krisiaren lehen unetik ahotsa altxatu duten horiek, konfinamenduan gatibu hartuta arrisku-egoeran zeuden emakumeei eta euren seme-alabei arreta emateko eskatu dute, eta behin deskonfinamendua iritsitakoan emakumeengan izango zituen ondorio bereiziak begien bistatik ez galtzeko.

Gogoan dugu, halaber, aurten Euskal Herrian hil dituzten 4 emakumeak, denak konfinamenduaren hilabeteetan. Lanean jarraitu behar dugu, denok, horrelakorik berriro gerta ez dadin. Errealitate sozial larria da, denoi interpelatzen gaituena, ezin dugu eta ez dugu beste alde batera begiratu behar. Erakundeok erantzukizun berezia dugu horretan.

Horregatik, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten aldeko aldarrikapena, bide horren eraikuntzan honako konpromiso hauek gure gain hartuz:

PROPOSAMENA:

1.- Lezoko Udalak, Emakumeen Munduko Martxak bultzatutako indarkeria matxistaren aurreko erantzun-protokoloa bere egiten du.

2.- Lezoko Udalak konpromisoa hartzen du COVID19aren krisiak indarkeria matxistetan izan ditzakeen eraginak aztertzeko, aldundiarekin, Emakunderekin eta mugimendu feminista eta emakume-elkarteekin koordinatuta, eta horiei aurre egiteko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzeko.

3.- Lezoko Udalak konpromisoa hartzen du aurreko puntuan identifikatutako beharrei behar bezala erantzuteko beharrezkoak diren programak/neurriak/zerbitzuak martxan jartzeko edo indartzeko.

4.- Horretarako, Lezoko Udalak 2021eko aurrekontuetan beharrezkoak diren partidak handituko ditu.

5.- Indarkeria matxistei erantzuteko koordinazio protokoloa izan ezean, Lezoko Udalak egiteko konpromisoa hartzen du, herrialdeko/erkidegoko berdintasun instituzioekin batera eta egungo egoerara egokituta, mugimendu feministarekin, emakumeen kolektiboekin eta beste kolektibo sozial batzuekin batera modu parte-hartzailean.

6.- Lezoko Udalak, Foru Aldundiari eta Emakunderi eskatzen die emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko aurrekontu-partidak handitzeko, berdintasun-zuzendaritzak eta epaitegi espezializatuak modu iraunkorrean sendotzeko eta indarreko legeria berraztertzeko konpromisoa hartzeko, nagusiki COVID19ko krisiak eragina berezia izan duen esparruetan.

7.- Lezoko Udalak herritarrentzako, eta bereziki emakumeentzako, dauden baliabideen gaineko informazioa eskuratzeko bideak erraztuko ditu eta dagokion lurralde mailan, indarkeria matxistaren kontrako zerbitzu-sarearen funtzionamendu egokia, elkarlana eta koordinazioa indartuko du (osasun krisiari egokituta), beti ere, kontuan hartuz adin txikikoak eta biktimen seme-alabak.

8.- Lezoko Udalak pandemiaren garaian sortu ziren tokiko zaintza-sareak babestuko ditu, bai eta, oro har, herri-kolektiboen lana ere, indarkeria matxisten inguruko prebentzio eta sentsibilizazioko ekintza komunitarioak indartzeko eta bultzatzeko, egungo egoerara egokituta.

9.- Lezoko Udalak, neskei, gazteei eta emakume helduei zuzendutako (eta egungo egoerari egokitutako) jabekuntza jarduerak abiatuko ditu, besteak beste ondorengo gaiak jorratu ahal izateko modu iraunkorrean: autodefentsa feminista, bikote harremanak eta harreman sexu-afektiboak, amodio erromantikoak, sexualitate libreak, etab.

10.- Lezoko Udalak, nerabeei eta gazteei zuzendutako eta egungo egoerari egokitutako sentsibilizazio eta formazio jarduera iraunkorrak abiatuko ditu emakume eta gizonen arteko harreman parekideak sustatzeko xedez, zehazki: hezkuntza sexu-afektiboa lantzeko, indarkeria matxisten askotariko adierazpenak desnaturalizatzeko, baiezko onespena lantzeko, maskulinitate ereduak lantzeko, etab.

11.- Lezoko Udalak, indarkeria matxista jasan duten emakumeen erreparazio eskubidea lantzeko egungo egoerari egokitutako jarduera iraunkorrak martxan jarriko ditu besteren artean, omenaldiak, zineforumak, bisibilizazio ekimenak (kaleen izenak edo jardunaldiak, kasu), kalte-ordainketak, akonpainamendu soziala, etab. jasoz.

12.- Erakunde honetatik, hau da, Lezoko Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.”

Adierazpena bozkatu eta ahobatez onartu da.

PSEE-EE-ren adierazpenak honela dio:

“COVID-19ren pandemiak gure bizitza eta komunitateak kolokan jarri ditu, pertsona guztien osasunari, segurtasunari, ongizateari eta komunitate-bizitzari erronka handia jarriz. Mundua ulertzeko eta bertan egoteko dugun modua aldatzen ari da. Konfinamenduak, mugimendu-murrizketek eta harreman-mugek agerian utzi dituzte, beren gordintasun osoz, indarkeria matxista mota desberdinei aurre egiten ari diren emakumeen egoera oso ahulak.

Krisi-testuinguru guztiak, pandemia honekin gertatzen den bezala, indarkeria matxista, ugaltzeko, biderkatzeko eta ugaritzeko haztegi bat dira. Indarkeria hori botere-harreman desorekatuen eta emakumeen aurkako diskriminazioaren adierazpen bat da, eta pairatzen ari garen krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorioz larriagotu egiten dira.

Pandemiak sortutako egoeran, arreta jarri behar dugu beren etxeetan, lanetan eta bizi-espazioetan bizirik irauteagatik indarkeriari aurre egiten ari diren emakume eta neskengan. Gizartearen aitorpen eta elkartasun osoa merezi dute. Testuinguru horretan, isolamendua, babesgabetasuna eta ikusezintasuna saihesteko baldintza egokiak sortzeko lanean jarraitu behar dugu. Horregatik, aurten Euskal Herrian hildako lau emakumeak gogoratu nahi ditugu bereziki gaur, bi EAEn eta beste bi Iparraldean. Errealitate mingarri horrek gizarte gisa interpelatu egiten gaitu, lanean jarraitzeko eta mobilizatzeko konpromisoa hartzeko, horrela gerta ez dadin.

Hala ere, horrekin EZ DA NAHIKOA. Konpromiso politiko argia behar dugu, gizarteak erakundeei eskatzen baitie emakumeen aurkako indarkeria matxista lehentasun politiko bihur dezatela. Inoiz ez bezala zerbitzu publikoen eta erakundeen laguntza eta baliabide guztiak izateko, emakumeei beren askapen-, berreskuratze-, ahalduntze- eta autonomia-prozesuetan laguntzeko garaia da. Ezinbestekoa da emakumeek duintasunez eta segurtasunez bizitzea merezi duen bizitzarako oinarrizko eskubidea berreskura dezaten. Behar-beharrezko baldintza da, gainera, gure herriak eta hiriak bizikidetza seguru, solidario eta berdinzalerako gune gisa indartu daitezen.

Herritarrengandik hurbil gaudenez, euskal udalok ahotsa jarri nahi diogu gure udalerriek emakumeekiko eta indarkeria matxistaren beste biktima batzuekiko duten elkartasunari. Gure erantzukizuna gure gain hartzen dugu, erakunde, kolektibo feminista eta emakumeen kolektibo, aditu eta gizarteko eragile guztiekin lankidetzan eta koordinatuta. Horregatik guztiagatik, Lezoko Udalak konpromiso hau hartzen du:

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideak arreta- prozesu osoaren erdigunean jartzea, haien beharrak eta eskaerak entzun eta aintzat hartuta, babeserako, arretarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko bermerako eskubidea bermatuko duten politika berriak diseinatzeko.
  • Behaketa hobetzea, indarkeria-egoeretan dauden emakumeen forma eta profil berriak hautemateko eta horien aurrean azkar jarduteko.
  • Indarkeria matxistaren edozein formari aurre egiten dioten emakumeentzako arreta- eta laguntza-zerbitzuak mantentzea, hobetzea eta egokitzea, ikuspegi konpontzailearekin, erakunde bakoitzaren eskumenen esparruan.
  • Emakumeen ahalduntzeari eta Gazteen artean indarkeriaren prebentzioari laguntzeko programak bultzatzea, etorkizuneko indarkeria-egoerak eragozteko funtsezko tresnak diren aldetik.
  • Tokiko bizitzan berdintasun-programak zaintzea eta egonkortzea, emakume-kolektibo batzuen egoera ahulak areagotzeko desberdintasunak areagotzearen aurka borrokatzeko.
  • COVID19ren krisiak emakumeen pobretzean eta kalteberatasunean duen eragina aztertzea, laguntza-jarduera espezifikoak diseinatu ahal izateko.
  • Genero-ikuspegia txertatzea enplegu-galerak, diru-sarrerak eta krisiaren beste eragin negatibo batzuk arintzeko neurrietan, zeinak eragin handiagoa izan duten emakumeengan, eta oztopo diren indarkeria matxistako egoeretatik ateratzeko.
  • Erakundeen, udalen, foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzea, baliabideak bermatzeko eta beharrezko ekimen guztiak abian jartzeko, beren eskumenen esparruan.
  • Lezoko Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da emakumeen aurkako genero indarkeria kasu guztietan.

Halaber, gure bizilagunei dei egiten diegu mugimendu feministak Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko eguna dela-eta deitutako mobilizazioei atxikitzeko.”

Adierazpena bozkatu eta ahobatez onartu da.

10.2. Adierazpen instituzionala: Abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna (2020AL050009).

Bi adierazpen proposamen daude eta biak bozkatzea proposatu du alkateak.

Honela dio EUDEL-en adierazpenak.

2020KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA

Euskara, aurrerabide

Gizartea euskaraz biziberritzea helburu

Inoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak. Beste horrenbeste, gaitzaren ondorioek. Mundu osoa, gizarte guztiak, egitura guztiak, pertsona guztiok jarri gaitu geure benetako neurriaren aurrean, buruz buru. Kupidarik gabe utzi du agerian ahaztu nahi genukeen zerbait: zaurgarriak gara; zaurituta gaude.

Erantzukizunaren bidetik heldu diogu erronkari, denon indarrak batuz. Bai baitakigu ez dagoela beste irtenbiderik. Euskararen hiztun elkarteak ere sufritu du pandemiaren eragina, bereziki erabilera mailan. Zentzu horretan, erakunde publikoen konpromisoa sendoa eta egindako lana handia izanagatik ere, ezin izan diogu nahi bezala erantzun.

Euskaldunok, baina, ezin dugu ahaztu badela funtsezko ekarpen bat, gizarte-ahalegin itzel eta miresgarri horren osagai ezinbestekoa eta geure esku soilik dagoena: euskaraz egin behar diogu aurre mundu mailako krisiari; euskaraz egin behar dugu ilunpetik argira eramango gaituen bidea; euskaraz sendatuko gara, euskaraz sendatuko dugu geure gizartea; euskaraz besarkatuko ditugu mundu osoko gizakiak. Bat garelako. Euskaraz bat mundu osoarekin.

Horixe da euskaldunok –neurri batean edo bestean euskaraz bizi garen munduko herritarrok, alegia– euskara gero eta gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiliz giza garapenari egiten diogun ekarria. Gizarte kudeaketa aurreratuari gaineratzen diogun balio erantsia.

Banaka heltzen diogu, jakina, euskaraz gero eta gehiago bizitzeko konpromisoari. Nahitaezko zutabea baita norberaren eginahal hori edozein aurrerabidetan, oso bereziki gizarte prozesu konplexuetan, eta horixe da euskara biziberritzea helburu duena ere: gizarte prozesu konplexu bat, ertz eta osagai ugari duena.

Ongi asko dakigu hori mundu osoko euskaldunok.

Badakigu, besteak beste, euskaldunok euskararen hiztun elkartea osatzen dugula, eta Euskaraldian norberaren erabakimenetik abiatzen dela euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzerakoan inguruan hainbatetan sortzen zaizkigun oztopoak gainditzeko bulkada.

Baina badakigu, era berean, ezinbestekoa dugula elkarrengana biltzen gaituen bulkada ere. Norabide biko bektorea baita euskara eta euskaldunok lotzen gaituena: euskarak herri egiten gaitu; euskal hiztunon komunitateak egiten du euskara orainaren eta etorkizunaren hizkuntza.

Bide horretatik heldu zaizkio beti euskarari aurrerapauso behinenak: norberaren eta gizartearen konpromisoak sendo uztartzetik; unean uneko beharrizanei euskaraz erantzuteko erabaki sendotik; etorkizunerako bidea euskaraz zolatzeko euskal instituzioek, gizarteak eta gutariko bakoitzak egindakotik.

Euskaraldiak eskaintzen digu aurten berriz ere zailtasunak aukera bilakatzeko abagunea, krisia aukera bihurtzeko lanabesa. Ingurumari aldrebesean dator, ezbairik gabe, aurtengoa, eta horrek areagotu egingo du guztion eta bakoitzaren konpromisoaren balioa, administrazio eta erakunde publikoena barne.

Aurtengoan, balio berezi batez apainduko da ahoa bizi, belarria prest eta bihotza kartsu dugun guztion ekimena. Aurtengoan, inoiz baino erabakigarriagoa izango da euskararekiko gertutasunezko keinu praktiko oro, euskal hiztunongandik zein euskararen zabalkundean erdaretatik lagundu nahi dutenengandik datorrela ere.

Esanahi berezi batez jantziko da aurten, ezinbestez, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko ahalegina: egokitu zaigun ataka larritik ateratzeko erabakiari, euskaraz ateratzearen ezinbestekotasuna erantsiko diogu euskal hiztun nahiz euskararen lagun orok.

Izan ere, bagenekien euskaraz zetorrela geroa, euskaraz ere mintzo dela etorkizuna, eta aurten beste zerbait ikasi dugu: egoera zailetatik ateratzeko eginahalean lagungarri dugu euskara, bidelagun ezinbestekoa. Krisialditik sendoago ateratzea helburu dugun honetan, erabil dezagun euskara ere aurrera egiteko lanabes gisa.

Euskaraz biziberritu behar dugulako geure gizartea.

Euskararen ahotsa zor diogulako munduari.

Euskaraz garelako munduko herritar.

Euskara aurrerabidea delako.”

Adierazpena bozkatu eta ahobatez onartu da.

EHBILDU-ren adierazpenak honela dio:

“Erakunde Adierazpena Euskararen Eguna dela eta

Zioa

Eusko Ikaskuntzak 1949. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3. egunarekin ospatzea erabaki zuenetik, urteak joan urteak etorri, euskararen hiztun komunitateak lortu du, estandarizazio prozesuari esker (1968), euskara hilzoritik ateratzea.

Hala ere, urte luzetan izandako euskaltzale eta ekintzaile askoren ahaleginak alferrikakoak gerta daitezke azken urteotan euskarak sufritutako atzerakada.

Joan den urtean esaten genuen, inoiz ez bezala euskaldunok berariazko erakundeak geneuzkala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, alde batetik, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, bestetik, eta Nafarroa Garaian, azkenik. Egia da. Salatzen genuen ez geneukala hizkuntza politika bateraturik eta, tamalez, segitzen dugu hizkuntza politika bateraturik izan gabe.

Urte honetan, zoritxarrez, Covid-19 pandemiak mundu osoa eraso du. Alabaina, gehien sufritzen dutenak pobreak eta baztertuak izan dira. Hizkuntza gutxituek latz sufritzen dute pandemiak ekarritako ondorioak. Euskara zokoratua eta, kasu askotan, desagertu izan da. Euskararen lurraldetako erakunde publikoek, oro har, euskararen hiztun elkarteari bizkar eman diote eta arriskuan jarri dute urteetan egindako lana.

Oharrarazi nahi dugu azken urteotan euskararen egoerak sufritu duen atzerakada. Hezkuntzan, non ikasle askok euskararekiko zeukaten eremu bakarra, eskola, galdu duten. Hedabideetan, non euskara lotsagabeki zokoratu eta baztertua izan den. Kulturan, ikuskizunetan, sortzaileen lanen hedapenetan, non euskararen hiztun elkartearen haustura eta sakabanaketa areagotu izan den. Administrazioetan, non itxialdiak administrazioetatik kanpo utzi izan du euskara, antza denez, euskarak ez du larrialdietako egoeratan balio.

Oraindik orain ez dakigu gure hizkuntzaren egoera noraino okertu den, eta oraindik okertu daitekeena. Hori horrela, beharrezkoa da aztertzea hizkuntza egoerak jasandako kalteak zeintzuk eta zenbatekoak diren.

Horregatik, guztiagatik, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunari (abenduak 3) begira euskararen hiztun elkarteak hizkuntzaren biziberritzeko konpromisoa indartu behar du. Ildo horretatik euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatuak eta euren osotasunean garatuak izan daitezen, eragile guztiek ahaleginak eta bi egin behar dute.

Herri mugimendua izan da, eta izan behar du, euskararen normalizazioaren oinarri eta bidelagun: euskalgintza, Korrika, Euskal Herrian Euskaraz, Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz, Kilometroak, Ibilaldia, Durangoko Azoka… Pandemiaren eraginez euskararen aldeko hainbat ekimen bertan behera uzteak edota kultura antolamenduak, ikuskizunak eta ekitaldiak egin ezinean izateak izugarrizko kolpe latza euskara biziberritze prozesuan. Egoera honetan ikusten da ondoen herri mugimendua zein den beharrezkoa.

Aurtengo Euskaraldiaren ezaugarri bereizgarria arigunearen ideia da. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Horek izan behar du gure aurtengo xedea eta eginkizuna; euskarari, euskararen hiztun elkarteari, bizitzeko funtzioak eta eremuak zabaldu eta berriak bilatu.

Erakunde adierazpen proposamena:

Hori horrela, Lezoko Udal erakunde honek, honako konpromisoak hartzen dituela adierazten du 2020ko euskararen nazioarteko egun honetan:

1.- Covid-19 pandemiaren krisiak euskararen normalizaioan sorraraziko kalteak ebaluatu eta beraiei aurre egiteko kontingentzi plana egin.

2.- Erakundeak ariguneak bilakatu, euskara izan dadila euren ohiko hizkuntza bere jakinarazpen eta gainerako erakunde, hornitzaile zein elkarteekiko harremanetan.

3.- Gure administrazio publikoaren kontratuetan hizkuntza-irizpideak zehaztea eta ezartzea.

4.- Administrazio publikoen kontratazioetan ziurtagiriak —Bikain eta Bai Euskarari, besteak beste— bateratu eta indartzeko neurriak hartzea.

5.- Euskararen erabilera sustatzen duten hainbat tresna sustatzea, hala nola softwarea eta oinarrizko aplikazioak euskaraz, astialdirako IKT produktuak, .eus domeinua eta euskararen erabilera interneten.

6.- UEMA babestu, indartu eta zabaltzea.

7.- Urte anitzeko hitzarmenak sustatzea euskarazko toki-komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa eta egonkortasuna bermatzeko.

8.- Euskararen erabilera eta presentzia bermatzea erabiltzen ditugun komunikabide guztietan.

9.- Kirolaren euskalduntze-bidean lan egitea, federazioarekin eta tokiko klubekin elkarlanean.

10.- Gazteentzako euskarazko aisialdi-zerbitzuak sustatu eta zabaltzea.

11.- Familia-eremuetan euskararen erabilera eta transmisioa sustatzea.

12.- Migratzaileentzako laguntza-ildoak aktibatzea, euskara ikasteko eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera izan dezaten.

13.- Enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak aktibatzea, euskara laneko eta zerbitzuetako hizkuntza izan dadin.

14.- Jarduera arau-emailea garatzea, enpresetan euskara erabiltzeko planak indarrean jartzeko.

15.- Eremu guztietako eragileekin —hau da, enpresa-elkarteekin, sindikatuekin, gremio-elkarteekin, merkataritza-ganberekin eta beste hainbat erakunderekin— akordioak bilatzea, euskararen normalizazioa bultzatzeko lana har dezaten.

16.- Herriko gizarte eragile eta euskalgintzarekin batera elkarlanari eustea.”

Adierazpena bozkatu eta ahobatez onartu da.

10.3. Mendebaldeko Sahararen egoerari buruzko mozioa (2020AL050010)

Bi mozio aurkeztu dira gaiaren inguruan eta alkateak biak bozkatzea proposatu du.

EHBILDU-ren mozioak honela dio:

“Zioa

1975eko azaroaren 14an, duela 45 urte, "Espainiaren, Marokoren eta Mauritaniaren artean Mendebaldeko Saharari buruzko printzipio-adierazpena" izeneko dokumentua sinatu zen Madrilen, "Madrilgo hiruko akordioak" izenez ezagutzen dena, eta Mendebaldeko Saharako herria behartutako lekualdatzera eta Marokoko Erresumak bere lurrak legez kanpo okupatzera kondenatu zuten.

Madrilgo akordioak ez zuen balio legalik, Saharako aldearen presentziarik gabe sinatu baitzen. Akordio horietan xedatutakoaren arabera, lurraldeko administrazioa hainbat neurriren mende zegoen, eta neurri horien indarraldia 1976ko otsailaren 26an amaituko zen. Gainera, horrek Nazio Batuen Erakundea traizionatzea zekarren, ez baititu Madrilgo akordioak onartzen, Mendebaldeko Sahararen estatusari buruzko jarrera desberdina duelako; izan ere, lurralde ez-autonomoen eta deskolonizatzeke dauden lurraldeen zerrendan sartzen du.

Estatu espainiarrak, Nazio Batuen presioa gora-behera, Mendebaldeko Sahararen deskolonizazio prozesua atzeratzen joan zen, Maroko lehenik eta geroago Mauritania lurralde honen inguruko aldarrikapenak areagotzen joan zedin, Hagako Nazioarteko Justizia Gorteak inolako eskubiderik ez zutela ebatzi zuelarik. Auzitegi horrek saharar herriari autodeterminaziorako eskubide besterenezina ahalbidetzeko eta bere etorkizuna erabakitzeko hitza emateko beharra ezarri zuen.

Bestalde, Nazio Batuek MINURSOri agindu bat eman zioten, baina ez du bete, eta Marokoko Erresumaren alde egin zuen. Gainera, ez zuen eskumena eman giza eskubideen zaintzan, eta, beraz, ez zuen segurtasuna bermatu eremu horretan.

Fronte Polisarioak Marokotik Guergueratera, Mauritaniako mugara, indar militarrak bidali izana salatu du iragan asteetan. Ekintzaile sahararrek kanpaldia egin zuten zonaldean, lurraldean legez kanpo zeuden tropa marokoarren irteera eskatzeko, Nazio Batuek Bake Akordioan (1988) eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarretan jasotzen den bezala, bertan debekatzen baitzen Marokoko harresi militarrean pasabideak irekitzea.

Azaroaren 13an, Marokoko Erresumak Fronte Polisarioarekin 1991n sinatutako su-etena urratu zuen. Fronte Polisarioak saharar biztanleria zibila babesteko erasoari aurre egin zion, eta su-eten akordioaren amaiera iragarri zuen. Beraz, lurralde osoan gerra-egoera ezarri da.

Espainiako Gobernuak, Mendebaldeko Sahara, deskolonizatzeko zain dagoen Afrikako kontinenteko azken lurralde ez-autonomoaren, de iure administratzaile gisa, saharar herritarren segurtasuna zaintzeko erantzukizuna du, eta MINURSOrekin batera, saharar herriaren autodeterminazio-erreferenduma betearazteko agindua.

Ildo horretan, euskal erakundeak eta gizarte zibila lanean ari gara Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin, Saharako herriaren eskubide legitimoen defentsan erreferente izaten jarraitzeko.

Arestian aipatutako guztiagatik, udal honek:

  1. Elkartasuna eta babesa adierazten die Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari, SEAD, eta Fronte Polisarioari.
  2. Eusko Jaurlaritzari SEADen eta Fronte Polisarioaren aldeko jarrera publikoa har dezala eskatzen dio.
  3. Marokoko Erresumak 1991n Fronte Polisarioarekin sinatutako su-etenaren apurketa salatzen du. Horren harira, Saharako Gobernuak erasoari emandako erantzuna babestu du. Fronte Polisarioa babesten jarraituko du, bere lurraldearen subiranotasuna eta saharar biztanleria zibila babesteko hartzen dituen erabakietan.
  4. Nazio Batuen ebazpenen arabera, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea defendatzen du, eta Marokoko Erresumak saharar lurraldearen legez kanpo okupazioa salatzen du.
  5. Mendebaldeko Saharan erreferenduma egiteko MINURSOren agindua ez betetzea salatzen du. Eta Nazio Batuen Batzar Nagusiari eskatzen dio bere gain har dezala dagokion erantzukizuna, eta ondorioz, aplika ditzala saharar herriaren subiranotasunaren aldeko eta Marokoko Erresumak saharar biztanleria zibilari egindako giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko onartu dituen ebazpenak.
  6. Mendebaldeko Sahararen de iure administratzaile gisa duen erantzukizuna bere gain hartzera, eta horren arabera jokatzeko eskatzen dio Espainiako Gobernuari, parte aktiboa izan dadin saharar herriarentzako erreferenduma lortzeko eta saharar biztanleria zibila babesteko.
  7. EBko erakundeei SEAD eta Fronte Polisarioa defendatzeko eskatzen die, saharar herriaren eskubide legitimoen defentsan aktiboki parte hartuz.
  8. Berretsi egiten ditu saharar herriaren askatasunaren alde eta Marokoko legez kanpoko okupazioaren aurka onartutako adierazpen instituzionalak eta gainerako akordioak.
  9. Nazioarteko komunitatea saharar herria defendatzera deitzen du, Saharako Estatu independenteak eskualdean oreka eta egonkortasunerako faktore gisa duen garrantzia aldarrikatuz.
  10. Kezka berezia adierazten du lurralde okupatuetan bizi diren zibil saharauekiko. Ildo horretan, Europako erakunde eta gobernuei eta NBEri eskatzen die giza eskubideen arloko behaketa-ordezkaritzak bidal ditzatela.”

Mozioa bozkatu eta ez da onartu aldeko sei botorekin (Lezoko EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) eta aurkako zazpi botorekin (alkatea, Lezoko EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista taldeko zinegotziarena).

PSEE-EE-ren adierazpenak honela dio:

“MOZIOA

45 urte luzez, saharaui herriak erbesteratze-, errepresio- eta abandonu-egoera latza bizi du. Horrek bere giza eskubideen, funtsezko askatasunen eta bizi-baldintzen hondatzea ekarri du eta sahararrentzat suposatzen duen zorigaitzaz gain, ezegonkortasuna sortu eta Afrika iparraldeko herri horretako ekonomia- eta gizarte- garapena mugatu du.

Sahararrek Espainiako herriaren babesa izan ohi dute beti, kultura-, senidetasun- eta elkartasun-loturak partekatzen baitituzte bi herriek. Estatu mailan, zein erkidego edo tokiko mailan ere, Espainiako gizarteak bere babesa erakutsi izan dio sahararren kausari, saharaui herriarekiko elkartasuna agertzen zuten herri-ekimen ezberdinen bitartez.

Iragan urritik, tentsioak gora egin du Mendebaldeko Saharan. Beren egoerak egunetik egunera okerrera egiten zuela urte luzez ikusteaz nardatuta, ekintzaile saharar batzuk beren herriak bere etorkizuna era askean erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzeko xedearekin bildu egin ziren. Eta, horretarako, Mauritania eta inguruko herrialdeak lotzen dituen Guerguerateko merkataritza-bide baten muga blokeatu zuten. Salgaien kolapsoa saihestu nahian, inguru horretan zabaltzea erabaki zuen Marokoko armadak.

Egoera horren aurrean, azaroaren 13an Fronte Polisarioak salatu du Marokoko Indar Armatuek berariaz hautsi dutela 1991. urtetik indarrean dagoen Marokoko Erresumaren eta Fronte Polisarioaren arteko su-etena.

Horrexegatik guztiagatik, Lezoko Udalak:

1.- Bere erabateko babesa eta elkartasuna ADIERAZI NAHI DIO saharaui herriari, Nazio Batuen Gutunean jasotako printzipioekin eta NBen Batzar Nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak onartu dituzten ebazpenekin bat. Horien artean Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak onartu berri duen 2538 zenbakidun ebazpena da nabarmentzekoa, zeinak “zintzoa, iraunkorra eta bi aldeentzat onargarria izango den konponbide politiko bat lortzen bi aldeei laguntzeko konpromiso irmoa agertzen baituen, Nazio Batuen Gutuneko printzipio eta xedeei jarraiki eta bi aldeek zentzu horretan duten papera eta betebeharrak aintzat hartuz”.

2.- BERRETSI nahi dugu su-etenaren hausturaren gaitzespena eta dei egiten diegu, bi aldeei, Su-eten Akordioa bete dezaten eta negoziazio-mahaian eseri daitezen, saharaui herriaren funtsezko eskubide eta askatasunak errespetatuko duen konponbide bat lortze aldera.

3.- BULTZATU nahi dugu, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, Mendebaldeko Saharan gertatutako guztiaren gaineko erantzukizuna har dezan, gatazkaren bi aldeek Genevako Konbentzioak sinatu baitituzte.

4.- ESKATZEN diogu, Espainiako Gobernuari, Mendebaldeko Sahararen Erreferendumerako Nazio Batuen Misioaren (MINURSO) aginduaren luzatzea babes dezan, funtsezko garrantzia baitu 1991ko su-etenaren betetzea bermatzeko. Eta Mendebaldeko Sahararako Nazio Batuen Ordezkari berezi berriaren izendapena luzatu gabe eskatzea ere eskatzen diogu.

5.- ESKATZEN diogu, Espainiako Gobernuari, saharaui herriaren aldeko giza-laguntza eta -lankidetza areagotu ditzan, aipatu herria oso baldintza latzetan bizi baita errefuxiatu guneetan. Babes horrek sahararren bizi-baldintza latzak arindu eta elikadura, hezkuntza eta ostatu mailan dituen beharrak zertxobait aseko bailituzke.”

Mozioa bozkatu eta aldeko zazpi botorekin (alkatea, Lezoko EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botorekin (Lezoko EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) onartu da.

Mikel Arruti Salaberriak dio aurka bozkatu dutela PSEk aurkeztutako mozioan ez delako agertzen Marokoren erantzunkizuna.

10.4. EHBILDUk J.J.E. lezoarraren atxiloketari buruz aurkeztutako adierazpena (2020AL050011)

EHBILDU-ren adierazpenak honela dio:

Jaione Jauregi Espina herrikidea asteazkenean atxilotu zuten Ganteko hirian. Jaionek 40 urtetik gora daramatza Lezotik urrun, etxera itzuli ezinik. Azkeneko 17 urteak Belgikan egin ditu, eguneroko bizi normala eginez.

Ez da berria Espainiako gobernuak Jaioneren aurka izaten ari den jazarpena. Aurretik ere egin ditu Jaioneren estraditazio eskaerak. Orain arte, Belgikako auzitegiak eskaera horren aurka agertu badira ere, oraingoan espainiaratzeko prozesuari bide eman diote, eta azaroaren 22an Espainiara eraman zuten.

Egoera honen aurrean Lezoko Udalak honako hau adierazi nahi du:

  1. Espainiako hainbat sektore erreakzionariok herri hau iraganera itzultzea nahi dute. Sakoneko estatuaren apustua argia da: borroka armatuaren mamua luzatu eta bizirik mantendu nahi dute. Euskal Herriaren askapen bidea oztopatu eta iheslari politikoen auzia betikotzeko asmoz. Jaioneren Espainiaratze eskaera estrategia honen azken adibidea da.
  1. Belgikako auzitegien jarrera aldaketa salatzeaz gain, Belgikako estatuari eskaera luzatzen diogu estrategia erreakzionario hori ez laguntzeko. Era berean, Gobernu Espainiarrari dinamika horrekin behingoz bukatzeko eskatzen diogu.
  1. Espainiako polizia indarren aldetik, nahiz Espainiako kartzeletan jasan dezakeen tratu desegokien arriskua benetakoa denez, Jaione herrikidearen egoeraren berri modu jarraituan izateko konpromisoa hartzen du. Bai eta Jose Lorenzo Ayestaranena ere.
  1. Euskal preso eta iheslari politikoen auziari, eta gatazkaren ondorioei oro har, konponbidea eman behar zaie, gatazkari berari irtenbide demokratikoa eman ahal izateko. Denak etxeratzeko ordua da, ez espetxeak betetzekoa.
  1. Lezoko udalbatzak hartu duen erabaki honen berri Espainiako Gobernuari eta Belgikakoari helaraztea. Horrekin batera, Lezoko herriari ere berri ematea bando eta prentsa ohar baten bidez.

Adierazpena onartu egin da aldeko sei botorekin (EHBildu udal taldeko zinegotzienak), aurkako bat (udal talde sozialista–grupo municipal socialista taldeko zinegotziarena) eta sei abstentziorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko zinegotziena).

​​​​​​​10.5. Egiari Zor fundazioak aurkeztutako mozioa: motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei laguntzeko, biktima horien erreparazioa eta aitorpena tramitatzeko (2020AL050012)

Honela dio Egiari Zor-en mozioak.

“Mozioa, motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei laguntzeko, biktima horien erreparazioa eta aitorpena tramitatzeko, uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 5/2019 Legean oinarrituta.

Egiari Zor Fundazioak honako proposamen hau aurkezten dio Lezo Udaleko Osoko Bilkurari, eztabaidatu eta bozka dezan:

MOZIOA

Zioen azalpena

Egiari Zor Fundazioa 2012. urteaz geroztik ari da lanean Estatuak eragindako edo sustatutako indarkeriak jasan dituzten biktimen eskubideen alde. Fundazioa osatzen dute erailak izan ziren pertsonen senitartekoek, eta zaurituak edo torturatuak izan ziren pertsonek.

2019ko irailaren 27an epea zabaldu zen giza eskubideen urraketen biktimak apirilaren 4ko 5/2019 Legearen babespean aitortzeko eskaerak aurkezteko. Lege horrek aldatu egin zuen uztailaren 28ko 12/2016 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan 1979 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasandako biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa.

Legearen helburua honakoa da: funtzionario publikoek beren eginkizunetan edo beren eginkizunetatik kanpo eragindako giza eskubideen urraketen biktimak aitortzea; taldean edo modu isolatuan, indibidualki eta kontrolik gabe jarduten zuten partikularrek eragindako eskubide urraketak aitortzea; eta, urraketa horien ondorioz, pertsonen bizitzan edo osotasun fisiko, psikiko, moral edo sexualean izandako eraginak aitortzea.

Laburki esanda, Legearen bidez aitortza jaso dezakete 1979tik 1999ra bitartean estamentu ofizialek praktikara eramandako edo sustatutako biolentziek EAEn eraildako, torturatutako edo larriki zauritutako pertsonek (edo urraketaren unean EAEn bizi zirenek).

Ehunka dira, milaka ziurrenik, denbora tarte horretan Estatuak praktikara eramandako giza eskubideen urraketak jasan zituzten pertsonak, eta aipatu legearen babesean aitortuak izateko egin beharreko kudeaketa ez da erraza.

Biktima izaera aitortzeko eskaera egiten duten pertsonek eskabidea aurkeztu behar dute. Hori euskadi.eus atarian elektronikoki bete dezakete, edo, bestela, eskabide-eredu normalizatua egoitza elektroniko horretan bertan deskargatu eta Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuko edozein bulegotan aurkeztu.

Eskaera horretan, giza eskubideen urraketa gertatu zen testuinguruaren deskribapena jaso behar da, eta biktima-izaera frogatzeko garrantzitsutzat jotzen diren txosten, ziurtagiri eta dokumentuak erantsi behar zaizkio. Hala ere, dokumentaziorik ez badago, inolako arazorik gabe egin daiteke eskaera.

Egia Zor Fundazioa prest dago behar duen orori izapideak egiten laguntzeko. Horretarako, nahikoa da harremanetan jartzea info@egiarizor.eus helbide elektronikora idatziz edo 944 045 363 telefonora deituz.

Berebiziko garrantzia du Euskal Herriko indarkeria testuinguruan gertatu diren giza eskubideen urraketa guztiak erabat aitortzeko bidean aurrera egiten jarraitzeak. Estatuak eragindako tragediaren inguruko egia osoa aitortzea, ezagutzea eta ezagutzera ematea ere ezinbestekoa da, bermatzeko giza eskubideen urraketen biktima bat bera ere ez dela geratuko dagokion babesik eta aitortzarik gabe.

Horregatik guztiagatik, Egiari Zor Fundazioak honako mozio hau onartzeko eskatzen dio Lezo Udaleko Osoko Bilkurari:

Lezoko Udalak aitortza adierazten die Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan zituzten biktimei, eta egokitzat jotzen du 5/2019 Legeak eskainiko dien erreparazioa, biktima horiek duten egia, justizia eta memoriarako eskubideak egikaritzeko urrats garrantzitsua izanik.

Era berean, Lezoko Udalak animatzen ditu giza eskubideen urraketen biktima gisara errekonozimendua eta erreparazioa jasotzeko eskaera aurkezteko borondatea duten udalerriko pertsonak prozedura hori martxan jartzeko eskabidea aurkeztera. Horrez gain, hori posible izan dadin, pertsona horiei aholkularitza eta laguntza emateko konpromisoa ere hartzen du Udalak.

Lezoko Udalak jendaurrean jakinaraziko du hartutako erabakia, dituen ohiko komunikazio-bideak erabiliz, eskaera prozedurak abiatzeko interesa izan dezakeen pertsona oro informatuta egon dadin dagozkion eskubideen inguruan.

Mozioa bozkatu eta ahobatez onartu da.

11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

11.1.- Jon Pombar Hospitalerrek dio aurrera doazela kultur sailetik programatutako ekitaldiak.

11.2.- Irlentz Ortega Ugaldek dio eskola kiroleko aurrez aurreko ekitaldiak hasi zirela, baina pandemiaren bilakaeragatik gelditu behar izan dutela.

Pandemiagatik ere, kirol instalazioen erabilera asko jaitsi dela dio.

12. Galde-eskeak.

12.1.- Mikel Arruti Salaberriak dio faltan botatzen dituztela beste kontu emate gehiago: udalaz kanpoko mankomunitate eta erakundeetan osoko bilkura honen ordezkaritza dutenenak eta beste udal sailetako zinegotzi arduradun eta delegatuenak.

12.2.- Portuko zamaketa lanak eragin lezakeen zaratagatik herrian alkatetzak zabaldutako bandoaz galdetu du Mikel Salaberri Arrutik. Bandoaren zergatia galdetu du: Bilboko portuko zamaketarien grebagatik Pasaiako Portuko lanak handituko direlako den, zaratak ugaritu egingo direlako edo arrazoia zen den eta udalak portuarekin bilerarik izan ote duen horren inguruan.

Alkateak dio portuan kontainerren garraiorako probak egiten ari direla, kamio gutxi daudelako trenez etorriko direla orain. Horrek zarata eragingo du eta horren berri ematen zitzaion herriari.

Mikel Arruti Salaberriak galdetu dio, udalak eskaerarik edo baldintzarik jarri ote dion portuari. Alkateak ezetz erantzun dio.

12.3.- Mikel Arruti Salaberriak galdetu du, zertan diren ostalaritza bozeramaileari eta komertzio elkarteei agindu zitzaizkien dirulaguntzak.

Jose Angel Sanchez Gallardok dio bilerak izan dituztela ostalaritza eta komertzioetako ordezkari eta elkartearekin. Bideratuko diren dirulaguntzen zirriborroa prest dutela eta 40.000 € bitarteko gastua eginez, ostalari bakoitzari 1.000 €tako dirulaguntza emateko asmoa dagoela.

Jarduera lokaletan inbertsioak egiteko dirulaguntza deialdia ere, egingo dela berriz, aurreko deialditik orain erabilgarri 21.500 € daudelako Gipuzkoako Foru Aldundiak udalari helburu horrekin emandako dirutik.

12.4.- Mikel Arruti Salaberriak galdetu du, gidatzeko baimenik gabe, udal ibilgailua gidatzen dabilen udal funtzionariorik ba ote dagoen. Bere betebeharren artean izango dela baimena izatea eta izango ez balu ezingo lukeela eginkizun hori duen lanposturik hartu. Eta hori legezkoa ez den bezala, ez dela legezkoa 3. hizkuntza eskakizuna betebehar duen lanpostu baterako euskara maila hori egiaztatu ez duen langilea kontratatzea. Eta hori Lezoko udalean gertatu dela dio. Lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten bi langile kontratatu dituela udalak. EHBilduk kexa aurkeztu duela dio Behatokian, udalean behin eta berriz salatu izan duten kontu honengatik.

12.5.- Mikel Arruti Salaberriak galdetu du Axomaren kontratua nola dagoen, hau da komunikazio aholkularitza zerbitzuarena. 2018ko kontratua bukatu zela, ez dela kontratua berritu eta hor jarraitzen dutela lanean eta fakturatzen. Lezoko udaleko diru publikoarekin ari dela esan dio alkateari ez alderdiarenarekin.

Aktaren amaiera.

​​​​​​​Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 20:45ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1433128tik 1433152ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna