2011ko maiatzaren 10ekoa

amia:

Lezon, 2011ko maiatzaren 10ean, asteartea, 8:20 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Pili Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Iñigo Esnaola Arbiza eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011eko apirilaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

Erderaz idatzitako aktan, EPArentzat lokala alokatzeko kontratua onartzeko proposamenaren gaian "El último acuerdo es de la Junta de Gobierno Local de 26 de abril de 2011" esan beharrean "El último acuerdo es de la Junta de Gobierno Local de 23 de marzo de 2010" esan beharko luke.

Aldaketa horrekin akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Aralar kaleko 3 eta 5 zenbakietan dauden garajeetan ibilgailuak gordetzeko garajeen obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2011H0040001).

Juan Ramón Michelena Zubizarretak, Michelena y Lecuona, Sucesores, S.L. enpresaren izenean, jarduera lizentzia eskatu zuen Aralar kaleko 3. eta 5. zenbakietan dauden garajeetan ibilgailuak gordetzeko.

Aldameneko bizilagunei jakinarazi zaie, eta arauzko epean ez dute inolako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Juan Ramón Michelena Zubizarretari, Michelena y Lecuona, Sucesores, S.L. expresaren izenean, Aralar kaleko 3. eta 5. zenbakietan dauden garajeetan ibilgailuak gordetzeko. Nolanahi ere, aurkeztutako proiektuetan adierazitakoa bete beharko du.

Lanak bukatu ondoren, garajeen lehen okupazioaren udal eskaera eskatu beharko du. Horretarako, ondorengo agiriak ekarri beharko ditu:

Agiri tekniko ikus-onetsia, proiektuan adierazten diren neurri zuzentzaileak betetzen direla eta lanak bukatu direla ziurtatzen duena.

Suteen kontrako instalakuntzei buruzko agiri teknikoa, jarri diren suteen kontrako instalakuntza guztiak proiektuan agertzen direnekin bat datozela eta, proba guztiak egin ondoren, martxan daudela ziurtatzen duena.

Garajeetarako oinezkoen sarbideen aldaketak jasotzen dituen plano bisatua.

BI: Lanak bukatu ondoren, garajeen jarduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko du.

HIRU: izentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.634,17 € ordaindu beharko ditu. (851,20 € E.Z.rengatik eta 782,97 € garaje tasen jarduerarengatik)

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

§ Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

§ Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Jaizkibel hiribideko 1, 5. lokalean autoen konponketa jardueran aritzeko jardueraren aldeko proposamena (2011H0050003).

Yuri Berasategik eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Jaizkibel Hiribideko 1, 5. lokalean autoen konponketa jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

4.- Guillermo de Lazon kaleko 10. zenbakiko fatxada eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2011H0030006).

Coro Rubio Palaciosek, Guillermo de Lazon kaleko 10. zenbakian dagoen etxeko administratzaile gisa, obra baimena eskatu du etxe horretako fatxada eraberritzeko.

Baimen eskaerarekin batera, segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana ere aurkeztu du.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, era beran, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Coro Rubio Palaciosi, Guillermo de Lazon kaleko 10. zenbakian dagoen etxeko administratzaile gisa, obra baimena ematea etxe horretako fatxada eraberritzeko, honako baldintza hauekin:

§ Oinezkoak eta ibilgailuak babesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak ezarriko dira, aurkeztutako segurtasun azterlanaren arabera.

§ Aldamioak jartzeko orduan, bi metroko tartea utziko da espaloian, oinezkoek arazorik gabe ibili ahal izateko.

§ Fatxadan babes sareak jarriko dira,

§ Lanak amaitzeko epea 60 egunekoa izango da, baimenaren jakinarazpena jasotzen denetik zenbatuta.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 1.491,50 € ordaindu beharko ditu (eraikuntzen gaineko zergarengatik 1.088,30 € eta bi hilabetez aldamioak jartzeagatik 403,20 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

§ Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

§ Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

5.- Seme-alaben zaintzagatik egindako lan-murrizketa eskaria onartzeko proposamena (2011PE100007).

Kristina Irastorza Alustizak, 2011ko martxoaren 15ean aurkeztutako idatzian, lan murrizketa egiteko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik

Lan murrizketa, 2011ko irailaren 1ean hasi eta 2012ko otsailaren 29a bitarte iraungo luke, jornadaren %42,85koa izango litzateke, egunean 3 ordu, eta lanaldiaren amaieran egingo luke.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ontzat hartzea Kristina Irastorza Alustizak seme-alaben zaintzagatik egindako lan murrizketa eskaria, lanaldiaren %42,85koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:

§ Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4 ordu eginez, 8:00etatik 12:00etara. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.

§ Lan-murrizketak 2011ko irailaren 1ean hasi eta 2012ko otsailaren 29a bitarte iraungo du.

BI: Lan murrizketa irauten duen bitartean, Idazkaritzan, Kristina Irastorza Alustizaren ordezkapena bete egingo da.

HIRU: Erabaki honen berri interesatuei ematea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

§ Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

§ Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

6.- Pasaia-Lezo Lizeoa, Irak. Koop. Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena (2011KU360009).

Proposamena mahai gainean uztea erabaki da.

KONTUHARTZAILETZA

7.- Fakturen 14. erlazioa onartzea.

Fakturen 14. erlazioa onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko apirilaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Aurrez batzar kide guztiek ontzat harturik gai zerrendan ez zeuden lau gai aztertzea erabaki da.

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaerak onartzeko proposamenak (2011GZ010001 eta 2011GZ010002).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko interesatuek egindako eskabideak eta gizarte langileak egindako gizarte txostenak, aldi berean, alkatetzak proposaturik, hona hemen Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak:

BAT: 2011GZ010001 espedienteko interesatuari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, hileko 8 ordu etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera. Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik orduko 9 € eurokoa da. 72€ hileko.

BI: 2011GZ010002 espedienteko interesatuari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, hileko 6 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera. Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,81€ orduko euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Apartamentu babestuetarako eskaera onartzeko proposamena (2011GZ090004).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia, era beran, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko Jose Manuel Garbizuk egin duen eskaera.

BI: Onartzea Jose Manuel Garbizuk apartamentu babestuen erabilpenagatik ordaindu behar duen hileroko prezioan %75ko beherapena egitea.

HIRU: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean. Bi hilabeteko epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo sei hilabeteko epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

11.- 2011ko Mendekoste jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena (2011KU010001).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak Festa Batzordean aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak zera erabaki du:

BAT: Mendekoste jaiak egin ahal izateko jarraian agertuko ditugun elkarteei, alkate dekretuz emandakoa guztira 8.959 €tako dirulaguntza berrestea 2011ko Mendeskote jaietarako.

Erregistro

Dekretu Zbkia

Elkartea/Erakundea

80%

AD

Zbkia

1271

Aiton Borda

570,00 €

456,00 €

254

1174

Portualdeko hostalariak

649,00 €

519,20 €

259

1253

Tiñelu Elkartea

3.190,00 €

2.552,00 €

255

1270

Gazte Asanblada

3.200,00 €

2.560,00 €

256

1307

Zabarre taldea

1.200,00 €

960,00 €

257

1349

AEK

150,00 €

120,00 €

258

8.959,00 €

7.167,20 €

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.558tik 885.563ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna