2009.eko Urtarrilaren 27ekoa

Lezon, 2009ko urtarrilaren 27an, asteartean, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko urtarrilaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.-Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko urtarrilaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Guillermo de Lazon kaleko 20 behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena (2008H0300009).

 

Angel Baeza Bergazek, Guillermo de Lazón kaleko 20. beheko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Angel Baeza Bergazi, Guillermo de Lazon kaleko 20. behean, lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko otsailaren 13ko Alkatetzaren 06/143 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko otsailaren 13ko hitzarmena izenpetu zuen Angel Baeza Bergazekin, Guillermo de Lazon kaleko 20. beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Abenduaren 4ko hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren 06/890 Dekretuaren bidez eman zitzaion Angel Baeza Bergazi, Guillermo de Lazon kaleko 20. beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du:

BAT: Angel Baeza Bergazi, Guillermo de Lazon kaleko 20. beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Angel Baeza Bergazi, Guillermo de Lazon kaleko 20. beheko lokal ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 43,76 euro.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

     

     

    4.- 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokion 16. ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120004).

     

    U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 16. obra-ziurtapena.

    Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrerak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 16. ziurtapena onartzea, 71.685,52 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O- 99- 2136- 2008).

    BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

     

     

    5.- 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokion 17. ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120004).

     

    U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 17. obra-ziurtapena.

    Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 17. ziurtapena onartzea, 117.643,35 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O- 99- 2137- 2008).

    BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

     

     

    6.- 1 Sektoreko B-1 partzelan 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2008H0030020).

    Jose Ramon Mitxelena Mitxelenak, Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresaren izenean, 2008ko uztailaren 4an, Lezoko Arau Subsidiarioen 1 Sektoreko B-1 lursailean 6 etxebizitzako bi bloke eta garajeak eraikitzeko oinarrizko proiektua aldatzeko agiria aurkeztu zuen. Koldo Ander Arruti Blasek idatzitako eta dagokion profesionalen elkargoak ikus onetsitako agiriaren bidez, Mitxelenak eraikuntza lizentzia eskatzen du.

    Arkitekto aholkulariaren txostenak hauxe dio:

    "Orain aurkeztu den Oinarrizko Proiektua 1 Sektoreko B-1 lursailari dagokio; bertan, 12 etxebizitza eraiki nahi dira bi bloketan (A eta B). Behealdean, berriz, soto bat eraikiko da, 24 aparkalekurekin, instalazio gelekin eta etxebizitzak bertikalki lotzeko elementuekin (eskailerak eta igogailuak).

    Proiektua bat dator onartutako Plan Partzialaren Aldaketan ezarritakoarekin, alde idatzian nahiz grafikoan, eta bete egiten du baimendutako gehienezko lerrokaduren, sestren, eraikinen profilaren, aprobetxamenduen, teilatu-hegalen, estalkien eta ondoko lursailen mugekiko distantzien inguruan xedatutakoa, eta orobat eraikinen estetikaren inguruan finkatutakoa. Alabaina, ez du betetzen ez hegalen gehienezko luzerari buruz ezarritakoa (fatxaden luzeraren %50 gainditzen da) ez gailurreraino izan beharreko gehienezko altuerari buruz ezarritakoa (10,95 metro, P. Partzialean aurreikusitako 10,75 metroen aurrean).

    Halaber, Irisgarritasunari buruzko Legea eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu dira. Horren harira, eta aipatutako Legeari dagokionez, espazio libre bat egongo da oinezkoen sarbideetan, garajearen eta atariaren ateen bi aldeetara, 1,5 metroko diametroa duen zirkulu bat inskribatzeko modukoa. Horrez gain, garajearen sarreran (arrapalaren bukaeran) dagoen plataforma horizontalaren gutxieneko sakonera plataformaren zabaleraren berdina izango da.

    Era berean, 1. atarira sartzeko eskailera-bururik gabeko arrapalaren gehienezko luzera 10 metrokoa izango da eta malda %8 baino txikiagoa. Hasieran nahiz bukaeran, eta, hala badagokio, erdiko eskailera-buruan, espazio libre bat utziko da, 1,5 metroko diametroa duen zirkulu bat inskribatzeko modukoa.

    Azkenik, ibilgailuen sarbidean, espaloiaren lerrokaduraren aurretik espazio bat egokitu beharko da (espaloiaren eta garajeko atearen artean), 5 metroko luzera eta gehienez ere %5eko malda duena, gutxienez 2 metroko zabalera izango duen oinezkoentzako pasabidea ez oztopatzeko".

    Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak heldu den hau erabaki du:

    BAT: Jose Ramon Mitxelena Mitxelenari obra lizentzia ematea, Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresaren izenean, 1 Sektoreko B-1 lursailean 6 etxebizitzako bi bloke eta garajeak eraikitzeko, baldin eta txosten teknikoan finkatutako baldintzak betetzen baditu eta birpartzelazio proiektuaren aldaketa behin betiko onartzen bada.

    BI: Obrak hasi aurretik eta portzentajea kontuan hartuta (birpartzelazioaren aldaketa proiektuaren arabera), 411.741 euroko bermea jarri beharko du, urbanizazio obra publikoan sor litezkeen kalteei erantzuteko.

    HIRU: Obrei ekin aurretik, zuinketa akta egin beharko da, Udalari aurretik abisatu ondoren.

    LAU: Lanak bukatzeko epea hamabi hilabetekoa izango da, zuinketa aktaren egunetik aurrera kontatzen hasita.

    BOST: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

    • Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
    • U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
    • Eraikuntza berriaren argazkiak.
    • Obra berriaren Eskriturak

    SEI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 71.707,76 euro ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zerga 71.216,86 euro eta obra tasarena 490,90 euro).

    ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

    7.- 1 Sektoreko B2-3 partzelan 30 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2008H0030003).

     

    Luis Arozamena Elorzak, Usukoar Promociones, S.L. enpresaren izenean, 2008ko azaroaren 20an, Lezoko Arau Subsidiarioen 1 Sektoreko B2-3 lursailean 30 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko exekuzio proiektua aurkeztu zuen. Agustin Mitxelena Pelaez arkitektoak idatzitako eta dagokion profesionalen elkargoak ikus onetsitako agiriaren bidez, Arozamenak eraikuntza lizentzia eskatzen du.

    Arkitekto aholkulariaren txostenak hauxe dio:

    "Orain aurkeztu den exekuzio proiektua 1 Sektoreko B2-3 lursailari (lehen, B2-B3 lursailak) dagokio. Lursailari izena aldatu zitzaion, Lezoko Udalak behin betiko onartu zuen Plan Partzialaren Aldaketan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Bertan, 30 etxebizitza eraiki nahi dira bi bloketan (A eta B). Behealdean, berriz, soto bat eraikiko da, 30 aparkalekurekin, instalazio gelekin eta etxebizitzak bertikalki lotzeko elementuekin (eskailerak eta igogailuak). Halaber, B4 lursailaren aparkalekuen sotoa lotu nahi da, Plan Partzialaren Memoriaren 1.8.4.- Jabari eta erabilera baldintzak eta bide-zorrak" puntuan finkatutako moduan.

    Proiektua bat dator Plan Partzialean ezarritakoarekin, alde idatzian nahiz grafikoan, eta bete egiten du baimendutako gehienezko lerrokaduren, sestren, eraikinen profilaren, aprobetxamenduen, teilatu-hegalen, estalkien eta ondoko lursailen mugekiko distantzien inguruan xedatutakoa, eta orobat eraikinen estetikaren inguruan finkatutakoa.

    Halaber, Irisgarritasunari buruzko Legea eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu dira. Horren harira, eta aipatutako suteen aurkako babesari dagokionez, instalatu beharreko su-itzalgailu mota eta kopurua zehaztu beharko da, eta orobat suteetako ur-hartune kopurua eta kokapena.

    Kanpoko aparkaleku publikoei dagokienez, guztira 10 plaza egokituko dira lursailean. Horretarako, 7 plaza "A" blokearen ondoan jar daitezke eta zebra-bidea iparralderantz mugitu.

    Azkenik, ibilgailuen sarbidean, espaloiaren lerrokaduraren aurretik espazio bat egokitu beharko da (espaloiaren eta garajeko atearen artean), 5 metroko luzera eta gehienez ere %5eko malda duena, gutxienez 2 metroko zabalera izango duen oinezkoentzako pasabidea ez oztopatzeko".

    Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabakiak hartu ditu:

    BAT: Luis Arozamena Elorzari, Usukoar Promociones, S.L. enpresaren izenean, 1 Sektoreko B2-3 lursailean 30 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra lizentzia ematea, baldin eta txosten teknikoan finkatutako baldintzak betetzen baditu eta birpartzelazio proiektuaren aldaketa behin betiko onartzen bada.

    BI: Obrak hasi aurretik eta portzentajea kontuan hartuta, birpartzelazioaren aldaketa proiektuaren arabera, 1.028.348 euroko bermea jarri beharko du, urbanizazio obra publikoan sor litezkeen kalteei erantzuteko.

    HIRU: Obrei ekin aurretik, zuinketa akta egin beharko da.

    LAU: Lanak bukatzeko epea hamabi hilabetekoa izango da, zuinketa aktaren egunetik aurrera kontatzen hasita.

    BOST: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

    • Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
    • U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
    • Eraikuntza berriaren argazkiak.
    • Obra berriaen Eskriturak.

     

    SEI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.909,90 euro ordaindu beharko ditu, behin Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko apirilaren 22an 20 etxebizitzetarako eman zion lizentziaren zenbatekoa kenduta.

    ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

     

    Silbia Folgueirak bileratik alde egin du.

    8.- Apaiziartza baserriko zaharberritze lizentziaren iraungitzea onartzeko proposamena (2008H0320072).

     

    Lezoko Udalak, 2008ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpenaren bitartez Apaiziartza baserria zaharberritzeko eman den lizentzia iraungitzeko espedienteari hasera eman zion.

    Erabaki honen jakinarazpena jaso ondoren Garbiñe Irazusta Eskamendik emandako aditze epearen barruan alegazio idatzi bat aurkeztu du iraungitze espedientea etetea eskatuz.

    Bere eskaera arrazoitzeko zera adierazten du:

    2008ko apirilaren 7an Apaiziartza baserria zaharberritzeko exekuzio proiektua aurkeztu zuela eta Lezoko Udalak exekuzio proiektu horretan aldaketa esanguratsuak proposatzen zirenez, proiektua jendaurrean 20 egunez jarri behar zela adierazi ziola 2008ko ekainaren 13an egindako jakinarazpenean.

    Jakinarazpen horretan bertan proiektu arkeologiko bat aurkeztu beharra ere adierazten zitzaiola eta proiektu hau ez dela aurkeztu arestian aipatu jendaurreko epean gertatu dena ezagutzen ez dutelako eta horrela beharrezko ez diren gastuetan ez sartzeko.

    Aipatu 2008ko ekainaren 13ko jakinarazpenean, hain zuzen ere dokumentazio osagarri errekerituz egindakoa idatziaren izenburuan islatzen den bezala, argi eta garbi adierazten zen amaieran, zegozkion ondorioetarako proiektu arkeologikoa aurkeztu behar zela.

    Horrela, proiektua jendaurrean jarri ahal izateko derrigorrezkoa zen aipatu proiektu arkeologikoa aurkeztea eta ez alderantziz Garbiñe Irazustak dioen moduan, horretarako hain zuzen ere bidali zen dokumentazioa errekeritzeko jakinarazpen hori.

    Ondorioz ezin da onartu Garbiñe Irazustaren argudioa iraungitze espediente hau eteteko.

    Udal Arkitekto aholkulariaren txostena eta Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 216 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik

    Beraz, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak onartu ditu:

    BAT: Garbiñe Irazusta Eskamendik aurkezturiko alegazioak ez onartzea

    BI: Apaiziartza baserria zaharberritzeko eman den lizentziaren iraungitzea deklaratzea

    9.- Kale Nagusia 29 etxebizitzaren fatxada eta teilatua eraberritzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2009H0030003).

     

    URKIZU URRETABIZKAIA, JUAN LUISek, Kale Nagusia 29 etxeko administratzaile gisa, Kale Nagusia 29 zenbakian dagoen etxearen fatxada eta teilatua eraberritzeko obra lizentzia eskaera egin du, oinarrizko segurtasun eta osasun azterlana aurkeztu duelarik.

    Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

    BAT: Urkizu Urretabizkaia, Juan Luisi, Kale Nagusia 29 etxearen fatxada eraberritzeko obra baimenaren eskaera. obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

    - Teilatutik kentzen den uralita birziklatu beharko da.

    - Teilatuko nahiz fatxada eta balkoietako obrak egin ahal izateko, beharrezko diren segurtasun neurriak osatu beharko dira, sareak jarriz aldamioak babestuz, ikurrak ipiniz, hondakinak zuzen botatzeko hodiak ipiniz...

    - Aldamioen azpian, bai pertsonen nahiz kotxe kapoten iragatea bermatzeko, gutxienez 2mko leku librea utzi beharko da une oro.

    - Obra bukatzeko epea: 4 hilabetekoa, hasiaz geroztik.

    - Aldamioen okupazioa: 27m2

    BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.462,65€ ordaindu beharko ditu: (2.324,25€ eraikuntza zergagatik eta 2.138.40€ andamioak jartzeagatik).

    HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

     

     

    GIZARTE ZERBITZUAK

     

    10.- Aiton Borda jubilatu etxeko taberna, atezaintza eta garbiketa ustiatzeko lehiaketa deialdirako proposamena (2009GZ170001).

     

    Ikusi dut Aiton Borda taberna, atezaintza eta garbiketa ustiatzeko baldintza pleguak. Aztertu ditut, zerbitzu mota hau emateko beste udalerrietako baldintzak eta baita ere orain arte indarrean izandako baldintzak eta onartzeko asmoz alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

    BAT: Ontzat hartzea Lezoko Aiton Borda jubilatuen etxeko taberna, garbiketa eta atezaintza zerbitzuak ustiatzeko lehiaketa arautzeko baldintza juridiko-ekonomiko-administratiboen plegua.

    BI: Agiriak eta argibideak jaso nahiz eskaintzak eta eskabide orriak aurkezteko epe muga: hamabost egun egutegikoak, ustiatzeko baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerakoak.

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

     

    11.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntza emateko proposamena (2008GZ040011).

     

    Ikusi dut preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena. Alkateak proposaturik, eta gastuaren inguruan gizarte langileak egindako proposamenari udal kontuhartzaileak emango dion erantzunaren baldintzapean Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu den erabakia hartu du:

    BAT: PEREZ ARAMBURU, MARIA LOURDESi, 3.382,56€ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio.

    BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

     

     

    KONTUHARTZAILETZA

     

    12.- Fakturen 54. zerrenda onartzea.

     

    54. faktura zerrenda onartu da.

    URGENTZIAZ

     

    Bilkuran diren batzarkide guztien adostasunarekin onartu da gai zerrendan ez dagoen eta alkateak proposatu duen gaia tratatzea. Gizarte beharrizan larrietarako laguntzak banatzeko irizpideak dira eta komeni lehen bait lehen onartzea, laguntzak haien arabera banatzeko.

    13.- Irizpideak finkatzea gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei laguntzen banaketarako, 2009. urtea.

    Lezoko Udalean jaso diren gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ikusi eta horiei erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Gizarte beharrizan larrialdietarako dirulaguntza eskubidea izango dute 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzekoan jasotako baldintzen arabera.

    BI: Familia dirulaguntza jasotzeko eskubidea izango dute, beharrizan larrialdietarako dirulaguntza araudien baldintzak (erroda denbora eta adinarena...) betetzen ez dituzten herritarrek. Beharrezkoa izango da behar egoerari buruz gizarte langileak egindako gizarte txostena. Emate prozesua gizarte beharrizan larrialdietarako bera izango da.

    HIRU: Gizarte larrialdietarako eta familia dirulaguntzak emateko ondorengo irizpideak zehaztu eta onartzea.

    • A. Pentsionistak osatutako elkarbizitza unitateak. Gehienez hiru kontzepturengatik onartuko zaio dirulaguntza. Dirulaguntza eskaerak 2009 urte guzrirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira. Kontzeptu bakoitzarengatik onartuko diren kopuruak ondorengoak izango dira:

    -Alokairu eta etxebizitzaren kredituen interesen eta amortizazio gastuengatik, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 217€/hileko. Ohiko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 434€ guztira.

    -Etxeko mantenimendu gastuak: gehienezko kopurua 92.5€ hilean.

    -Istalazio eta konponketak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.

    -Elektrogailuak eta altzariak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.

    -Oinarrizko beharrak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.

    -Zorrak: aurreko kontzeptuaren arabera aipatzen diren kopuruak eta portzentaiak onartuko dira.

    • B. Lan egiteko adinean eta lanean edo gizarteratze hitzarmena sinatuak dutenek osatutako elkarbizitza unitateak. Bi kontzepturengatik onartuko zaio dirulaguntza. Hirugarren kontzeptu bat onartuko da baldin eta eskatzailearen edo elkarbizitza unitateko norbaiten gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko beharrezkoa denean, beti ere sinatutako gizarteratze hitzarmenaren baitan eta gizarte langilearen aldeko txostenarekin. Dirulaguntza eskaerak 2009 urte guzrirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira. Kontzeptu bakoitzarengatik onartuko diren kopuruak ondorengoak izango dira:

    -Alokairu eta etxebizitzaren kredituen interesen eta amortizazio gastuengatik, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 217€/hileko. Ohiko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 434€ guztira.

    -Etxeko mantenimendu gastuak: gehienezko kopurua 46.5€ hilean.

    -Istalazio eta konponketak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.

    -Elektrogailuak eta altzariak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.

    -Oinarrizko beharrak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.

    -Zorrak: aurreko kontzeptuaren arabera aipatzen diren kopuruak eta portzentaiak onartuko dira.

    D. Lan egiteko adinean eta lanean ez eta/edota gizartratze hitzarmena sinatzeari uko egiten diotenak osatutako elkarbizitza unitateak. Kontzeptu bakarrangatik jaso ahalko dute dirulaguntza.Dirulaguntza eskaerak 2009 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira. Kontzeptu bakoitzarengatik onartuko diren kopuruak ondorengoak izango dira:

    -Alokairu eta etxebizitzaren kredituen interesen eta amortizazio gastuengatik, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 109€/hileko. Ohiko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 218€ guztira.

    -Etxeko mantenimendu gastuak: gehienezko kopurua 22€ hilean.

    -Istalazio eta konponketak: kontzeptu hau ez da kontsideratzen lehentasunezkoa elkarbizitza unitate hauentzat.

    -Elektrogailuak eta altzariak: kontzeptu hau ez da kontsideratzen lehentasunezkoa elkarbizitza unitate hauentzat.

    -Oinarrizko beharrak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.

    -Zorrak: aurreko kontzeptuaren arabera aipatzen diren kopuruak eta portzentaiak onartuko dira.

    LAU: Gizarte larrialdietarako laguntzen onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

    -Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

    -Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz (hiruhilero).

    -Laguntza jasotzeko unean eskatu ziren baldintzak zerbaitetan aldatu badira udalari jakinaraztea.

    -Onuradunak ohiko etxebizitza aldatuz gero, jakinaraztea.

    -Ez dagozkien prestazioak edo kopuruak itzultzea.

    -Oinarrizko gizarte zerbitzuetara bertaratzea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen diotenean edota gizarteratze hitzarmenak sinatuta dituztenean.

    BOST: Udalaren aurrekontuaren arabera, beste irizpide eta neurriak hartu ahalko dira beti ere hemen aipatu diren dirulaguntza kopuruak gehitzeko edo gutxitzeko.

    SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

    GALDE ESKEAK

    Ez da izan galde eskaerarik.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna