1998.eko Urtarrilaren 22ekoa

Agiri mota

Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeita bian, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian UDAL BATZA OSOA , EZOHIKO BILKURA ospatzeko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean, eta ondorengo zinegotzi hauek bertan izanik: Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez eta Jesus Mª Martiarena Jaka.

Pello Garbizu Azkue ez da izan.

Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile.

1.- 1 SISTEMA OROKORREAN KIROLDEGIA ERAIKITZEKO ETA KIROLDEGIAREN AZPIAN APARKALEKUA ERAIKI ETA USTIATZEKO OBRAK EGITEKO UDALAK UTE LEZOREKIN DUEN KONTRATUA ETENIK UZTEA.

Alkateak hartu du hitza eta puntu honi buruz bidalitako dokumentazioaren azalpena egin die zinegotziei. Gaia inolako udal batzorde informatzailek diktaminatu gabe dagoenez, proposamena premiazko gisa eztabaidatu eta bozkatzea onar dezan planteatu dio udal batzari.

Iñake Urrestarazuk harrigarritzat kalifikatu du gai hain garrantzitsu honetan segitutako prozedura. Gaia hirigintza batzordean ez tratatu izana gaitzetsi egin du, eta horrek suposarazten dio arazo horretan zerbait ezkutatzeko interesen bat alkatearen beraren aldetik edo Herri Batasunaren aldetik badagoela.

Alkateak erantzun dio esanez, gai horri buruz luzamendu handiagorik gabe akordioak hartzeko premia dagoela eta I. Urrestarazuri gogorazi dio kiroldegiko obren jarraipenerako batzordearen bilera batean ere ez dela izan haietara behin eta berriz gonbidatu izan arren. Baieztapen horren aurrez aurre I. Urrestarazuk gogorazi du, berak salatu egin zuela pleno batean horrelako batzorderik sortu izana eta horren funtzionamendua.

Jose Mari Botok esan du, obren segimendurako batzordea egotea alkatetzaren aitzakia dela funtzionatu beharko lukeenak funtziona ez dezan, hirigintza batzordeak, alegia. Haren iritziz, jarraipen batzordearen bilerak lan orduetan ospatuz, besteren kontura lanean ari diren zinegotziek parte hartzea eragotzi egiten dela.

J.M. Botok gogorazi du bere taldeak jadanik aurrikusia zuela obra eta garaje horien hondamendia. Garajeen kokaguneaz inoiz ez dira bat etorri, kiroldegiaren inguruko aieka oinezkoentzako tokia izan beharrekoa zela ulertuz. Haien iritzirako, 1 Sistema Orokorra herrigunean integratu behar zen. Eraikitzen ari den kiroldegia pobretzat kalifikatu du, eta martxa honetan 300 milioi baino gehiago kostako dela.

Gai hori hauteskundeetan erabili izanagatik zentsuratu egin du Herri Batasuna, orain arazo hain larriak sortzen ari den gai hain serio horrekin aurreko legislaturan jolasean ibiliz.

Akordio proposamenari dagokionez iruditzen zaio ezen, arazo guztiak, baita garajeena ere, beren osotasunean konpondu beharko liratekeela, afektatuen zenbateko hain handia duen gai bat zintzilik utzi gabe.

Proposamena diktaminatu gabe dagoenez gaiaren premiazkotasuna bozkatu da, Plenoak eztabaidatzea eta bozkatzea onartzen duen jakiteko. Aldeko zortzi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta lau boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi. Beraz, onartu egin da proposamena eztabaidatu eta bozkatzea.

Akordioaren arrazoipidea hau da:

"Lezoko Udalak, 1995eko urriaren 10eko Plenoaren Akordioa dela medio eta enkanterako eskainte publikoaren prozeduraren ondoren, Unión Temporal de Empresas Irualde S.L. y Ugatz S.L., aurrerantzean UTE Lezo, delakoari adjudikatzea erabaki zuen ondorengo obra hauek egitea: alde batetik, "1 Sistema Orokorrean kirol instalazio baten eraikuntza" eta, bestetik, haren azpian bertan ibilgailuentzat lurpeko aparkalekuak eraikitzea eta ustiatzea bera.

Horretarako, 1996ko urtarrilaren 9an suskribatu zen aipaturiko enpresa adjudikaziodunarekin zegokion kontratua, hartan, zuinketa-aktaren sinaduratik hasita 17 hilabeteko epea ezartzen zelarik obragintzarako, zuinketa hori 1996ko urtarrilaren 22an burutuz. Halaber, aipaturiko dokumentuan espreski finkatzen zen, hari eranskin gisa bateratutako lan-plana errespetatzera adjudikazioduna beharturik zegoela.

Lezoko Udala, 1997ko abenduaren 4ko Plenoaren Akordio bidez eta, besteak beste, 1 Sistema Orokorrean eraikitzea aurrikusitako kirol instalazioaren obragintzan kontratistak konprometaturik zeuzkan epeak behin eta berriz bete gabe uzten zituelako eta, azkenean, obrak eperik gabe geldirik geratu zirenez, Lezoko Udala, beraz, etengabe aipatzen ari garen kontratua deuseztatzeko espedienteari hasiera eman beharrean kausitu zen.

Horretarako, eta Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeko 60.1 eta 97.1 artikuluetan arautzen denaren ildotik, aipaturiko akordioaren berri jakinarazi zitzaion kontratistari eta aldi berean, interesatua bera zenez, aipaturiko espedientean audientzia eman zitzaion, bere eskubide eta interesen defentsarako egoki irudituko zitzaizkion alegazioak aurkez zitzan.

1997ko abenduaren 12an, Jose Maria Irurzun Goikoetxea Jk., U.T.E. Lezoren administratzaile bakar gisa ihardunez, eta horretarako emandako epearen barruan, idatzi bat aurkeztu zuen Lezoko Udal honen aurrean, hartan espreski seinalatuz ezen, aipaturiko sozietatea iragaiten ari den finantza-arazoak direla eta, ezinezkoa zela bukatzeko geratzen ziren obrak normalki egiten segitzea eta, era berean, ezin zirela bete lehen aipaturiko kontratuaren indarrez beren gain hartutako gainerako konpromezuak.

Alabaina, aipaturiko idatzian eta aurrerago interesatu berak joan den urteko abenduaren 22an aurkezturikoan adierazten zen, aipaturiko U.T.E.ren aldetik asmoa zutela sozietate horren hornitzaileekin eta hartzekodunekin elkarrizketei ekiteko, Udalaren aurrean proposamen tekniko bat zehazki gauzatzeko xedez, horrek bideratuko zukeelarik konprometaturik zeuzkaten obrak aurrera eramatea, hasieran adjudikaturiko kontratuaren subrogazioa dela medio.

Aipaturiko idatziak ikusirik, eta U.T.E. Lezo osatzen duten sozietateetarikoren bat iragaiten ari zen arazo ekonomikoak ezagutzen zituenez -besteak beste, toki erakunde horretan aldian aldian jasotzen zituzten bahitura judizialen datu bidez- Lezoko Udalak, aipaturiko proposamenaren bideragarritasuna edo eza aldez aurretik juzgatzen hasi gabe, interesatuari jakinarazi zion ezen, edonola ere, proposamen horrek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko zituela, hasieran proiektaturiko obraren garapen normala eta amaitze egokia bermatzeko.

Aski denbora joan den arren, interesatuak ez du aurkeztu aipaturiko proposamena horretarako emandako epearen barruan, udalak hura behar bezala baloratu ahal izan zezan.

Bestalde azpimarratu beharra dago ezen, gaur arte gauzaturiko obra egiaztatu eta baloratzeko xedez Obra Zuzendaritzaren aldetik 1997ko abenduaren 31.ean emandako txostena dela medio, nabarmen azaldu dela obrarentzat gaur egungo egoeran geldirik edukitzeak suposatu duen narriadura progresiboa eta, lehen bait lehen, hasieran aurrikusitako eraikuntzari jarraitzeko eta hura burutzeko beharra.

Halaber Udal Zerbitzu Teknikoek 1998ko urtarrilaren 19an emandako txostenean, obra zuzendaritzak seinalatu zituen kiroldegiko obra-akatsak egiaztatzeaz gain, Obra Zuzendaritzak seinalaturiko lehen aipaturiko beharra berresten dute kiroldegiko eraikuntza obrei dagokienez, alegia, obragintzan segitu beharra dagoela aipaturiko kirol instalazioaren obragintza aurkitzen den geldi-egoeraren ondorioz orain arte egindako eraikinean gertatzen ari diren molde orotako kalteak arintzeko helburuz.

Esandakoa ikusirik eta, ahal den neurrian bederen, kontratistan obragintzarako epeak ez bete izanagatik eta azkenean obrak geldirik utzi izanagatik udal interesentzat erator daitezkeen kalte handiagoak ekiditeko helburuz, bidezkoa da aurrikusitako legezko tramiteei jarraitzea aipaturiko kontratua behin betiko deuseztatzeko.

Horretarako, eta Toki Administrazioetako Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeko 152.1 artikuluan agintzen denarekin adostasunez, kasu honetan bezala kontratua deuseztatzea bidezkoa denean, -aurrez edo aldi berean- proiektuaren arabera ordurarte egindako obren egiaztapena, neurketa eta likidazioa egin behar da, kontratistaren alde edo kontra suertatzen diren emaitza-saldoak finkatuz.

Obra Zuzendaritza arduradunaren aldetik 1997ko abenduaren 31.ean egin zen ordurarte gauzaturiko obren egiaztapen, ziurtapen eta neurketa ekintza formala, baina kontratistak ez zuen egokitzat izan, ekintza hori izango zela formalki jakinarazi zitzaion arren, bera hartara etortzea.

Udal Zerbitzu Teknikoek, berriz, 1998ko urtarrilaren 19an -eta aurrez aipaturiko ekintzaren emaitzak ikusirik- txostena eman dute non seinalatzen den zenbait akats badagoela egoki egindako eta artean obra ziurtapen administratiboa eman ez zitzaien obretan, eta akats horien balorazioa, kontratistari lepora liezazkiokeen obragintza akatsak direnez, lehen aipaturiko zenbatekotik eta haien behin betiko likidazioa egiterakoan egokiro deskontatu beharrekoak direla.

Aipaturiko likidaziotik ateratzen den zenbateko ekonomikoak ematen duen emaitza guztira 125.648,- pta saldoa da kontratistaren alde, eta horrek osatuko du udalerriko "1 Sistema Orokorrean kirol instalazio bat gauzatzeko" obra kontratuari dagokion behin betiko likidazioa.

Bestalde, "kirol instalazioen azpian kokaturiko lurpeko aparkalekuen eraikuntza eta ustiapenerako" kontratuari dagokionez seinalatu beharra dago ezen, aipatzen ari garen lehiaketaren adjudikaziorako erabili diren Baldintza Juridiko, Tekniko eta Ekonomiko-Administratiboen Pleguko 4.c puntuan jasotzen diren zehazpenen ildotik, haien finantziazioa, kiroldegiko obra bera ez bezala, ez litzatekeela hainbesteko bateko prezio ekonomiko batez osatua, baizik eta UTE Lezok aipaturiko aparkaleku plazen lagapenaren erostunen aldetik jasoko lukeen kopuru ekonomikoak emana litzatekeela.

Aurrez esandakoa ikusirik, eta aipaturiko kontratuaren deuseztapenaren eta haren likidazioaren aldez aurretik, egoki litzateke espediente bati hasiera ematea aurrikusitako garaje-plazen jabego-egoera aztertzeko eta argitzeko eta, administrazio honen esku dituen datuen arabera, haien gain nolabaiteko eskubideren bat berenganatu izana luketen erabiltzailerik legokeen argitzeko.

Bestalde espedientean aurkitzen da garajeetako obra-bukaeraren Ziurtapena, injineru industrialen kolegio ofizialak 1997ko abenduaren 17an bisatua, eta hartan ageri da akats zerrenda bat garajeetako obragintza, akats horiek konpontzea, UTE Lezori lepora liezaiokeena izaki, 1.096.200,- pta. litzatekeelarik.

Beraz, ez da bidezkoa inolako ordainketarik egitea harik eta UTE Lezori adjudikaturiko kontratuen behin betiko likidazio finkoa erabaki arte, eta hori momentu honetan ezin da egin, kontuan izanik udalaren aldetik tramitatzen ari diren espedienteak, obraren behin betiko likidazioa egiteko xedez eta, halakorik balitz, kontratistaren aldetik obragintzako epeak ez bete izanaren ondorio gisa gertatu ahal izan diren kalte eta galera posibleak koantifikatzeko.

Esandakoaren aurrez aurre, eta Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeko 112.e); 113.1 eta 114.4 artikuluetan; Kontratazioen Arautegi Orokorra onartzen duen azaroaren 25eko 3.410/1975 Dekretuko 178 eta 179 artikuluetan eta horiekin bat datozen gainerako aginduetan xedatzen denaren arabera, ondorengo akordio hauek hartzea proposatzen zaio Plenoari:

BAT: Unión Temporal de Empresas Irualde S.L. y Ugatz S.L. -UTE Lezo- delakoari 1995ko urriaren 10.ean adjudikaturiko kontratuaren Deuseztapena erabakitzea, haren izatea "1 Sistema Orokorrean kirol instalazio bat gauzatzeko" obragintza zelarik.

BI: Xedapen-parte honetako aurreko atalean deskribaturiko obraren behin betiko likidazioa egitea, egindako eta gaurdaino ziurtatu gabeko obrari buruzko behin betiko likidazioari dagokionez 125.648,- pta kopuruko saldoa UTE Lezo kontratistaren alde aitortuz.

HIRU: "Kirol instalazioaren azpian ibilgailuentzat lurpeko aparkalekuak eraikitzeko eta ustiatzeko" kontratuaren Deuseztapena burutzeko ekindako tramiteei jarraitzea, era horretan, eta aipaturiko kontzesioari buruz nolabaiteko eskubiderik berenganatu duten erabiltzaileen jabego-egoera eta zenbatekoa aldez aurretik azterturik, aparkaleku horretarako egokien gerta litekeen ustiapen-erregimena zein den erabakitzeko kondizioetan izateko moduan, eta gaur egun indarrean dagoen kontzesioa likidatzeko aukera izateko eran.

LAU: Garajeetako obraren zuzendaritzaren aldetik 1997ko abenduaren 17an emandako akatsei buruzko txostena aipaturiko kontratistari igortzea, hartan zehazten baita garajeetako obretan akats batzuk badaudela, Akordio honen jakinarazpenaz geroko 15 egunetako epearen barruan akats haiek zuzendu eta konpon ditzan.

BOST: Hasiera emandako espedientea aurrera eramatea, kontratistaren aldetik kontratua bete ez izanaren ondorioz eta kausaz Lezoko Udalarentzat gertatu ahal izan diren kalte eta galeren ordaina, halakorik balitz, exijitzea, koantifikatzea eta zehaztea erabakitzeko xedez.

SEI: Guztira HAMABOST MILIOI EHUN ETA LAUROGEITA HAMALAU MILA ETA HOGEITA BAT pta. kopuruko fidantza bahitzea, alegia, adjudikaturiko kontratua ongi burutzearen berme gisa 1995ko abenduaren 1ean Udal honen aurrean kontratistak jarritako fidantza.

ZAZPI: Abonatu gabe dauden obligazioen ordainketa etenik uztea harik eta etengabe aipatzen ari garen obren behin betiko likidazioa egin ahal izango den arte, horretarako ireki diren eta aipaturiko likidazioarekin zerikusia izan dezaketen espediente administratiboen instrukzioa burutu ondoren."

Proposamena onartzeko botazioa planteaturik, zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris. Mirari Rekalde Gonzalezek eta Iñake Urrestarazu Azurmendik ez dute botazioan parte hartu. Beraz, proposamena onartu egin da.

2.- LEZOKO KIROLDEGIA ETA FRONTOIA BUKATZEKO FALTA DIREN OBREN ADJUDIKAZIORAKO LEHIAKETA ERAENDUKO DUEN BALDINTZA-PLEGUA ONARTZEA.

Gai hau aurrekoaren ondorio gisa planteatu du alkateak, kiroldegiko eraikuntza obrak abandonaturik geratu izanaren eta kontratua deuseztatu izanaren ondorio gisa, horregatik, bukatu gabe dauden obrak egiteko lehiaketa-deia bidezkoa izanik.

Obra proiektua Joan Azkue Toledok egina da, 1994ko abenduan bisatua eta udal plenoak 1994ko abenduaren 16an onartua. Kiroldegia eta frontoia bukatzeko falta diren obren aurrekontu eguneratua guztira 128.535.293,- pta da, horren presupostu-kontsignazioa obrak adjudikatu aurrez egingo delarik.

Obrak bukatzeko 6 hilabeteko epea aurrikusi da.

Horren adjudikaziorako premiazko prozeduraz lehiaketa publiko irekia egitea proposatzen da, gaur egun jadanik eginik dauden obrak gehiago ez hondatzea ahal den neurrian ekiditearren.

Hori guztia dela eta, ondorengo akordio hauek hartzea proposatu dio alkateak udal plenoari:

BAT: Lezoko kiroldegia eta frontoia bukatzeko falta diren obrak adjudikatzeko lehiaketa publiko irekia eraenduko duen baldintza plegua onartzea.

BI: Aipaturiko obrak adjudikatzeko premiazko prozeduraz lehiaketa publiko ireki batera dei egitea, Probintziako Boletinean eta prentsan argitaratuz.

Proposamena diktaminatu gabe dagoenez gaiaren premiazkotasuna bozkatu da, Plenoak eztabaidatzea eta bozkatzea onartzen duen jakiteko. Aldeko zortzi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta lau boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi. Beraz, onartu egin da proposamena eztabaidatu eta bozkatzea.

Jose Mari Botok galdetu du ea enkanterako eskainte tipoa bat datorren udalari obra kostatu bide zitzaionarekin baldin abandonatu duen kontratistak obra burutu balu. Alkateak argitu dio, aurrekontua gaurko prezioetara eguneratu dela. Jose M. Botoren iritziz, kostuaren gehiagokoa obra abandonatu duen enpresari leporatu beharko litzaioke, puntu hori alkateak eta idazkariak berretsi dutelarik, eta gogorazi dute ezen, kalte eta galeren espedientean, gastu hori kontutan edukiko dela.

Jose Mari Botok pleguko 27, b) puntuaz oharra egin du eta zuzen jasorik ote dagoen egiaztatzeko eskatu du.

Proposamena onartzeko botazioa planteaturik, zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris. Mirari Rekalde Gonzalezek eta Iñake Urrestarazu Azurmendik ez dute botazioan parte hartu. Beraz, proposamena onartu egin da ondorengo akordio hauek hartuz:

BAT: Lezoko kiroldegia eta frontoia bukatzeko falta diren obrak adjudikatzeko lehiaketa publiko irekia eraenduko duen baldintza plegua onartzea.

BI: Aipaturiko obrak adjudikatzeko premiazko prozeduraz lehiaketa publiko ireki batera dei egitea, Probintziako Boletinean eta prentsan argitaratuz.

AKTAREN AMAIERA.

Eta beste aztergairik ez dagoenez, 19:30 orduetan, lehendakaritzak bukatutzat eman du batzarraldia, bertan diren zinegotzi guztiek sinatzen duten akta hau jasorik eta nik, idazkari gisa, hau guztia ziurtatuz.

Eguna