Zerbitzuetako edukien antolaketa

Udal zerbitzu bakoitzak bere oinarrizko datuak eta edukiak biltzen dituen atal bat dauka jendaurrera begira.

Zerbitzu bakoitzeko edukien antolaketa "liburu"en bidez (book) egiten da. Liburuaren lehenengo orria zerbitzuaren oinarrizko datuak jasotzen dituen orria da, "zerbitzu" erako eduki motatako sarrera bat da; hortik zintzilikatzen dira gainontzeko orriak, adartza bat eratuz.

Liburuko orri horietan era desberdinetako edukiak jasotzen dira, bai liburuko orriak eta bai albiste, agenda, dokumentu eta beste "bisten" bidez (views). Liburuko orriak editatzean orria zein bistarekin osatu behar den ezarri daiteke.