1996.eko Irailaren 11ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamaikagarrena. Arratsaldeko zazpietan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea) lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dira bileran izan. Azkeneko biek aurrez adierazi zuten ezin izango zutela bilkurara etorri.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- ONARTZEA, EGOKI JOZ GERO, 1996KO UZTAILAREN 9KO OHIKO BILKURAKO AKTA.

    Aho batez onartu dute akta, ezeren zuzenketarik gabe.

    2.- BEHIN-BETIKO ONARTZEA SAGASTI POLIGONOKO XEHETASUN AZTERLANA ETA 15-B ETA 15-C LURSAILAK URBANIZATZEKO PROIEKTUA.

    Behin-betiko onartzea proposatu du alkateak Sagasti poligonoko 15. lursaileko Xehetasun Azterlana eta 15-B eta 15-C lursailak urbanizatzeko proiektua, irailaren 2an diktaminatu baitzuen Hirigintza Batzordeak, HBko eta EAJko ordezkarien botoak alde zirela, EAkoenak kontra eta PSE-PSOEkoen iritzi-ematerik gabe.

    Osoko Bilkurak, horrenbestez, alkatearen (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta H.B.ko gainerako ziengotzien (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Miaxabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Rafael Salaberria Etxezurieta) botoak eta EAJko baten (Jesus Mª Martiarena Jakaren) botoa aldeko direla, eta EAko bien (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) botoak kontrako direla, behean heldu den erabakia hartu du. ERABAKIA:

    BAT: Behin-betiko onartzea Sagasti poligonoko 15. lursaileko Xehetasun Azterlana eta 15-B eta 15-C lursailak urbanizatzeko proiektua. Erredaktatu Jorge Lizarribarrek (industri injenieroak) egin zituen, eta 1996ko ekainaren 28an ikus-onetsi haren elkargoak. Eta aurkeztu, berriz, Patxi Salaverria Folgadok egin zituen, Producciones Laiz, S.A.ren izenean.

    3.- HASIERAKO ONARPENA EMATEA EUSKAL UDAL INTSUMITUEN MANKOMUNITATEKO ESTATUTOEI.

    Zalantza batzuk sortu direnez mankomunitatearen finantziazioaz eta Udalak mankomunitatean sartzea erabakiko balu hartuko lituzkeen betebeharrez, puntu hau mahai gainean uztea proposatu du alkateak, sakonago aztertzeko eta batzorderen batean eztabaidatzeko.

    Bileran diren zinegotzi guztiek onartu dute gaia mahai gainean uzteko proposamena.

    4.- HASIERAKO ONARPENA EMATEA BIZTANLEEN ERROLDARI, 1996KO MAIATZAREN 1EKO DATAZ BERRITUARI.

    Bileran diren zinegotzi guztiak konforme direlarik, 1996ko maiatzaren lehenean Udalean ziren biztanleen erroldari buruzko datuak azaldu dira.

    - Biztanle eskubidedunak: 5.755 (2.918 emakumezko eta 2.837 gizonezko).

    Errolda hilabete batez jendaurrean egongo da.

    5.- MOZIOA, "GARBITASUNA ARMEN SALMENTAZ" KANPAINARI BURUZKOA.

    Amnesty Internationalek, Greenpeacek, Mugarik gabeko Medikuek eta Intermonek eskaturik, behan heldu den mozioa aurkeztu dio alkateak osoko bilkurari, erakunde-adierazpena proposatuz armen salmentan garbitasuna izatearen alde.

    Proposatutako erakunde-adierazpena bilkurarako deialdiarekin eta gai-zerrendarekin batera bidali zitzaien zinegotziei. Badute, beraz, proposamenaren berri, eta hala onartu dute, bilkuran diren zinegotzi guztiak ados direla, mozioa. Hauxe dio mozioak:

    "Amnesty International, Greenpeace, Intermon eta Mugabako Medikuak bultzaturiko "SEKRETU BATZUEK HILTZEN DUTE" delako kanpainari bere babesa ematen dio, Espainian armen salerosketan gardentasuna lortzeko.

    Bakarrik gardentasunari esker izango dela posible armen exportazioen kontrol zehatza eramatea bai Parlamentuaren bidez bai iritzi publikoaren bidez aldarrikatzen du.

    Armen exportazioa Jokabide Kode bati lotuta egon beharko litzatekeela, Europako Kontseiluak 1991 eta 1992an gai honi buruz onarturiko zortzi irizpideak kontuan izanik, adierazten du.

    Nazioarteko Arma Konbentzionalen Erregistroari zuzenduriko informazioa bere borondatez zabaltzea eskatzen dio Gobernuari, arma guztiak zenbat eta zeintzuk diren zehaztuz.

    Erabilpen Bikoitzeko Materialen eta Ministerioarteko Defentsa Batzordeko Presidenteari eta Espainiako Gobernuari hilabetero armen exportazio eskakizun guztiak argitaratzea eskatzen dio, horrela ONG guztiek eta gizarteko edozeinek, ondorioak aurreikusiz bere iritziak kaleratu ahal izango ditu, eta batez Oinarrizko Giza Eskubideen kontrako edozein eraso salatu".

    6.- ALKATEAREN ETA ZINEGOTZI ESKUORDEDUNEN INFORMEAK.

    Alkateak jakinarazi du Maixabel Unzain Zapiainen gain utziko dituela Gizarte Ongizateko gaiak.

    7.- GALDERAK ETA ESKAERAK.

    I. Urrestarazuk proposamen bat eta beste galdera bat egin ditu. Proposamena osoko bilkura ohikoak egiteko egunaren gainekoa da. Hark eman dituen datuen argitan, hilaren bigarren asteazkenean ohiko bilera gehiago egin dituzte lehenbizikoan baino. Horrenbestez, bada, bilera eguna zehazteko eta errespetatzeko eskatu du.

    Alkateak esan dio begiratuko duela gaia eta laister egingo diola proposamen bat osoko bilkurari.

    Bestetik, I. Urrestarazuk galdetu du ea "Guía práctica profesional" delako argitalpenak baduen Udalaren babes edo laguntzaren bat. Izan ere, esan du Lezo guztian banatzen ari direla aldizkaria, eta Lezoko, Errenteriako eta Oiartzungo udaletako armarriak heldu direla azalean; gainera, Lezori damaion tratamendu informatiboa ere oso pobrea dela, eta badituela hutsune eta akats zenbait ere.

    Alkateak erantzun dio Udalak ez diola inolako babesik eman aipatu aldizkariari, eta ikertuko duela zer gertatzen den.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratseko zazpiak eta hogeiean (19:20). Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna