2011ko martxoaren 15ekoa

Mamia:

Lezon, 2011eko martxoaren 15ean, asteartea, 10:30 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Mª Pilar Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Iñigo Esnaola Arbiza eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011eko martxoaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko 2. faseko urbanizazio-obrei dagokion 13. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 13. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 13. ziurtapena onartzea, 103.756,39 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 46).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Kale Nagusiko 28. zenbakian igogailua jartzeko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0030022).

Francisco Javier Montero Martínek, Kale Nagusiko 28.eko jabekideen izenean (CIF H20449153) eraikuntza horren barnean igogailua bat jartzeko obra baimena eskatu zuen 2010eko azaroaren 29an (erregistro zenbakia 3869). Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2010eko azaroaren 25eko bisatua daraman Iñaki Palacio Erauskin arkitektoak sinatutako proiektua aurkeztu du.

Ulahi sustatzaileari egindako eskaera eta gero, proiektua osatzeko falta ziren dokumentazioa aurkeztu zuen Francisco Javier Montero Martínek 2011eko otsailaren 4ean, Iñaki Palacio Erauskin arkitektoak sinaturik eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2011ko otsailaren 3ko oniritzi zigiluarekin (erregistro sarrera zenbakia 441).

Era berean aurkeztutako proiektuarekin bat datozela adierazteko kale Nagusiko 28ko jabekide guztiek sinatutako agiria aurkezten da.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Francisco Javier Montero Martíni, Kale Nagusia 28. zenbakiko Jabeen Komunitateen izenean, Kale Nagusiko 28. zenbakian igogailu bat jartzeko obra lizentzia ematea, baldintza hauekin:

Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 170,33 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Errekalde etxean (Errekalde Bailara, 22) hotel bat irekitzeko lizentzia emateko proposamena (2008H0050002).

Pilar Azurmendi Muguruzak 2011ko martxoaren 4an agiri batzuk aurkeztu zituen (sarrera erregistro-zenbakia: 838), Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko otsailaren 15ean hartutako erabakiarekin bat etorriz, Errekalde etxean hotel bat irekitzeko lizentzia eskuratu ahal izateko.

Udal arkitekto teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Pilar Azurmendi Muguruzari Errekalde etxean (Errekalde Bailara, 22) hotel bat irekitzeko lizentzia ematea.

BI: Eraikuntzen gaineko zergagatik 2.214,74 € kitatzea.

(Kitapen hori egiteko, kontuan hartu dira egindako lanen kostua, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko otsailaren 15ean hartu zuen erabakiaren jakinarazpenean adierazi zitzaion moduan, eta jada ordaindutakoa kendu dira).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Ingurumen aholkularitzaren kontratazioaren urte betez egiteko esleipenaren proposamena (2011H0160001).

Lezoko Udalak hiru enpresa gonbidatu ditu Ingurumen Aholkularitzaren kontratazioan parte hartzeko. Kontratu hori publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez izapidetuko da.

Kontratu honen esleipena negoziazio bidez egingo da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 153 eta 162. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, testu horren 158 artikuluan jasotako kasua baita.

Ibon Goikoetxea Retegiren, Ekogarapen enpresaren eta Leire Beteta Merinoren eskaintzak jaso ditu Udalak.

Gastu hau, "Ingurumen Aholkularitza" udal aurrekontuetako partidan aurreikusten da: AD 90/2011: 23.948,10 € 2011rako eta AD 91/2011: 7.982,70 € 2012.ekitaldirako.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ingurumen Aholkularitzaren kontratua Leire Beteta Merinori esleitzea, baldintza agiriarekin bat etorriz, urtebeterako (2011ko apirilaren 1etik 2012ko martxoaren 31 arte), 31.930,80 €ren truke.

BI: Interesatuak 1.333 €ko behin betiko fidantza jarri beharko du, esleipen honen iragarkia kontratugilearen profilean argitaratu eta hamabost eguneko epean.

HIRU: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

LAU: Kontratu hau 30/20007 legean xedatutakoaz gain, aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzua luzatzeko kontratuaren prezioa zuzentzeko proposamena (2010GZ170002).

Txosten teknikoa ikusirik eta administrazio klausula partikularra azterturik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea 2011/01/18ko Tokiko Gobernu Batzarrrak onartutako kontratu luzapenaren gastuari errektifikazioa egitea.

BI: 2011/01/01tik 2011/12/31ra bitarteko kontratuaren gastua onartzea: 49.440€ (AD-2), (48.000€ri izaera nazionala duen aurreko urteko KPI aplikatuz ematen duena).

HIRU: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Preso daudenen familientzako eta auziperatuentzako 2011ko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2011GZ190001).

Ikusirik preso daudenen familiei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, halaber, udalak dirulaguntzak emateko duen araudi orokorra eta dirulaguntzen banaketa baldintzatuz 2011ko udal aurrekontuetan kontzeptu honengatik gastu partida onartzera, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: Deialdiaren iragarkia GAOn argitaratzea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

HIRU: Diru laguntzen banaketa baldintzatua gelditzen da, 2011ko udal aurrekontuetan kontzeptu horrengatik gastu partida onartzera.

KONTUHARTZAILETZA

8.- Fakturen 4. erlazioa onartzea.

Onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko martxoaren 1az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ.

Bileran diren batzarkide guztien adostasunarekin gai zerrendan ez dauden beste bi gai aztertu eta erabaki dira.

10.- Aralar kalean egiten ari diren etxebizitza tasatuetako 1-D etxebizitza egokituaren antolaketa aldatzeko obra baimena (2011H0030004).

Tokiko Gobernu Batzar honek Aralar kalean 20 etxebizitza tasatu eraikitzeko baimena 2010eko uztailaren 29an eman zion Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A.ri. 2010eko azaroaren 2an exekuzio proiektua onartu zuen eta 20 etxebizitzen behin behineko kalifikazioa onartu zuen.

Etxebizitzen esleipena zozketa publiko bidez egin zen. Elbarrientzat egokitutako etxebizitza bat dago eraikinean eta hura erosteko izena emanda zeuden bi pertsonek uko egin diote eskainitako erosketari. Bigarren esleipendunaren errenuntzia 2011 martxoaren 10ean erregistratu da. Hura ikusirik alkateak egun berean emandako D 11/00389 dekretu bidez egokitutako etxebizitza hori beste etxebizitzak eskatu zituztenen itxaron zerrendakoei eskaintzea erabaki du.

Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A.k martxoaren 14ean erregistratutako eskaeran dio eraikitze lanak aurreratua daudela eta egokitutako etxebizitzan zenbait aldaketa egin daitezkeela, logeletako azalerak berdintze aldera, baina beste kontu batzuk ezingo direla aldatu (etengailuen eta sukalde gainaren altuerak, komunaren neurri eta elementuak, eta balkoirako sartu irteerako atea). Horiek horrela baimena eskatu du aldaketak egiteko.

Tokiko Gobernu Batzar honek zera erabaki du:

BAT: Eskatutako aldaketa baimena ematea, baldin eta aurrez 1/50 eskalako plano akotatuak aurkezten baditu gela guztien azalera berriak zehaztuz eta haietatik ondorioztatzen bada etxebizitza babestuen araudiak ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen direla.

BI: Lanak amaitu ondoren obra bukaerako ziurtagiriak eta behin betiko kalifikaziorako aurkeztu beharreko dokumentuetan aldaketa hau jaso beharko da.

HIRU: 1-D etxebizitza honen salmenta kontratuan aldaketa hauen berri jasoko da eta baita eguneratutako planoak ere.

11.- Apaiziartza baserri ondoko eraikina eraisteko aginduari buruz. (2009H0470006)

Hirigintza eta Ingurugiroko Zinegotzi Delegatuak Apaiziartza baserri ondoko eraikina eraisteko aginduaren egoeraren berri eman du. Horretarako irakurri da Udaltzainburuak atzo goizean eraiste agindua betetzera joandakoan gertatukoaren berri ematen duen idatzia.Zinegotzi delegatuak dio martxoaren 28 bitarteko epe berri bat eman zaiela jabeei eraikina eraisteko. Gaurko gastuak, eraikina dagoen hormigoizko solera kentzeko udalak kontratatutako enpresak egingo diren gastuak eta eraiste proiektua idaztearen gastuak jabeen kontu izango dira.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.501tik 885.506ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna