Erabiltzaileak

Erabiltzaileen gobernua hemen egiten da.

Erabitzaile zaharrak ez dira ezabatu behar, hainbat eduki egon daitekeelako beren izenean. Nahikoa da bere egoera aldatzea, egoera = "Blokeatuta" jarrita. Blokeatuta dauden erabiltzaileek ezin dute saioa hasi eta ondorioz, ezin dute ezer egin.

Erabiltzaileen pasahitza ezin da berreskuratu, baten batek berea ahazten badu aldatu egin dezakegu, edo pasahitza berreskuratzeko orritik pasahitza berritzeko mezua bidaltzeko eskatu, lehendik sisteman sartuta dagoen bere posta-e. helbidea jarrita.

Erabiltzaileen baimenak egiteko/baimena sistema baten bidez ezartzen dira. Erabiltzaileari egiteko bat eman behar zaio ("zerbitzu-buru") esaterako, eta erabiltzaileak orduan egiteko horri dagozkion baimenak izango ditu. Baimenen gobernua konplexua da, KAM arduratuko da horren gobernuaz.