2011ko urriaren 26ko akta

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2011ko urriaren 26, asteazkena, 19:30, eratu da OSOKO UDALBATZA, Apartekoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza eta Enrique Figueroa Laboa.

Ez dira bileran izan Angel Portugal Formoso, Lucia Aranburu De la Cal etaMikel Antxon Arrizabalaga Brusín.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- San Marko Mankomunitatean Lezoko udaleko lehenengo ordezkariaren izendapena aldatzeko proposamena (2011ID10008).

2011ko ekainaren 30eko Osoko Bilkuran Organo kolegiatuetan korporazioaren ordezkariak izendatu ziren.

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, alkatetza honek proposaturik, aldeko zazpi botorekin eta aurkako hirurekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Xubero Ubillos), udalbatzak organo kolegiatuetako ordezkarietan ondorengo izendapenaren aldaketa egitea erabaki du:

BAT: San Marko Mankomunitateko lehenengo ordezkariaren izendapena aldatzea, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra izendatuz Ainhoa Zabalo Loyarteren ordez.

Aldaketa horren ondoren hau izango da Lezoko Udalak San Markoko Mankomunitatean duen ordezkaritza:

San Markos Mankomunitatea

1. Titularra

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

2. Titularra

Eneko Lartigue Zabalecu

1. Ordezkoa

Luis GarridoCorral

2. Ordezkoa

Angel Portugal Formoso

Kepa Garbizuk dio beraien aldarrikapena dela oposizioak ere horrelako organoetan ordezkaritza izatea. Horregatik bozkatu dute proposamenaren aurka.

2.- 2012. ekitaldirako Ordenantza Fiskalak onartzeko diktamena (2011KO290005).

Alkateak Ogasun batzordeko diktamena onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

Ogasuneko Batzordearen Lehendakariak azaldu ditu 2012. urterako ordenantza fiskalak eratzeko erabilitako irizpideak, ikerketa ekonomikoen eta kontuhartzailetzaren informeetan oinarriturik.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, Hazienda Batzordeak 2011 urriaren 13ean egindako bilkuran behean heldu dena, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo eta Luis Garridoren botoa alde dela eta Kepa Garbizu eta Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzien abstentzioarekin

DIKTAMINATZEN DU:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo Ordenantza Fiskal hauen aldaketari:

  • 2012ko egutegi fiskala eta Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra
  • Ondasun Higiezinen zerga
  • 3.Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zerga
  • 6-2.Ibilgailuen sarrerak eta ibiak
  • 6.3 Jabari publikoaren erabilpen pribatiboa
  • 6.4.Jabari publikoaren erabilpen pribatiboak jaietan
  • 6-5 Udal lokalak erabiltzearen tasa
  • 6-6 Kotxeak erretiratzea
  • 7-1 Ura
  • 7-3 Zaborra
  • 7-4 Herriko Kanposantua
  • 7-5 Auto-taxi Lizentziak
  • 7-6 Jarduera Lizentzia
  • 7-7 Establezimenduak irekitzea
  • 7-8 Hirigintza lizentziak
  • 7-9 Eskaera bitartez emandako dokumentuak
  • 7-11 Bekoerrota Kiroldegiaeta Altzate igerilekuak
  • 7-12 Plazeta Futbol Zelaia
  • 7-13Udalekuak
  • 7-14 Ludoteka
  • 7-15 Material Kulturala
  • 7-16 Udal Zerbitzuaren lan orduak
  • 7-17 Apartamendu Babestuak

Ainhoa Intxaurrandietak gogoratu du orokorrean KPIren adinako igoera proposatzen dela ura, zaborra eta zenbait autoren tasetan izan ezik. Horietan igoera handiagoa proposatzen dute. Azpimarratu du tasak ordaindu ezin dituenak ez dituela ordaindu beharrik izango haientzat hobari taula berri bat proposatu delako. Baita ere, esan du uraren tasa bi hilero ordaindu beharko dela, orain arteko lau hilabetez behineko kopuruak ordain errazagoak izan daitezen.

Kepa Garbizuk dio ez duela izan gaia aztertzeko nahikoa denborarik, baina aztertu duenaren inguruan iradokizun hauek egin nahi dituela:

Eraikuntzen Zergaren eranskinaren monumentu historiko eta artistikotzat jotako eraikuntzen zerrendaren errepasoa beharrezkoa dela deritzo, ez bailukete eraikin batzuk hor egon behar; Kale Nagusia 31 esate baterako. Beste eraikin batzuk berriz, falta direla dio, adibidez, Kale Nagusia 1, 3, 36, 38 eta 40 , Gurutze Santuaren plazako 3, 5 eta 7, eta Donibane kalea 4. Dena den, dio Alde Zaharreko Plan Espeziala onartua dagoela eta bertan aipatzen diren babestu beharreko etxeak jaso beharko liratekeela hemen.

Jabari publikoaren Erabilpen pribatiboaren tasan (6.3 zenbakia) igogailuak ez dutela ordainduko dio. Halere, Igogailuak, antenak eta besteak tasan (6.7 zenbakia) diru kopuru batzuk aipatzen dira igogailuentzat. Zalantzarik ez izateko 6.3ko aipamena kentzea proposatu du.

Udal lokalak erabiltzeagatik dagoen tasan gaztelerazko bertsioan zuzenketa bat proposatu du: “por utilización superior a 4 horas diarias” eta “por utilización superior a 8 horas diarias” “diarias” ordez “por día” jartzea proposatu du. Euskaraz “eguneko” dio testuak.

Tasa berean, salbuespenetan, dio Donibane kaleko kultur aretoa partikularrei ez zaiela alokatuko baina, gero, 6.5.2. atalean, dio 30 erabiltzailetatik beherako ekitaldietako ez dela Gezala Auditoriuma alokatuko, Kultura Aretoa baizik. Bere ustetan kontraesana dago bi arau horien artean.

Musika Eskolako prezio bat gaizki dagoela dio: tresna, talde eta osagarri batengatik Lezokoak ordaindu beharrekoa ez delako 353,29 €, 352,26 € baizik.Gogoratu du aurtengo ikasturteko prezioak plenoan onartu zirenean akats bera zuzendu zela eta, hala ere, GAOn akatsarekin publikatu zela prezioa.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin eta aurkako hirurekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Xubero Ubillos).

Onarpenaren aurka eman duten botoaren azalpen gisa ondoko argudioak azaldu ditu Kepa Garbizuk: batetik, hartu den KPIren erreferentzia ez dela 2012 urterako aurreikusten den %1,6a, baizik eta 2011rako aurreikusten den %3,2a. Bestetik, ez omen daude ados %3 eta %5 baino igoera handiagoak egiten direlako tasetan eta ondorengo hauek aipatu ditu adibide moduan: %10eko igoerak zenbait ibilgailuen tasan edo garabi loturetan; %15eko igoera uraren kontsumoan, kiroldegiko adin nagusiko kuotan; %40a kiroldegiko Lezokoen matrikulan; %208 igoera Gezala Auditoriuma mintegietarako erreserba prezioan. Igoera horiekin ados ez daudenez aurka bozkatu dutela dio.

Alkateak eta Ainhoa Intxaurrandietak proposamenean beharbada akatsak daudela. Esan dute Errepikatu dute beraien asmoa dela orokorrean KPIaren igoera aplikatzea eta %10eko igoera bakarrik ura, zabor eta zenbait autoren kasuan. Bihar bertan begiratuko dituztela udal kontuhartzailearekin Kepa Garbizuk esandakoak akatsak baleude haiek konpontzeko.

3.- 2011eko azaroaren 20an izango diren Biltzar eta Senaturako hauteskundeetarako mahaien osaketarako zozketa (2011ID25001).

INEren CONOCE aplikazio informatikoa erabiliz zozketa egin da.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:15ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 929.847tik 929.850ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna