2018KO AZAROAK 26

Lezon, 2018ko azaroaren 26an, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2018ko azaroaren 12an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210019)

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Jaizkibel Hiribidea 28an Etxebizitzak eta garajeak eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2018H0030015)

2018ko urriaren 29an, J.G.Z.ak, Jaizkibel hiribideko 28an (Bittori) 8 etxebizitza eta 8 garaje eraikitzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2546). Horretarako J.A.Z. arkitektoak sinaturiko gauzatze proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialren 2018ko urriaren 24eko bisitatu zigilua daramana, gauzatze materialaren aurrekontua 972.306,85 eurotako izanik.

2010ko martxoaren 16an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, J.G.Z.ak, Zabaltxo Eraikuntzak S.L (B-20799441) enpresaren izenean, eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmen urbanistikoa. Bertan, dagokigun eraikinaren berreraikuntzaren baldintzak adostu ziren, eta baita egin beharreko ordainketak ere. Bigarren klausularen arabera, obra baimena ematerakoan adostutako kopuruaren %50a ordaindu beharko dira, alegia, hogeita hamaika mila ehun euro (31.100,00€). Aipatu hitzarmena Lezoko Osoko Bilkurak onartu zuen 2010eko maiatzaren 5ean.

Tokiko Gobernu Batzordeak 2012/06/19an hartutako ebazpenean, dagokigun eraikin berbera eraikitzeko obra baimena eman zion J.G.Z.ri, Zabaltxo Eraikuntzak S.L (B-20799441) enpresaren izenean.

Ondoren, J.G. berak lizentziari uko egin zion, eta horregatik, orain berriro eskatzen du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.G.Z.ri, Jaizkibel Hiribideako 28an (Bittori), 8 etxebizita eta 8 garaje eraikitzeko obra baimena ematea, ondorengo baldintza hauekin:

Lanak hasi aurretik obra zuzendaritzaren izendapena aurkeztu beharko da.

Garajera sarrera emango duen arrapalaren gehienezko malda %16koa izango da.

Garajeen plazei dagokionez, 1 eta 4 zenbakidun plazak egokitu beharko dira, gutxienez 2,30m x 2,80m izan behar dituen plazari 0,20m gehitu behar zaizkiolako zabaleran alboko horma bakoitzeko.

Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da. Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.

Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

Eraikitzaileak zarata eta bibrazioetatik babesteko indarrean den legediak dioena bete beharko du. Horrela, obrak ezingo dira jaiegunetan egin, ez eta lanegunetan ere gaueko 21:00etatik goizeko 8:00ak arte.

Obra lanak burutzeko lurzoru publikoa okupatu behar bada, zenbateko azalera behar den jasotzen duen planoarekin eta okupazioaren iraupena adierazita, okupazioaren baimen eskaera egin beharko da, eta dagokion tasak ordaindu beharko dira.

Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

Obra burutzeko ur hartunea behar bada, behin-behineko hartunea eskatu beharko da dagokion prozedura erabilita.

Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko da, eta ordurako jarrita izan beharko dute udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berriak. Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira:

Obra amaieraren ziurtagiri tekniko bisatua.

U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

Eraikuntza berriaren argazkiak.

Obra berriaren eskrituraren zirriborroa

Eraikuntzaren energia zertifikazioa

Burututako eraikuntzaren kokapen zehatza udal kartografian txertatuta DWG artxiboan.

Behin betiko ur hartunea burutzeko eskaera.

Garajeen jarduera proiektua eta jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik honako kopuruok ordaindu beharko ditu:

3. Auñamendi kaleko 14an, 6 etxebizitza eta garajeen lehen erabilera baimena emateko proposamena (2018HO300002)

2018ko urriaren 22an M.I.M.A.k, Arts Askonabitza S.L. enpresaren izenean, Auñamendi kaleko 14ean eraikitako 6 etxebizitza eta 6 garajeen lehen erabilera baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2501). Horretarako, Horretarako G.O.Z. arkitektoak eta Z.I. arkitekto teknikoak sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2018ko irailak 26ko bisatu zigilua eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2018ko abuztuaren 27ko bisatu zigilua daramana, eta obra amaierako azken kitapena 440.000 eurotakoa izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.I.M.A.ri, Arts Askonabiltza S.L. enpresaren izenean, Auñamendi kaleko 14ean eraikitako 6 etxebizitza eta 6 garajeen lehen erabilera baimena ematea.

BI: Hondakinen kudeaketa egokia burutu dela ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu bitartean, ez da horretarako jarritako bermerik itzuliko.

HIRU: Garajeen jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar da, edo beharrezkoa ez dela ziurtatzen duen justifikazio teknikoa.

LAU: Lanak burutzeko okupatu den lurzoru publikoari dagozkion tasak ordaindu beharko dira, garabia 25 metro koadro 6 hilabetez, eta obrako etxola 13,20 metro koadro 10 hilabetez:

1,20 x 25x 30x6 x 0,6 = 3.240,00€

1,2 x 13,2 x 30 x 10 x 0,6 = 2.851,20€

Guztira: 3.240,00€ + 2.851,20€ = 6.091,20€

BOST: Behin betiko ibi iraunkorraren baimena eskatu beharko da, eraikuntzak dituen garajeetara dauden bi sarbideetarako.

SEI: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.100,00 euro ordaindu beharko ditu.

4. Zehapen espedientea modu hitzartuan amaitzeko hitzarmen proposamena onartzea. (2017H0560001).

Alkateak emandako D18/0307 Dekretuaren bitartez Lezoko Udalak P.R.M. eta I.M.A. zehatzea erabaki zuen 2018ko martxoaren 2an, Sagasti Bailarako lur urbanizaezinean onartzen ez diren erabilerengatik.

2018ko urriaren 17an P.R.M.k idatzi bat aurkeztu zuen Udaleko erregistroan (2460 zenbakia) eta hitzartutako amaiera bat proposatzen du zehapen espedienterako. Proposamena zehazki hau litzateke:

  • 5.000 euroko isuna
  • 60 hilabetean ordainduko litzateke
  • 6 hilabeteko epean onartu gabeko lur erabilera bertan behera utziko luke

    Kontuan hartuta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 86. artikuluan aurreikusten dena, badago aukera zehapen espedienteari modu hitzartuan amaiera emateko.

    Hala ere, Lezon indarrean dagoen Zergen Kudeaketa eta Bilketaren eta beste zuzenbide publikodun sarrera lokalen ordenantza orokorrak 11. artikuluan ezartzen duenez, ordainketa gehienez urtebete atzera eta zatika daiteke. Gainera, artikulu beraren arabera, atzerapena eta zatikatzea onartu ahal izateko, aurretik interesdunak Lezoko Udalaren alde transferentzia egin izana erakusten duen banku-agiri bat aurkeztu beharko dio Udalari.

    Bestalde, inola ere ezin da onartu 6 hilabete itxaron behar izatea lurzoru urbanizaezinaren erabilera ez baimendua eteteko, ibilgailu, atoi eta material solido batzuk mugitu besterik ez baita egin behar.

    Aurrekoa kontuan hartuta, udal zerbitzuek hitzarmen proposamen bat idatzi dute zehapen espedientea modu hitzartuan amaitu ahal izateko. Proposamenaren arabera, 5.001 €-ko zehapena jarriko da, zehapen ekonomiko hori 12 hilabetetan zatikatuko, eta astebeteko epea emango zehatutako jarduna eteteko.

    Hori guztia dela eta, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

    BAT: Zehapen espedientea modu hitzartuan amaitzeko hitzarmen proposamena onartzea.

    BI: P.R.M. eta I.M.A.ri astebeteko epea ematea, erabaki hau jasotzen dutenetik hasita, zehapen espedientea modu hitzartuan amaitzeko hitzarmena sinatzeko.
    HIRU: P.R.M. eta I.M.A.ri erabaki honen berri ematea eta hitzarmen proposamenaren kopia helaraztea.

    LAU: P.R.M. eta I.M.A.ri gogoraraztea, hitzarmena sinatu aurretik, banku-agiri bat aurkeztu behar diotela Lezoko Udalari, urtebetez hilero 416,75 €-ko transferentzia agindua egin izana frogatzeko.

5. Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanetako (igogailua) lehen zertifikazioa eta dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H0100001).

2018ko uztailaren 9an K18/0004 kontratua sinatu zen Construcciones Murias, S.A. enpresarekin Lezoko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 590.458,52 € takoa da.

2018ko urriaren 8an lanen zuzendaritza daraman U.A. arkitektoak (Fiark Arquitectos) Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko obraren lehen obra ziurtapena sinatu zuten, eta lanen esleipenduna den Construcciones Murias S.A. enpresak lehen ziurtapen horri dagozkion lanen faktura igorri du.

Obra zuzendariak lehen ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 120.233,79 eurotako (B.E.Z. barne) lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanak izeneko proiektuaren obra lanei dagokiena. (A-207 eta D-330)

6. Auzokonposta proiektu komunitarioaren jarraipen teknikoa gauzatzeko zerbitzuaren kontratazio espedientea onartzeko proposamena (2018ID160001).

Lezoko Udalak Lezoko Auzo konposta Proiektuaren Jarraipen Teknikoa gauzatzeko Zerbitzua kontratatzea erabaki du.

Adierazitako zerbitzua gauzatzeko, Udal Zerbitzu Teknikoak Baldintza Agiri Teknikoak (BAT) idatzi ditu.

Serbitzua proiektu horren arabera esleitu nahi da. Kontuan izanda, BATak aurreikusten duen aurrekontua urteko 8.470 € euro dela (B.E.Z. barne) eta 5 urte arteko luzapenerako aukera aurreikusten dela, serbitzua esleitzeko prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliko da.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Aipatu kontratuaren esleipenerako espedientea azterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Auzo konposta Proiektuaren Jarraipen Teknikoa gauzatzeko Zerbitzua kontratuaren espedienteari hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz.

BI: Udal Zerbitzu Teknikoak idatziriko Baldintza Agiri Teknikoak onartzea.

HIRU: Lezoko Auzo konposta Proiektuaren Jarraipen Teknikoa gauzatzeko Zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria.

LAU: 8.470 eurotako gastua onartzea (BEZa barne) (A-384).

EUSKARA

7. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena (2018KU360006).

Lezoko Udalaren eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen arteko elkarlan hitzarmenaren espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea eta horretarako alkatea ahaltzea.

BI: Hitzarmenean jasotakoak betetzeko, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin) 6.500,00 €.tako (AD-677/2018) dirulaguntza ematea 2018an.

HIRU: Ordainketa modua honakoa izatea: %60a hitzarmenaren sinaduran eta %40 ikasturtearen amaieran justifikazioa aurkeztu eta gero.

LAU: Hitzarmenak 4 urteko iraupena izango duenez, 2019, 2020 eta 2021erako kreditua konprometitzea kopuru berarekin (6.500,00 euro).

GIZARTE ZERBITZUAK

8. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2018GZ010004).

Etxez etxeko laguntza jasotzeko M.J.A.Gk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusi ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:M.J.A.Gri etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako izango da eta astelehenetik ostiralera ordu eta erdiko bi saioetan emango da. Zebitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 18,87€ orduko izango da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2018ko azaroaren 12az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

10. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:20ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243999tik 1244005ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna