2016ko azaroak 29

Lezon, 2016ko azaroaren 29an, asteartea, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko azaroaren 14ean egindako bilkurako akta onartzea (2016ID210020).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

PERTSONALA

  1. 2017. urteko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako lan egutegiak onartzeko proposamena (2016PE060003).

2017. urteko udal langileen lan-egutegi orokorraren proposamena ordezkaritza sindikalari helarazi zitzaion.

Egutegi orokor horren baitan udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.

Hori dela eta, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko langileen lan egutegi orokorra, 2017. urtekoa, onartzea.

  • Urtean egin beharreko orduak: 1.519.
  • Opor egunak: 26.
  • Abuztuaren 14a jai egunen kontsiderazioa izango du.
  • Zubiak: 4 zubi aukera (uztailaren 24a irailaren 15a, urriaren 13a eta abenduaren 7a).

Zubiak: Langile bakoitzak errekuperatu behar ez diren 2 zubi egingo ditu eta beste 2 zubitan lana egin beharko du. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta adostuko dira. Norbaitek izendatutako zubiren bat egin gabe utziko balu, gaixorik dagoelako, ezin izango du beste egun batekin konpentsatu.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2017. urteko lan egutegia onartzea.

  • Bulegoetako langileena.

  • Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioa)

  • Kirol teknikariarena (bulegoetakoa +93 orduko dedikazioarekin).

  • Udaltzain buruarena (bulegoetako lan egutegia).

  • Liburutegikoa.

  • Eskoletako Mantenuko Langilearena (Herri Eskolako opor garaian disfrutatuko ditu: Gabonak, Aste Santua, Abuztua).

HIRU: Departamentu buruei akordio honen berri ematea.

  1. J.E.M.-ek eskatutako borondatezko erretiroa ontzat hartzeko proposamena (2016PE100009)

Udal honetako aparejadore postua betetzen duen J.E.M.ek, 2016ko azaroaren 23an erregistratutako instantzian, indarrean dauden legeak eskaintzen dioten jubilatzeko aukeraz baliatuz, borondatezko jubilazioa onartzea eskatzen du 2017/01/09ko datarekin.

Eskari berean, Udalhitzek bere 95. eta 96. artikuluetan adinagatiko borondatezko erretiroagatik eskaintzen dituen primak jasotzea eskatzen du.

Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuak (67-2 art.), Funtzio Publikoaren Legeak (37-e art.) eta Udalhitzek, administrazio publikoko langileen jubilazioa arautzen dute, eta bertan zehaztu eta jasotzen dira, funtzionario publikoen borondatezko jubilazioa eta erretiro aurreratuarentzako primak.

Ikusirik, J.E.M.ek indarrean dagoen legediak borondatezko jubilazioa jasotzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela, eta ikusirik baita teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea J.E.M.ek eskatutako borondatezko jubilazioa, 2017ko urtarrilaren 6ko datarekin (Udalean azken eguna altan 2017/01/05).

BI: Udalhitzen 95. eta 96. artikuluetan ezarritakoaren arabera, 8 hilabeteko soldata gordineko prima ematea adinagatiko borondatezko erretiro kontzeptuan, 31.797,69€

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

KIROLA

  1. Eskola Kiroleko 2016-2017 programa burutzeko dirulaguntza eskaera onartzeko proposamena (2016KI360006).

Eskola Kiroleko 2016-2017 programa burutzeko dirulaguntza eskaera esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2016-2017 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatzea Hezikuntza Guraso Elkartearekin.

BI: HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEAri 50.000 €tako diru-laguntza (AD-709) ematea 2016/2017 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

HIRU: 35.000 €ko ordainketa egitea (%70) hitzarmena sinatzerakoan.

  1. Kirol instalazioen 2017-2018 kudeaketa zerbitzuaren kontratazioaren esleipen proposamena (2016ID170008)

Tokiko Gobernu Batzar honek 2016ko urriaren 19an Kirol instalazioen 2017-2018 urteetako kudeaketa kontratatzeko espedientearen lehiaketara aurkeztutako eskaintzak aztertu ondoren baldintza agiriaren 24.5. atalak xedatutakoari jarraiki kontratazio mahaiak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek, aldeko lau botoekin eta abstentzio batekin (Jose Angel Sanchezena), ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:. Eskaintzen hurrengo sailkapen-proposamena onartzea:

Postua

Empresa

Eskaintza

Teknikoa

Eskaintza Ekonomikoa

Puntuak

1

BPX sport kirol Zerbitzuak

42,8

51,00

93,8

BI: BPX-SPORT KIROL ZERBITZUAK, S.L. enpresari eskatzea, baldintza administratiboen agiriaren 24.6 klausulak adierazitako dokumentazioa aurkeztu dezan 10 eguneko epean eta era berean Udal Diruzaintzan behin betiko bermea jar dezala.

HIRU: Alkatea ahalmentzea, behin eskatutako dokumentazio egoki aurkeztu ondoren, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

Jose Angel Sanchezek dio abstenitu egin dela orain arte gai honekin izan duen iritziarekin bat eginez.

HIRIGINTZA

  1. Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko onezko bidea eraldatzeko lanak esleitzeko prozedura onartzeko proposamena (2016H0100001).

Lezo eta Errenteria lotzen dituen oinezko bidean, GI-636 errepidearen biribilgunearen ertzetik igaro behar da, eta bere bi irteera zeharkatu behar dira halabeharrez. Lehenengoa, Altamira auzora igotzen den errepidera ematen duen biribilgunearen irteeran, eta bigarrena, tunelera sarbidea ematen duen irteeran. Azken honetan, autoek abiadura handia daramate orokorrean, eta hainbat istripu gertatu dira dagoeneko. Larriena 2014eko irailean jazo zen, eta bertan lezoar bat hil zen tamalez.

Ezinbestekoa da beraz, oinezko bide alternatibo berri bat sortzea, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gainera, irisgarritasun baldintzak ere hobetuko dituena. Udal teknikariek aukera ezberdinak aztertu zituzten, eta 2016-09-16an Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak D16/00850 Dekretuz hartutako erabakian, Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko proiektuaren idazketaren kontratua Endaran ingeniaritzari esleitu zitzaion.

Proiektu horren arabera, lanak esleitu nahi dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016 urtean burutu ezkero diru-laguntza emango baitio Lezoko Udalari. Kontuan izanda, proiektuak aurreikusten duen aurrekontua 199.545,79 euro direla (B.E.Z. gabe) lanak esleitzeko publizitaterik gabeko obra kontratu negoziatuaren prozedura erabiliko da, gutxienez hiru enpresa gonbidatuz.

Kontratu prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Sei gonbidapen bidali ziren Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanen kontratazio prozeduran parte-hartzeko eskaintzarekin. Bidalitako sei gonbidapenetatik bostek jaso dutela baieztatu ziguten.

2016ko azaroaren 21ean amaitzen zen epearen baitan hiru eskaintza jaso ziren Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanen kontratazio prozeduraren ezarritako negoziazioaren lehen fasean:

2016/11/21 Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L. (erregistro sarrera zenbakia 2796). 189.284,15 euro (B.E.Z. gabe).

2016/11/21 Excavaciones Peru S.L. (erregistro sarrera zenbakia 2800). 199.545,79 euro (B.E.Z. gabe).

2016/11/21 Construcciones Murias S.A. (erregistro sarrera zenbakia 2801). 193.559,42 euro (B.E.Z. gabe).

2016ko azaroaren 22ko data duen txosten teknikoan eskaintza horiek baloratu ziren, eta ondoren, administrazio-baldintza zehatzen agirian ezarri bezala, hiru eskaintza onenak, kasu honetan guztiak, negoziazioaren bigarren fasera igaro ziren. Honela, bigarren aukera eman zitzaien aipatu hiru parte- hartzaileei aurkeztutako lehen proposamen hori hobetzeko, 2016ko azaroaren 23ra arte.

Excavaciones Peru S.L. enpresak ez du hobekuntzarik aurkeztu, eta ondorioz, lehen proposamena berresten du.

Construcciones Murias S.A. enpresak proposamen berberari eusten diola adierazi du e-mail bidez.

Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L. enpresak lehen proposamena hobetu du (erregistro sarrera zenbakia 2819), hasierako aurrekontua 179.251,75 eurotaraino (B.E.Z. gabe) jaitsiz.

Gauzak honela, bigarren negoziazio fasean jasotako proposamenak baloratu ziren 2016ko azaroaren 23ko data duen txostenean, puntuaketak honela geratzen direlarik:

PERU

MURIAS

OTEGI GAZTAÑAGA

Aurrekontua / Presupuesto

199.545,79

193.559,42

179.251,75

Puntuak / Puntos

75,89

78,23

80,00

Epea egunetan / Plazo en días

90

90

60

Puntuak / Puntos

6,67

6,67

10,00

Gauzatze faseak / Fases ejecución

0

4

4

Puntuak / Puntos

0

10

10

PUNTUAK GUZTIRA

PUNTOS TOTAL

82,55

94,09

100,00

Idazkariak ohartarazi du espedientean ez dagoela lanak esleitu aurretik behar den txosten ekonomikoa non zehazten den gastu partida nahikoa badela udal aurrekontuetan obraren gastuari aurre egiteko. Aldeko txosten ekonomikoa eta gastu partida ezean ezin dela erabakia legez hartu. Alkateak eta Jose Angel Sanchezek diote gaur bertan onartuko dituela Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak obra hauek egiteko dirulaguntza eta haren ondoren gehituko direla dirusarrera eta gastua udal aurrekontuan. Obrak 2016an burutu behar direnez gaiak presa duela diote. Dena den, gai hau aipatu Diputatuen Kontseiluko erabakira baldintzatzera proposatu du alkateak.

Hau guztia aztertu ondoren, eta udal teknikariek egindako balorazio txostenak ikusirik, idazkariaren oharpena barne, Alkatetzak proposaturik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Lezoko udalari obra honetarako dirulaguntza ematearen baldintzapean, Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanen obra kontratazio espedienteari hasiera ematea publizitaterik gabeko obra kontratu negoziatuaren prozedura erabiliz, gutxienez proposamenak egiteko gonbidapena 3 enpresei helaraziz.

BI: Endara ingeniaritzak burututako Lezo eta Errenteria arteko oinezko bidea aldatzeko gauzatze proiektua onartzea.

HIRU: Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanen obra kontratazio arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria onartzea.

LAU: Altamirako biribilgunea (GI-636) gainditzeko oinezko bidea eraldatzeko lanen obrak OTEGI-GAZTAÑAGA ERAIKUNTZAK S.L. enpresari esleitzea, beti ere, administrazio-baldintza zehatzen agirian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

BOST: Interesatuak 8.962,59 euroko behin betiko bermea jarri beharko du, esleipen hau jakinarazi eta zazpi eguneko epean. Epe honetan, halaber esleipendunak kontratua izenpetzera eta zuinketa akta altxatzera agertu beharko du.

SEI: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

ZAZPI: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, baldintza agirietan eta aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.

  1. Udal eraikinen garbiketarako zerbitzua kontratatzeko lehiaketa prozedurari hasiera emateko proposamena (2016ID170005).

Udal honek bere eraikinen eta dependentzien garbiketa egitea xedea duen kontratu administratiboaren lizitazioa aurrera eramateko duen beharra ikusirik.

Kontutan izanik 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratua - SPKLTB- onartzen duenak bere 22 artikuluan xedatzen duena, departamenduko buruak txosten batean egiaztatzen du ez dela bitarteko pertsonal eta materialik kontratu honek dituen beharrei aurre egiteko, ondorioz kontratazio administratibora jotzea bidezkotzat hartzen da.

Aipatu 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 10, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dutenari jarraiki, kontratu hau zerbitzu kontratu bezala kalifikatu behar da, erregulazio harmonizatuaren menpe, 496.248 € eta 104.212,08 (BEZ) balio zenbatetsiarekin eta 4 urteko iraupenarekin. KENDU (balizko luzapenak barne).

Udal zerbitzu teknikoek Administrazio-klausula partikularen plegua eta Preskripzio teknikoen agiriak idatzi dituztela kontuan izanik.

Kontratu honen beharrei aurre egiteko aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa badagoela ziurtaturik, udalean indarrean dagoen aurrekontu orokorraren baitan.

Udal kontuhartzailetzaren aldeko fiskalizazioa ikusirik, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarria kontuan izanik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Arduradunak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Lezoko Udalaren eraikinak eta dependentziak garbitzeko zerbitzuen administrazio kontratuaren lizitazioa aurrera eramateko espedientea onartzea, erregulazio harmonizatuaren menpeko kontratua, prozedura irekia, ohiko izapidetzea, zenbait esleipen irizpideekin, 431.520 € gehi ( 90.619,2€ BEZ) preziorekin eta 4 urteko iraupenarekin.

BI.- Txosten-proposamen honi atxikitzen zaizkion Administrazio-klausula partikularen plegua eta Preskripzio teknikoen agiriak onartzea.

HIRU.- 522.139,2 euroko gastua onartzea udal honetan indarrean dagoen aurrekontu gastuen kontura eta kontratu honek iraungo duen jardunaldietan kontratuaren beharrei erantzungo dien aurrekontu gordailu egokia eta nahikoa aurreikusteko konpromisoa ere hartzen da.

LAU.- Kontratu honen lizitazioaren deialdia egitea Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean iragarkia argitaratuz, gehienez 52 eguneko epean eskaintzak aurkez ditzaten.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, azaroaren 14az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243316tik 1243322ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna