2014ko urtarrilaren 30

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2014ko urtarrilaren 30ean, osteguna, 19:30ean eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral eta Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldea) Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza eta Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea)

Ez da bileran egon Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak taldea)

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko azaroaren 28ko osoko bilkurako akta onartzea.

Kepa Garbizuk, akats zuzenketa bat egitea eskatu du, erdarako aktaren hirugarren puntuan, zera dioenean:

“ Los puntos a, b y c se aprueban por unanimidad…”

Zera esan behar du:

“Los puntos a, b y d se aprueban por unanimidad…”.

Akatsa zuzendu ondoren, akta aho-batez onartu da.

Alkateak, gai zerrendaren laugarren puntua lehena tratatuko dela erabaki du, Musika Eskolako zuzendaria Biltzar Aretoan dago eta hark azalduko du gai hori.

4 Lezoko Musika Eskolak aurkeztutako mozioa, Musika eskolen funtzionamendurako Eusko Jaurlaritzaren finantziazioari buruz (2014ALO50001)

Alkateak, Xanti Espina, Lezoko Musika Eskolako zuzendariari, hitza eman dio eta honek, aurkezturiko ondoko mozioa irakurri du:

“Musika eskolak, heziketa sistematiko eta egonkor baten bidez, bai ume, gazte zein nagusien heziketarako, funtsezko osagarria edo hobekuntza eskaintzen dituzten hezkuntza-zentroak dira. Hauen helbururik nagusiena zaleen heziketa eta instrumentu eta ahots-taldeen sustapena da, nahi duten pertsona guztiak musika-praktikan has daitezen eta, sentikortasun eta adiera estetikoaren garapena arte-hezkuntzaren atala bezala.

Guztion hezkuntzan ezinbesteko lana betetzen dute, haien plan pedagogikoaren barruan adin, gaitasun eta musika-estilo guztietara egokitutako heziketa-eskaintzak egiten dituzte, eta, gure herriaren historia eta musika-ondarearen ezagutza eta zabalkuntzarako gune ere bihurtu dira. Eskolek gizartearekin duten konpromisoa aitortu behar dugu, baita gure udalerriek, horiek mantentzeko egiten duten lana ere, Musika Eskolen garapenean laguntzen baitute, etorkizunari begira hezkuntza eta kultura arloko proposamen bezala balioa emanez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jasotzen zuen bezala, Musika Eskolak Euskadiko arte-hezkuntzaren erreferentziarik garrantzitsuena izan dira eta dira, beren ohiko ezarpenagatik, ekintza honek gizartean sortarazi duen erakargarritasunagatik eta, bereziki, toki-administrazioek (udalek) izan duten parte-hartzeagatik. Daukaten garrantzi sozialarekin (35.000 ikasle baino gehiago) eta udalen ahaleginekin bat etortzeko, Hezkuntza Sailak bere plangintza eta finantzaketan arreta eta baliabide bereziak eskaini dizkie.

Ildo honetan, 2006ko urriaren 11n, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura-batzordeak, aho batez legezkoa ez den proposamen bat onartu zuen. Bertan hurrengoa proposatzen zen:

“BAT. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailari Euskal Autonomia Erkidegoan musika eskolei buruzko ikerketa orokorra martxan jartzeko, koordinatzeko eta, kasua bada, idazteko eskatzen dio.

BI. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, Europan eredu egokia bezala ezarrita dagoen %33ko finantzaketa bost urteko epean lortzeko asmotan, musika eskolen diru-laguntzetarako (hauen finantzaketan toki-administrazioak parte hartzen dute) aurrekontu-zuzkidura, mailaz-maila, urte anitzeko plan batean handiagotzea eskatzen dio.

HIRU. Nolanahi ere, Sail honek oraingo aurrekontuetan onartuta eta ekitaldiaren amaieran burutu barik egon litekeen gastuaren atala musika eskolei zuzentzen den kontu-saila handiagotzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.”

Halaber, 2013ko otsailaren 28an, Legebiltzarrak aho batez hurrengo legezkoa ez den proposamena onartu zuen:

“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eskatzen dio musika eskolentzat zehaztu gabeko epean %33ko finantzaketa egonkorra lortzeko ekintza-plana ezartzea, mailaz-maila erabilgarri diren baliabideen esparruan aurreratzeko, eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin, bere jardueraren hobekuntza eta eguneratzean lan egitea, musika-hezkuntzako arloaren sendotzea lortzeko asmotan.”

Azken urte hauetan, Sailaren aldetik musika eskolen finantzaketak ia 2.500.000 €-ko jaitsiera garrantzitsua jasan du. Kasu gehienetan, toki-administrazioek bereganatu dute jaitsiera hau. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak emandako finantzaketa %14koa da soilik, hasieratik guztiok defendatutako europar eredutik oso urrun.

Horregatik guztietatik, Lezoko Tomas Garbizu musika eskolak, Udal Batzarrari hurrengo erakunde-adierazpena aurkezten dio:

ERAKUNDE-ADIERAZPENA

Lezoko udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, musika eskolentzat %33ko finantzaketa egonkorra lortzeko asmotan, Eusko Legebiltzarrak aho batez 2013ko otsailaren 28an onartutako transakzio-zuzenketa betetzea eta ekintza-plana ezartzea eskatzen dio”

Mozioa, onartu da aldeko 9 botorekin (BILDU udal taldea) eta 3 abstentzioz (EAJ-PNV udal taldea)
Kepa Garbizuk dio 2013ko otsailaren 28an Eusko Legebiltzarraren onartutako eskaeraren ondorioz Jaurlaritzako Saila gai honetan lanean ari dela. Legebiltzarrak diagnostikoa eta ebaluazioa egiteko eskatu dio Sailari, irizpide hauek emanez “ en un plazo de tiempo a determinar”, bi urte gutxi gora behera, 2015eko maiatzerako, “en el marco de los recursos disponibles”, “como referencia el 33%”, “no saben cuanto es el 100% ya que hay mucha variación de unos centros a otros”. Kepa Garbizuk dio EAJ alderdiaren proposamena ponentzia bukatzea eta ekintza plana onartzea dela %33ko gastua Jaurlaritzaren gain hartzeko.

Ainhoa Intxaurrandietak dio Lezoko Udala Musika Eskolaren gastuaren %50 ordaintzen ari dela. Ez zaio zentzuzkoa iruditzen Jaurlaritzak gaiaren inguruko erabakia atzeratzea.


2. Mozioa, Urnieta eta Irungo IATko langileak aukeztutakoa (2013ALO50022)

Alkateak, ITVko langile bati hitza ematen dio, eta honek, aurkezturiko ondoko mozioa irakurri du:

“TÜV Rheinland Iberica S.A. derrigorrezko ibilgailuen azterketako zerbitzu publikoen ustiatze emakidaduna da EAEko 8 IATetako 2retan ( Urnieta eta Irunen), Eusko Jaurlaritzako Industria sailak 30 urtez 1994/01/01 2023/12/31ra aktibitate honen ustiatzaile errejimenaren esleipena medio. Ibilgailuen azterketa teknikoen zerbitzu publikoan ezarririko kontzesio kontratuko erregimen juridikoan, bertan EAEko Industria zuzendariak zehaztutako lege eta arauak biltzen direlarik, Urnieta eta Irungo IATetako kontzesiodun TUV Rheinland Ibericari ezartzen zaizkio zerbitzuaren inguruko xehetasun guztiak, EAEko IATetako langileen baldintza nahiz eskuduntzak zehazten direlarik.

Gipuzkoako IATetako langileen baldintzak zehaztu eta erregulatzen dituen marku legala, Gipuzkoako PRECO "greba amaierako" akordioa da, sei hilabeteetako greba ondoren, TÜV Rheinland Iberica S.A. enpresa kontzesionario eta langile batzordearen artekoa. Bertan langileen lan baldintzen gain, aktíbitatearen kudeaketa zuzena eta IAT zerbitzu publiko egokia eskaitzea bermatzen da.

Akordio honen iraupena 2011/12/31an amaitu zen eta enpresaren jarrera orain arte ezkorra izan da akordio hau berritu eta eguneratzeari dagokionez, horren ondorio dira langileen geldialdi eta mobilizazioak, egoera desblokeatze aldera protesta moduan.

2012an IATko zerbitzuak 126 egunez izan du honen eragina, eta 2013an, 65 geldialdi egun eta ekainaren 15a ezkeroztik orain bitarte 160 egun baina gehiago dira greba egunak, enpresak langileei akordio hau berritzeko aukera ematen ez dielarik.

Gatazkaren ondorioak herritarrentzat beste lurralde batetara joan beharra da IATa egitera, gehiengoa Nafarroara, bertan enpresa kontzesioduna TÜV Rheinland Iberica S.A. delarik Doneztebe, Arbizu eta Berriozar kasu. Horrela gipuzkoar IATko erabiltzaileak bereak diren nafar IATetara joatera behartzen ditu eta bertan ordu luzeetako ilara itxaronaraztera. Beste zenbait gidarik aldiz ez dute IATrik egiten eta Irungo IATak eskaintzen dituen ordu apurren zain gelditzen dira (40 egun batazbeste).

Ondorioz, 65 geldialdi egun eta 159 egun baina gehiagoko greba ondoren eta zerbitzua geldirik edo eskasiaz eskaintzen delarik bi gipuzkoar IAT hauetan 2013an, enpresaren kudeaketa pribatuaren jarrerak bultzaturik, gatazkaren amaiera ekarriko duen akordiora iritsi nahi ez duelarik. Ondorio moduan (kontzesio kontratua ez betetzearen arduraz gain) milaka gipuzkoarren eskubidearen kalte larria (2013an 80.000 baina gehiago izango dira gidari kaltetuak) EAEko administrazioak antolaturiko IAT zentruetara joaterik ez dutelarik.

EAEko administrazioagan kaltea azterketen fakturazioan dagokion kanona jasotzen ez duelarik.

Gipuzkoako foru aldundian kaltea fakturako jasotzen duen BEZaren etorria izango ez duelarik.

Errepideetako segurtasunean ere eragina du hainbait ibilgailu derrigorrezko IAT azterketa ikuskatu gabe dabiltzalako hauen gidariak beste lurralde batera ez joatea erabaki dutelako, administrazioak derrigorrezko tramite hau Gipuzkoan normaltasunez egiteko aukera bermatu behar duelarik.

Hau guztiagatik, IATen kudeaketa EAEko administrazioko Seguritate Industrialeko Sailekoa izaki non kontzesio errejimena enpresa pribatuena den, Eusko Jaurlaritzako industria saileko zuzendariari dagokio IATen zerbitzuei buruzko hitzarmena betetzeko ardura zuzena. Denbora hau guztia igaro ondoren, ez da arrazoizkoa enpresari Gipuzkoako IAT zerbitzuak ez betetzea onartzea, aitzakitzat akordio batekin amaiera eman nahi ez dion gatazka hau erabiliz. Bestalde langileok ez dakigu Eusko Jaurlaritzako dagokion sailak txostenik baduen, informaziozkoa bada ere, edo administrazioa beharturik dagoen auditoria eta azterketak bertan behera utziak dauden.

Urnieta eta Irungo langileak Industriari adierazio diote Iehenbailehen adostasun batetara iristeko nahia horrela IAT derrigorrezko zerbitzu publikoa 100%an eskaini ahal dadin baita oraingo marku legalaren berrikuntza egokia burutu dadila. Gatazkaren amaiera berehaiakoa izango da enpresak langileek onartuak dituzten eskubideak errespetatzeko borondatea badu. Hau dela eta, Urnieta eta Irungo langileek legezko ordezkariaren bitartez:

Eskatzen dute:

Erakundeen babesa, behar beste mugimendu burutuz Eusko Jaurlaritza presatzeko:

1. Beharrezko diren egin ahalak burutu ditzan Iehenbailehen TÜV Rheinland lberica S.A. enpresa kontzesiodunarekiko gatazka konpontzeko non milaka gipuzkoarri eragiten dien.

2. EAEko gidariei ibilgailuen azterketarako IAT zentrua libreki hautatzeko eskubidea bermatzea honetarako behar diren neurriak hartuz non zerbitzua epe eta modu egokian eskaintzen delarik eta funtzio hauetarako behar beste langilerekin, horrela kalitatezko zerbitzua eskainiko delarik.

Mozioa, onartu da aldeko 9 botorekin (BILDU udal taldea) eta 3 abstentzioz (EAJ-PNV udal taldea)

3. Bonantza Auzo elkarteak aurkeztutako mozioa, Donibaneko bidegorriari buruzkoa (2014ALO50002)

Alkateak Jon Legorbururi hitza eman dio, eta honek, aurkezturiko ondoko mozioa irakurri du:

“Donibaneko bizilagunok eta guregana datozen bisitariek egoera onartezina daukagula Donibanera etorri edo Donibanetik oinez zein bizikletaz irteteko. Izan ere, Donibanetik Lezora doan bidearen espaloiak, zati handi batean behintzat, metro erdi eskaseko zabalera dauka eta, hortaz, ezin daiteke erosotasunez ibili. Bizikletek, berriz, bi aukera dituzte: espaloitik joan (ia ezinezkoa, oinezkoren bat baldin badator) edo, bestela, arrisku handia duen errepidetik aritu.

Irisgarritasuna, garraiobide jasangarriak sustatzea, batera eta bestera oinez edo bizikletaz joatea... bezalakoak hitzetik hortzera darabilgun garai hauetan, ordua dugu arazo larri honi irtenbide emateko. Berez, arazoa ez da beste mundukoa: Donibanetik Lezora doan kilometro eskaseko tarteaz ari fiara, Lezotik erraza baita inguruko herrietara edo Donostiara bidegorriz iristea. Baina, aldi berean, arazo larria da egunero bide hori erabili behar duten sanjuandarrentzat, aisiagatik edo, bestela ere, Donibanen ez dauden oinarrizko zerbitzuak baliatzeko herritik atera beharra dutenentzat; kontuan izan bide hau dela Donibanetik irten eta Donibanera iristeko bide bakarra.

Orain arte, konponketa zaila zuela esan izan zaigu, Iberdrolaren zentral termikoa elikatzeko zegoen ikatz-biltegiaren aitzakian. Baina, gaur egun, zentralaren jarduera etenda, ez dago aitzakiarik aspalditik eskatu izan dugun eta hain beharrezkoa den konponbideari ekiteko. Horrela, batetik, sanjuandarron bizi ¬kalitatea nabarmen hobetuko litzateke eta, bestetik, inguruetatik gurera datozenak ere oinarrizko segurtasunez gerturatuko lirateke, oinez zein bizikletaz.

Badira hilabeteak BONANTZA AUZO ELKARTEA arazo honen konponbidearen aldeko ekimena sustatzen dabilela. Ekimen honekin herritarren egonezina geure egin eta Lezo eta Donibaneko 34 talde eta elkarteren babesa jaso dugu eta baita 1.300 herritarren aldeko sinadura ere.

DONIBANE LEZO

Aiton-Amonen Aterpea
Albaola ltsas Kultur Erakundea
Bixi-Bixi Elkartea
Bonantza Auzo Elkartea
Donibane Eskubaloia
Donibane K.J.K.E (Zikloturistak) Donibane-Pariberri Areto Futbol Taldea Donibaneko Kabalgata Batzordea
Itaia Kotektiboa
ltsas Gela
ltsas-Mendi Kultur Kirol Elkartea
lzkiro (CDR Naútico)
Konstantzia Musika Banda
Koxtape Arraun Elkartea
Mitxitxota Kontsumo Taldea
Pasai Donibaneko Irrien lagunak Pasaia-Lezo Lizeoa
Prest! Taldea
Usoa Arrantza eta Ehiza Elkartea Yola (C.D.)
Zero zabor

Aiton Borda Lezoko Erretiratuak
Allerru (SCRD)
Eguzki Oarsoaldea
lxkutin Elkartea
Lezo Herri Eskola
Lezo Institutua
Lezoko HaurtxoHaur Eskotako Hezitzaileak
Lezoko Irrien Lagunak
Lezoko N2000
Oroitzene Euskattegia
Tinetu Kultur, Jotas eta Kirot Etkartea Tomas Garbizu Musika Eskola
Zabarre

BONANTZA AUZO ELKARTEAren ustez, ekimenak Donibane eta Lezoko herritarren aldetik jaso duen babesaz gain, bi Udalen sostengua ere jaso beharko luke eta, horregatik, idazki honen bidez, MOZIO-PROPOSAMEN hau prestatu dugu, Lezoko eta Pasaiako udal-plenoetan onartua izateko helburuz. Mozioa puntu hauetan laburbiltzen da:

1. Onartu Pasai Donibanetik Lezorako bideak ez dituela gutxieneko baldintzak betetzen irisgarritasunaren eta segurtasunaren aldetik. Ondorioz, arazoari premiazko irtenbide bat emateaonartzen da, jakinik, bide bakarra dela oinezkoentzako zein txirrindularientzako.

2. Sostengatu Bonantza Auzo Elkarteak bultzatu duen ekimena, 34 talde eta elkarte eta 1.300 herritarren sinaduren babesa jaso duena, eta eskatu gai honen inguruko eskumenak dituzten erakundeen aurrean atzerapenik gabeko soluzioa, hori izango baita Donibane Lezorekin eta inguruko gainerako herriekin segurtasunez lotuko gaituen bidea. Halaber, Lezoko Udalak egin ditzala egin beharreko ahalegin guztiak egoera penagarri honi aterabide bat emateko.”

Mozioa, ahobatez onartu da aldeko 12 botorekin (9 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV udal taldea)

5. 2013.urteko aurrekontuaren aldaketen kontu ematea

Alkateak egindako aurrekontu aldaketaren berri eman du 2013KO030011, 2013KO010006, 2013KO090006, 2013KO010007, 2013KO090007 espedienteetan jasoak. Hain zuzen Inbentarioa eguneratzeko lanak egiteko, Mañontzi Bertso elkartearekin hitzarmena, enplegu plana, berdintasun plana, gizarte larrialdietarako laguntza, kirolak, dirulaguntzak eta saneamendu obrei dagozkionak.

Udalbatza, jakinaren gainean geratu da.

6. Bildu Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, “Emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan” (2014ALO50004)

Alkatea mintzatzen da, eta seigarren, bederatzigarren eta hamaikagarren mozioak antzekoak direnez, puntu honetan eztabaidatutakoa, bederatzigarren eta hamaikagarren puntuetarako balioko erabaki du.

Alkateak hitza, Ainhoa Intxaurrandietari eman dio, eta honek ondoko mozioa irakurri du:

“Aurreko abenduaren 20an, Estatu espainolean PP buru den Ministroen Kontseiluak “Kontzebituaren eta emakume haurdunaren eskubideen babeserako” Lege Organikoaren aurreproiektua onartu zuen, egungo osasun sexual eta erreproduktiboaren eta borondatezko haurdunaldia eteteko 2/2010 LO aldatuz. Aldaketa horrek emakumeen autonomiaren kontra egiten du bete-betean edo, bestela esanda, oinarrizko giza eskubide gisa onartutako eskubide sexual eta erreproduktiboen aurka (*).

Hamarkadatako borrokaren bidez lortutako eskubidea zartada batez ezabatu nahi dute: emakumeek beraien bizitza sexual eta erreproduktiboaren inguruan erabakitzeko eskubidea izatea, alegia, inolako tutelarik eta jarraipenik gabe. Egin asmo duten kontrarreformak emakumeen autonomia urratu, emakumeen heldutasuna, erabakitzeko gaitasuna eta ardura ukatu eta infantilizatu egiten ditu, abortatu ahal izateko beste batzuekiko menpekotasuna ezarriz. Hala, emakumeon gorputzak Estatuak eta medikuntzak interbenitutako erreprodukzio hutsera murriztu ditu. Finean, lege egitasmo honek emakumeak gutxiesten ditu; haien borondatea eta haien bizitzarekiko kontrola haien eskuetatik kendu eta Estatuaren tutelapean ezarri.

Gaur egun, haurdunaldia bilatu gabe (nahi izan gabe) haurdun geratu izana izan ohi da haurdunaldia eteteko arrazoi nagusia. Bada, kontrarreformak emakume guzti horiek ama izatera behartu nahi ditu, emakume guzti horien bizitza baldintzatu. Eta, era berean, haurdunaldia bilatua izan arren, malformazioak edo gaixotasunak identifikautako kasuetan erabakitzeko aukera ukatu nahi dute, edozein modutan haurdunaldiarekin jarraitzera behartuz. Bortxaketarik legokeen kasuetan soilik baimendu nahi dute abortua baina horretarako salaketaren baldintza jarriz, jakin badakitenean bortxaketa asko salatu gabe geratzen direla.

Noren izenean egin nahi dute basakeria hau? Noren hobe beharrez? Zalantzarik ez dago emakumeen bizitzak behintzat ez dituela bereziki kezkatzen. Izan ere, indarkeria matxistaren itzalpean erailtzen eta erasotzen dituzten emakumeen bizitzak ez dira Gobernu espainiarraren lehentasuna. Ez da neurri edo baliabide berezirik ezartzen etengabeko eraso eta erailketa hauekin bukatzeko. Era berean, emakumeen bizi-kalitatea okerrera doa, zerbitzu publikoak deuseztearekin batera emakumeen bizkar geratzen ari baitira gero eta zaintza-lan gehiago. Esaterako, PPren Espainiako gobernua pertsona dependienteentzako laguntzak deusezten ari da, izan helduak, adin txikikoak edo dibertsitate funtzionala duten pertsonei bideratuak. Estatuak bere zereginetatik ezabatzen dituen zaintza-lanak familien gain geratzen ari dira eta, zehazki, familiako emakumeen gain.

Esanguratsua da, baita ere, kontrarreformarekin tematzen diren bitartean, prebentzioa lantzeari uko egiten diotela, haur eta gazteen hezkuntza afektibo-sexuala garatzeko baliabideak gero eta urriagoak baitira.

Edozein modutan, gauza jakina da (eta Munduko Osasunaren Erakundeak ere hala onartzen du) lege murriztaileek ez dutela abortu-kopurua gutxituko. Haurdunaldia etetea erabakitzen duten emakumeak klandestinitatera edo atzerrira joatea behartuko ditu. Baliabide ekonomiko gutxi dituzten emakumeek klandestinitatera joko dute, emakume izateagatik jasotako bazterketari klase edo egoera sozio-ekonomikoarena batuz. Bestalde, kontrarreforman ezarri asmo diren abortatzeko baldintza horiek ibilbide eta tramite korapilatsuak ezartzen dituzte, haurdunaldia eteteko unea atzeratuz eta emakumeon bizitzen gaineko arriskuak handituz.

Beraz, PPren gobernuak, jaio ez denaren eskubideak defendatzearen aitzakian, emakumeen eskubideak zapaldu nahi ditu, emakumeek bizitzea merezi duen bizitzak izateak ezer gutxi kezkatuta.

Emakumeen autonomiaren, bizitzaren eta gorputzaren aurkako eraso honen aurrean, Udal honek:

1. PPk aurkeztutako “Kontzebituaren eta emakume haurdunaren eskubideen babeserako” legearen aurreproiektua gaitzesten du, atzerakoia delako eta emakumeen eskubideak urratzen dituelako

2. Udal honek emakumeen autonomiarekiko eta, zehazki, ugalketarako autonomiarekiko duten eskubidearekiko konpromisoa berresten du. Haurdunaldia eteteko erabakiak emakumeen borondatea izan behar du ardatz eta baldintza nagusi.

3. Eusko Jaurlaritzari/Nafarroako Gobernuari eskatzen dio emakumeek haien gorputzarekiko eta ugalketarekiko erabakiak askatasunez hartu eta gauzatu ahal izateko lege-babesa, osasun-babesa eta babes soziala berma dezala.

4. Udal honek, Haurdunaldiaren Borondatezko Eteteak osasun sistema publikoaren baitan egitearen aldeko hautua egiten du, pertsonal sanitarioaren kontzientzia objezioa arautuz eta aipatutako zentro publikoetan emakumeek Haurdunaldiaren Borondatezko Eteterako duten eskubidea gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren talde profesionalak daudela bermatuz.

5. Udal honek, martxoaren 3ko 2/2010 legearen baitan egiten den edozein aldaketa, emakumeentzat oinarrizkoak eta berezkoak diren eskubideak zabaltzera bideratu dadila eskatzen du, emakumeek ama izan ala ez erabakitzeko ahalmena izan dezaten.

6. Erreforma honi erantzun bateratu bat emateko mugimendu feminista eta emakumeen mugimenduak egindako lan itzelari errekonozimendua egiten dio, eta Udal honek bat egiten du eskubide hau babesteko mobilizazioekin.

7. Herritarrei dei egiten diegu emakumeen autonomiaren alde eta, zehazki, oinarrizko eskubide honen alde egin dezaten eta Espainiako gobernuaren kontrarreformaren aurkako mobilizazioetan parte har dezaten.

8. Honako pleno akordioa Eusko Jaurlaritzari/Nafarroako Gobernuari, Espainiar Estatuko Gobernuari eta Justizia Ministro den Alberto Ruiz Gallardoni helaraziko zaie.

Mozioa ahobatez onartu da, aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV udal taldea).


Kepa Garbizuk dio momentu honetan 2/2010 legea mantetzera jo behar dela eta horregatik bozkatu dutela mozioaren alde. Dena den horrelako gaietan alderdien arteko adostasunak lortzearen alde egin du.

7. Bildu Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, sakabanaketa politikari buruzkoa (2014ALO50005)

Alkatea mintzatzen da, eta puntu honen eta zortzigarren puntuaren gaia antzekoa denez, ondoren izango den eztabaida, 8. punturako balioko duela esan du.

Ondoren, hitza Miren Tarragona zinegotziari (BILDU udal taldea) eman dio, honek irakurri du mozioa. Honela dio:

“Etxerat, euskal preso politikoen senideen elkarte den heinean, behin eta berriz salatu du sakabanaketa politika. Sakabanaketak, euskal presoak euren ingurune sozial, kultural eta afektibotik ehunaka kilometroetara egoteaz gain, bestelako egoerak errezten dituen markua osatzen duelako: erasoak, isolamendua eta, espetxeraturik dauden pertsonei eragiteaz gain, guri ere, euren senide eta lagunoi eragiten diguten bestelako eskubideen urraketak.

Gure Elkarteak azkeneko bi urteetan espetxeetan ematen ari den tentsionamenduaren areagotzea eta espetxeko bizi-baldintzen okertzea salatu du, ETAren ihardueraren bukaeraren berriarekin kointziditu izan duena. Oso kezkagarritzat eta larritzat jotzen dugu egoera hau, bai gure senideei eragiten dien heinean, baita jokaera honek azalerazten dituen interes politikoengatik.

Marku honetan kokatzen dugu Sevilla II-ko espetxeko kasu zehatza, zeinek bertan espetxeratuak dauden gure senideak mugagabeko gose greba batera behartu dituena. Gose greba hau, zein espetxean egiten den beste edozein ulergaitza da, ez bada presoek euren burua behartua ikusi dutelako muturreko egoera batean, non aurre egiten saiatzen ari diren arazoen aurrean bestelako konponbideak erabat agortuak daudenean.

Sevilla II-ko espetxeko kasuan, duela lau urtetatik hona luzatzen den tentsionamendu baten ondorioz dator. Egoeraren larritasuna handitzearen harira espetxe zuzendaritzarekin izandako elkarrizketa eta saiakerek, egoera bera luzatzea besterik ez dute lortu, konponbiderako inongo aurreikuspenik gabe.

Haien aldarrikapenak eskubide oinarrizkoenetan oinarritzen dira, berezkoak dituzten eskubide batzuk, baldintzetara edo ordainetara lotu ezinekoa. Espetxea da hain zuzen ere haien segurtasuna, haien osotasun fisikoa, haien osasuna eta dagozkien eskubideak zaindu behar dituena; beraz, erabateko ardura du eskubideen urraketa jarraiei eta sistematokoei dagokienez.

Nahiz eta egungo legerian zein espetxe-arautegian isolamendua oso egoera zehatzetarako gordetzen den neurri bat izan (bai erregimenari dagokionez, zein zigor neurri bezala), eta mugatua izan behar duen, gure senide eta lagunei bizi-erregimen gisa aplikatzen zaie, mugagabeko iraupena duena.

Sevillako espetxean gure senideek dagoeneko lau urte daramazkite isolamenduan, inongo iharduererako aukerarik gabe, eta salbuespenezko neurriak biziz. Bi egunetik behin, 26 ordu pasatzen dituzte jarraian ziegan.

Aipatutako guztiagatik, Lezoko Udalbatza honi honako HITZARMEN hauekin bat egiteko eskatzen dugu:

1.- Espainiako gobernuari sakabanaketa politikaren amaiera eskatzea. Izan ere, sakabanaketak presoa bere ingurune sozial, kultural eta afektibotik milaka kilometrotara urruntzeaz gain, erasoak, isolamendua eta bestelako eskubide urraketak ahalbidetzen ditu. Eskubide urraketa hauek presoei eragiteaz gain, senide eta lagunei ere zuzenean eragiten dietelarik.

2.- Sevilla II espetxeko zuzendaritzari eta Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiari bertan dauden beste euskal presoek pairatzen dituzten muturreko bizi-baldintzekin amaitzeko eskatzea.

3.- Oinarrizko giza eskubideen errespetua defendatzen dugun heinean, bat egiten dugu presoen eta euren senideen eskaerekin:

• Mugagabeko isolamenduarekin amaitzea
• Euskal preso politikoak batera egotea
• Oinarrizko eskubideak errespetatzea
• Etengabeko jazarpen eta erasoekin amaitzea

4. - Lezoko Udalak herritarrei mozio honen berri eman eta giza eskubideen eta bakearen defentsan antolatzen diren dinamiketan parte hartzera gonbidatuko ditu.

Mozioa, ahobatez onartu da, aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV taldea)

8. EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioa, espetxe politikaren ingurukoa (2014ALO5006)

Kepa Garbizu zinegotziak (EAJ-PNV udal taldea) irakurri du mozioa. Honela dio:

“ETAk bortxakeria bertan behera utzi izanak bestelako errealitate soziala definitzen du. Testuinguru honetan espetxe politikak garrantzi berezia hartzen du normalizazio bidean aurrera egiteko elementu den aldetik.

Legeriak eta espetxe politikan egingo den arauzko interpretazioak, guíe aburuz, honako oinarriei erantzun behar die:

• Errealitate sozialera egokitzeko printzipioa. Kode Zibilaren 3. artikuluak ezartzen du arau juridikoak interpretatuko direla ''aplikatu behar diren garaiko errealitate sozialarekin" bat eginik. ETAk bortxazko jarduna bertan behera utzi izanak errealitate sozial berra definitzen du, arauzko interpretazio horrek argitzea gomendatzen duena.

• Normaltasunezko eta ez salbuespenezko printzipioa. Ikuspuntu demokratikotik, salbuespenezko estandarrak ez dira gomendagarriak. Normalizazio eta baketze egoeran, are gomendagarriagoa da zigor eta espetxe normalizazio ereduak aplikatzea.

• Biktimen duintasuna errespetatzeko printzipioa. Ezin dugu etorkizuna eraiki, iraganean ezer gertatu izan ez balitz bezala. Espetxe politikaren egokitzapena arautu beharra dago, baina giza eskubideen urratze bakoitzaren ostean dagoen ardurak argi eta garbi uztea eta merezi den ordaintzea eragotzi gabe.

• Normaltasun sozial eta eskuzabaltasun printzipioa. Hainbat hamarkadaren buruan, historiak aurrez aurre uzten digu bakea lortzeko ardura. Egiteko honen balioak normaltasun eta eskuzabaltasun demokratikoa lortzeko ahalegina eskatzen digu denoi, aldi zaharrari atea ixteko eta berra finkatzeko.

Bestalde, sakabanatze politika ez da Euskal presoak euren gizarte, kultur, maitasun inguruetatik ehundaka kilometrotara mantentzea bakarrik, baizik eta horren ondorioz bestelako erasoak, isolamendua eta eskubide urraketa marko bat sortzen dela, kartzelaratuak ez ezik, euren familiarteko eta gertukoei ere eragiten dielarik.

Etxerat elkarteak azken bi urtetan, ETAren ekintza armatuaren etete iragarpenetik, presondegietako bizi baldintzen okerrerako joera eta tentsioaren areagotzea salatu du. Egoera hau oso larritzat eta kezkagarritzat jotzen dugu, batetik familientzat eta gertukoentzat dakarrenagatik, eta bestetik agerian uzten dituen interes politikoengatik.

Arestian emandako arrazoiengatik guztiengatik, EAJ-PNVren Udal Taldeak Osoko Bilkuran eztabaidatzeko aurkezten du honako

MOZIOA:

1. Lezoko Udalak erakunde eskudunei. eta hauen artean Espainiar Gobernuari eskatzen dio, presoak beren ohiko egoitzatik hurbil dauden espetxetara hurbiltzeko prozesua hastea, espetxe legeriak berak hala ezartzen duelako (LOGP legeko 12.1 art.)

2. Lezoko Udalak erakunde eskudunei, eta hauen artean Espainiar Gobernuari eskatzen dio, Espetxe Araudiko 104.4 artikuluan ezarritakoa gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoei aplikatzea.

3. Lezoko Udalak erakunde eskudunei,eta hauen artean Espainiar Gobernuari eskatzen dio, 100.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzea, lehen legez kanpoko jotzen ziren baina orain legezko jotzen diren jarduera politikoengatik kondenatuta dauden presoei.

4. Lezoko Udalak erakunde eskudunei, eta hauen artean Espainiar Gobernuari eskatzen dio, zuzenbideak hala ezartzen duelako, presoei espetxe araudiaren arabera dagozkien onurak normaltasun eta tratu berdintasunez aplikatzea (Espetxe Araudiko 4.2 artikulua).

5. Lezoko Udalak Eusko Legebiltzarrari eskatzen dio ohiz kanpoko espetxe onurak jasotzeko edo gizarteratzeko prozesuak arintzeko baldintzak zehazteko akordioa sustatzea.

6. Lezoko Udalak akordio honen berri emango die Eusko Legebiltzarraren Bake eta Elkarbizitza Ponentziari eta Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzari.

7. Lezoko Udalak Sevilla Ilko kartzelako zuzendaritzari eskatzen dio, bere lanarekin betez, mozio honetan azaltzen diren printzipio gidariak betetzeko eta euskal presoak bizi duten muturreko egoerari, amaiera emateko.”

Mozioa ahobatez onartu egin da, aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV udal taldea).


9. EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioa, abortuaren legearen ingurukoa (2014ALO5007)

Alkateak, hitza Kepa Garbizu zinegotziari (EAJ udal taldea) eman dio. Honek mozioa irakurri du. Honela dio:

“2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa, duela lau urte onartu zen adostasun sozial eta politiko zabalarekin.

Une honetan, Mariano Rajoyren gobernuak Lege Organikoaren aurreproiektua aurkeztu du,zeinen bidez Estatuan sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldia borondatez etetearen inguruan indarrean dagoen legeria aldarazi nahi duen, aldarazpen horrek arbuioa Alderdi Popularraren alderdi barruan ere jaso duelarik.

Egin nahi den aldarazpena gizartearen zein alderdi politikoen gehiengoaren irizpideen kontrakoa da.

2/2010 Lege Organikoak lortu zuen adostasun zabala kontuan hartuta eta PPk une honetan Madrilen tramitatzen ari den Lege Aurreproiektuak jaso duen arbuioaren aurrean, EAJ-PNVren udal talde honek udal batzan eztabaidatzeko eta onartzeko aurkezten du honako

MOZIOA

Lezoko Udalak Estatuko Gobernuari eskatzen dio Estatuko Gobernuak 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa aldarazteko Lege Organikoaren Aurreproiektua erretiratzea

Mozioa, ahobatez onartu da, aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV taldea)


10. EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioa, arrunta ez den gasaren ingurukoa –fracking- (2014ALO5008)

Alkateak, hitza Kepa Garbizu zinegotziari (EAJ udal taldea) eman dio. Honek mozioa irakurri du. Honela dio:

“Gas ez-konbentzional erreserba handia dago Euskadin”: horixe da gure lurraldeko gas erreserben azterketek eman duten emaitza.

Gas honek mundu mailako energia-merkatua goitik behera aldarazi du.

Euskal Autonomia Erkidegoan gas ez-konbentzionala dagoela jakin denetik, gasa ateratzeko erabili beharreko teknologiaren gainean eztabaida piztu da, eta entzun dira “fraking” teknika (haustura hidraulikoa deritzona) erabiltzearen aurkako ahotsak. Zentzu horretan, gas honi dagozkionak nola ustiatu erabakitzeko orduan, erakunde publikoek argi eta zorrotz aztertu beharko dituzte erabil litekeen teknologiak gurean izango dituen ondorio ekonomiko eta sozialak, eta teknologia honek ingurumena errespetu osoz zainduko duela bermatu beharko da.

Lezoko Udalak uste dut gure lurraldeko edozein energia-erreserba Erkidegoaren garapenerako balio estrategikotzat jo behar dela. Hortaz, erakundeetan dauden ordezkari publikoek ahalik eta zehaztasun handienez ezagutu beharko dituzte bai lehengaiaren ezaugarriak bai lehengaia ateratzeko erabiliko den teknikak izango dituen alboko ondorioak.

Horrela bada, guztien ongia bilatze aldera, Lezoko Udalak honakoa adosten du:

BAT: exijitzen du gas-hobietan miaketak eta ikerketak egin bitez zuhurtzi handiz eta indarrean dagoen ingurumenaren ondasunen babeserako arautegiak jasotzen duena guztiz errespetatuz –bereziki, lurpeko akuiferoen, birkarga-guneen eta Natura 2000 guneen arautegiak dioena zainduz-. Horrela izan dadin, gasari zuzendutako egitasmoek eta baimenek egin beharko dute ingurumenaren inpaktuaren azterketa, indarrean dagoen arautegiak derrigortzen ez duen kasuetan ere.

BI: eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari antola dezan Batzorde Zientifiko independiente bat, gas ez-konbentzionala ateratzeko “fraking” sistemaren jarraipena egingo duena. Batzorde zientifiko honek proposatuko du, hala beharko balitz, berariazko arautegi bat lantzen ari diren gas ustiapen jakinarentzat. Are gehiago, gasa ateratzeko proposatzen diren zoruak aztertu aurretik, esango du batzorde honek lan horiek ze baldintzapetan egingo diren, nahiz eta jakin guztia ingurumenaren inpaktuaren azterketapean egongo dela.

HIRU: behin gasaren ustiaketarako gas-hobien miaketa eta ikerketa egin eta gero, eta gasaren ustiaketa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatu eta gero, etorkizunean gas ez-konbentzionala ustiatzea erabakiko balitz, luzamendu mugagabea eskatuko da lehengaia ateratzeko. Eperik gabeko luzamendu hau altxa ahal izateko Batzorde Zientifiko independienteak txostena aurkeztu beharko du zeinean altxa dadin eskatzen duen, beti ere, zuhurtziaz jokatu, eta gasa ateratzeak ingurumenari eragingo dizkionak zehaztasun osoz ezagutu ondoren.

Mozioa ez da onartu, kontrako 9 botoekin (BILDU udal taldea) eta aldeko 3 botoekin (EAJ-PNV udal taldea).

Mikel Arrutik dio energia berriztagarrien alde egiteko bidea ez dela frakingaren alde egitea, kontrajarriak daudela iruditzen zaie.

11. Eusko Sozialistak Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, abortuaren legeari buruzkoa (2014ALO50003)

Nahiz eta Eusko Sozialista taldeko zinegotzia ez egon osoko bilkura honetan berak aurkeztutako mozioa bilkura honetan tratatutako 6. Eta 9. Gaiaren antzerakoa izan, mozio hau bozkatzea proposatu du alkateak.

Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioak honela dio:

“Sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoak sexu eta ugalketa osasunaren arloko funtsezko eskubideak bermatzen ditu, haurdunaldiaren borondatezko etendurarako baldintzak arautzen ditu eta botere publikoei dagozkien betebeharrak ezartzen ditu.
Testu horretan, pertsona guztiek beren sexu eta ugalketa bizitzari eragiten dioten erabakiak askatasunez hartzeko eskubidea dutela jasotzen da, muga bakarrarekin: gainerako pertsonen eskubideak eta Konstituzioak eta legeak bermatutako ordena publikoa errespetatzea. Horrez gain, askatasunez erabakitako amatasunerako eskubidea aitortzen da; alegia, emakumeei beren haurdunaldiari buruz erabakitzeko ahalmena emateaz gain, erabaki kontziente eta arduratsu hori errespetatu egin behar dela ezartzen du.

Lege horrek hogeita bost urte lehenago emakumeen babesaren arloan aurrerapausoa ekarri zuen araudi bat ordeztu zuen, eta adostasunean oinarrituta egin, eztabaidatu eta onartu zen, parlamentuan ordezkariak zituzten talde politiko gehienen parte-hartzearekin. Berdintasun Batzordeko azpibatzorde batean landu zen gaia, parlamentu egoitzan, gutxi gorabehera hogeita hamar aditurekin, eta hainbat aditu juristaren eta bioetika eta osasunaren arloko profesionalen gomendioak kontuan hartuta. Horrez gain, haurdunaldiaren borondatezko etenduraren erregulazioaren arloko segurtasun juridikoa sendotu zuen eta Konstituzio Auzitegiaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia tartean sartu zuen, baita Estatu Kontseiluaren eta Nazio Batuen, Osasunaren Mundu Erakundearen, Europako Kontseiluaren eta Europar Batasunaren nazioarteko erakundeen adierazpenak ere (ondorio eta gomendio gisa).

Gobernuak legeria hori berrikusiko duela adierazi du. Berrikuspen horrek atzerapen itzela ekarriko luke, araudiari, gizarteari eta ideologiari dagokienez, eta Espainiako emakumeak berriz ere klandestinitatean ibiltzera behartuko lituzke, beren sexualitateari eta amatasunari buruz modu arduratsuan, kontzientean eta askean erabakitzeko eskubidea ezabatuz eta beren segurtasun juridikoari eta gure osasun sistemako profesionalenari eraginez, baita emakumeei dagozkien osasun zerbitzuak bermatzeko aukerari ere.

Ildo horretatik, 2013ko abenduaren 20an Lege Organikoaren Aurreproiektu bat aurkeztu zen Ministroen Kontseiluan. Horren edukiak emakumeen askatasunean eta eskubideetan izan ditzakeen ondorio txarrei buruzko susmoak berretsi eta, zoritxarrez, gainditu egin ditu.

Gobernuak Aurreproiektua onartuta, emakumeek haurdunaldiko lehen hamalau asteetan hori eteteko duten eskubidea bertan behera gelditzen da, ekintza hori delitutzat joz (bortxaketa eta emakumearen “bizitzarako edo osasunerako arrisku larriko” kasuetan bakarrik despenalizatuko da). Hala, emakumeari bere amatasunari buruz erabakitzeko eskubidea kentzen zaio. Beraz, bizitzarekin bateraezinak diren fetuaren malformazio edo anomalia kasuetan ere ezin izango da haurdunaldia eten, aurreko mendeko laurogeiko hamarkadatik arrazoi horrek haurdunaldia etetea justifikatzen bazuen ere.

Arau horrek Espainiako legeriak arlo horretan hogeita hamar urte baino gehiago atzera egitea eta sexu eta ugalketa osasunari nahiz emakumeek beren amatasunari buruz erabakitzeko duten eskubideari buruzko nazioarteko konpromisoak haustea ekarriko du. Horrez gain, Espainia Europa osoko salbuespena izango da, azken urteetan herrialde bakar batek ere ez baitu atzera egin arlo horretan. Espainiako emakumeek, aldiz, atzerapen hori jasan beharko dute, lege aurreratuagoak, seguruagoak eta nahi gabeko haurdunaldien prebentzioan eraginkorragoak eskura izan ondoren, azken urtean abortuen kopurua murriztea lortu dutenak.

Araudi honek Espainiako eta Europako herritar askoren gaitzespena izan du, baita erakunde sozial, profesional eta feministena ere, eta, horrez gain, alderdi bereko kideek araudiaren edukiaren aurkako adierazpenak egitea ekarri du (kargu publikoetan dauden emakumeak barne). Atzerriko buruzagien eta hedabideen kritika ere sorrarazi du (beste herrialdeetako eskuin muturreko talde politikoen babesa besterik ez du jaso).

Hori dela eta, Lezoko Udalak honako mozio hau onartu du:
“Lezoko Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala eten dezala Espainiako sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko indarreko legeria berrikustea helburu duen Lege Organikoaren Aurreproiektua, eta ez dezala horren izapideekin aurrera jarraitu.

Mozio hori onartutakoan, Diputatuen Kongresuari jakinaraziko zaio.”

Mozioa, ahobatez onartu da, aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV taldea)


12. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak

Alkateak aurreko astean bozeramaileen bilera egin zuela esan du. Alkateak aipatu ditu ere Emakundetik berdintasun planaren diagnostikoa eta berria egiteko dirulaguntza jaso duela udalak; eta Foru Aldunditik “Onki Jin” programa burutzeko.

Udal aldizkari bat aterako dela dio alkateak eta talde politiko bakoitzak izango duela bertan tarte bat. Baita ere esan du diptiko bat buzoneatuko dela atez ateko emaitzen inguruan.

Eneko Lartigek, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak, Jaizkibel Hiribidean eta Elias Salaberria Hiribidean trafikoa geldotzeko Foru Aldundiak egingo dituen obren inguruko bilera izan dela aipatu du. Obrak martxoa eta apirilean egingo direla dio.

Beste obra batzuen berri ere eman du Eneko Lartigek: hilerrikoak martxan daudela, Hipolito Gezala kalean dauden aldagelak berrituzeko obrak, 108 poligonoan kamioiak aparkatzeko tokia egokitzeko obrak, 103 poligonoko euri uren eta ur zikinen kolektorea berritu egingo direla dio.

Mikel Arrutik, Kultura zinegotzi delegatuak, dio futbol zelaian belarra aldatzeko eta aldagelak egokitzeko obrak bukatzen ari direla. Haiek ordaintzeko Foru Aldundiko diru laguntza jaso dela eta Futbol Federaziokoa jasotzeko dagoela dio.

Dio kiroldegi eta igerilekuen kudeaketa kontratua aldatzeko adostasuna lortu dela Serviociorekin, 2014ko abenduaren 31arte. 2015erako lehiaketa berria egingo da.

Euskara arloan, Mikel Arrutik dio martxan jarri direla bertako kormetzio eta tabernetako langileentzat antolatutako euskarazko ikastaroak.

Galde-eskeak.

Kepa Garbizuk (EAJ-PNV) 6 galdera egin ditu, horietatik 5 dirulaguntzen deialdiei buruzkoak.

• Euskeraren erabilera normalizatzeko euskara planena

Diru laguntzak:

• Ikastetxe eraikinetan obrak egitekoa
• Tokiko ekonomiak dinamizatzekoa
• Garapen agentzietan adostutako proiektu estrategikoen garapenekoa.
• Tokiko enplegu planari laguntza gehigarriarena.
• Auzolandegiena

Kepa mintzatzen da eta egin dituen galderak erantzuteko eskatzen du.

Alkateak teknikoekin hitz egiteko erantzun dio, Kepak, esaten du politikoen erantzuna nahi duela.

Baita ere galdetu du atez ateko bilketaren inguruan argitaratutako datuak teknikoenak edo politikoek emanak diren. Alkateak dio udalaren datuak direla.


Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:55ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1106049tik 1106064ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna