2014ko abenduaren 15

Lezon, 2014ko abenduaren 15, astelehenean, goizeko 9:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko abenduaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

IDAZKARITZA

2. Foru Kontratazio Zentralaren bitartez posta zerbitzuko esparru akordioa urtebetez bigarrenez luzatzeko proposamena (2014ID490002).

2012ko otsailaren 7an Tokiko Gobernu Batzar honek Gipuzkoako kontratazio Zentralaren bitartez posta zerbitzua hornitzeko esparru akordiotik eratorritako kontratua (X11032) SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A. enpresari esleitzea erabaki zuen. Kontratua 2012ko martxoaren 1eko eraginarekin eta bi urteko iraupenerako egin zen, ondoren, bi luzapen bakoitza urtebeteko aukerarekin.

Lehen luzapena, 2014ko martxotik 2015eko otsaila bitarteko erabaki zuten bai Gipuzkoako Kontratazio Zentralak, bai Lezoko Udalak (TGB 2014/01/24).

Orain, bai Gipuzkoako Kontratazio Zentralak, bai udal zerbitzuak kontratuaren bigarren luzapenaren aldeko txostena egin dute (2015eko martxotik 2016ko otsaila bitarte), beste urtebeteko luzapena proposatuz.

Horiek ikusirik, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Urte betez luzatzea, 2015eko martxotik 2016ko otsaila bitarte, posta zerbitzua emateko, SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A. enpresarekin udalak duen kontratua, 2012ko otsailaren 7an Tokiko Gobernu Batzar honek Gipuzkoako kontratazio Zentralaren bitartez, esparru akordiotik eratorritako kontratua (X11032).

BI: Alkatea ahaltzea, enpresa esleipendunarekin luzapen kontratua eta behar diren beste dokumentuak sinatzeko.

HIRU: Udal kontuhartzailetzari erabaki honen berri ematea gastua kontuan hartu dezan.

PERSONALA

3. 2015eko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako egutegiak onartzeko proposamena (2014PE060004).

2015. urteko Udal langileen lan-egutegi orokorraren proposamenak Enpresa Komiteari helarazi zitzaizkion.

Egutegi orokor proposamen hauen baitan udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.

Hori dela eta, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorrak, 2015. urtekoak, onartzea.

? Urtean egin beharreko orduak: 1533.
? Opor egunak: 26.
? Abenduaren 24 eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
? Zubiak: 4 edo 5 zubi aukera, aukeratutako egutegiaren arabera.

Zubiak: Langile bakoitzak errekuperatu behar ez diren 2 zubi egingo ditu, eta beste bat, lizentzia egunen kontura egin lezake. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira egutegiak indarrean sartu aurretik. Norbaitek izendatutako puenteren bat egin gabe utziko balu, gaixorik dagoelako, ezin izango du beste puente egun batekin konpentsatu.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

HIRU: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2015. urteko lan-egutegia onartzea.

• Bulegoetako langileena.
• Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.
• Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioa)
• Kirol teknikariarena (93 orduko dedikazioarekin).
• Udal brigadarena.
• Udaltzain buruarena (bulegoetako lan egutegia).
• Liburutegikoa.
• Eskoletako Mantenuko Langilearena (Herri Eskolako opor garaian disfrutatuko ditu: Gabonak, Aste Santua, Abuztua).
• Udaltzaingoa

LAU: Departamentu buruei akordio honen berri ematea.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4. Foru Kontratazio zentralaren bitartez, C gasoleoa hornitzeko kontratuaren lehenengo luzapena egiteko proposamena (2014H0500002).

2012ko otsailaren 21an, Tokiko Gobernu Batzar honek Gipuzkoako kontratazio Zentralaren bitartez C gasoleoaren horniketa esparru kontratura atxikitzea erabaki zuen (X12007).

Organo berak 2012ko martxoaren 6an erabaki zuen Gipuzkoa Foru Aldundiaren esku uztea esparru markotik datorren kontratua esleitzea eta formalizatzea.

Kontratua 2012ko abenduaren 19an egin zen, bi urteko iraupenarekin, eta urte beteko bi luzapen aukerekin.

Hasierako enpresa hornitzailea, “Noroil SA”, Repsol Directo, SAU enpresak beretu du eta subrogatu egiten da kontratuaren ondoriozko eskubide eta betebeharretan. Horrela onartu da Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko Foru Diputatuak 2014ko azaroaren 21eko foru aginduz.

Orain, bai Gipuzkoako Kontratazio Zentralak, bai udal zerbitzuak kontratuaren lehenengo luzapenaren aldeko txostena egin dute (2014ko abendutik 2015eko abendura bitarte), urtebeteko luzapena proposatuz.

Horiek ikusirik, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Urte betez luzatzea, 2014eko abendutik 2015ko abendura bitarte, C gasoleoaren horniketarako 2012ko otsailaren 21an Tokiko Gobernu Batzar honek atxikitakoari eta Foru Aldundiak 2012ko abenduaren 19an egin zuena.

BI: Alkatea ahaltzea, enpresa esleipendunarekin luzapen kontratua eta behar diren beste dokumentuak sinatzeko.

HIRU: Udal kontuhartzailetzari erabaki honen berri ematea gastua kontuan hartu dezan.

5. HIE 36. Gaintxurizketako Zatikako Plana eta Hirigintzako jarduketa Programa idazteko aholkularitzaren esleipen proposamena (2013ID160001).

2014ko urriaren 6an Tokiko Gobernu Batzarrak, HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa Idazteko Aholkularitza kontrataziorako tramiteak hastea erabaki zuen, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez.

Bestalde, Baldintza Administratibo partikularren agiria eta dagokion gastua ere onartu zituen.


ASTAZALDI ARK, SLP, AGER IÑARRA eta SABAI ARKITEKTOAK, S.L.P enpresei gonbidapena luzatu zitzaien.

Enpresa horiek egindako eskaintzak aztertu ondoren eta departamenduko arduradunak egindako txostena ikusita,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa Idazteko aholkularitza kontratua ASTAZALDI ARK, S.L.P enpresari esleitzea 33.060€tan, gehi BEZari dagokion 6.942,60€., beti ere, administrazio baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

BI: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

HIRU: Alkatea ahaltzea, kontratua sinatu dezan.

6. Emandako obra lizentzia bertan behera uzteko proposamena (2013H0030004)

Juan Carlos Olariaga Romerok Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko urriaren 8an hartutako erabakiaren ondorioz eman zitzaion lizentzia obra bertan behera uzteko eta bere ondasunen gainean ezarritako bahitura altxatzeko eskaera egin du 2014ko urriaren 28an.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Juan Carlos Olariaga Romerok egindako eskaera onartzea eta ondorioz Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko urriaren 8an emandako obra lizentzia bertan behera uztea.

BI: Interesatuari jakinaraztea prozedura hau amaitutzat ematen dela eta lizentzia berri bat eskatu nahiko balu, prozedura hasieratik hasi beharko duela, une horretan indarrean dagoen eta aplikagarri zaion legeria bete beharko duelarik.

HIRU: Interesatuaren ondasunen gainean ezarritako enbargoa altxatzea eta Obra eta Eraikuntzen gaineko zerba kontzeptuan eskatzen genion 40.810,31€ euro indarrik gabe uztea.

GIZARTE ZERBITZUAK

7. Aiton Bordako esleipendunak egindako eskaera onartzeko proposamena (2014GZ320009).

Nerea Nuñezen eskaera onartzeko proposamenaren espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda taberna Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean ixteko eskaera onartzea.

BI: Nerea Nuñez-ek erabaki honen berri elkartean eta tabernan ematea.

KIROLAK

8. 2014. urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko proposamena (2014KI100001).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko urriaren 6an egindako bileran onartu zituen 2014 urteko aurrekontuari dagokion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzen banaketa arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzea.

Deialdia 2014ko urriaren 16an argitaratu zen GAOn.

Eskaerak aurkezteko epean zazpi kirol entitateen eskaerak jaso dira.

Haien inguruan egindako txosten teknikoaren ikusirik batzorde ebaluatzaileak azaroaren 26an bere proposamena egin eta eskaera egin duten elkarteei jakinarazi zien bost egunetako epean alegazioak egiteko aukera emanez. Gaur bertan bukatzen da alegazioak egiteko epea, eta haien baitan usten da erabaki honen indarra.

2014ko urtean beste Tokiko Gobernu Batzarrik egiterik aurreikusten ez denez, erabakia aurreratzea proposatzen da, beti ere, gaur bukatzen den alegazio epean alegaziorik ez egotera baldintzatuta.

Hori guztiagatik, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Asociación deportiva y cultural Tximeletak eginiko eskaera aintzat ez hartzea oinarri-arauen 2-c atala betetzen ez duelako.

BI : Jasotako beste diru-laguntza eskaerei erantzunez eta arautegian jasotakoari jarraituaz honako diru-laguntzak luzatzea.

Allerru Futbol Taldea 16.808,25 €
Allerru Saski Baloi Taldea 2.002,98 €
Allerru Judo Taldea 1.067,68 €
Allerru Areto Futbola Taldea 1.395,14 €
Allerru Txirrindulari Eskola 1.752,66 €
Allerru Pilota Taldea 3.973,30 €

HIRU: Gatua onartzea (A-62).

LAU: Akordio honen berri, elkarteei eta Udal kontuhartzailetzari jakinaraztea.

BOST: Batzorde ebaluatzaileak egindako proposamenari elkarteren batek alegazioak egingo balizkio erabaki hau bertan behera utziko da eta berriro aztertuko da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko abenduaren 1ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105595tik 1105600ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna