Telebistarako edukiak (LeihoTB)

Kulturako bilera aretoan, Liburutegian eta Kiroldegian daude jarrita telebistak.

Telebistan erakusten dena web aplikazio bat da, helbide honetan dagoena: https://lezo.eus/kiosk/app/index.html.

Aplikazioa bera HTML eta JavaScriptekin eginda dago, ez da webgune honen osagai bat, baina eduki batzuk webgune honetatik jasotzen dira, agendako hitzorduak nahiz albisteak esaterako, JSONAPI modulua erabilita.

Beste eduki batzuk, bideoak eta argazki-sortak esaterako, artxibotik jasotzen dira.

Programazioa taxonomiako sailkapen jakin batetik gobernatzen da. Zikloa amaitzean orria berriro kargatzen da: tartean egin diren aldaketak orduan gauzatuko dira.

Honako hau da indarrean dagoen programazioa (bertatik aldatu daiteke):

 

Hurrenkera Atala Argitaratua Zenbat elementu Iraupena (segundu)
0 Azken albisteak Bai 10 10
1 Agenda Bai 10 6
2 Argazki sorta Bai 13 2
3 Bideoa Ez 0 0