1997.eko Abenduaren 10ekoa

    Agiri mota
    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hamarra. Arratseko 7etan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenbiziko deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria) eta beste zinegotzi hauek bildu dira: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

    Patxi Apalategik egin ditu itzulpen lanak eta Xabier Loiolak idazkaritzakoak.

    1.- AURREKO BILERETAKO AKTEN ONARPENA: 97/07/23) (BILKURA EZ OHIKO ETA PREMIAZKOA), 97/07/28 (BILKURA OHIKOA), 97/09/16 (BILKURA OHIZ KANPORAKOA), 97/10/03 (BILKURA EZ OHIKO ETA PREMIAZKOA), 97/11/10 (BILKURA OHIZ KANPORAKOA), 97/11/26 (BILKURA OHIZ KANPORAKOA) Y 97/12/02 (BILKURA EZ OHIKO ETA PREMIAZKOA).

    - Uztailaren 23an ospaturiko batzarraldiko akta onartu egin da.

    - Uztailaren 27an ospaturiko batzarraldiko akta onartu egin da, ondorengo zuzenketa hauek eginik:

    I. Urrestarazuk zuzenketa bat planteatu du bai euskaraz idatziriko aktan baita erdarazkoan ere. 5. orrialdean, 3. paragrafoan, I. Urrestarazuren baieztapen bat jaso da, honela dioenaAnbulategia “etxebizitzetatik hurbileko toki batean kokatzean, ezin izango direla X izpiak jarri”, baina esan, ordea, hau esan baitzuen: “anbulategia etxebizitzetako eraikin batean kokatzean, ezin izango direla X izpiak jarri”. Planteaturiko zuzenketa onartu egin da.

    M. Rekaldek planteatu du, bera pleno horretara ez etorri izanaren arrazoia jaso dadila, oporretan baitzen. Idazkariak gogorazi dio, horretarako xehetasun hori Alkateari aditzera eman behar diola.

    Alkateak eskatu du, euskarazko aktako 11. orrialdeko koadroa zuzendadila, “gehikuntza” dioen tokian “gutximena” esan behar baitu.

    - Irailaren 16an ospaturiko batzarraldiko akta onartu egin da.

    - Urriaren 3an ospaturiko batzarraldiko akta onartu egin da.

    - Azaroaren 10ean ospaturiko batzarraldiko akta onartu egin da, ondorengo ñabardura hauekin:

    Jose Mari Botok esan du, bere taldeak ezin duela onartu akta zeren, beren iritzirako, aktak ez baitu zuzen jaso bertan sortutako eztabaida, ez galderak, ez eta emandako erantzunak ere, zenbait auzi eskas jasorik geratu direlarik. Hori guztia dela eta ez dute aktarik sinatu.

    Idazkariak eskatu dio zuzendu beharreko gauzak plantea ditzala, eta erantzun du esanez ez dela gauza bat zehatz-mehatz, akta orokorrean dela eta ez dela zuzentzen hasiko.

    Azaroaren 26an ospaturiko batzarraldiko akta onartu egin da, ondorengo zuzenketa hauekin:

    I. Urrestarazuk eskatu du, gazteleraz idatzitako aktan jaso dadila bere ausentzia justifikatu izana. Xehetasun hori jasorik dago euskaraz idatzitako aktan.

    - Abenduaren 2an ospaturiko batzarraldiko akta onartu egin da.

    2.- 4´SISTEMA OROKORREAN KIROL EKIPAMENDUA (FUTBOL ZELAIA) EGITEKO LURREN DESJABETZEARI PREZIO JUSTUA IPINTZEKO PROZEDURA HASTEKO DIKTAMENA.

    Alkateak aurkeztu dio plenoari obra eta hirigintza batzordeak abenduaren 1.an emandako diktamena, haren onarpena eskatuz. Gogorarazi du ezen, martxo aldera saiatu zirela zenbait gestio burutzen jabeekin, baina arrakastarik gabe: desjabetzerako behar bezala arrazoituriko proposamen ekonomikoak aurkez zitzaten gonbidatu zituzten baina gonbite horri ez zioten jaramonik egin.

    Diktamenak honela dio espreski:

    “1997ko martxoaren 26ko 50. Alkatetza-Dekretuaren bidez dei egin zitzaien, kirol ekipamendutarako 4´ Sistema Orokorraren Garapenerako Plan Bereziaren egikaritzak afektaturiko jabeei, hamabost eguneko epearen barruan udalarekin harremanetan jar zitezen, bakoitzak desjabetu bide zaion bere finkaren ustezko edo baloraturiko prezioaren proposamen arrazoindua eginez, elkarren arteko akordioz, eta adiskidantzazko eran, ondasunak eskuratzeko negoziaketei ekiteko xedez.

    Haietariko inork ez du aurkeztu proposamenik.

    Hori dela eta, akordiorik izan ez denez, bidezkoa da, aipaturiko Dekretuko bigarren puntuan finkaturikoaren ildotik, dagokion balio justuaren pieza bereiziaren tramitazioari hasiera ematea, halere desjabetzearen ordezko beste hitzarmen batera, espedientearen edozein fasetan delarik ere, iritsi ahal izatearen kalterik gabe.

    Horregatik guztiagatik, Obra eta Hirigintza Batzordean, Alkate Jn. (H.B.), Jesus Mª Echeveste (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoekin eta Iñake Urrestarazu (E.A.) eta Pello Garbizuren (E.A.J.) erabakia hartzetik at geratu direlarik, ondorengo akordio hauek diktaminatu dira Plenoak erabakia har dezan:

    BAT: Balio justuaren finkatzea tramita dadila pieza bereizi gisa, espediente indibidualizaturen bidez, hartan ageriko delarik ondasun zehatzaren deskribapen doia eta eskuratze prezioa elkarren arteko adostasunez finkatzeko buruturiko ihardueren laburbilketa bat.

    BI: Jabeei errekeri diezaiela, jakinerazpen dataren biharamonetik kontaturik hogei egunetako epearen barruan estimu-orria aurkez dezaten, hartan zehaztuko dutelarik bidezko iruditzen zaien balioa, ohartaraziz ezen, balorazioak nahitaez arrazoindua izan beharko duela eta Estatuak emandako titulu profesionaldun aditu baten sinadurak abalaturik egon ahal izango duela.

    HIRU: Nahitaezko Desjabetzearen Arautegiko 30. artikuluan agintzen dena betez, balio justuaren espedientearen hasierako data legala 1996ko azaroaren 6a dela.”

    Hitza hartzeko txandari ekinez, Jose Maria Botok esan du ezen, bere taldeak zalantzak badituela prozedura hori esan den bezala eraman ote den ala ez, eta entzun ere, entzun duela udalak gaizki tratatu ote dituen jabe afektatuak. Arazoaren funtsari dagokionez iruditzen zaio gai horrek bide okerra daramala, jadanik futbol zelaia han kokatzea erabaki okerra izan zela zeren, ordenazio-arrazoirengatik ez baizik eta gehienbat aurreko legislaturan zinegotzi zen Dozagaraten faboretan eta orain afektaturiko jabeen kaltetan erabaki baitzen. Bere kezka azaldu du, erabaki hain zalantzagarriak eta auzitegietan hainbat errekurtsorik aurre egin beharrean kausitzen denak amaiera onik izan ote dezakeen, gai hori ez ote den burutu baino lehen bertan geldirik geratuko.

    Alkateak argitu du, jabeekin harremanak normalak, gizabidezkoak izan direla, eta gorabehera hori egiaztatu nahi lukeen edonoren esku dagoela espedientea.

    Iñake Urrestarazuk argitu du ezen, Botoren ikuspegia, aurreko legislaturan jabeekin hirigintza batzorde batean izan zen bilera tirabiratsu harengatik izan daitekeela, lurrek izan behar zuten balorazioari buruz tratatu zenekoa, alegia.

    Pello Garbizuk esan du, futbol zelaia lursail horietan kokatzearen kontra jarrarazten duten arrazoiak ez dituela errepikatuko, sarritan azaldu baititu plenoaren batzarraldi askotan, alabaina, esan du, ez zaiola zuhurra iruditzen gaurregun auzitegietan dauden planeamendu eta akordiotan oinarrituriko proiektu horrekin aurrera segitzea. Futbol zelaia lursail horietan kokatzearen kontrako beste argudio berri bat gisa irakurri du Lezoko egoera urbanistikoari buruzko diagnosiaren idazleen iritzia, Manolo Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek eta Teodoro Cacho abokatuak eskierki udalarentzat idatzia , II Tomoan, 191 o.an jasoa: “Kirol-eremua Lopeneko aiekatik lekuz aldatzea urbanistikoki zuzena da. 2.Poligonoaren (Ijurko) zuzkidura-defizita betetzeko posibilitatea ere interesgarria da. Alabaina, sistema orokor hori kokatzea erabakitzerakoan, Lezoko udalerriko oraingo eta etorkizuneko ordenazio globalaren egiturazko beste faktore batzuk ere aintzat hartu beharrekoak ziren, Hirigunearen hedadura naturalaren kontrako barrerak sortzea ekiditeko eran.”

    Alkateak erantzun du esanez zaila dela futbol zelaiarentzat toki egokia erabakitzea. Esan du ezen, ez berak ez eta gobernu ekipoak ere, ez dituztela eztabaidan ipini aurreko legislaturetako erabakiak gai honi dagokionean eta indarrean dagoen planeamendua burutara eraman besterik ez direla ari egiten. Kokagunearen egokitasunari buruzko eztabaida planeamendua aldatzeko erabakiaren aldez aurretik egin beharrekoa zela.

    Beste eztabaidarik gabe diktamena botaziora eraman da zinegotzien onarpenerako. Aldeko botoak zortzi izan dira Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; eta aurkakoak bost: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta Pello Garbizu Azkue. Beraz , diktamena onartu egin da ondorengo akordio hauek hartuz:

    BAT: Balio justuaren finkatzea tramita dadila pieza bereizi gisa, espediente indibidualizaturen bidez, hartan ageriko delarik ondasun zehatzaren deskribapen doia eta eskuratze prezioa elkarren arteko adostasunez finkatzeko buruturiko ihardueren laburbilketa bat.

    BI: Jabeei errekeri diezaiela, jakinerazpen dataren biharamonetik kontaturik hogei egunetako epearen barruan estimu-orria aurkez dezaten, hartan zehaztuko dutelarik bidezko iruditzen zaien balioa, ohartaraziz ezen, balorazioak nahitaez arrazoindua izan beharko duela eta Estatuak emandako titulu profesionaldun aditu baten sinadurak abalaturik egon ahal izango duela.

    HIRU: Nahitaezko Desjabetzearen Arautegiko 30. artikuluan agintzen dena betez, balio justuaren espedientearen hasierako data legala 1996ko azaroaren 6a dela.

    3.- ALKATEAREN 183. DEKRETUA BERRESTEA: FUTBOL ZELAIA BURUTZEKO OKUPATU BEHARREKOAK DIREN ESKUBIDE ETA ONDASUN ZERRENDA ONARTUZ HARTUTAKO ERABAKIAREN AURKA AURKEZTUTAKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOAN AURKEZTEKO ETA ABOKATUAK IZENDATZEKO EMANA.

    Alkateak proposatu du alkatetzaren dekretua berrestea.

    Jose Maria Botok galdetu du ea alkateak eskumenik duen dekretuan jasotzen diren erabaki-moldeak hartzeko.

    Idazkariak erantzun du ezen, Toki Erregimeneko Oinarri-Legeko 22,2, j artikuluaren arabera, ekintza administratibo eta judizialen egikaritza plenoaren eskumenekoa dela, baina presazko arrazoirengatik alkateak erabaki dezakeela lege-testu bereko 21,1, i artikuluan xedatzen denaren ildotik.

    Jose Maria Botok gaitzetsi egin du alkateak gai honetarako pleno-deia ez egina, aldiz beste gai kaskarrago batzuek ezohiko batzarralditarako deia eragiten baitute batzutan.

    Beste eztabaidarik gabe, gaia diktaminaturik ez dagoenez, gaiaren presazkotasuna eta batzarraldi honetan tratatzea erabakitzea plenoak berrets dezan planteatu du alkateak. Alde zortzi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, aurkako bi: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkuek ez dute bozketan parte hartu izan nahi.

    Gaiaren presazkotasuna berretsirik, dekretuaren berrespena planteatu da. Alde zortzi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, aurkako bi: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkuek ez dute bozketan parte hartu izan nahi, eta beraz, ondorengo ERABAKIAK hartu dira:

    BAT: Goian aipatzen den arazoari dagokion espediente administratibo originala igortzea Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusira.

    BI: Aipaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan parte demandatu gisa Udala aurkeztea.

    HIRU: Abokatu gisa Joseba Belaustegi Cuesta, Jaione Karrikiri Garaño eta Aitor Garin Santamaria, eta prokuradore gisa Yolanda Kortajarena Martinez, Jose Manuel Dorremotxea Aranburu eta Jose Luis Martin Jauregibeitia izendatzea, aipaturiko errekurtsoan edo arazo horri buruz plantea litezkeen besteetan Lezoko Udala ordezkatu eta defenda dezaten.

    LAU: Udalak ospatuko duen lehen batzarraldi osokoan Erabaki hau aztegai zerrendan sartzea, horren berrespenerako helburuz, 7/85 Legeko 22.2.j. artikuluak testu bereko 21.1.i artikuluarekin zerikusian ezartzen duenaren arabera.”

    4.- KONTU EMATEA ETA DEKRETUAK BERRESTEA: ALKATEAREN 192. DEKRETUA (KONTUHARTZAILEAREN ORDEZKOA IZENDATZEKO EMANA), HIRIGINTZA DIAGNOSTIKOA JENDAURRE ATERATZEN EMANDAKO BANDOA,...

    Alkatetzaren 192 zenbakidun dekretua berrestea planteatu da, haren bidez izendatzen baitzen kontuhartzailearen ordezkoa haren oporretako denborarako.

    Lehenik proposamenaren presakotasuna eta hura batzarraldi honetan eztabaidara eta eta botaziora onartzea botatu da. Zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Maria Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi abstentzio: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue zinegotziek ez dute botatu.

    Auziaren presazkotasuna erabakirik, botazioa planteatu da, lehengo botazio bera errepikatu delarik, aldeko zortzi boto: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Maria Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka, eta bi abstentzio: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue zinegotziek ez dute botatu.

    Udal planteamendu urbanistikoaren gaur egungo egoerari buruzko “Lezoko txosten urbanistikoa” deritzan eta Manuel Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek eta Teodoro Cacho abokatuak idatzitako lanaren informazio publikorako eta zabalkuntzarako denboraldiari dagokionez, argitara eman duen bandoaren berri eman du alkateak. Dokumentua aztertzera eta haren inguruan iradokizunak aurkeztera animatu ditu zinegotziak. Gogorazi du, iradokizunak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean bukatzen dela.

    5.- ERREGU GALDERAK.

    1.- Pello Garbizuk zenbait galdera egin dizkio alkateari, gaur goizean Udal Idazkaritzan idatziz aurkeztuz:

    1.1.- Uztailaren 28ko plenoan egindako galdera errepikatu du, 1995ko Euskal Herriaren Itzuliko etapa-amaieraren komite organizatzaileko partaideak zeintzuk ziren galdetuz. Galdetu du ea alkateak gogoan duen nori igorri zion 1995eko azaroaren 10eko bere idatzia.

    Alkateak erantzun du, ez dagoela jasota eta bera ez dela oroitzen nork hartu zuen berak komiteari bidalitako idatzia, ezta komitea zeintzuk osatzen zuten ere.

    Jesus Mari Martiarenak esan du, bera komite horretako batzordekide zela Agustin Lizarazu eta Inazio Agirrerekin batera. Imanol Ugalde zela diruzaina eta Aitor Sarasola lehendakaria, koordinatzaile orokor gisa Giron aritu zelarik eta, hark utzi ondoren,Tuto Sistiaga. Aipaturiko idatzia lehendakariak edota diruzainak jasoko zutela seguruenik.

    1.2.- Aurrekontuko lau partidaren edukinaz eta zenbaterainokoaz galdetu du, laurak ere gastuetakoak: 211-45201-01-00; 212-45201-01-00; 227-45200-01-00 eta 623-45101-02-00.

    Alkatea ere ez da oroitzen partida horien izenetako siglen esanahi zehatzaz. Kontuhartzaileak itzultzean argituko du gora-behera.

    2.- Jose Maria Botok galdera batzuk egin ditu:

    2.1.- Alkateari galdetu dio ea zein tekniko izendatuko zaien oposizioko partaideei, udal planeamenduari buruz egindako txosten urbanistikoa aztertu ahal izateko. Zein pausu eman behar dituzten galdetu du, bat izenda diezaien.

    Alkateak esan dio, txostenaren idazleak udalak kontrataturiko teknikariak direla, eta korporazioarentzat aholkularitza lana haiek eginten dutela. Beste teknikaririk ez dela izendatuko esan du.

    Botoren iritziz, gainerako taldeei posibilitate hori ematen ez bazaie, Herri Batasunak nahi duena egingo du gai honetan.

    2.2.- Alkateari galdetu dio ea erregulartasunez jarraitzen duen Udaltzaingoaren gertakari-liburua.

    Alkateak erantzun dio, gora-behera hori barne arazoetarako zinegotzi eskuordedunaren esku lagata daukala, eta hark egiaztatu egin du parteen liburuaren jarraipena egiten dela.

    2.3.- Haurtzaindegiari datuak eskatu zaizkion galdetu du, eta ea ezer egin behar den.

    Erantzunik ez jasotzean, zerbait esan diezaioten eskatu du, erantzun bat eskatu du.

    2.4.- Jaietako gastuen egiaztagiririk dagoen galdetu du.

    Jone Salaberriak, kulturako zinegotziak, baietz esan dio, guztiek aurkeztu dituztela gastuen frogagiriak.

    2.5.- J. M. Martiarenari galdetu dio ea egia den Olamarta baserrirako bideko obrak afektaturiko baserritarrei presioa egiten aritu omen deneko zurrumurrua.

    J.M. Martiarenak ukatu egin du delako zurrumurrua.

    Beste galderarik ez dagoenez alkateak gogorazi du ezen, plenoak urtea amaitu baino lehen onartu beharreko gai batzuk badaudela eta, seguruenik, ez-ohiko plenoren baterako deia egingo dela datozen egunetako eguerdiren baterako.

    AKTAREN BUKAERA

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 20:10etan, Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna