2012ko martxoak 28

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2012/03/28an, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA. Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta honako zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez, Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín.


Bertan da Aitor Iztueta, idazkari lanetan eta egintzaren fede eman du.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko urtarrilaren 26ko osoko bilkurako akta onartzea

Akta mahai gainean geratu da, onartu gabe.

Mikel Antxon Arrizabalagak eskatu du honako zuzenketa hauek sartzeko bere interbentzioetan, gaztelaniazko bertsioan:

6. puntuan (Udalbiltza 2012ID00001), hirugarren paragrafoan, “… pretende representar a los ayuntamientos…” jartzen duen tokian, “…pretende representara a todos los ayuntamientos…” jarri behar du.

7. puntuan (Pasaiako portua 2010h0460004), azken paragrafoak honela beharko luke:

“Mikel Antxon Arrizabalaga, por su parte, dice que está en contra de la presentación de la alegación por ir totalmente en contra del puerto exterior, puesto que considera que el puerto exterior es una buena alternativa y que es imposible la regeneración de la bahía sin la ejecución de dicha infraestructura”

Kepa Garbizuk eskatu du honako zuzenketa hauek sartzeko:

5. puntuan (2012PE100001): % 64 jartzen duen tokian, % 24 jarri behar du.

Bestalde, euskarazko bertsioan gaztelaniazko mozioak daudela adierazi du.

2. Diktamena, Lezoko Herri Baratzen Araudi Orokorra onartzeko (2012H0290005)

Alkateak proposatu du irizpena onartzea. Honela dio irizpenak:
Lezoko Udalerrian Lezoko Herri Baratzen erabilera arautzeko Araudi Orokorraren zirriborroa aurkeztu da bere onarpenerako.
Lezoko Herri Baratzen programa, zoru eta uren erabileraren eta tokiko espezieak babesteko planifikazio eta kudeaketa, eta formazio eta ingurumen kontzientziazio tresna bat da. Horretarako hortikultura ekologikoa sustatu nahi du hezkuntzaren esparruan, praktika jasangarri egokirako baratzak, aisialdirako ortuak eta lursail banku txikiak sortuz.
Aisialdiko hortikultura hiriko biztanle askoren jarduera ludiko gero eta ugariagoa da, batik bat adinekoen kasuan; hori dela eta, Lezoko populazioak erabiltzen dituen baratz txikia sustatzea proposatzen da, familia-kontsumoari zuzendutako produktuak lortzeko.
Udalaren konpromisoa datza programarako sarbidea erraztean interesdun guztientzat; eta lursailak eskuratzeari gehitu behar zaio ustiapenerako beharrezko zerbitzuetarako sarbidea. Zerbitzuaren erabiltzaileen aldetik, errespetatu beharra dago ingurumenari dagokion araudia, zentzua ematen baitiote programari eta auzoko komunitate baten barruan garatu beharreko ustiapenak direnez gero, ezinbestekoa da erabiltzaileen eskubide eta betebeharren araudi hau erabiltzea jardunbidea arautzeko.
Beraz, ordenantza onartzeko, 7/1985 Legeko 49. artikuluaren arabera, Osoko Bilkurak hasierako onespena eman behar dio araudi orokorrari, jendaurrean 30 egunez eduki behar da espedientea, eta, erreklamaziorik edo iradokizunik badago, Osoko Bilkurak ebatzi beharko ditu berriro ere.

Erreklamaziorik edo iradokizunik ez badago, berriz, ordura arte behin-behineko akordioa zena behin betiko bihurtuko da.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak honako irizpen hau eman du, Osoko Bilkurak onar dezan, 2012ko martxoaren 21ean egindako batzarrean, aldeko 3 boto (Eneko Lartige, Ainhoa Zabalo eta Angel Portugal) eta abstentzio bat (Kepa Garbizu) izanik:

BAT: Lezoko Herri Baratzen Udal Araudi Orokorrari hasierako onespena ematea.

BI: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea, eta Araudi Orokorra jendaurrean jartzea 30 egunez, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Bozketa egin, eta aldeko botoa eman dute denek, Mikel Antxon Arrizabalagak izan ezik, abstenitu egin baita.

3. Diktamena, Jaizkibel eta Ulia KEB izendatzeko dekretuaren proiektuari alegazioak egiteko (2012H0460001)

Alkateak proposatu du Hirigintza Batzordearen irizpena onartzea. Honela dio irizpenak:

2012ko otsailaren 27an, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendariaren iragarkia argitaratu zen. Bertan argitaratu zen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko urtarrilaren 31ko Agindua. Agindu horretan, Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Eremu Bereziak izendatzeko eta haiek babesteko neurriak ezartzeko dekretuaren proiektua aurrez onartzea adostu zen.

2010 urtean zehar, Eusko Jaurlaritzak partaidetzazko prozesu bat antolatu zuen. Prozesu horretan, hainbat eragile sozialek eta administraziok ekarpenak egin zizkioten Ulia eta Jaizkibel KEB izendatzeko Oinarri Teknikoen Dokumentuari. Lezoko Udalak ere parte hartu zuen prozesu horretan, bai antolatu zen talde fokalean (beste udaletxe batzuekin batera), bai bileretan ere (eragile sozialekin batera), eta ekarpenak egin zituen bileretan, baita idatziz ere, dokumentuan kontuan har zitezen.

Dokumentua aztertu ondoren, Udal Zerbitzu Teknikoak alegazio idatzi bat prestatu du.

Espedientean ageri den alegazio txostena kontuan izanik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak, 2012ko martxoaren 21ean egindako batzarrean hartutako irizpena ikusirik eta epea presazkoa dela aintzat hartuz,

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak honako irizpen hau eman du, Osoko Bilkurak onar dezan, 2012ko martxoaren 21ean egindako batzarrean, aldeko 3 boto (Eneko Lartige, Ainhoa Zabalo eta Angel Portugal) eta abstentzio bat (Kepa Garbizu) izanik:

BAT: Udal Zerbitzu Teknikoak idatziriko alegazio txostena onartzea.

BI: Aipatutako alegazioak aurkeztea Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Eremu Berezi izendatzeko eta haiek babesteko neurriak ezartzeko dekretuaren proiektuaren hasierako onespenari.

HIRU: Alegazio horiek igortzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzara.

Bozketa egin, eta aldeko botoa eman dute denek, Mikel Antxon Arrizabalagak izan ezik, abstenitu egin baita.

4. Diktamena, 2012. urteko lanpostuen zerrenda aldatzeko (2012PE290001)

Alkateak proposatu du Barne Batzordearen irizpena onartzea. Honela dio irizpenak:

Udalbatzak, 2011ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, 2012. urteko lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa onartu zituen.

Udaltzaingoaren lan egutegiaren negoziazioaren ondorioz, 2012. urteari begira, gaueko txanda kentzea adostu dugu zerbitzuko kideekin.

Orain arte gaueko lanaren truke udaltzainek jasotzen zituzten ia plus guztien murrizketa arintzeko asmoz, hau erabaki dugu: 2012. urteko lanpostuen zerrendako ordainsari maila eta osagarriak aldatzeko izapideak hastea.

Aldaketa hori eginez gero, udaltzainek administrari lanpostuen ordainsari maila eta osagarri berak izango lituzkete (12. maila, 20. Lanpostu mailako osagarria eta 14.124,95 euroko berariazko osagarria).

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loyartek, Eneko Lartige Zabalekuk eta Angel Portugal Formosok aldeko botoa eman dute, eta Enrique Figueroa Laboak, berriz, abstentzioa, eta Barne Batzordeak honako irizpen hau hartu du, Osoko Bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onespena ematea indarrean dagoen lanpostuen zerrendaren aldaketari; hain zuzen ere, udaltzaingoaren ordainsari mailaren eta osagarrien aldaketari, arestian adierazitakoarekin bat etorriz.

BI: Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunez.

HIRU: Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onartzeko eta argitaratzeko agindua emango da, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.

LAU: Behin betiko onartu eta argitaratu ondoren, indarrean sartuko da aldaketa, baina ordainsarien gaineko ondorioek 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina.

Kepa Garbizuk adierazi du gaia arinkeriaz eman dela eta txostena falta dela. Haren esanetan, ez dakigu zenbat diru eskatzen duen aldaketak, dokumentazio gutxi baitago. Horrela, ausarkeriaz jokatzea egotzi dio gobernu taldeari. Aldaketa eginez gero, ez dakigu zenbatean geratzen den gaueko txandarekin aurreztutakoa (120.000).

Alkateak adierazi du bajak ezin direla aurreikusi, eta datu hori jakin gabe ezinezkoa dela kalkulatzea zenbat diru aurrezten den. Hori jakin gabe, badakigu proposatzen den aldaketak 14.000 euroko kostua dakarrela; alegia, kopuru hori kendu behar zaio 120.000 eurori, aurrezten dena jakin nahi badugu, betiere bajek ekar dezaketena alde batera utziz. Bajen kopurua eta iraupena jakitea ezinezkoa dela ere adierazi du. Halaber, negoziaketen beste puntu bat zen maila igoera, gaueko txanda kentzearekin batera.

Mikel Antxon Arrizabalagak adierazi du ez dagoela ados. Gauez lana egiteagatik saria izatea ulertzen du, baina ez mailaz igotzea gaueko txanda kendu eta gero.

Bozketa egin, eta irizpena onartu da, aldeko 9 boto eta kontrako 4 izanik (EAJko hiru zinegotziak eta PSEkoa).

5. Diktamena, Tomas Garbizu udal musika eskolako 2012/2013 ikasturteko tasak eta hobariak onartzeko (2012KO290001)

Alkateak proposatu du Ogasun Batzordearen irizpena onartzea. Honela dio irizpenak:

Tomas Garbizu udal musika eskolako 2012/2013 ikasturterako tasak eta hobariak onartzeko proposamenaren berri eman du Ogasun Batzordearen ordezkariak.

Hori ikusirik, Ogasun eta Kontu Batzordeak honako irizpen hau eman du, Osoko Bilkurak onar dezan, 2012/03/21ean egindako batzarrean, aldeko 3 boto (Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo eta Eneko Lartige zinegotziak) eta abstentzio bat (Kepa Garbizu zinegotzia) izanik:

BAT: Tomas Garbizu udal musika eskolako tasen eta hobarien aldaketari hasierako onespena ematea, 2012/2013 ikasturteari begira.

BI: Tarifa hauek aplikatuko dira:

Osagarriak honako hauek dira: Musika Hizkuntza eta Hezkuntza Musikala.

HIRU: A.- HOBARIAK, TOMAS GARBIZU LEZOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO
MATRIKULA TASEN ORDAINKETAN

Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak:
A-1.- Lezon erroldatuta egotea eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
A-2 .- Udal zerga eta prezio publiko guztiak ordaindurik edukitzea.

B.- MATRIKULA TASEN ORDAINKETAN, HONAKO HAUEK IZANGO DUTE HOBARIA:

B-1.- Lezon erroldatuta dauden ikasle guztiei % 40ko hobaria dagokie matrikularen tasan.
B-2.- Aplikazio arauetako taulan ezartzen diren diru sarrerak gainditzen ez dituzten ikasleek hobaria jasotzeko eskubidea izango dute.
(ikus taula).
B-3.- Familia ugariak. Kide bakoitzaren hobari eskubidea: % 25.

D.- APLIKAZIO ARAUAK:

D-1.- Kideen zenbatekoa erabakitzeko, Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean jasorik dagoen dokumentazioa hartuko da kontuan.
D-2.- Tasen hobari eskabideak musika eskolako bulegoan aurkeztuko dira matrikula egitean, eta dokumentazio hau bateratuko zaie:
• Bizikidetzaren ziurtagiria.
• “Sarrera ekonomikoengatik” eskatuz gero, errenta aitorpenaren azken kopia aurkeztu behar da, edota aitorpena egitera behartuta ez egotearen Foru Aldundiaren ziurtagiria
• Errenta aitorpena aurkezten duenari, oinarri bezala, “GUZTIRA OSAGARRI POSITIBOAK” hartuko zaizkio kontuan.
• Obligaziorik ezaren ziurtagiria aurkeztuz gero, aitorpen hori ez egiteko Foru Aldundiak gehieneko sarreratzat hartutako baremoak hartuko dira kontuan.
Obligazio eza adierazten duen ziurtagiria (Ogasuna) eta 10-T (enpresa) edo etekin gordinen ziurtagiria erantsi.
(Errotaburu: Tel.: 902 100040)
• Familia ugarien kasuan, familia ugariaren liburua, eguneratuta.
D-3.- Hobari eskubidea duten pertsonei matrikula ordaintzean aplikatuko zaie hobaria.
D-4.- 2. eta 3. paragrafoetako hobariak 1. paragrafoan jasotzen direnekin meta daitezke. Hala ere, 2. eta 3. paragrafoetan jasotakoak ezin dira elkarrekin metatu. Azken kasu horretan, onuradunak gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izango du.
D-5.- Eskatu den ekitaldirako bakarrik izango da hobaria.
D-6.- Hobari tasaren baten onura jasotzeko proposatzen diren baldintzak ikasle batek betetzen baditu, baina aurreko ikasturtean klaseetara asistentzia % 85 baino gutxiagokoa izan badu, besterik gabe automatikoki ukatuko zaio eskaera.

HILEKOA URTEKOA Familia unitateko kideak
1-2 3 4 5 6 7
641,40 € 7.696,80 € < 90% 90% 95% 95% 95% 95%
705,54 € 8.466,48 € > 75% 90% 90% 90% 90% 90%
769,68 € 9.236,16 € > 50% 75% 90% 90% 90% 90%
833,82 € 10.005,84 € > 25% 50% 75% 90% 90% 90%
897,96 € 10.775,52 € > 0% 25% 50% 75% 90% 90%
962,10 € 11.545,20 € > 0% 0% 25% 50% 75% 90%
1.026,24 € 12.314,88 € > 0% 0% 0% 25% 50% 75%


LAU: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez, hilabeteko epean espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Epe horretan alegaziorik jasotzen ez bada, araudiak behin betiko onarpena izango du.

BOST: Erabaki hau tramitezkoa denez, ezin da haren aurkako errekurtsorik jarri.

Kepa Garbizuk galdetu du ea zer irizpide erabili den 2,4ko igoera proposatzeko, ez baita zehazten. Ikasturte honetan, 78 ikaslek jaso dute hobaria; proposatzen diren hobariak ikasturte honetan aplikatuz gero, ez du inork laguntzarik jasoko. Horregatik, arriskutsua iruditzen zaio proposamena, non eta ez den musika eskola murriztu nahi.

Alkateak adierazi du hobari taula benetan behar dutenentzat dela, eta hobaria tasa guztietan aplikatuko dela. Matrikulazioan jaitsierarik bada, gaia berrikusiko da. Musika eskola murriztea ez da helburua, sarrera gutxien dutenak bertan sartzeko aukera izatea baizik.

Kepa Garbizuk proposatu du 90 eta 95 mantentzea eta gainerakoak 575ean mantentzea.

Alkateak erantzun du proposamena bere horretan utziko dutela.

Bozketa egin, eta irizpena onartu da, aldeko 9 boto, aurkako 3 ( EAJko hiru zinegotziak) eta abstentzio bat izanik (PSEkoa).

Jendartetik, Jon Legorburu Lezo Zero Zabor taldeko kideak eskatu du gai zerrendako 10, 11 eta 17 puntuak aurreratzeko, eta horrela egitea erabaki da:

6. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztua, zaborra biltzeko sistemari buruzkoa (2012AL050012)

Honela dio mozioak:

Azken egun hauetan hainbat komunikabidetan irakurri ahal izan dugun informazioaren harira, uler dezakegu gure Udaletxeko Gobernu Batzarrak, atez atekoa bezala ezagutzen dugun zabor bilketa sistema ezartzea erabakiko duela, dagoenekoz egin ez badu behintzat.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, mankomunitateekin egindako eztabaida eta analisi luze baten ondorioz, Gipuzkoak sortutako hiri-hondakinen kudeaketa integrala xede hartzen duen Foru Araua onartu zuten, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala (PIGRUG). Hondakinen kudeaketari buruzko, Hondakinen gaineko 2008/98 CEE Zuzentarau europar hierarkizatuak, dioenaren arabera, ingurugiroa, osasuna eta pertsonen ongizatea, erabat errespetatuz.

Hau honela, Foru Arauak, 2016.urtean, sortzen ditugun hiri hondakinen % 60 gutxienez, birziklatu, berrerabili eta konpostatu, eta zikloa hiri hondakinak balioztatuz itxi behar dugula jasotzen du, hau da, berrerabili edo konpostatu ezin diren hondakin horiek (“fracción resto” delakoa) edo errefus hori, erraustuz. Asmo handiko helburua, Europako herri aurreratuenen eta ingurumen eta osasun publikoarekin, konprometituenen mailakoa.

Azken urte hauetan, 2000 eta 2010 urteen artean, Gipuzkoan hiri hondakinen gaikako bilketa % 17,4 izatetik % 43,31 izatera pasa da. Datu hauek argi eta garbi adierazten dute XXI. mendean birziklatzearen aldeko apustua garbia dela baina jendea kontzientziatuz eta heziz egin behar dela, ez inposizio bidez eta orain artean egin dugun bideari jarraitzea dela Europan zabor kudeaketaren eredu aurreratuenek erabiltzen duten bideari jarraitzea.

Urte hauetan (gai honi dagokionez esaten dutenaren kontra, orain artean inoiz ez da halako apusturik egin), ezartzen joan diren neurri ezberdinei esker izan da posible, edukiontzi ezberdinak erabiliz gaikako bilketa eginez, garbiguneak, konpost plantak, ontziak bereizteko plantak, transferentzia-estazioak eraikiz, prebentzio, kontzientziazio kanpainak eginez, eta abar.

Azken urte hauetan, konposta egiteko, ahalik eta kalitate hobereneko, -egun sortzen dugun hiri hondakinen % 25 eta etxeko zaborrontziko % 40 suposatzen du- hondakin organikoak jasotzea helburu duen 5. edukiontzia, ezartzen ari da pixkanaka.

Foru Arauak jasotzen dituen neurri hauek gehi beste batzuk erabiltzeak hondakinen kudeaketan eta demokrazian aurreratuen dauden herrien neurrian jartzen lagunduko digute.

Neurri guzti hauek eraginkortasunez, proportzionaltasunez eta arrazionaltasun ekonomikoz egindako ahalegin baten ondorio dira.

Honegatik, EAJ-PNVren Lezoko Udal Taldea, atez atekoa ezartzearen aurkakoa da, sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean, zalantzarik gabe askoz garestiagoa delako eta ez delako inolaz erakutsi eraginkorragoa denik. Ez dugu zabor poltsarik nahi gure kale eta ezkaratzetan!

Atez ateko sistema honek gure herriaren garbitasunean eta irudian eragin ezkorra du eta "zaborraren turismoa" deritzogun horri esker, inguruetako herrietara hondakin kopuru handiak eramatea eragingo du, bilketa sistema honek gizartean sortzen duen arbuioaren eraginez.

Atez atekoa atzerakada da. Hondakinak biltzeari dagokionez, etorkizunak langileen Ian baldintzak hobetzearen alde egitea eskatzen du, modernizazioa, automatizazioa eta eraginkortasunaren alde egitea, berriro zabor poltsak eskuz jasotzearen alde egitearen aurrean.

Zabor bilketa sistemak eztabaida zabala azaleratu du giza eragile, alderdi politiko eta herritarren artean. Herritarrak, hondakinen bilketa eta trataeraren inguruan sortzen ari den eztabaidarekiko, gero eta sentikortuago daude.

Eztabaida batez ere bi zabor bilketa eredu ezberdinetan oinarritzen ari da, edukiontzi gehiago jartzea bata, eta atez atekoa bestea.

Bestetik, ez diogu gardentasunik eta demokraziarik ikusten horrelako erabakiak komunikabideetan argitaratzeari, udaletxeari dagozkion organo eskudundun eta legezkoetan aldez aurretiko analisirik, eztabaidarik eta erabakirik, egon ez denean.

EAJk, ordea, uste du herritarrak direla jarraitu beharreko bidea aukeratu behar dutenak, eguneroko bizitzan zein etorkizunari begira zuzenean eragiten dien gaia izanik. Zabaldutako eztabaida honetan, ezinbestekoa da parte hartze prozesu bat abiaraztea. Ondorioz, EAJk ondorengo, mozioa proposatzen du:

Mozioa

1. Lezoko Udaleko Udalbatzak dei egiten dio Tokiko Gobernu Batzarrari, ekaina baino lehen, herri kontsulta martxan jarri dezan, herritarrok hondakinen atez ateko bilketa sistemaren inguruan duten benetako iritzia jakite aldera.

2. Helburu horrekin, ezinbestekotzat jotzen dugu galdera argia eta nahasmenari tarterik uzten ez diona egitea. Ondorioz, herritarrei kontsulta bidez honako galdera egitea proposatzen dugu: "Lezon atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa zara? BAI ala EZ".

3. Lezoko Udalbatzarrak ondorengo konpromiso sendoa hartzen du: kontsulta horren emaitza bere egingo duela eta herritarren hitza errespetatu egingo duela.

Ainhoa Intxaurrandietak dio harritu egin duela proposamenak eta ez diola inongo sinesgarritasunik ematen, azken 30 urteetan herri galdeketak oztopatzen aritu baita EAJ.

Kepa Garbizuk dio ez direla azaldu orain arte proposatu diren herri galdeketen aurka, eta Bildu herritarren parte-hartzea bultzatu duela bere hauteskunde programan.

Ainhoa Intxaurrandietak adierazi du parte-hartzea sustatuko dutela, EAJk ez bezala, eta hauteskunde programan zero zabor ere jasotzen zela. Halaber, sistema herritarrekin landu nahi dutela dio. Bere esanetan, bi sistemen artean aukeraketa bat egitean, birziklatze tasa berdintsua egon behar du, kontua ez da kutsatzen duen sistema baten eta kutsatzen ez duen sistema baten artean aukeratzea. Beraiek ez daude kutsatzen jarraitzearen edo ez jarraitzearen artean aukeraketa egitearen alde.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio berak abstentziora joko duela, udal kudeaketako gaia denez udalak erabaki behar baitu bere ustetan, eta ez herri galdeketa batek.

Bozketa egin, eta ez da mozioa onartu; aurkako 9 boto, aldeko 3 (EAJko hiru zinegotziak) eta abstentzio bat (PSEkoa) izan dira.

7. Mozioa, PSE-EE udal taldeak aurkeztua, atez ateko bilketa sistema jartzeari buruzkoa (2012AL050013)

Bakarrik gaztelaniaz idatzita aurkezten den mozioak honela dio:

Justificación:

Recientemente 34 alcaldes de Bildu entre los que se encuentra nuestro Ayuntamiento, han anunciado la puesta en márcha de un nuevo sistema de recogida selectiva de los residuos urbanos. El “puerta a puerta”, tal y como lo denominan sus promotores, supone eliminar de la vía pública los contenedores que hasta la fecha permiten un depósito limpio y ordenado de las diferentes frabciones que componen el residuo. En los municipios que han decidido seguir con este sistema, se está extendiendo un quinto contenedor que permite recoger la materia orgánica de forma separada para que tenga su propio tratamiento y se evite verter o inbinerar.

Sin embargo, la implantación del “puerta a puerta”, supone un retroceso en la limpieza, salubridad y condiciones estéticas de nuestras calles y plazas. Supone asimismo la imposición de una serie de pautas de consumo alimenticio por las cuales, sólo será posible depositar la materia orgánica los lunes, los jueves y los sábados. Y la fracción que no sea posible reciclar sólo podrá depositarse una vez por semana.

Además, los socialistas queremós alertar del notable incremento de costes que supondrá la implantación del PAP para el Áyuntamiento. Se requerirán más operarios y las tasas de basura aumentarán considerablemente sin remedio.

Por otro lado, no se nos oculta que, a día de hoy, Bildu ha tomado la decisión en las instituciones guipuzcoanas que gobierna, de paralizar la planificación integral que en materia de residuos se había aprobado en la anterior Legislatura. Ello supone, de facto, la suspensión del desarrollo de algunas de las plantas de tratamiento que permitirían dar respuesta a las cantidades ingentes de materia orgánica que se van a comenzar a recoger de forma separada en pueblos y ciudades. En su lugar, Bildu sólo ofrece exportar esa materia orgánica a otros territorios contiguos, como Navarra o Lapurdi, en Iparralde, en grandes cantidades.

Toda esta manera de abordar ün grave problema de gestión, a base de improvisación y haciendo tabla rasa de los alto~ índices de reciclaje que se vienen registrando en Gipuzkoa, nos resulta especialnlente preocupante en unos momentos de crisis en los que la dilapidación de recursos económicos adquiere una dimensión crítica.

Los socialistas queremos que sé recoja la materia orgánica de forma separada para que pueda convertirse en un compdst de calidad que poder emplear en agricultura, parques urbanos y jardines. Pero también queremos cerrar los vertederos de Gipuzkoa, que tantos problemas y molestias hán generado, y que todo ello se aborde desde criterios de eficiencia y eficacia en la gestión. Pero no estamos dispuestos a que se impongan sistemas que suponen un retroceso, que despilfarran recursos y que ignoran la planificación ambiental vigente.

Por todo lo que antecede, que el Grupo Municipal del PSE-EE, plantea la siguiente

MOCION:

Primero.- El Ayuntamiento Pleno muestra su total rechazo a la imposición del sistema de recogida de residuos “puerta a puerta” por tratarse éste de un modelo sucio, antiestético, caro, incómodo e ineficiente.

Segundo.- El Ayuntamiento Pléno se ratifica en la necesidad de aumentar los actuales umbrales de reciclaje de cara a lograr, en lo posible, la disminución del volumen de basura que deba llevarse a vertederos o plantas de valorización energética.

Tercero.- El ayuntamiento Pleno exige al Alcalde que contribuya a que se construyan las plantas de tratamiento necesarias para que la materia orgánica biodegradable pueda ser compostada en el territorio de Gipuzkoa, antes de poner en marcha la recogida de esta fracción. Asimismo, se acuerda el uso preferente del compost generado en nuestro
municipio, en parques, jardines y otros espacios verdes de esta localidad. Todo ello, con el objetivo de evitar costosos viajes, emisiones contaminantes a la atmósfera y consumos de combustible en viajes absurdos de la materia orgánica fuera del territorio.

Ainhoa Intxaurrandietak adierazi du 2009rako hiru konpostagailu berri ekarri behar zituztela, baina hondakinen kontsortzioak ez du hitza bete, eta erraustegia bultzatu du guztiaren gainetik. Oraingo plana zabor organiko guztia birziklatzean datza.

Bestalde, Madrilgo alderdi sozialistaren euskarri bat erakutsi du, erraustegiaren aurkako propaganda ageri duena.

Jendartetik, Ainhoa Olaizolak dio udal honetako oposizioko taldeak arduragabe ari direla jokatzen gai honetan, osasunean eragin nabarmena duen gai bat baita eta gaia esparru politikora eramaten ari direlako, kudeaketaren egokitasuna alde batean utzirik.

Bozketa egin, eta ez da mozioa onartu; aldeko 9 kontrako boto (Bilduko zinegotziak), hiru abstentzio (EAJko hiru zinegotziak) eta aldeko boto bat (PSEkoa) izan dira.


8. Mozioa, BILDU udal taldeak aurkeztua, zabor bilketari buruzkoa (2012AL050019)

Honela dio mozioak:

Zabor bilketari buruzko mozioa

Udalon helburu nagusietako bat herritarren ongizatea zaintzea da, eta Lezoko Udala, zerbitzu publikoa den aldetik, herritarron bizi kalitatea zaindu nahi du, zalantzarik gabe.

Hau honela, eta hiri hondakinei lotzen bagatzaizkio, Lezoko Udalak urteak daramatzagu gure hiri hondakinak bildu eta Sasieta, Urteta eta lapatxeko zabortegira jaurtitzen, eta ondorioz gure hondakinek eragiten dituzten kalteak gure bizilagunek pairatzen dituzte. Eta hori ez da zuzena. Ez da zuzena ere, birziklatzeko saioa guztiak baztertu eta gure hondakinak erraustera bidaltzeko asmoa, arazo bati arazo handiago batekin erantzutea arriskutsua izateaz gain antzua baita.

Lezoarrok arazo bat dugu hondakinekin. Urteak daramatzagu edukiontzien sistemarekin birziklatzeko asmotan, baina urratsak eman baditugu ere, sistema ahitua dago. Gaur egungo gure birziklatze maila ez da % 30era iristen, % 90 birziklagarria denean. Denok birziklatzen dugula esaten dugu baina datuak gordinak dira, hondakinen % 70 baino gehiago zabortegietara botatzen ari gara. Ez dugu organiko gramo bakar bat ere biltzen modu berezituan. Eta errealitatea are gordinagoa da: gaur egun papera, beira, ontziak eta organikoa nahastuta botatzen ari gara, balio handia duten eta lehengai diren hondakinak zabor kutsatzaile bihurtzen ari gara eta hori onartezina da.

Arazoa dugu bai, baina konponbidea ere bai. Guk Gipuzkoa garbia nahi dugu, Lezoko airea, mendiak eta errekak garbiak nahi ditugu. Horregatik, eta Lezon gauzak ongi egiten dakizkigulako arazoari muinetik helduko diogu.

Lezoarrok hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari ekingo diogu. Lezon gauzak ongi egiten ditugulako zero zabor politikarantz abiatuko gara, pausu txiki batekin emaitza ezin hobeagoak lortuko ditugu.

Hau nola, udalbatzak zera onartzen du:

1.- Lezoko udalak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko du San Marko Mankomunitatearekin.

2.- Lezoko udalak Mankomunitatearekin batera adostuko du konpostatze kanpaina zabala egitea herriko familien artean.

3.- Lezoko udalak ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartzen du, eta % 80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez ateko bilketa da gaur egun.

4.- Udalak etengabeko urratsak emango ditu Lezo zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean.

5.- Hau guztia burutzeko, San Markoko Mankomunitatearekin lan-batzorde bat osatzeko eskaera egingo du.

Kepa Garbizuk dio ez duela ulertzen erraustegiari zaion beldurra, toki askotan baitago halako sistema bat; esate baterako, Parisen, Estrasburgon, etab. Bestalde, zero zabor izatea utopia hutsa iruditzen zaio, eta Kataluniako jendeak atez atekoaren inguruan zer iritzi duen kontuan hartzekoa dela uste du. Haren ustez, ezinezkoa da bi urtetan dena birziklaraztea 700.000 biztanleri.

Alkateak dio Oiartzungo, Hernaniko eta Usurbilgo birziklatze datuak errealitate bat direla, gustatu edo ez.

Mikel Arrutik errausketari buruz egindako mediku simposium baten ondorioak irakurri ditu, 500 medikuk sinatuak. Errausketak sortzen dituen arriskuei buruzko informazioa eman du, baita sortzen dituen gaixotasunei buruz ere.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio mozioak atsekabea eragin diola, berak uste baitzuen sistema martxan jartzeko erabakia hartuko zela osoko bilkura honetan.

Bozketa egin, eta mozioa onartu da, aldeko 9 boto eta aurkako 4 izanik (EAJko hiru zinegotziak eta PSEkoa).

Jendartetik, Jon Legorburuk hartu du hitza Lezo Zero Zabor taldearen izenean, eta zera adierazi du:

Udalaren erabakiarekin bat egiten dutela eta, hori bultzatzeko, herritar talde bat lanean ari dela, jendeari atez atekoaren onurak azaltzeko. Era berean, parte-hartzea sustatu nahi dute eta, horren harira, ideia bat bota du udalbatzan: hain zuzen ere, mahai-inguru bat egitea Gezala aretoan, gaiari buruz eztabaidatzeko, moderatzaile batekin. Iritzi desberdinak daudenez gaia landu behar dela iruditzen zaie.

Kepa Garbizuk dio esan beharreko guztia esana dagoela, eta horregatik proposatzen dutela herri galdeketa.

Alkateak adierazi du Bildu prest dagoela mahai-inguru horretan parte hartzeko.

9. Diktamena, 2012ko ordenantza fiskalak aldatzeko (2012KO290002)

Kepa Garbizuk adierazi du aurkeztu den dokumentazioak zalantza asko sortzen dituela eta ez dagoela batere argi zer onartu behar den.

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, zalantzak argitu arte.

10. Kontu ematea, 2011ko eta 2012ko udal aurrekontuetan egindako lau aldaketei buruz (2011KO010007, 2012KO010001, 2012KO010002 eta 2012KO090002)

Alkateak egindako lau aurrekontu aldaketen kontu eman du.

11. Mozioa, PSE-EEk aurkeztua, bakea, elkarbizitza eta normalizazioa egonkortzeko neurriei buruzkoa (2012AL050010)

Bakarrik gaztelaniaz idatzitako mozioak honela dio:

Las Instituciones de nuestro país y entre ellas los Ayuntamientos también debe contribuir a consolidar el escenario de pacificación, normalización, convivencia y libertad en el País Vasco.

Porque es preciso trabajar para asegurar la paz y la libertad, para asentarla definitivamente.

Nuestra responsabilidad, la de la política vasca, es romper con el clima de violencia y sufrimiento que ha padecido nuestra sociedad, porque la política siempre ha sido y será necesaria para acabar con la violencia y el terrorismo, para curar las fracturas y heridas sociales ocasionadas por ello, para hacer memoria pública democrática plural con el testimonio de las víctimas, para trabajar definitivamente la deslegitimación de la violencia y fundamentar la futura convivencia de la sociedad vasca en la pluralidad, diversidad, respeto, tólerancia, valores cívicos e igualdad.

En ese camino deben trabajar las instituciones vascas pero es necesaria también la ayuda y colaboración imprescindible de la sociedad vasca y asimismo del Gobierno de España y otras instituciones u órganos con decisión o participación en las cuestiones que será necesario trabajar para esa consolidación de la paz, la normalización y la convivencia en Euskadi.

El Grupo Juntero socialista quiere también contribuir a la consolidación de la paz que tanto hemos ansiado y que estamos empezando a disfrutar. Esa paz requiere ser proactivos, adoptar compromisos, ser audaces y valientes y situar lo importante por encima de las cuestiones partidistas interesadas. Esta es una propuesta para empezar a andar un camino que no tenga marcha atrás, una paz consolidada para una sociedad vasca de personas iguales, libres. Una sociedad vasca sin violencia y con futuro.

Ante ello se eleva al Pleno del ayuntamiento de Lezo la siguiente propuesta de resolución:

1. El Ayuntamiento de Lezo insta al Gobierno de España, en consenso con el Lehendakari López, y las fuerzas políticas vascas, a la adopción de las medidas políticas necesarias, conforme a la legalidad, para la consolidación del proceso de paz, convivencia y normalización política en el seno de la sociedad vasca.

2. El Ayuntamiento de Lezo solicita a ETA su final definitivo, exigiéndole que junto al cese de las actividades terroristas ya anunciado, pro~eda a su disolución definitiva.

3. El Ayuntamiento de Lezo, en esa voluntad de favorecer la consolidación y asentamiento de la paz y la convivencia vasca entienden necesaria, en particular, la adopción por los órganos y autoridades competentes de, cuando menos, las siguientes medidas concretas:

• Impulso por parte de todas las instituciones vascas de actuaciones a favor de un trabajo político y social por la paz, para la consecución de una sociedad plural basada en una convivencia democrática - respetúosa y en igualdad - de la ciudadanía vasca, que asuma y considere la pluralidad política y l~ diversidad de identidades presente en la sociedad vasca; con el objetivo final de lograr un país de ciudadanos y ciudadanas libres, sustentado en valores democráticos y en los derechos humanos

• Impulso por parte de todas las instituciones vascas de actuaciones a favor de la construcción de una memoria pública democr~tka que asuma el relato de lo sufrido por la sociedad vasca consecuencia de los años de terrorismo y violencia; teniendo como objetivo prioritario la asunción y dimensión pública de un relato veraz de lo ocurrido, de tal forma que favorezcamos una conciencia pública que asume lo ocurrido sin olvidos, sin justificaciones y sin diluir responsabilidades.

• Impulso y promoción de todas las instituciones vascas de el derecho de la ciudadanía a una convivencia futura con toleranda hacia las posiciones del “otro”, del “diferente”, compaginando el derecho a convivir con el derecho a revindicar cada uno su identidad y proyecto político.

• Revisión inmediata por parte del Gobierno Central de la política penitenciaria que viene siendo aplicada, ordenándola de forma consensuada, dinámica y flexible, del modo que mejor ayude a la superación del ciclo de violencia vivido en la sociedad Vasca.

• Reconocimiento legal de todas las sensibilidades e ideologías políticas que cumplen la legalidad y aceptan el sistema democrático, favoreciendo la agilidad y evitando dilaciones indebidas en los procesos en marcha que pudieran afectar a este objetivo.

Kepa Garbizuk adierazi du ados daudela helburuarekin, baina ez metodoarekin, Batzar Nagusietako txostenean talde guztiak daudelako; Legebiltzarra, ordea, oraindik ez dago osorik.

Bozketa egin, eta ez da mozioa onartu; aurkako 12 boto eta aldeko boto bakarra (PSEko ordezkaria) izan dira.

12. Mozioa, PSE-EEk aurkeztua, Alderdi Popularraren gobernuak onartutako lan erreformaren kontrakoa (2012AL050011)

Bakarrik gaztelaniaz idatzitako mozioak honela dio:

Mediante Real Decreto-ley, 3/2012, de 10 de febrero, el Gobierno del Partido Popular ha aprobado una serie demedidas urgentes para la reforma del mercado laboral. Dicho Real Decreto-ley, contiene una serie de medidas muy regresivas que suponen pérdida de derechos laborales individuales y colectivos, abaratamiento y mayoresfacilidades para el despido, y precarización de las condiciones de trabajo.

En cuanto a la indemnización por despido improcedente, hay que destacar que la reforma generaliza los 33días de salario por año trabajado, con un máximo de 24 mensualidades (antes de la reforma la indemnización era de 45 días de salario por año trabajado con un máximo de 42 mensualidades de trabajo).

La reforma elimina la autorización de la Autoridad Laboral previa en el caso de los despidos colectivos o ERE,s, lo que llevará indefectiblemente a una judicialización de estas extinciones de contratos de trabajo.

Desaparece, por tanto la tutela administrativa previa, por parte de la Autoridad Laboral. Asimismo, la reforma amplía las causas económicas con el siguiente tenor: ‘Se entiende que concurren causas económicas cuando de los resultados se desprenda una situación económica negativa, en casos tales como existencia de pérdidas actuales o previstas, o la disminución persistente de su nivel de ingresos o ventas. En todo caso se entenderá que la disminución es persistente si se produce durante tres trimestres consecutivos’.

Esta nueva regulación es claramente regresiva, puesto que con la normativa anterior esa disminución de ingresos debía afectar a la viabilidad de la empresa o a la capacidad para mantener el volumen de empleo. Además el concretar que nueve meses seguidos de pérdidas es causa justa para la extinción de los contratos de trabajo,consagra la posibilidad de despidos generalizados en estos tiempos de crisis económicas en los que disminuyen las ventas, aunque la empresa no esté en crisis.

En relación con los contratos de formación y aprendizaje la reforma mantiene que podrán celebrarse con trabajadores mayores de 16 años y menores de 25 años si bien permite que hasta que la tasa de desempleo se sitúe por debajo del 15% estos contratos se podrán con trabajadores menores de 30 años, lo cual abre la puerta al fraude en la contratación laboral.

Una de las medidas más agresiva afecta al derecho a la negociación colectiva ya que, posibilita la eliminación de la ultraactividad de los convenios colectivos, de forma que transcurridos dos años desde la denuncia de un convenio colectivo sin que se haya acordado un nuevo convenio o dictado un laudo, perderá su vigencia y se aplicará el de ámbito superior que fuera de aplicación si lo hubiera.

Esta medida es, a nuestro juicio dura y agresiva y desarbola la posición de los trabajadores en los procesos de negociación colectiva. De un mero análisis de su contenido claramente se puede concluir que las representaciones empresariales, sabiendo qüe el tiempo juega en su favor, pueden apurar la negociación colectiva para que los trabajadores renueven los convenios colectivos a la baja, bajo la espada de Damocles de que si en dos años desde la denuncia no se acuerda un nuevo convenio se aplicará el de ámbito superior (siempre con peores condiciones) o, caso de no existir convenio de ámbito superior podría aplicarse directamente el Salario Mínimo Interprofesional, para empezar desde ese suelo salarial un nuevo convenio.

En cuanto a las modificaciones sustanciales de las condiciones de trabajo se extiende la materia objeto de modificación sustancial a la ‘cuantía salarial’.

En lo que concierne al contrato indefinido de apóyo a emprendedores, hay que destacar que se establece un período de prueba de un año, lo que puedé significar que al año de trabajo el empresario pueda despedir al trabajador sin alegar causa alguna y sin inderñni~ación alegando simplemente que no ha superado el período de prueba.

Estas son sólo alguna de las medidas aprobadas por el Gobierno del Partido Popular. El Gobierno del Partido Popular ha respondido al ejercicio de responsabilidad que han demostrado los sindicatos con una reforma desmedida e injusta que no va a servir para geheral empleo sino para precarizar el mercado de trabajo. Para crear empleo hay que fomentar y promover la actividad económica, no recortar derechos laborales. Es una reforma que deja muy tocado el Estado Social y ataca en la línea de flotación de nuestro sistema de relacioneslaborales.

Por ello, EL AYUNTAMIENTO DE LEZO APRUEBA:

EBAZPEN PROPOSAMENA / PROPUESTA DE RESOLUCION

1°) EL AYUNTAMIENTO DE LEZO manifiesta su más firme rechazo a las medidas para la reforma del mercado laboral aprobadas por el Gobierno del Estado mediante el Real Decreto-ley 3/2012, ya que las mismas son regresivas e injustas y no van a servir para general empleo sino para facilitar su destrucción y precarizar las condiciones de trabajo.

2°) Asimismo, el Ayuntamiento de Lezo considera que posibilitar la eliminación de la ultraactividad de los convenios colectivos constituye un ataque a la negociación colectiva, la cual constituye la principal fuente para la regulación de las condiciones de trabajo.

Bozketa egin, eta mozioa onartu da; aldeko 10 boto eta 3 abstentzio (EAJko hiru zinegotziak) izan dira.

Kepa Garbizuk idatzi bat banatu du honako puntu hauekin:

“1.- Lezoko Udalak 3/2012 Errege Lege Dekretu barruan dagoen lan erreformaren kontrako gaitzespena adierazten du, lehiakortasuna irabazteko helburua duela ezartzen duen arren, lan merkatuaren arautzea modifikatzen duelako eta lan baldintzak eta soldatak baliogabetu eta narriatzen dituelako.

2.- Lezoko Udalak lan harremanetarako marko autonomoa exijitzen du, Euskadin adostutako eta onartutako, Kontzertazioa, elkarrizketa soziala eta lan araudi propioa egiteko aukera ahalbideratuko duena.

3.- Lezoko Udalak enplegurako politika eraginkorren eskumena osorik transferitzea exijitzen du eta zerga eta tributu politikak ez eragoztea; honek ahalbidetuko du Euskadik bertatik enplegua sustatzeko behar diren neurriak garatzea, gure berezitasunak kontuan izanik”.

13. Mozioa, PSE-EE udal taldeak aurkeztua, emakumeen nazioarteko eguna dela eta (2012AL050014)

Honela dio mozioak:

Erakunde adierazpena, emakumearen nazioarteko eguna dela-eta.

1911ko martxoaren 8an aldarrikatu zen lehendabizikoz emakume langilearen nazioarteko eguna. 101 urte igaro dira dagoeneko, eta oraindik ere emakumeek lan arloan zein arlo sozialean diskriminazio latza pairatzen dute.

Egun ezin da emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaz hitz egin; izan ere, emakumeak giza generoaren gehiengoa badira ere, mundu zabalean zehar
ez dituzte oinarrizko eskubideak bermatuak, esaterako hezkuntza eskubidea, osasuna, sexualitatea edota ordaindutako soldata.

Legedi mailan aurrerapausoak ematen baldin badira ere gutxinaka-gutxinaka, benetako berdintasun errealean bizitzetik oso urruti gaude oraindik. Sistema
patriarkalean sorburu duen emakumearen zapalkuntza errotik atera behar dugu, eta ahaleginak batzen eta kontzientziazioa lantzen soilik lortuko dugu emakumeen eskubideak berdintzea.

Mundu osoan maila berdineko elkarbizitza lortzeko, gure ingurunetik bertatik hasi behar dugu lanean; etxean, familian, eskoletan eta lantokietan, kontuan
izanda ezin dela aurrera egin gizartearen biztanleen erdiak eskubideen urraketak pairatzen baditu. etengabe. Sistematikoki bere eskubideak ezerezten zaizkion
gizartea ez da ez gizarte sanoa ez eta berdintasunekoa.

NBEak 2000. urtean onartu zituen Milurtekoko Garapenaren zortzi helburuetako bi zuzen-zuzenean emakumeari zuzenduta daudela jabetzen gara: bere autonomia, osasuna, sexualitatea eta hezkuntza. Argi daukagu emakumeen zapalkuntza, edozein izanik ere bere modua, demokraziaren hutsune izugarria dela, giza eskubideen urraketa, eta planetako edozein tokitan gizarteak duen gaitza. Uste dugu emakumeen eskubideenganako kontzientziazio lana, eta noski, hauek bermatzen dituzten politiken jorratzea erakunde guztien betebeharra dela.

Milaka emakumeren lana eta irmotasuna eskertzen dugu, hala nola hauen berdin~asunerako kontzientziazioan egindako beharra, beraien nekaezintasunari esker egungo emakumeek lan eta gizarte mailan hobekuntzez gozatu dezaketelako.
Gizarte guztiari berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin dezan dei egiten diogu, emakumeena, kendu edo desagerrarazi ezin daitekeen eskubidea delako. Kezka agertzen dugu, era berean, emakumeen aurkako bortizkeria mota oro (sexuala, fisikoa, psikologikoa, ohiturazkoa, etab.) hala esparru pribatuan nola publikoan erauzia izan arte emakumearen jabekuntza eta berdintasuna ez direlako errealitate bihurtuko.

Emakume langilearen nazioarteko eguna aldarrikatzeko asmoz, Lezoko Udalak honako ERAKUNDE ADIERAZPEN hau egin du:

1. Lezoko Udalak, gaur eta beti, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa mantentzen du, bai eta emakumeen eskubideen defentsarako borrokan ere.

2. Lezoko Udalak Milurteko Garapenerako Helburuekin bat egiten du, Nazio Batuen Erakundeak zehaztu zituen zortzi helburuetan oinarrituta, jakin badakigulako emakumeen eskubideak gizonezkoenen parean ez dauden bitartean ezingo direla lortu.

3. Lezoko Udalak emakumeak gizarteko arlo guztietako partaide izatearen beharra azpimarratzen du, bai eremu publikoan bai pribatuan; izan ere, emakumeen ekarpena, ikuspegia eta esperientzia behar-beharrezkoak dira berdintasunezko gizarte justu eta baketsua lortzeko bidean. Zentzu horretan, Lezoko Udalak gizarteari eskatzen dio herritarrek beraiek eskatzeko genero parekotasuna erakundeetako ordezkariak hautatzerakoan, eta emakumeen presentzia handiagoa enpresetako goi karguetan edo batzordeetan.

4. Lezoko Udalak berdintasun eta kontzientziazio politikak jorratzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, bai eta gai hau legegintzaldi honetako ardatz nagusitako bat bilakatzekoa ere.

5. Lezoko Udalak euskal gizartea bultzatu nahi du egun hau, EMAKUMEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA, ospatzeko antolatu diren ekimen orotan parte hartzera, benetako berdintasun eraginkorrean oinarritutako gizartea lortzeko asmoz.

Bozketa egin, eta mozioa aho batez onartu da.


14. Mozioa, BILDU udal taldeak aurkeztua, Bateragune auziari buruzkoa (2012AL050015)

Honela dio mozioak:

Bateragune auziaren aurrean:

Datorren martxoaren 28an, Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du Madrilen. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto hamar eta zortzi urtetako kartzela zigorrera kondenatu zituen Entzutegi Nazionalak ETAkoak izatearen akusaziopean.

Euskal Herrian aldaketa politiko sakonak bizi izan ditugu azken hilabeteetan. Hamarkadak iraun dituen ziklo armatua atzean utzi eta bide politiko eta demokratikoetan sakonduz etorkizun aske bat eraikitzea da herri honek desio eta erabaki duena. Atzeraezina den bide hori abian da.

Garai berri hauek abia arazten, zuzeneko inplikazioa izan zuten gaur egunean kartzelan dauden bost kide hauek. Herri hau, demokrazia eta bakea garatuz eta herritarren borondatea oinarritzat hartuz, eraiki behar dela aldarrikatzea da beraien jardueraren xedea. Lan politikoa egiteagatik izan ziren atxilotuak, ziklo aldaketa ekarri duen lan politikoari ekiteagatik hain zuzen ere.

Ez Euskal Herritarren gehiengoak, ez eta nazioarteko iritzi publikoak ere, ez du ulertzen eta onartzen, Bateragune auzian kondenatutako bost euskal herritar hauek kartzelan izaterik. Ez du onartzen, sortu den egoera berri honen aurrean, espainiar estatuak urrats positiborik eman gabe gelditzerik

Hau guztia kontutan izanik, honako erabaki hau hartzen da:

Udal honek, herritarren gehiengoaren eskaera kontutan hartuz, Bateragune auzian Entzutegi Nazionalak emandako ebazpena bertan behera utzi eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto aske uzteko eskaria egiten du.

Kepa Garbizuk adierazi du bere taldeak mozio berdintsua aurkeztu duela, ñabardura batzuekin. Aurkeztutako mozioari proposamen bat egin dio; hain zuzen ere, Auzitegi Gorenak auzipetuak aske uzteko eskaera jaso dadin.

Bilduk onartu egin du Kepa Garbizuren proposamena.

Mikel Antxon Arrizabalagak eskatu du Auzitegi Gorenak lehenbailehen har dezala erabakia eta egoera berria kontuan izan dezala.

Bozketara eraman den mozioa onartu da, Kepa Garbizuk proposaturiko aldaketarekin; aldeko 12 boto eta abstentzio bakarra (PSEko zinegotzia) izan dira.

15. Mozioa, BILDU udal taldeak aurkeztua, Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko (2012AL050016)

Bakarrik euskaraz idatzitako mozioak honela dio:

Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastola oso egoera ekonomiko larrian dagoela iragarri zigun duela gutxi Ikastolen Federazioak.

Ibaialde ikastolak duela 25 urte hasi zuen bere ibilbidea. Gaur egun, 74 ikasle ditu, eta ikasle gehiago erakartzea du aurreikusita, baina “eremu ez-euskaldunean” kokatuta egotea oso eragozpen handia da aukera hori gauzatzeko. Ikastolak urtean 70.000 euroko zenbatekoari egin behar dio aurre zentroan egindako obrak finantzatzeko. Gainera, itundu gabe dauden bi ikasgelen kostua 100.000 eurora iristen da urtean, eta horrek kolokan jartzen du horien etorkizuna.

“Eremu ez-euskaldun” horretan kokatuta dauden ikastolen egoera oso zaila da, eta, orain arte, gurasoen eta irakasleen ahaleginek eta gainerako euskaltzaleen elkartasunak bermatu dute ikastola horien iraupena.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikaren ondorioz iritsi da Ibaialde ikastola egoera ekonomiko horretara. Politika diskriminatzaile horrek hainbat mailatan bereizten ditu Nafarroako herritarrak, eta urratu egiten du euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea.

Nafarroako Euskararen Legeak ezartzen duen erremu-bereizketak ito egiten ditu ekonomikoki hegoaldeko ikastolak, eta ia ezinezkoa da euskaraz irakastea eta ikastea. Horrela, beraz, Nafarroako familiek ez dute askatasunik eta berdintasunik seme-alabak matrikulatzeko ikastetxea aukeratzeko garaian.

Hori guztia dela-eta, Ibaialde ikastolak laguntza behar du orain. Horretarako, Ikastolen Federazioak “euro bat, marrazki bat” kanpaina jarri du abian. Kanpaina horretan, Euskal Herriko bazter guztietako ikastola edo ikastetxeetako neska-mutilek marrazki bat egingo dute, eta nahi duenak euro bateko ekarpena egingo du. Ikastetxeetan biltzen diren euro guztiak Ibaialde ikastola mantentzen laguntzeko erabiliko dira.

Dagoeneko udal askok erantzun diote ekimen horri. Zehazki, ekimena abian jartzen duten ikastola edo ikastetxeetan haur bakoitzak jartzen duen euro bakoitzeko kopuru bera jartzeko konpromisoa hartu dute.

Horren ondorioz, eta azaldutako guztia kontuan hartuta, Bilduren Lezoko udal-taldeak honako mozio hau aurkeztu du eztabaidatzeko eta onartzeko:

1.- Udal honek babesa, elkartasuna eta esker ona adierazi nahi dio Lodosako eta Sartagudako Ibaialde ikastolari, 25 urte hauetan haur askori euskaraz ikasteko eskubidea bermatzeko egin duen lanagatik.
2.- Udal hau bat dator Ikastolen Federazioak abian jarritako kanpainarekin, eta konpromisoa hartu du Ibaialde ikastolari laguntzeko. Horretarako, Pasai Lezo Lizeo ikastolako ikasleek Lezon bildu duten diru kopuruari euro kopuru bera gaineratuko dio, eta euro horiek guztiak hain egoera ekonomiko larria bizi duen Ibaialde ikastolari laguntzeko erabiliko dira.

Lezoko Udalaren ekarpena 127 eurokoa izango da.

Kepak bi baldintza jarri ditu mozioarekin bat egiteko:

1) Lodosako ikastolari bezala, Iruñekoari ere laguntzea.
2) Diru kopuru hori kreditu orokorretik atera dadila, eta ez euskararen kontu-sailetik.

Bozketa egin, eta mozioa aurrera atera da, Kepa Garbizuren proposamenekin; aldeko 12 boto eta abstentzio bakarra (PSEko zinegotziarena) izan dira.

16. Mozioa, BILDU udal taldeak aurkeztua, zaintza partekatuari buruzkoa (2012AL050017)

Honela dio mozioak:

Estatu Espainoleko egungo ordenamenduko Kode Zibilean zaintza partekatua dago eta bere aldeko hautua egiten da gurasoetako biek hala adostu badute. Egungo araubidearen arabera,zaintza partekatuaren aukera erabaki dezake epaileak bi aldeetako batek hala eskatu ezkero.Beraz,egungo ordenamenduan badago zaintza partekatuaren aukera, baina aldeen adostasunik ez badago ez da izaten judizialki lehenesten den aukera.

Mozioan proposatzen den eta elkarte batzuk aldarrikatzen duten araubidearen aldaketak eskatzen duena honako hau da: Bikotearen arteko adostasunik ez badago judizialki hartu beharreko erabakian zaintza partekatua lehenestea. Zehazki esaten da: “gurasoetako batek zaintza partekatuaren aurkako jarrera izatea edo bien arteko harremana txarra izatea ez daitezela oztopo izan ez eta arrazoi ere, adinez txikikoaren interesen alde, zaintza partekatua ez onartzeko”.

Beraz,zaintza partekatua proposatzen dute lehenetsitako aukera moduan eta baita bikotearen ondasunak automatikoki kitatzea ere.

Zaintza partekatua alde biek adostutakoa denean seme-alaben mesedetan joka dezakeen aukera da;bereziki zaintza partekatu behar dutenen adostasunean oinarritzen delako. Zail suertatzen da pentsatzea neurri hau egokiena izan daitekeenik seme-alabentzat, desadostasunean erabakitzen bada orokorrean liskartsuak izan ohi diren harremanen testuinguruan.

Feministon jarrera ez da inoiz izan eta ez da orain ere zaintza esklusiboki emakumeen esku gelditu behar dela aldarrikatzea. Hala ere, errealitateak egunero erakusten digu kasuen % 90ean emakumeak direla haurrak zaintzeko baimenak eskatzen dituztenak,lanaldiak murrizten dituztenak,eszedentziak hartzen dituztenak eta beraien ibilbide profesionalei uko egiten dietenak seme-alabak zaintzeko. Lana eta familia uztartzeko kontziliazioa gaur egun oraindik ere emakumeen bizkar egiten da. Eta egoera hau ez da bikotea banandu eta biharamunean aldatzen. Hau da, egun gehienbat emakumeek hartzen dute bere gain seme-alabak zaintzeko lana (2011n Emakundek egindako denbora-inkestak adierazten duenez emakumeek gizonek baino 2 ordu eta 23 minutu gehiago ematen dituzte egunean etxeko lanak egiten eta seme-alabak zaintzen).

Egun zaintza partekatua eskatzen duten gizonen eskaerak oso gutxi dira izan lagun-arteko banaketa edo banaketa liskartsua, (% 8ko portzentajeaz hitz egiten da) eta gertatzen diren banaketa gehienetan zaintza adostu egiten da. Beraz, epaileek sistematikoki zaintza emakumeei ematen dietela esaten dutenei adierazi behar zaie epaileek orokorrean ez dutela ematen inork eskatzen ez duena.

Egun dauden arazoek zerikusi handiagoa dute elikadura-pentsioak ez ordaintzearekin eta bisita-erregimenak ez errespetatzearekin (dagozkien egunetan seme-alaben bila joaten ez diren aitak) gizonek familiako arduretan parte hartze handiagoa eskatzearekin baino.

Ez da kasualitatea zaintza partekatuaren eskaera eta bikotearen ondasunak kitatzeko eskaera elkarrekin egitea. Azken puntu honetan bereziki familiaren ohiko bizilekuari egiten zaio aipamen. Familia hausteak (krisi testuinguru honetan areagotutako gertaera) arazo ekonomikoak sortzen ditu eta zenbaitzuk seme-alaben zaintza partekatuz konpondu nahi dituzte.Horretarako,elkarte hauek emakumeen pribilegio-egoera salatzen dute eta esaten dute emakumeak zaintzarekin gelditzen direla etxearekin gelditzeko. Berriz ere beraien planteamenduek talka egiten dute eguneroko errealitatearekin; izan ere, pobreziak jotako familia gehienak buru emakume bakarra daukaten familia monoparentalak dira.

Proposatzen den ekimenak ez du aintzat hartzen (edo ukatu ere egiten du) gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna eta proposatzen dituzten neurriek senar-emazteen banaketa arautzean,zenbait gizonen interes eta posizioak indartzea dute helburu bakarra.

Berdintasuna bilatzen duten gizon hauek guztiek emakumeekin (eta ez emakumeen aurka) egin beharreko ibilbide luzea daukate egiteko eta ibilbide hau menpeko pertsonen zaintzan, seme-alaben zaintzan eta orokorrean etxeko eginbeharrekoetan gehiago inplikatzearekin eta inplikazio hau aldarrikatzearekin hasten da. Horrela bakarrik lortuko ditugu berdintasunezko harreman justuak gizon eta emakumeen artean eta horrela bukatuko dugu emakumeentzat diskriminazioa dakarten egoerekin. Alor honetan borroka feministari esker fruituak jasotzen hasiak bagara ere, oraindik urrun gaude berdintasuna osorik lortzetik.

Beraz, zaintza partekatuaren aldekoak izanik ere, zaintza arloan bizi dugun diskriminazioa kontuan harturik, ez dugu uste zaintza partekatua lehentasunezko aukera moduan jaso behar denik, ez behintzat zaintza arloan egun bizi dugun errealitatea aldatzen ez den bitartean.

Honegatik guztiagatik Lezoko Bilduko Udal Taldeak honako hau azter eta onar dezan proposatzen dio Udalbatzari:

Emakume eta gizonen aukera berdintasunaren aldeko apustuan bere konpromisoa berrestea eta berdintasunerako bidean beharrezkoak diren neurriak hartzea. Hala nola, aukera berdintasun-plana diseinatzea eta inplementatzea.

Zaintza-lanak berdintasunean banatzearen aldeko apustuan indarrak jartzea.

Banaketa-prozesuetan aurkitzen diren emakume eta gizonei dei egitea akordioaren bidea aukeratu dezatela; hau baita guztion eskubideak bermatuak izan daitezen bide bakarra.

Kepa Garbizuk bere mozioa irakurri du. Honela dio:

ZAINTZA PARTEKATUARI BURUZKO MOZIOA

Lezoko Udalak bere babesa eskaintzen dio zaintza partekatuari, ezkontideen banatzearen eta dibortzioen ondoko lehentasunezko arau izanik, haurren interesen aldeko figura dela ulertzen delako.

Lezoko Udalak, Espainiako Gobernuari eskatzen dio Gorte nagusietan urjentziaz, Dibortzioaren Legearen aldaketarako Lege proiektu berria aurkez dezan, beregan zaintza partekatua lehentasunezko arautzat harturik.

Bozketa egin (ZEIN MOZIORENA), eta mozioa onartu da; aldeko 12 boto eta abstentzio bakarra (PSEko zinegotziarena) izan dira.

17. Mozioa, BILDU udal taldeak aurkeztua, Espainiako Erresumako Gobernuak lan-merkaturen erreformarako emandako dekretuari buruzkoa (2012AL050018)

Honela dio mozioak:

Otsailaren 11n, Espainiako Erresumako Gobernuak lan-merkatuaren erreformarako Dekretua argitaratu zuen, Estatuaren Aldizkari Ofizialean. Erreforma hori langileen eskubideen aurkako eraso bortitza da. Langile kopurua igotzeko aitzakiaren azpian, erreformaren benetako asmo bakarra ezkutatzen da: soldatak eta kaleratzeagatiko kalte-ordainak murriztea.

Kaleratzeko unean langileak dituen eskubideak muturreraino murriztu dira: joan zen mendeko baldintzetara itzuliz, Mariano Rajoyren taldeak doako kaleratze askea berrezarri du kontratuko lehen 12 hilabeteetarako, ia enpresa guztiek, % 99,23k zehazkiago, erabili ahal izango dutena. Hori gutxi balitz, Erresumako Gobernuak beste pizgarri bat eman nahi izan die enpresaburuei kontratu berri horren harira, kontratu hori indartzeko hobariak emango baititu. Ildo beretik, gainerako kontratuak ere murriztu egin dira, urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina desagertu egin baita, urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaineko kaleratzea orokortzearekin batera.
.
Erreforma horrek ezerezean utzi nahi du negoziazio kolektiboaren bitartez orain artean lortutako guztia. Horretarako, langileen ordezkariei eskuak lotu dizkie patronalaren aurrean: enpresa-hitzarmenei lehentasuna emango zaie sektore-hitzarmenen aurretik, ultrajarduera bi urtera bakarrik mugatu da, eta, hori gutxi balitz, enpresek hitzarmena bertan behera uzteko aukera izango dute, hitzarmena indargabetuta utzita. Gainera, enpresaburuek langileen lan-baldintzak nahierara aldatu ahal izango dituzte, ordutegia, kokapen geografikoa edota soldata aldatuz.
.
Erreforma ez da horretan geratuko, ordea. Gazteei ere eraso egingo die beste behin, batetik, gazteentzako prestakuntza-kontratua 33 urtera arte luzatuko duelako, 481 €-ko soldatarekin, eta, bestetik, enpresei gizarte-kotizazioak barkatuko dizkielako. Bestetik, erreformaren eraginez, langileak laneratzeko kudeaketa pribatizatu egin liteke, zeregin hori Aldi Baterako Laneko Enpresen esku utzita.

Argi dago Euskal Herriko langileek ez dutela erreforma hori begi onez ikusten, inondik inora. Horregatik, argi eta garbi aldarrikatu behar dugu Euskal Herriko gizarte- eta ekonomia-politikak erabakitzeko dagokigun eskubidea, eta behar-beharrezkoa dugu eskubide hori baliatzeko tresnak berehala eskuratzea. Gure lan-eskubideak defendatzeko bide bakarra delako.

Aurreko guztia kontuan hartuta, Lezoko Bilduko udal taldeak honako hau azter eta onar dezan proposatzen dio Udalbatzari:

1. Lezoko Udalak, lan-erreforma salatu nahi du, enpresa-kudeaketa eskasaren eta ekonomia-eredu okerraren ondorioen zama guztia langileen bizkar gainean utzi nahi duelako.

2. Lezoko Udalak, Espainiako Erresumako Gobernuari lan-erreforma lehenbailehen indargabetzea eskatzen dio.

3. Lezoko Udalak, Lan Harremanen Euskal Esparrua indarrean jartzea eskatzen du, lan-merkatua arautu behar duten legeak erabakitzeko aukera euskal herritarroi emango diguna.

4. Lezoko Udalbatzak, herritarrei dei egiten die martxoaren 29an lan-erreformaren aurka deitutako Greba Orokorrean parte har dezaten.

Kepa Garbizuk dio bere taldearen mozioa defendatuko dutela, ez baitute greba deialdiarekin bat egiten.

Bozketa egin, eta mozioa onartu da; aldeko 9 boto, aurkako 3 (EAJko zinegotziak) eta abstentzio bakarra (PSEko zinegotzia) izan dira.

18. Adierazpena, nazioarteko elkartasunerako eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren aldekoa (2012AL050020)

Honela dio adierazpenak:

Giza eskubideei dagokienean pobreziari aurre egitea da gaur egun munduak duen erronkarik nagusiena. Munduko biztanleriaren zati handi bat, % 40, muturreko pobrezian edo bere mehatxu

Eguna