Dantza

Dantza

Zen del Sur "Órbita"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Objektu fisikoa beste baten inguruan deskribatzen duen bidea, indar zentral baten eraginez.

Órbita mugimenduan dagoen poesia hutsa da eta metaforikoki adierazten du esentzia bera eta marka ezabaezin baten marka duten Cádiz, itsasoa eta flamenko artea duten bi artista hauen artean sortzen den harremana.

Indarrez eta sentikortasunez beteriko lana, egiazko misgenerazio artistikoa eta artearen ikuspegi integratzailea eta berau osatzen duten hizkuntza eszeniko desberdinak ikus ditzakezu.

Zen del Sur

Zirkotik eta dantzatik datozen bi artistaren bat-egitetik jaio zen Zen del Sur, Carlos López eta Antonio Vargasen eskutik, hain zuzen ere. Euren ibilbide profesionalak elkartu eta proposamen artistiko bateratu bat garatzea pentsatu zuten, dantza akrobatikoa, musika, zirkoa eta beste zenbait arte uztartuz.

Konpainiak sustatzen duen ikaskuntza-ereduan funtsezkoak dira, prozesu artistiko osoan, inprobisazioa eta hizkuntza berrien esplorazioa. Azpimarratzekoa da artisten izaera polifazetikoa, ikusmina sortzeko duten gaitasuna eta gorputzaren kontrolaz eta adierazkortasunaz baliatuz eszenategian sentsibilitate berezi bat transmititzeko duten ahalmena.

  • Interpreteak: Carlos López Aragón (dantza, akrobazia, cyr gurpila, pianoa eta perkusioa), Noemí Pareja Muñoz (dantza, boleadorak, gitarra eta perkusioa)
  • Argi-teknikaria eta -diseinatzailea: Almudena Oneto
  • Soinu-teknikaria eta -diseinatzailea: Oscar Vizcaíno
  • Eszenografia: Carlos Monzón eta Antonio García (kutxa flamenkoen eraikuntza)
  • Jantziak: Laura León eta Carmen Muñoz
  • Musika-konposizioa: Noemí Pareja eta Carlos López
  • Koreografia: Carlos López eta Noemí Pareja
  • Ekoizleak: Zen del Sur
  • Zuzendaria: Carlos López
  • Zuzendariaren laguntzailea: Noemí Pareja
  • Mirda Externa: Rob Tanion
  • Laguntzaileak: Karen Lugo eta Francisco Vidosa
Dantza

La Pulga & Miren Amuriza – “Gorria”

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Dantza

IU + Female + Fight (Lasala)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Hau presente egon da denboren hasieratik.
Lasalatik borroka bizitzan, oro har, eta dantzan bereziki, funtsezko elementutzat jotzen dute.


Fitxa artistikoa: artistikoa
Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
Laguntzailea: Jaiotz Osa
Dramaturgia: Judith Argomaniz, jaiotz Osa
Antzezleak: Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga
Jantzien diseinua: Xabier Mujika
Musika: M.I.A, Camille Saint-Saëns
Argazkia eta bideoa: Etanowski

Dantza

Mutu

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

MUTU hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz ari da. Pertsonen arteko erlazioek isolamendutik ateratzen gaituzte. Elkarrekin erlazionatzeari utziko bagenio, ia... izateari utziko genioke. MUTU komunikaziozko hiru atal taularatzeko saiakera da. Isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen du eta pertsonen arteko hartu-eman emozionala eta ulermena keinu txikienen bidez gorpuzten da.

Dantza

Emakumeak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

El Salvadorreko lau emakumek etxera itzuli behar dute, inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxean egon dira. Kontakizuna eta gertaerak beraiena dira, baina historia emakume guztiona.

Elkitaldi honek hiru zati izango ditu:

  • La historia de todas nosotras Dokumentala (20’). Itsaso Díaz (azpitituluak euskaraz). Itxaso Diaz bideogilearen aurkezpen dokumentala (15’). Dagoeneko 16 jaialditan aukeratua izan da eta egun Bilboko “Cine Invisible” jaialdian saritua (emakume batek egindako obrarik onenaren saria) eta beste horrenbeste Ponferradako nazioarteko zinemaldian (saria: retina con igualdad)
  • Todas nosotras" Komikiaren aurkezpena. Elisabeth Casillas eta Higinia Gara.
  • Emakumeak” (18’) dantza garaikidearen emanaldia. Myriam Peréz eta Jone Amezaga
Dantza

Urbasa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

“Hutsun” txalapartari nafartarrek eta “Ortzi” zirkuko artistak Urbasa obra aurkezten dute. Naturarekin harmonian bizi diren bi lagunen bizitza hankaz gora jartzen da egungo gizarteak eta industrializazioak kutsatutako beste lagun bat eszenan sartzen denean. Bizitza, harremanak, natura….une honetan inoiz baino biziagoak diren baloreak erakusten dizkigu obrak.

Dantza

Murixka Dantza Taldea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Murixka Dantza Taldeak euskal dantza saioa eskainiko du.

Dantza

Haatik Dantza Konpainia "Errimak Bi Oinetan"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.

GARAI BATEKO ETA GAURKO BERTSO ETA DOINUEZ OSATUTAKO EMANALDI ENTRETENIGARRI ETA DIBERTIGARRI BAT.

Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziztu araziz.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldia egokia izan arren, espazio ezberdinetan erraz eskeintzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia.