2011ko ekainaren 7ko akta

Lezon, 2011ko ekainaren 7an, asteartea, 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero 2011ko maiatzaren 24ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Eraikuntzen eta obren gaineko zerga baliogabetzeko proposamena (2009H0030016).

Jorge Lizarribar Sansek, TRANSTIC S.A. enpresaren izenean, eraikuntzen eta obren gaineko zerga aldi baterako baliogabetzea eskatu zuen, Lezoko 6.1 JIUn bulego eraikin bat egiteko Lezoko Gobernu Batzarrak 2010eko otsailaren 9an emandako lizentziari dagokionez.

Udal kontu-hartzaileak egindako txostena aztertu ondoren, Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du:

BAT: Jorge Lizarribar Sansek Transportes Tic S.A. enpresaren izenean egindako eskaerari erantzunez, eraikuntzen gaineko zerga baliogabetzea, Lezoko 6.1 JIUn bulego eraikin bat egiteko emandako lizentziari dagokionez. Alkatetzaren abenduaren 22ko D09/907 Dekretuaren bidez eman zitzaion lizentzia hori, eta Lezoko Gobernu Batzarrak berretsi zuen 2010eko otsailaren 9an. Lizentziaren zenbatekoa 84.118,95 €?koa izan zen.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- S.G. 4 eremuan irakaskuntza ekipamenduaren ingurunea egokitzeko obra esleitzeko proposamena (2011H0100003).

Lezoko Udalak, 2011ko apirilaren 26ko Tokiko Gobernu Batzarrean, besteak beste, hauxe erabaki zuen:

BAT: Ignacio Iturbe Mach eta Maria Aranzazu Aramburu Bravok arkitektoek azpiegitura lanak eta patiora sarrera egiteko S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamenduaren exekuzio proiektuari egindako Anexo I eranskina onartzea.

BI: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

HIRU: –Acuña S.A., Arin Etxegintza S.L. eta Erreti Eraikuntzak S.L.– enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

LAU: Enpresa hauei 10 lan eguneko epea ematea, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, eskaintzak aurkezteko.

Horiek horrela, hiru enpresa –Acuña, SA, Arin Etxegintza, SL eta Erreti Eraikuntzak, SL– gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte beren eskaintzak:

Eskaintza horiek aztertu dira eta eskaintza ekonomikorik hoberena, baldintza-agirian finkatutako irizpideak kontuan hartuta, Erreti Eraikuntzak, SL enpresak aurkeztutakoa da.

Udal idazkariak ohartarazi du gastua egiteko udal kontuhartzailearen aurkako oharpena dagoela. Aurrekontuetan gastua hartzeko beharrezkoa zen aldaketa behin betikoz onartu gabe dago oraindik. Ekainaren 1eko Osoko Bilkuran hasieraz onartu ondoren hamabost egunez jendaurrean egon behar du behin betikoz onartu aurretik.

Oharpen hori kontutan izan da, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Erreti Eraikuntzak, SL enpresari esleitzea S.G.4 eremuan irakaskuntza ekipamenduaren ingurunea egokitzeko lanak, baldintza hauetan:

Gastu honetarako, udal aurrekontuetan gastu partida izateko Osoko Bilkurak ekainaren 1ean onartutako udal aurrekontu aldaketak behin betiko onarpena jaso behar du erabaki hau indarrean sartuko bada.

Gastua: 212.134,35 euroren truke, BEZa barne.

  • Lanak amaitzeko epea: 3 hilabete.
  • Behin betiko bermea jarriko dute, esleipenaren zenbatekoaren %5ekoa, hau da, 8.988,74 €.
  • Baldintza-agirietan zehaztutako gainerakoak.

BI: Esleipen honen iragarkia kontratugilearen profilean argitaratzea eta erabaki hau eskaintzaile guztiei jakinaraztea.

HIRU: Eskaintzaileek esleipen erabakiaren jakinarazpena jaso eta 15 egun igaro ondoren, esleipendunak Lezoko Udaletxera etorri beharko du kontratua formalizatzera.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Kale Nagusiko 31 eta 33 zenbakietan dauden lokaletan ibi iraunkorra jartzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2011H0270001).

Jose Antonio Dozagarat Anduezak, kale Nagusiko 31eta 33 zenbakietan dauden lokaletan ibi iraunkorra jartzeko baimena eskatu zuen erregistro bidez (sarrera zenbakia 1308) 2011ko apirilaren 13an. Horretarako plano bat aurkeztu zen eraikinaren altzaera eta lokalen oinplanoak jasotzen dituena.

2.- AURREKARIAK

2011ko maiatzaren 10ean udal arkitekto teknikoak egindako txostenean bete beharreko baldintzak jasotzen ditu baina garaje erabilera baimendu ote litekeen ziurtatzeko txosten urbanistiko bat eskatzen du.

3.- TXOSTEN URBANISTIKOA

Eskaeran azaltzen diren lokalak Lezoko Hirigune Historikoaren Birgaikuntza Integralerako eremuaren baitan kokatzen dira eta honenbestez Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu.

Lezoko udalak 2010eko apirilaren 21ean egindako bilkuran behin betikoz onartu zuen Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia eta adostutako aldaketak jasotzen zituen testu bateratua 2010eko abuztuaren 25ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Plan Bereziaren arabera H-10 eraikuntza unitateari buruz ari gara, Kale Nagusiko 31-33 zenbakiak, Alaietxe Zahar-berri etxea eta dagokion ordenantza partikularraren fitxan zehazten da eraikuntzak ez duela interes historiko edo arkitektonikorik eta bere babes maila proposatzen den antolamenduarekin bat ez datorren eraikuntza batena dela. Era berean hirigune historikoko bizitegi lursail bezala sailkatua dago.

Plan berezian jasotzen diren ordenantzetan 5. artikuluan jasotzen da kalifikazio xehakatua. Hemen zehazten da hirigune historikoko bizitegi lursailetan garaje erabilerak bete behar dituen baldintzak: “garaje erabilera behe oinean, erdi-sotoan eta sotoan soilik baimenduko da, beti ere baimendutako beste erabileren osagarri moduan eta dagokion ordenantza partikularrean zehazten den kasu eta baldintzetan.” Etxebizitza erabilera arautzerakoan dio: “sotoan, erdi-sotoan eta behe-oineko solairuetan etxebizitza erabilerara bideratu ezin direnean eranskin osagarrietarako bideratu ahal izango dira, hala nola, trastelekuak, zerbitzu instalakuntzak etab.” Garaje erabilera dagokion atalean arautzen denez ez dirudi hemen aipatzen diren erabilera osagarrietan sar genezakeenik.

H-10 eraikuntza unitateko ordenantza partikularrean jabari eta erabilera erregimenean garaje erabilera sotoan baimentzen dela dio eta behe oinean eta erdi-sotoan berriz etxebizitza erabilera baimentzen dela.

Honenbestez kale Nagusira behe oinean ematen duten lokaletan Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia aplikatuz ezingo litzateke garaje erabilerari baimendu eta ondorioz ez legoke ibi iraunkorra ematerik.

Beraz, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT; José Antonio Dozagarat Anduezari, kale Nagusiko 31eta 33 zenbakietan dauden lokaletan ibi iraunkorra jartzeko lizentzia ukatzea, arestian aipatutako arrazoiengatik

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- 1. sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 16. ziurtagiria onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 16. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aurkeztutako 16. ziurtapena onartzea, 78.171,66 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99– 287).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

6.- 2011. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzeko proposamena (2011PE080001).

Udal Osoko Bilkurak 2011ko martxoaren 23an egindako bilkuran, onartu zituen 2011. urterako plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda.

Egun hutsik dauden plazak kontuan harturik, eta Enpresa Komitearekin izandako negoziaketak medio, Gobernu Talde honek, hasera batean 5 administrari plaza barne sustapenez behin betiko betetzeko aurreikuspenak ditu.

Horiek horrela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lezoko Unibertsitateko Udaleko 2011. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzea.

Lan Eskaintza Publiko hori, aurrekontuko dotazioa duten eta karrerako funtzionarioentzat diren 5 administrari plaza hauetarako da:

- Bost (5) administrari plaza (barne sustapenez).

.Eskala: Administrazio Orokorra.

.Azpieskala: Administratiboa.

.Klasea: Administraria.

.Sailkapen Taldea: C taldeko C1 azpitaldea.

.Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa, barne sustapenez.

.Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa: plaza bat 3. hizkuntza eskakizunarekin eta 4, bigarrengoarekin, derrigortasun data gaindituak.

.Destino Osagarria: 20.

BI: Onartutako Lan Eskaintza Publikoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea. Lan Eskaintza honen berri emango da baita Estatuko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLA

7.- 2011. urtean Josetxo Etxandiren oroitaldia antolatzeko dirulaguntza onartzeko proposamena (2011KI010002).

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, Josetxo Etxandiren XXXVI. oroitaldia antolatzeko egindako eskaera aztertuta, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Allerru Pilota Taldeari 12.000 €ko (AD-297) dirulaguntza ematea, 2011. urtean Josetxo Etxandiren oroitaldia antolatzeko eta baldintzak jasotzen dituen hitzarmena onartzea.

BI: Diru-laguntza, honela ordaintzea:

  • Hitzarmena sinatzerakoan 11.000,00 € aurrerapen gisa
  • Beste 1.000,00 €ak hitzarmenean eskatutako dokumentazioa aurkezterakoan.
  • Ordainketa Allerru K.E.ren Pilota Taldeko kontuan (2101 0052 2600 0687 6817) egingo da.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kiroletako zinegotziarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei 2011ko dirulaguntza emateko deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2011GZ190003).

Ikusi dut gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko dirulaguntza araudi proposamena eta baita ere Udalak duen Dirulaguntza Araudi orokorra. Guzti hau eta kontutan izanda 2011ko aurrekontuetan jasotako diru kopurua, Alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza deialdiaren oinarriak onartzea eta dagokion prozedura onartu ondoren, deialdia egitea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

BI: 5.000 €ko gastua onartzea horretarako: A-315

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2011GZ010009).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko L. S., P-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: L. S., P-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero etxeko lanetan laguntzeko emateko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko ekarpen ekonomikoa zerbitzuagatik 0,28 euro da orduko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Preso dauden pertsonen familiei eta auzipetuei dirulaguntzak onartzeko proposamena (2011GZ40004).

Ikusi dut preso dauden pertsonen senitartekoei eta auziperatuak daudenei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, eta baita ere dirulaguntza honetarako aurrekontuetan dagoen partida, Alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: 276 kode zenbakia duen aurrekontu partidak, dirulaguntza honetarako finkatzen duen guztizko kopurua kontutan izanik, eta oinarrietako baremoaren arabera eginik kalkuluak

BI: eskatzaile bakoitzari dagokion dirulaguntza kopurua onartzea:

Borde, Miren Gotzone

9.813,60 €

AD- 340

Goinetxe, Miren Itziar

16.704,00 €

AD- 341

Ayestaran, Ainara

10.829,76 €

AD- 342

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

11.- Fakturen 19. erlazioaren onarpena.

Onartu egin da fakturen erlazioa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

12.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 24az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.602tik 885.610ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna