2010.eko Uztailaren 13ekoa

Lezon, 2010eko uztailaren 13an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA Donibane kaleko Kultur Aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko ekainaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu egin da. Erdarazko aktan, lehenengo orrian, Jon Legorburu batzordekidearen bigarren abizena zuzen idatzi behar da: "Arrasta" dio eta "Arrastua" esan behar du.

Aldi berean, euskarazko aktan, 828.921. orrialdean 2010H0430003 dioen lekuan, 2008H0430003 esan beharko luke eta gaztelerazko aktan, 885.189. orrialdean, 2010H0430003 dioen lekuan, 2008H0430003 esan beharko luke.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Udaletxeko eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obraren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2010H0100003).

Lezoko Udalak 2010ko ekainaren 1eko Tokiko Gobernu batzordean Udaletxe Eraikinaren Iraunkortasuna eta Eraginkortasuna hobetzeko obrak Construcciones Nigurko, S.L.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan

  • Prezioa: 183.828,21€ BEZ barne (A-183).
  • Epea: 3 hilabete.

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 7.923,63€.

Construcciones Nigurko, S.L.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Nigurko, S.L.ri behin betikoz esleitzea Udaletxe Eraikinaren Iraunkortasuna eta Eraginkortasuna hobetzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

3.- Udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroa sortzeko eta funtzionamendua arautzeko proposamena (2010H0290001).

Lezoko Udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tzak, 16. artikuluan ezarrita dauka Udalak, udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen erregistro iraunkorra izango duela.
Erregistro horren helburua da, batetik, datu zeha­tzak ematea udal etxe­bizi­tza tasatuen adjudikazioa kudea­tzeko eta kontrola­tzeko eta, bestetik, informazio eguneratua eduki­tzea babes publikoko etxe­bizi­tzen programazioak dagoen eskaerara egoki­tzeko.

Akordio hau hartzen da Erregistroaren fun­tzionamendua arau­tzeko, oinarrituta batik bat Etxe­bizi­tza eta Gizarte Gaietako Sailaren araudian. Sail horrek 2008ko apirilaren 16an emandako Aginduan araututa geldi­tzen da Babestutako Etxe­bizi­tzak Eslei­tzeko Zerbi­tzu Publikoaren (Etxe­bide) etxe­bizi­tza eska­tzaileen Erregistroa.

Horren arabera, eta Lezoko Udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tzan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Udal etxebizitza tasatuen erregistroa sortzea eta bere funtzionamendua arautzea.

 

BI: Aipatu erregistroa arautzen duen artikulatua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.- Jauregialdeko obrako 1. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0110003).

Otegi-Gaztañaga, S.L.k Jauregialdeko berurbanizatze obrari dagokion 1. ziurtapena aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra, eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Otegi-Gaztañaga, S.L.ak, aurkeztutako 1. ziurtapena onartzea, 84.870,14€ (BEZ 13.579,22€) 98.449,36 € delarik eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO99/594).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Babespeko apartamentuen ekipamendu horniketaren behin betiko esleipena (2010H0170002).

Lezoko Udalak 2010ko ekainaren 30ko Tokiko Gobernu Batzarrean babeseko apartamentuen ekipamendua erosteko kontratua Gerodani behin behinekoz esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: BEZ gabe 86.922,21 €.
  • Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 4,346,11 €.

Gerodanek adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gerodani behin betikoz esleitzea babeseko apartamentuen ekipamendua erosteko kontratua, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

EUSKARA-KULTURA

6.- Altzate auzoko jaietarako dirulaguntza emateko proposamena (2010KU010005).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Kultura eta Gazteria saileko zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Altzate Auzo Elkarteari 3.300 €tako (AD-413) dirulaguntza ematea 2010ko Altzate auzoko jaietarako.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Gaintxurizketako jaien antolaketarako dirulaguntza emateko proposamena (2010KU010003).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Kultura eta Gazteria saileko zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Julian Mendizabal Toledori, 3.300 €tako (AD-417) dirulaguntza ematea Gaintxurizketa jaien antolaketarako.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- 2010eko Santakrutz jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena (2010KU010004).

 

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Kultura eta Gazteria saileko zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2010eko Santakrutz jaiak egin ahal izateko, jarraian agertuko ditugun elkarteei guztira 22.929,89 €tako dirulaguntza ematea.

BI: Ordainketa modua dela eta, direla tarte, hasieran, kantitate horien %80 banatuko da (18.343,91 €). Gainontzeko %20 (4.585.98) diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

Jarraian banan banako dirulaguntzen xehetasunak.

 

Erregistro Zbkia

Elkartea/Erakundea

80%

AD

2193

Allerru Kirol Elkartea [danborrada]

1.600,00 €

1.280,00 €

421-1

2422

Altzate

1.600,00 €

1.280,00 €

421-2

2189/2280

Gazte Asanblada

4.050,00 €

3.240,00 €

421-3

2279

Ixkulin elkartea

11.654,89 €

9.323,91 €

421-4

2125

Murixka Dantza Taldea

1.755,00 €

1.404,00 €

421-5

2195

Tiñelu Elkartea

2.270,00 €

1.816,00 €

421-6

22.929,89 €

18.343,91 €

 

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KONTUHARTZAILETZA

9.- Fakturen 26 eta 27. erlazioen onarpena.

Fakturen 26 eta 27. erlaziona onartu da.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

10.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera (2010GZ010001).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko E.N, MºJ-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: E.N, MºJ-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean 3 egun 2 orduz zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,74€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

11.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010ko ekainaren 30az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URGENTZIAZ

Alkateak dio presazko lau gai aurkeztu nahi dizkiola batzarrari. Batzarkideak ados daude azaldutako lau gaien urgentziarekin eta tratatzera pasatu dira.

12.- Alkatearen D10/00559. dekretua berrestea (2010ALO30063).

Lezoko Herri Eskola Ikastetxean obrak egiteko diru laguntza eskaera luzatzea onartzen duen D10/00559 dekretua aho-batez berrestu egin da.

13.- Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obra kontratazioaren behin behineko esleipena (2010H0100006).

Lezoko Udalak 2010eko apirilaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarraren akordioaren bitartez Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko proiektua onartzea, obren kontrataziorako espedientea prozedura negoziatuan eta arautuko duten baldintza pleguak onartzea erabaki zuen.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Endaran Eraikuntzak (Jokin Etxezurieta).

2.- Arriña Eraikuntzak, S.L.

3.- Construcciones José Urraca, S.A.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Hirigintza Teknikariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Endaran Eraikuntzak aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obrak Endaran Eraikuntzaki (Jokin Etxezurieta) behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 149.914,94 €, BEZ barne (A 184).
  • Exekuzio epea. 3 hilabete.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 6.352,3€.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

14.- Itturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareen eta argiztapenaren obra kontratazioaren behin behineko esleipena (2010H0100007).

Lezoko Udalak 2010eko martxoaren 15ko Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako 195 Dekretuaren bitartez Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko memoria onartzea, obren kontrataziorako espedientea prozedura negoziatuan eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea erabaki zuen.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Endaran Eraikuntzak (Jokin Etxezurieta).

2.- Arriña Eraikuntzak, S.L.

3.- Construcciones José Urraca, S.A.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Hirigintza Teknikariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Endaran Eraikuntzak aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik hona eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obrak Endaran Eraikuntzak (Jokin Etxezurietari) behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 112.336€, BEZ barne (A 125).
  • Exekuzio epea. 60 egun.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 4.760 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

15.- Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obra kontratazioaren behin behineko esleipena (2010H0100008).

Lezoko Udalak Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obrak.

 

Kontratatzeko prozedurari ekitea ongi irizten dio, auzo horren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz aipatu legeko 105 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Udal Zerbitzuek idatziriko Memoriaren arabera obra honen aurrekontua 53.779,46 € BEZ barne eta exekuzio epea hilabete eta erdikoa, beraz 153-2, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresek aurkeztu dituzte aurrekontuak:

1.- Endaran Eraikuntzak (Jokin Etxezurieta).

2.- Arriña Eraikuntzak, S.L.

3.- Construcciones José Urraca, S.A.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Hirigintza Teknikariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Endaran Eraikuntzak aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Udal zerbitzu teknikoek idatziriko memoria onartzea.

BI: Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

HIRU: Kontratu honetarako Gastua onartzea (A-182)

LAU: Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obrak Endaran Eraikuntzak enpresari (Jokin Etxezurieta) behin behineko esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 53.779,46 € BEZ barne.
  • Exekuzio Epea: hilabete eta erdi.

BOST: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.268,5 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SEI: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.196tik 885.204ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna