2011ko ekainaren 28ko akta

Lezon, 2011eko ekainaren 28an, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Angel Portugal Formoso eta Luis Garrido Corral bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

IDAZKARITZA

1.- Foru Kontratazioaren Zentralak posta zerbitzua kontratatzeko egingo duen kontratu esparru akordioetara (kontratazio markoetara) atxikitzeko proposamena (2011ID490001).

Udalaren osoko bilkurak 2011ko maiatzaren 18an egindako bilkuran onartu zuen Foru Kontratazioaren Zentralari atxikitzea, otsailaren 23ko 3/2011 Dekretu Foralaren agindutakoaren arabera horretarako hitzarmena onartuz.

Hitzarmen horren ondorioz Aldundiak posta-zerbitzuaren kontratazioan parte hartzeko esparru akordioa egitea proposatu du.

Gaur egun, Gipuzkoako udalek hitzarmen bat dute sinatuta Correos enpresarekin posta-zerbitzua eskaintzeko Eudelen bitartez; hitzarmena abenduaren 31n amaituko da eta luzaezina da.

Udal zerbitzu teknikoak interesgarritzat iritzi diote esparru akordio horretara atxikitzea. Horregatik alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Posta-zerbitzua kontratatzeko Foru Kontratazioaren Zentralak bideratuko duen esparru akordiora atxikitzea onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Ekainaren 11ean kargua hartu zuenetik, gaur arte onartu dituen erabakien berri eman die Alkateak batzar kideei. Besteak beste, Tokiko Gobernu Batzar honen kideak eta alkateordeak izendatzearena, hala nola bi zinegotzirengan egindako ahalmen delegazioen dekretuen berri ere.

URGENTZIAZ

Alkateak gai zerrendan ez dagoen gai bat urgentziaz erabakitzea proposatu du: 27. zenbakia duen faktura zerrenda onartzea ordainketa epeak bete ahal izateko. Batzarkide guztiek ontzat jo dute eta gaurko bileran gaia aztertzea eta erabakitzea onartu dute.

3.- 27. faktura zerrenda onartzea.

Alkateak proposatuta 27. faktura zerrenda onartu da, 16.517,97 €tako kopurua duen faktura bakarreko zerrenda.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Hurrengo ohiko bilera uztailaren 26an egitea adostu dute.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.622tik 885.623ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna