2018KO URRIAK 29

Lezon, 2018ko urriaren 29an, astelehena, goizeko 08:00 hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2018ko urriaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210017).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Patxilaborda baserrian lehen erabilera baimena emateko proposamena (2018HO300001).

2018ko abuztuaren 30ean, E.F.N.k, Arktelier Arquitectos S.L.P. enpresaren ordezkari gisa eta A.S.C.ren izenean, Patxilaborda baserriaren zati baten berreraikuntzaren lehen erabilera baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2082). Horretarako, E.F.N. arkitektoak eta A.Z.L. arkitekto teknikoak sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkeztu zuen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2018ko abuztuaren 27ko bisatua eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2018ko abuztuaren 20ko bisatua daramana. Obraren azken kitapena 291.811,00 euro dira.

2010eko maiatzaren 18an, Tokiko Gobernu Batzordeak obra baimena eman zien J.M.O.E. eta A.S.C.ri Patxilaborda baserriaren zati bat eraberritzeko, bost landa turismoko apartamentu egokitu eta jabeentzako etxebizitza bat egiteko. Era berean, landa Turismoko Apartamentu jarduera lizentzia eman zitzaien, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Turismoko Apartamentu jarduera lizentzia lortzeko baldintzapean.

Udal arkitektoaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.M.O.E. eta A.S.C.ri, berreraikitako Patxilaborda baserriaren zati batean egokitutako bost landa turismoko apartamentu eta etxebizitza bati lehen erabilera baimena ematea.

BI: Obra baimenarekin batera emandako landa turismoko apartamendu jarduera lizentziaren arabera, jarduera sailkatuaren aritzeko aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharko da jarduerarekin hasi ahal izateko, eta bere garaian eskatu bezala, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailaren jarduera baimena aurkeztu beharko da.

HIRU: Lehen erabilera baimen honen erabilera egindako eskritura berriak eta U-4 inprimakia aurkeztu beharko dira.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 729,53 euro ordaindu beharko dira (obra baimenerako oraindu zen eraikuntza, instalazio eta obren zergaren %5a).

3. Jardueraren titulartasun aldaketa onartzeko proposamena (2018H0040005).

2018ko uztailaren 11 ko datarekin eta 1759 erregistro zenbakiarekin M.M.R.S. andreak, Talleres y Montajes Bider S.L. (B75053942) enpresaren izenean, Lezoko 103 poligonoan den Sagasti 14 zenbakian diren 41 eta 56 zenbakia daramaten pabiloietan Calderería Galdatek, S.L.L. enpresak tramitatu zuen galdaragintza jardueraren titularitate aldaketa eskatu du.

(2013H0050006 jarduera espedientea)

Hona Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko apirilaren 14an hartutako ERABAKIA:

BAT: Calderería Galdatek, S.L.L.ri, 103. Poligonoko Sagasti kaleko 14an kokatuta dagoen pabiloian Galdaragintza jarduera gauzatzeko Obra eta Jarduera lizentzia EMATEA, ondorengo baldintzetan:

Jarduerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzea, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Era berean, suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena aurkeztu beharko ditu.

Obra bukatu ondoren jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.

2017ko urriaren 2an Udalak Calderería Galdatek S.L.L. enpresari beste jakinarazpena bidali zion, bertan 2014ko apirilaren 30ean bidalitako jakinarazpena gogorarazi zitzaien, jardueraren legeztatzearen tramitazioa bukatutzat emateko.

2018ko otsailaren 23an, ura hornidura izen aldatze baten ondorioz, Calderería Galdatek S.L. enpresak jakinarazi zuen aipatu jarduera kale bereko 15-16-17 zenbakira lekualdatu zutela. (2017H0050006 jarduera espediente zenbakia).

Interesatuak egindako eskaera aztertu eta udaleko teknikariak egindako txostena begiratu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Talleres y Montajes Bider S.L.ri (B75053942) Lezoko 103 poligonoan den Sagasti 14 zenbakian diren 41 eta 56 zenbakia daramaten pabiloietan Calderería Galdatek, S.L.L. enpresak tramitatu zuen galdaragintza jardueraren titularitate aldaketa ematea ondorengo baldintzetan:

Talleres y Montajes Bider S.L. enpresak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du jarduera legeztatzeko.

1. Calderería Galdatek, S.L.L. enpresaren izenean C.T.V. ingeniariak aurkeztutako proiektua oinarritzat hartuta, aurkeztutako proiektua eta gauzatu nahi den jarduera bat datorrela egiaztatu beharko da ziurtagiri batekin.

2. Caldereria Galdatek S.L.L. enpresak 2013H005006 espedientean jardueraren irekiera legeztatzeko aurkeztu ez zituen ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko ditu:

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla adierazten duen eskudun teknikariak sinaturiko ziurtagiria.
  • Suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena.
  • Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena.
  • Jarduera martxan jartzeko Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa sinatuta eta beteta, dagokion tasa ordaindu ondoren.
  • Eskudun teknikariak sinaturiko egiaztatze teknikoko ziurtagiria.

    Aipatu dokumentazioa aurkeztean, Sagasti kaleko 14ean diren 41 eta 56 pabiloien ikuskapena egingo da dokumentazioan aurkezturikoa errealitatearekin bat datorren bermatzeko.

    BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko da. (Titularitate aldaketak ordenantza fiskaletan %75 eko hobariak duela kontutan edukita eta jardueraren azalera erabilgarriaren batura 562,38 metro karratuko dela kontuan izanik.

PERTSONALA

4. 2019. urteko lan egutegi orokorra onartzeko proposamena (2018PE060004).

2019. urteko udal langileen lan-egutegi orokorraren proposamena ordezkaritza sindikalari helarazi zitzaion.

Egutegi orokorra onartu ondoren, honen baitan udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko langileen lan egutegi orokorra, 2019. urtekoa, onartzea

  • Urtean egin beharreko orduak: 1526.
  • Opor egunak: 26.
  • Abuztuaren 16a, abenduaren 24a eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
  • Zubiak: 4 zubi aukera (martxoaren 18a, uztailaren 26a eta abenduaren 23 eta 30a).

    Zubiak: Langile bakoitzak errekuperatu behar ez diren 2 zubi egingo ditu eta beste 2 zubitan lana egin beharko du. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira. Norbaitek izendatutako zubiren bat egin gabe utziko balu, gaixorik dagoelako edota beste edozein kausagatik, ezin izango du beste egun batekin konpentsatu.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Departamentu buruei akordio honen berri ematea, egutegi honen baitan departamentu ezberdinetako lan egutegiak prestatu ditzaten.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. M.M.A.A.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2018GZ010002).

Ikusirik etxez etxeko laguntza jasotzeko M.M.A.A ek egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.M.A.Ari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean zehar 5 egunetan emango da ordu beteko saioan akonpainamendurako. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 11,51€ orduko izango da.

6. S.I.E.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2018GZ010003).

Ikusirik etxez etxeko laguntza jasotzeko S.I.E.ek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: S.I.Eri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako izango da eta astelehenetik ostiralera ordu beteko bi saioetan emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa hasiera batean 1,51€ orduko izango da. Onuradunaren pentsioa eta kontu korronteen eguneraketak egin ostean, zerbitzuaren aportazio ekonomikoa berrikusiko da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2018ko urriaren 15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

8. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243986tik 1243990ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna