2005.eko Urtarrilaren 31ekoa

Lezon, 2005ko urtarrilaren 31ean, goizeko 9:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, eta Aroia Goienetxea Egibar eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik. Jesús Mª Martiarena Jacak ezin izan du bilerara etorri.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko urtarrilaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

3.- 2003/09/16an emandako 335 dekretuari tartekatutako berraztertze errekurtsoari erantzuna.

Aitor Sarasola Salaberriak eta Iker Salaberria Urkizuk 2004ko maiatzaren 26an aurkeztutako berraztertze errekurtsoa ikusirik, 2003ko irailaren 16ko 335. Dekretuaren bidez emandako obra-lizentziari dagokionez, eta alkatetzak proposaturik,Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu. Erabaki aurretik, udal idazkariak gogora ekarri du hirigintza teknikariak 2003ko irailaren 10ean eta 2004ko ekainaren 30ean egindako txostenetan dioenarekin bat datorrela, eta legez ezin izango liratekeela proposatzen diren baimenak eman: hiri lurrak direlako eta idatzi eta onartu beharreko zenbait dokumentu izapidetu eta onartu gabe daudelako oraindik. Dena den, baimena ematea erabakitzen den kasurako, udal arkitekto teknikoak 2003ko irailaren 5eko txostenean zioenaren arabera iharduera espedientea tramitatu beharko litzatekeela, dio idazkariak. Horiek guztiak kontutan hartuta honako ERABAKI hauek hartu dira:

BAT: Errekurtsoa ontzat hartzea eta, beraz, goian aipaturiko dekretua ondoriorik gabe lagatzen da, beste lizentzia bat ematea erabakiz, behin-behineko eta prekariozko izaeraz, 98ko Lurzoru Legeko 17. artikuluan jasotako edukien eta ondorioen arabera eta, guztia ere, alkatetzaren 170. Dekretuan xedatutakoa aplikatuz.

BI: Lizentziak behin-behineko edo prekariozko izaera du.

HIRU: Instalaturikoa edo eraikitakoa noiznahi eraitsi ahal izango da, Udal honek aurrez hala errekeriturik, eskatzailearentzat inolako kalte-ordain eskubiderik gabe.

LAU: Emandako lizentziaren izaera Jabetza Erregistroan inskribatu beharko da, hipoteka-legerian ezarritakoaren arabera.

BOST: Lizentzia baldintzaturik geratzen da, aldeko jarduera espedientea tramitatzearen menpe eta espediente hartan ezartzen diren neurri zuzentzaileak obran jasotzearen menpe.

SEI: Lezoko planeamendu orokorraren berrikuntza tramitatzen ari denez eta Euskadiko Erkidego Autonomoan legeri urbanistikoa aldatzeko proposamena aintzat harturik, oraingoz ez da ezartzen falta diren dokumentu urbanistikoak aurkezteko eperik.

ZAZPI: Ebazpen honen aurkako errekurtsoak: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

· Horretarako, bi hilabeteko epea daukazu, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Administrazio-baldintza zehatzen agiria kontsultoretza eta laguntza teknikoa lehiaketa ireki bidez kontratatzeko proposamena, Gurutze Santuaren plaza, Zubitxo kalea eta Donibane kalea batera urbanizatzeko proiektua egiteko eta idazteko lanak eta, halaber, obra zuzendaritza, segurtasun eta osasun koordinazioa eta kalitate kontrola urbanizazio obra horietan.

Lezoko Udalak Izartu plangintzatik dirulaguntza jaso du parte zaharreko kaleen eraberritze lanak aurrera eramateko. Parte zaharreko hiritartze obrak ezinbestekoak dira helburu hori betetzeko, beraz obrak egin aurretik hiritartze proiektua, obraren zuzendaritza e.a. kontratatzera derrigortua dago Lezoko Udala bertako azpiegitura teknikoak bere gain ezin duelako lan hori hartu.

Kontratu hau HAKLTBaren 196.2 artikuluan aurreikusitako kontsultoretza eta laguntza tekniko kontratu bat da, beraz HAKLTBaren lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren IV tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzea egoki irizten diot presazkoa bezala tramitatzeko arrazoirik ez dudalako printzipioz. Emergentziazkoa berriz are gutxiago.

HKLTBaren 73., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratuen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio.

HKLTBaren 74. artikuluaren arabera, Jardunbide irekia edo mugatua erabiltzen bada enkante edo lehiaketa bidez egin daiteke esleipena. Enkante bidez egiten bada, dirutan adierazitako tipo bati buruz izango da eta esleipena prezio baxuena eskaintzen duenaren alde egingo da beti ere aipatu tipoaren azpitik jotzen badu, lehiaketa berriz orokorrean eskaintza hoberena aurkezten duen lizitatzailearen alde egingo da esleipena, baldintza agirietan zehazturiko irizpidean kontuan izanda eta prezioari soilik begiratu gabe.

Bestalde 75. artikuluaren arabera, kontratazio organoek enkante edo lehiaketa bidez egingo ohi dute esleipena. Jardunbide negoziatu, aitzitik, aipatutako legean zehaztutako kasuetan baino ez da erabiliko ; konsultoretza eta laguntza tekniko kontratuei dagokionez, alegia 209 eta 210 artikuluetan jasotako kasuetan. Bi artikulu hauetan jasotako kasuak betetzen ez direnez, jardunbide negoziatua baztertu egin behar dugu hasieratik. HAKLTBaren 56 artikuluan eta 201 artikuluan aurreikusitako kontratu txikia ezin da aplikatu kasu honetan aipatu artikuluen kopuruetan sartzen ez delako Lezoko parte zaharreko hiritartze proiektua idazteko eta lan zuzendaritza burutzeko kontratua sartzen.

Kontratu mota hau oso konplexua ez denez aipatu legearen 73.2 artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

Bestaldetik, kontratuaren ezaugarriak kontuan izanik, bidezkoa da lehiaketa bidez egitea, administrazio-baldintza zehatzen agirian zehazturiko irizpide objektiboak erabiliz, HAKLTBaren 74.3, 75, 85, 86 eta 208 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Azken artikulu honen arabera, Kontsultoretza kontratuak normalean lehiaketa bidez esleituko dira eta enkantea soilik kopuru urriko eta definizio teknikoa perfektua izateagatik berrikuntzak sar ez daitezkeen kontratuetarako aurreikusten du. delako Lezoko parte zaharreko hiritartze proiektua idazteko eta lan zuzendaritza burutzeko kontratua kopuru urrikoa ez denez eta definizio teknikoa orokorra denez, enkante bidezko esleipena baztertu egiten dut.

Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gurutze Santuaren Plaza, Zubitxo Kalea eta Donibane kalea batera urbanizatzeko proiektua egiteko eta idazteko lanak eta, halaber, obra zuzendaritza, segurtasun eta osasun koordinazioa eta kalitate kontrola urbanizazio obra horietan Kontratatzeko Espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez

BI: kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria eta espedientean dauden xedapen teknikoak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako Gastua onartzea (A- 985).

5.- Administrazio-baldintza zehatzen agiria kontsultoretza eta aholkularitza lehiaketa ireki bidez kontratatzeko proposamena, Lezoko udalerrian soinu-inpaktu azterketaren idazketa egiteko.

Lezoko Udalerriak bere kokagune geografikoak eta bere lurraldean gauzatzen diren industri zein garraio jarduerak eraginda soinu inpaktu nabarmena jasaten du. Inpaktu honen zenbatekoa eta hau zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak aurkitzeko Lezoko Udalak Soinu-Inpaktu Azterketa bat egitea aurreikusi du.

Lezoko Udalerriko Soinu-inpaktu azterketa idazteko Lezoko Udalak nahikoa azpiegitura teknikorik ez duenez lan hau kontratatzera derrigortua dago.

Kontratu hau HAKLTBaren 196.2 artikuluan aurreikusitako kontsultoretza eta laguntza tekniko kontratu bat da, beraz HAKLTBaren lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren IV tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzea egoki irizten diot presazkoa bezala tramitatzeko arrazoirik ez dudalako printzipioz. Emergentziazkoa berriz are gutxiago.

HKLTBaren 73., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratuen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio.

HKLTBaren 74. artikuluaren arabera, Jardunbide irekia edo mugatua erabiltzen bada enkante edo lehiaketa bidez egin daiteke esleipena. Enkante bidez egiten bada, dirutan adierazitako tipo bati buruz izango da eta esleipena prezio baxuena eskaintzen duenaren alde egingo da beti ere aipatu tipoaren azpitik jotzen badu, lehiaketa berriz orokorrean eskaintza hoberena aurkezten duen lizitatzailearen alde egingo da esleipena, baldintza agirietan zehazturiko irizpidean kontuan izanda eta prezioari soilik begiratu gabe.

Bestalde 75. artikuluaren arabera, kontratazio organoek enkante edo lehiaketa bidez egingo ohi dute esleipena. Jardunbide negoziatu, aitzitik, aipatutako legean zehaztutako kasuetan baino ez da erabiliko ; konsultoretza eta laguntza tekniko kontratuei dagokionez, alegia 209 eta 210 artikuluetan jasotako kasuetan. Bi artikulu hauetan jasotako kasuak betetzen ez direnez, jardunbide negoziatua baztertu egin behar dugu hasieratik. HAKLTBaren 56 artikuluan eta 201 artikuluan aurreikusitako kontratu txikia ezin da aplikatu kasu honetan aipatu artikuluen kopuruetan sartzen ez delako Lezoko Udalerriko Soinu-inpaktuaren azterketa idazteko kontratua sartzen.

Kontratu mota hau oso konplexua ez denez aipatu legearen 73.2 artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

Bestaldetik, kontratuaren ezaugarriak kontuan izanik, bidezkoa da lehiaketa bidez egitea, administrazio-baldintza zehatzen agirian zehazturiko irizpide objektiboak erabiliz, HAKLTBaren 74.3, 75, 85, 86 eta 208 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Azken artikulu honen arabera, Kontsultoretza kontratuak normalean lehiaketa bidez esleituko dira eta enkantea soilik kopuru urriko eta definizio teknikoa perfektua izateagatik berrikuntzak sar ez daitezkeen kontratuetarako aurreikusten du. Lezoko Udalerriko Soinu-inpaktu azterketaren idazketa kopuru urrikoa ez denez eta definizio teknikoa orokorra denez, enkante bidezko esleipena baztertu egiten dut.

Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udalerriko Soinu-inpaktu azterketaren idazketa Kontratatzeko Espedienteari hasiera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez

BI: Kontratu hori arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria eta espedientean dauden xedapen teknikoak onartzea.

HIRU: Kontratu horretarako Gastua onartzea (A- 1.159).

GALDE ESKEAK.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxxeari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik xxxxxra eta zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna