2007.eko Urriaren 16ekoa

Lezon, 2007ko urriaren 16an, asteartean, goizeko 8:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez da bileran izan Silbia Folgueira Fernández.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko urriaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Arantxa Suberbiola Apalategiri Larraka baserriaren lurretan egindako nekazal pabilioirako lehen okupaziorako lizentzia emateko proposamena (2007HO300023).

 

Suberbiola, Apalategi, Arantxak, Larraka baserriaren lurretan egindako nekazal pabilioirako lehen erabilpen lizentzia eskatu du.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Suberbiola, Apalategi, Arantxari, Larraka baserriaren lurretan egindako nekazal pabilioirako lehen okupaziorako lizentzia ematea.

Bestalde, jakinarazten zaio, nekazaritzako pabilioiak jarduera konkretu baterako erabili ahal izateko, lehen erabilpeneko baimenaz gain, irekitze baimena derrigorrekoa dela eta horretarako jarduera espedientea izapidetzea ezinbestekoa dela.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 120,45 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

4.- Antonio Gómez Martínezi, Mecanización y Autolubricados, S.A.ren ordezkari gisa, (Sagasti) Sagasti 31-35 eraikinean, Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko, 6, 7 eta 8 pabilioien barne-birmoldaketa lanak egiteko obra lizentzia emateko proposamena (2007H0030017).

 

Antonio Gómez Martínezek, Mecanización y Autolubricados, S.A., enpresaren ordezkaritzan, Oinarriko Proiektua aurkeztu du Ignacio Garbizuk izenpetua eta Gipuzkoako Injineruen Elkargo Ofizialak bisatua, 2007ko uztailaren 26an, eta obra lizentzia eskatu du, lehendik dagoen eraikin baten barne-birmoldaketarako Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 zenbakiei eta Urune kaleko 6, 7 eta 8 zenbakiei dagokiena, Lezoko 103 poligonoan kokatua.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, honela dio:

Lezoko 103 poligonoan kokaturiko pabilioi horretan tarteko solairuaren azalera handiagotu nahi da.

103 poligono industrialari dagokionez Arau Ordezkatzaileen aldaketak, 2004ko maiatzaren 18an behin-betiko onartuak, ametitzen du, Ordenantza horretako 5. artikuluaren arabera administrazio-zerbitzu, biltegi edo ekoizpen erabilpenerako tarteko solairu baten eraikuntza, lehen kasuan 100% okupatu ahal izanik eta 70% gainerako bietan. Era berean altuera gutxienekoa, oztopotatik libre, tarteko solairuaren zoruaren eta sabaiaren artean 2,50 m izango da erabilpen administratiboan, 3,00 m biltegi erabilpenean eta 5,00 m ekoizpen erabilpenean.

Pabilioia hormigoizko eraikin bat da oineko okupazioa 1.703,02 m² duela. Gaur egun, gainera, tarteko solairu bi baditu, guztirako azalera 577,39 m² dutelarik (273,08m² batak eta 304,31m² besteak).

Proposaturiko birmoldaketan tarteko solairu horien azalera handiagotu nahi da guztira 825,22 m² lortu arte (336,75m² lehena eta 388,49m² bigarrena), administrazio erabilpenera xedatzeko.

Dokumentazioa aztertu ondoren seinala daiteke, guztira proposaturiko tarteko solairuen azalerak ez duela gainditzen oineko okupazioaren 50%, eta beraz, posible litzatekeela edozein erabilpenetara xedaturik ere, betiere ametituen artean, administrazioa, biltegia edo produkzioa. Alabaina, lehen aipatutako Ordenantzaren 5. artikuluak tarteko solairu bat eraikitzeko aukera ematen du eta, ondorioz, aurkeztutako proposamena burutzea ez da posible.

Gainera proiektuak ez du aintzat hartzen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua betetzea, alegia, hirigune, espazio publiko, eraikin eta informazio eta komunikazio sistemetarako irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena komun eta aldagelei dagokienez. Instalazio horiek bete egin beharko dituzte III Eranskinean ezarritako baldintzak, eraikinetako irisgarritasun baldintza teknikoak.

Altuera libreei dagokienez, oinen artean proposaturiko guztirako altuerak 2,89 m eta 2,91 m, artean dabiltzan arren, sarritan geratzen den altuera librea 2,30 metrotan geratzen da. 103. poligonoko Arau Ordezkatzaileen aldaketak administrazio-erabilpenetarako gutxieneko altuera gisa finkatzen du 2,50 m altuera eta, beraz, hori betetzen dela justifikatu beharko da.

Jarduera lizentziari dagokionez, oraindik emateko dago. Eskaera idatzian esaten da zerbitzu teknikoak exijitutako dokumentazio guztia jada aurkeztu dela tramitaziorako, zoruaren kutsadurari buruzko txosten teknikoa barne, hura kutsaduratik libre dagoela esanez, eta era berean Eusko Jaurlaritzari ere aurkeztu zaiola, dagokion ziurtagiria lortzeko. Horren jakinaren gainean izanik ere, Antonio Gomez jaunak obra lizentzia betebehar guztien azkeneko betekizunaren baldintzapean jarrita aurkezten du. Suteei dagokien arautegiaren betekizuna Jarduera Proiektuan aztertu beharko da.

Azken batean, nahiz eta proposatutako gehikuntzak sobera betetzen dituen 103 poligonoko Arau Ordezkatzaileen aldaketan ezarritako muga guztiak, oinen altura libreak sasi-sabaiak altxatuz edota forjatuetarako lodiera murrizten duten beste molde bateko egitura-elementuak erabiliz 2,50 m arte jasotzea posible dirudien arren eta IDOMek idatzitako lurzoruaren kutsaduraren txosten teknikoa kutsadurarik gabe suertatzen den arren, 103 poligonoko Arau Ordezkatzaileen aldaketaren arabera, ametitzen da tarteko solairu bat eraikitzea eta aurkeztutako proiektuan bien zabalkuntza proposatzen da.

Hori ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Antonio Gómez Martínezi, Mecanización y Autolubricados, S.A.ren ordezkari gisa, (Sagasti) Sagasti 31-35 eraikinean, Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8 pabilioien barne-birmoldaketa lanak egiteko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauek bete beharko dituelarik:

Obra ezingo da hasi jarduera baimena izan tarte eta obrek betiere baimen hura bete beharko dute.

Obrari ekin aurrez, dagokion Exekuzio Proiektua aurkeztu beharko du, hartan aldatu behar izanik irisgarritasun dekretuari buruzko xehetasunak betetzeari dagozkionak eta gutxieneko altuera libreei dagozkien xehetasunak 103 poligonoko Arau Ordezkatzaileen aldaketan ezarrita bezala.

Gainera proposamena zuzendu egin beharko da bi oinen ordez bat bakarra eraikitzeko, aipatutako Arauen aldaketako 5 artikulua betetzeko.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 14.868 € da eta obraren gaineko tasarengatik 450 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Hastapenez onartzeko proposamena, Borda eta Olamarta baserrien inguruetan herri-bidearen exekuzioaren eta erabateko moldaketaren proiektua, era berean, herri-bidearen ibilbidearen eranskinarena (2006H0110003).

Alkateak argitu du gai zerrendak dioena eta deialdiarekin bidalitako proposamena ez datozela bat. Batzarkide guztiak jakitun dira proposamena dela onartzera aurkeztu dena eta haren gaia honako hau dela: "Borda eta Olamarta baserrien inguruko herri-bidearen exekuzio proiektu bateratuari birjapen helegitea onartzeko proposamena".

 

AURREKARIAK

Nikolas, Guadalupe eta Maria Teresa Lopetegi Mitxelenak, 2007ko ekainaren 13ko Tokiko Gobernu Batzarraren Ebazpenaren aurkako berraztertze errekurtsoa aurkeztu zuten, Borda eta Olamarta Inguruetan herri-bidearen exekuzioaren eta erabateko moldaketaren behin betiko onarpenari buruz eta era berean haren eranskinarena. Onura publikoko eta interes sozialeko deklaratzea eta proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betikoz onartzea izan zen onartutako akordioa.

Lezoko Udalak espedientean interesdun bezala agertu zirenei helegitea aurkeztu zela jakinarazi eta hogei eguneko epean alegazioak egiteko aukera eman zien.

Epe horretan Asier eta Igone Zabala Aseginolazak idatzi bat sartu dute aurkezturiko helegitearekin bat egiten dutela adieraziz.

OINARRI JURIDIKOAK

Aurkezturiko helegitean adierazten da 2007ko apirilaren 26an aurkezturiko alegazio idatzian jasotakoan berresten direla helegitea izenpetzen dutenak.

Alegazio idatzi honen aurrean txosten hau izenpetzen duenak txosten bat idatzi zuen 2007ko maiatzaren 31an bertan alegaziogileei bi puntutan ematez zitzaien arrazoia:

1.- Proiektuaren Justifikazio falta:

Algeposa inguruko herri-bidearen auzia ez da berria, hain zuzen ere eremu hori lur hiritarra bilakatu baino lehen bertatik herri-bide bat igarotzen zen. Orbegozo industria bertan ezarri zenean herri-bide hau desagertu eta ez zen berririk egin. Beraz aurreko herri-bidearen erabiltzaileek lehen Orbegozo izena eta orain Algeposa denaren iparraldeko pasabidea erabiltzen dute. Urteak daramatzate horretan eta zorbide eskubide bat ere eskuratua izan dezakete beti ere egun erabiltzen duten pasabide horren jabe den Algeposa enpresaren aurrean.

Gauzak horrela, egun indarrean dauden Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetan eremu hau 6 poligonoan kokatzen da, hau da, bai Algeposa enpresa bere baita herri-bide zaharraren erabiltzaileek darabilten pasabidea aipatu poligonoan daude. 6 Poligono honetako hirigintza fitxan besteak beste zera aurreikusten da, hain zuzen ere, eremua garatuko duen plan berezi baten idazketa. Hirigintza fitxaren arabera, gainera plan berezi honetan herri-bideetako auzia konpontzeko zehaztapenak aurreikustea agintzen da. Bestalde argi dago 6 poligono horretan egun dagoen industri jarduera legeztatzeko eta antolatzeko derrigorrezkoa dela plan berezi honen idazketa. Horrela Planeamenduko Arau Subsidiarioak onartu zirela 20 urte igaro ondoren plan berezi hau ez da oraindik idatzi ere egin.

Beraz Arau Subsidiarioetako aginduak jarraituz eta plan berezia idatziz udalak gasturik egin gabe herri-bidearen auzi historiko honekin amai badezake egia esan ez da justifikatzen herri-bide berri baten proiektua exekutatzea non eta, 6 poligonoaren muga mugan eta kasu batzuetan barrutik sartzen denean. Are gehiago proiektu hau gauzatzeko lursailen desjabetzea derrigorrezkoa denean.

2.- Aurrekontu gordailurik ez egotea aurreikusia:

Lezoko Udalak 2007ko ekainaren 13an ondorengo akordioa onartu zuen:

"BAT: Aurkezturiko alegazioak ez onartzea.

BI: Behin betikoz onartzea "Borda eta Olamarta baserrien inguruetan herri-bidearen exekuzioaren eta erabateko moldaketaren Proiektua, eta era berean herri-bidearen ibilbidearen eranskinarena".

HIRU: Haren onura publikoa eta interes soziala deklarazioa berrestea L.E.F.eko 9 eta 10. artikuluen arabera.

LAU: Afektaturiko ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betikoz onartzea haien titularitatea azalduz eta, era berean, haien gain indemnizagarri suerta daitekeen edozein eskubide edo interes eduki dezaketen guztienak, nahitaezko desjabetzearen legearen ildotik .

BOST: Akordio honen jakinarazpena pertsonalki egitea 1 eranskin horretan azaltzen diren pertsonei.

SEI: Administrazio eskumendunari desjabetze hau premiazkoa bezala deklaratzeko eskaera egitea."

Bestalde 2007ko ekainaren 13an bertan onartu zein behin betikoz 2007 urterako udal aurrekontua. Aurrekontu hauetan proiektu hau gauzatzea aurreikusten zenez egun horretan gobernu batzordeak hartutako akordioa aurrekontuetan aurreikusitakoarekin bat zetorren.

Haatik, udalak aurretik, hain zuzen ere 2007ko martxoaren 29an ondorengo akordio hau hartu zuen:

"BAT.- Hastapenez onartzea "Borda eta Olamarta baserrien inguruetan herri-bidearen exekuzioaren eta erabateko moldaketaren Proiektua, eta era berean herri-bidearen ibilbidearen eranskinarena".

BI.- Haren onura publikoa eta interes soziala deklaratzea L.E.F.eko 9 eta 10. artikuluen arabera.

HIRU.- Afektaturiko ondasunen eta eskubideen zerrenda hastapenez onartzea haien titularitatea azalduz eta, era berean, haien gain indemnizagarri suerta daitekeen edozein eskubide edo interes eduki dezaketen guztienak, nahitaezko desjabetzearen legearen ildotik.

LAU.- Akordio honen jakinarazpena pertsonalki egitea zerrenda horretan azaltzen diren pertsonei, jakinarazpen horretatik 15 egunetako epean egoki iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

BOST.- Akordio hori GAOn eta probintzian hedakuntza handienekoa duten egunkarietarik beste batean argitaratzea eta onartutako proiektua informazio publikorako ipinita edukitzea hilabete bateko epeaz.

SEI.- Afektaturiko Ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea."

Akordio hauek indarrean zeuden aurrekontuetako aurreikuspenik gabe onartu ziren arestian esan bezala 2007ko aurrekontuan ekainaren 13an onartu zelako behin betikoz.

Horrela Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 FORU ARAUAren 19.3 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, hau da:

"Toki administrazioak ematen dituen erabaki, xedapen, ebazpen eta egintzek, beraien bitartez gastuen orrian baimendutako muga izaerako kredituen zenbatekoa baino gehiagoko zenbatekoko gastu-konpromisoak eskuratu nahi direnean, zuzenbide osoko baliogabetasuna izango dute, sortzen diren erantzukizunei kalte egin gabe."

Beraz 2007ko martxoaren 27gobernu batzordearen akordioak osoko baliogabetasuna badute, hauen ondorengo direnak eta haiekin lotura zuzena dutenak, hau da herri-bide proiektuaren eta afektaturiko ondasunen eta eskubideen zerrendaren behin betiko onarpena ere ezinbestean baliogabeak dira, ondorioz 2007ko ekainaren 13ko gobernu batzordekoak haien jarraipen edo ondorengo direnean ere bai, baliogabetasun osoa ez baita inondik ere balioztatzen kasu honetan, proiektuaren eta afektaturiko ondasun eta eskubideen zerrendari aurrekontu gordailurik gabe hasierako onarpena emateak akordio hauek osoki baliogabetzen dituenez, ezinezko da akordio hauek behin betikoz onartzea, baliogabetasun osoaren ondorioetako bat osoki baliogabe den egintza administratiboa mundu juridikotik desagertzen dela baita. Auzitegi Goreneko ondorengo Sententziak adierazitakoa baieztatzen dute 2001ko urtarrilaren 19, 2001ko otsailaren 28 eta 2002ko ekainaren 24koak besteak beste.

Hori dela eta Borda eta Olamarta Inguruetan herri-bidearen exekuzioaren eta erabateko moldaketaren behin betiko onarpenari buruz eta era berean haren eranskinarena.

Txosten juridikoa ikusirik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onura publikoko eta interes sozialeko deklaratzea.

BI: Proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrendaren aurrean aurkezturiko helegitea onartzea.

HIRU: Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2007ko ekainaren 13an hartutako erabakia baliogabetzea.

6.- Luciano Morante Gonzálezi, Arretxene kaleko 1eko bebarruko 4. lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin-betiko lizentzia ukatzeko proposamena (2007HO300015).

 

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, dauden gorabehera teknikoak hobeto argitu nahian.

 

7.- Ignacio León Vargasi, Arretxene kaleko 1eko bebarruko 2. lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ukatzeko proposamena (2007HO300016).

 

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, dauden gorabehera teknikoak hobeto argitu nahian.

8.- Ana Díaz Gonzálezi, Arretxene kaleko 1eko bebarruko 5. lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ukatzeko proposamena (2007HO300017).

 

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, dauden gorabehera teknikoak hobeto argitu nahian.

9.- Juana Sotés Otzaini lizentzia ukatzea, Arretxe kalea, 1, behea, 6 lokalean egindako etxebizitzarako lehen erabilpenerako (2007HO300018).

 

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, dauden gorabehera teknikoak hobeto argitu nahian.

10.- Asier Castro Tobíasi lizentzia ukatzea, Arretxene kalea, 1, behea, 3 lokalean egindako etxebizitzarako lehen erabilpenerako (2007HO300019).

 

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, dauden gorabehera teknikoak hobeto argitu nahian.

11.- José Carlos Da Silva Nobregari, Arretxene kaleko 1eko bebarruko 1. lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ukatzeko proposamena (2007HO300021).

 

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, dauden gorabehera teknikoak hobeto argitu nahian.

 

 

 

GIZARTE ZERBITZUAK

12.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010008).

 

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko María Garmendia Ugartek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Maria Garmendia Ugarteri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero bi ordu zaintza eta atentzio pertsonaleko lanak egiteko (goizean ordu bat eta arratsaldez beste ordu bat). Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,36€/orduko da.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010009).

 

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko María Viñambres Díezek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: María Viñambres Díezi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 7 ordu astean. laguntza pertsonala eta akonpainamendua. egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 5,96€ orduko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

14.- Egoitza egonaldian sortutako defizita ordaintzeko proposamena.

Ikusirik adinekoen bizilekuan sartzeko Valentina Zabala Etxeberria eta Pedro Lekuonak egindako eskaera, era berean, azterturik gizarte langileak egoeraren larritasuna adierazteko egindako gizarte txostena eta finantziazioaren inguruko txostena, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea Valentina Zabala Etxeberria eta Pedro Lekuona Sagardiaren egoitza egonaldiak sortuko duen defizita Udalak beregain hartzea.

BI: Valentina Zabala Etxeberria menpekotasun arina duen pertsona izanik, Udalak defizita ordaintzeko konpromiso ekonomikoa hartzen du Foru Aldundiko plaza kontzertatua izan arte. Hain zuzen ere eguneko 62.24€.

HIRU: Pedro Lekuona Sagardia ez denez menpekotasuna duena baina eskubidea duenez egoitzako plaza izateko, Udalak defizita ordaintzeko konpromezua hartzen du. Hain zuzen ere eguneko 47,77€.

LAU: Udalak beregain hartzen dituen defizitak urtero errebisatuko dira.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna