1996.eko Apirilaren 3ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hirugarrena. Arratsaldeko zazpietan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dute bilerara etortzerik izan.

    Pello Garbizu Azkue ez da bileran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- ONARTZEA AURREKO BILKURAKO AKTA, 1996KO MARTXOAREN 13AN EGINDAKO OSOKO BILKURA OHIKOAREN AKTA.

    Aho batez onartu da 1996ko martxoaren 13an egindako osoko bilkura ohikoaren akta.

    2.- MAILEGUA HARTZEA.

    Lehenbizi epe luzerako mailegu hau hartzeko egindako espedientearen berri eman zaio osoko bilkurari. Mailegua, izan ere, 1996ko Aurrekontuan ageri da, sarreratzat.

    Finantza erakundeek egindako eskaintza guztien artean Banco Guipuzcoanok eta Kutxak egindako eskaintza iruditu zaio Ogasun Batzordeari Udalaren interesentzako onena.

    Alkateak dio kreditu hau kiroldegiko obrak egiteko erabiliko dela, eta %12,85ean jarriko duela Udalaren zorpetze maila.

    Era berean, dio gai honi buruz diktamenik ez badago, Batzordean quorumnik egon ez zelako dela.

    Segidan eta proposamenaren gaineko diktamenik ez dagoenez, gai-zerrendan sartzea berresteari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta bi kontra (EAko biak) izan direnez, onartu egin dute gaurko bilkuran aztertzea.

    Ondoren, proposamenari buruzko botazioa egin du alkateak eta gehiengo osoaren aldeko botuekin, legeak eskatzen duenez, zortzi izan baitira alde bozkatu dutenak: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus M. Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus M. Martiarena Jaka); eta bi astenitu direnak: EAko bi zinegotziak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi), erabaki hau hartu dute:

    BAT: 1) Mailegu bat hartzea, ehun eta lau milioi pezetakoa (104.000.000.- pezeta), Banco Guipuzcoanori eta Kutxari, hau da, berrogeita hamabi milioi pezeta (52.000.000,- pta.) bati eta beste 52 milioi besteari. Mailegua hartzeko kontratuak (IKUS ERASKINA) dituen ezaugarririk behienak honako hauek dira:

    Banco Guipuzcoano:

    - Korritua, aldakorra: MIBORa + 0,60

    - Amortizatzeko epea: 15 urte (bi gabe).

    Gipuzkoa Donostia Kutxa:

    - Korritua, aldakorra: MIBORa + 0,75

    - Amortizatzeko epea: 15 urte (bi gabe).

    2) Maileguaren helburua inbertsioak, 1996ko Aurrekontuetako gastuetan heldu direnak, finantzatzea da, osorik edo partzialki.

    3) Mailegua itzultzeko bermetarako jarritakoak dira Aurrekontuetako sarrera nagusiak, diren eta izango diren ondasun eta eskubideak, eta baita hau ere:

    "Esandako maileguaren eta hark dakartzan korrituen, gastuen eta gainerako guztien hartzekodun, Lezoko Udalaren hartzekodun, den aldetik, behean heldu diren baliabideetatik sortutako sarrerak lotu eta kargatuko dira bereziki. Baliabideak:

    UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA.

    Bermea hartu ahal izateko, berriz, aginpidea ematen zaio Banco Guipuzcoanori eta Kutxari -aginpidea kentzeko biderik gabe-, Lezoko Udalak zor dizkionak jasotzeko akordio hau ordainketa egin behar duen Erakunde edo Organuaren aurrean erakuste hutsarekin goian adierazitako baliabideetan duen partetik".

    BI: Aginpidea ematea alkate-lehendakariari (Mikel Arrizabalaga Pikabea), edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.

    HIRU:Jendaurrera aterata edukitzea erabakia eta espediente osoa 15 egun, hala eskatzen baitu legeak.

    LAU: Foru Aldundiari bidaltzea espedientea onartu dezan.

    3.- PROPOSAMENA: HASTEA ESPROPIAZIO ESPEDIENTEA EGITEN, ETA JENDAURRERA ATERATZEA SISTEMA OROKORREKO PLAN BEREZIA EXEKUTATZEKO BEHAR DIREN ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK.

    Proposamena alkateak aurkeztua izan da, espropiazioa futbol zelaia egiteko dela argudiatuz.

    Segidan, proposamenari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi izan dira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus M. Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus M. Martiarena Jaka); eta bi kontra: EAko bi zinegotziak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi). Hala, bada, erabaki hau hartu dute:

    BAT: Hastea espedientea egiten Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 4 Sistema Orokorra (Kirol Ekipamenduetarakoa) egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak nahitaez espropiatzeko. Lurzoruaren eta Hiri-Antolaketaren araudiari buruzko Legearen Testu Bateratuko 132. artikuluaren babesean, guztia ere; izan ere, herriaren onurarako jo behar dira obrak, eta hartu beharrekotzat lurrak eta eraikinak, espropiatuta egin behar diren Hiri-Antolaketarako Planak nahiz exekuzio-unitateen mugaketak onartuko badira.

    BI: Onartzea -Lurzoruaren eta Hiri-Antolaketaren araudiari buruzko Legearen Testu Bateratuko 221. artikuluan eta Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 17. artikuluan eta Araudiko 16. artikuluan jartzen duena betetze aldera- "Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 4 Sistema Orokorra (Kirol Ekipamenduetarakoa) garatzeko Plan Berezia" egiteko hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda. Hona zerrenda:

    - 1. lursaila:

    (Erref.: Plan Bereziko planoak, 1. lursaila).

    Jabea: Inmobiliaria Provincial Guipuzcoana.

    Helbidea: Garibay, 15. Donostia.

    Kendu beharreko metroak: 1.610 m²

    Muganteak:Iparraldetik, hasierako finkatik gelditzen dena; Hegoaldetik, Juan Maria Echevesteren, Jose Echevesteren, Josefa Elena Echevesteren, Antonio Mª Echevesteren eta Mª Jesusa Echeveste Martiarena zenaren oinordekoak, Francisco Aierbe Goiburu eta Mª Dolores Ayerbe Goibururen lurrak; Ekialdetik, herribidea; eta Mendebaldetik, herribidea.

    Izaera: urbanizatu ezinezkoa.

    - 2. lursaila:

    (Erref.: Plan Bereziko planoak, 2. lursaila).

    Jabea: Juan Maria Echeveste Martiarena.

    Helbidea: Zubitxo, 29; 3. esk.

    Kendu beharreko metroak: 2.566,5 m²

    Muganteak:Iparraldetik, Inmobiliaria Provincial Gipuzcoanaren lurrak; Hegoaldetik, Arretxene S.A.; Ekialdetik, Jose Echevesteren lurrak; eta Mendebaldetik, herribidea.

    Izaera: urbanizatu ezinezkoa.

    - 3. lursaila:

    (Erref.: Plan Bereziko planoak, 3. lursaila).

    Jabea: Jose Echeveste Martiarena.

    Helbidea: San Pedro kalea, 16, 2.b (Irún).

    Kendu beharreko metroak: 2.437 m²

    Muganteak:Iparraldetik, Inmobiliaria Provincial Gipuzcoanarenlurrak; Hegoaldetik, Arretxene S.A.; Ekialdetik, Josefa Elena Echevesteren lurrak; eta Mendebaldetik, Juan Maria Echevesteren lurrak.

    Izaera: urbanizatu ezinezkoa.

    - 4. lursaila:

    (Erref.: Plan Bereziko planoak, 4. lursaila).

    Jabea: Josefa Elena Echeveste.

    Helbidea: Kabite baserria, Pasai Donibane.

    Kendu beharreko metroak: 4.128 m²

    Muganteak:Iparraldetik, Inmobiliaria Provincial Gipuzcoanaren lurrak; Hegoaldetik, Arretxene S.A.; Ekialdetik, Antonio Maria Echevesteren lurrak; eta Mendebaldetik, Jose Echevesteren lurrak.

    Izaera: urbanizatu ezinezkoa.

    - 5. lursaila:

    (Erref.: Plan Bereziko planoak, 5. lursaila).

    Jabea: Antonio Maria Echeveste Martiarena.

    Helbidea: Alaberga, 47; behea-ezk. (Errenteria).

    Kendu beharreko metroak: 476 m²

    Muganteak:Iparraldetik, Inmobiliaria Provincial Gipuzcoanaren lurrak; Hegoaldetik, Arretxene S.A.; Ekialdetik, Maria Jesusa Echeveste Martiarena zenaren oinordekoen lurrak; eta Mendebaldetik, Josefa Elena Echevesteren lurrak.

    Izaera: urbanizatu ezinezkoa.

    - 6. lursaila:

    (Erref.: Plan Bereziko planoak, 6. lursaila).

    Jabeak: Maria Jesusa Echeveste Martiarena zenaren oinordekoak: Mª Asunción Macuso Etxebeste, Jose Joaquin Macuso Susperregui, Mª Elena Macuso Etxebeste, Mª Teresa Macuso Etxebeste eta Jose Mª Macuso Etxebeste.

    Helbideak:- Mª Asunción Macuso Etxebeste: Bordalaborda 12-1.b (Pasai Donibane).

    - Jose Joaquin Macuso Susperregui: Borda-Zoko baserria, Iturrioz auzoa (Oiartzun).

    - Mª Elena Macuso Etxebeste: Borda-Zoko baserria, Iturrioz auzoa (Oiartzun).

    - Mª Teresa Macuso Etxebeste: Doctor Huici kalea, 7-2. esk. (ANDOAIN).

    - Jose Mª Macuso Etxebeste: Errekatxo plaza 3-1. esk. (Astigarraga).

    Kendu beharreko metroak: 2.372,5 m²

    Muganteak:Iparraldetik, Inmobiliaria Provincial Gipuzcoanaren lurrak; Hegoaldetik, Arretxene S.A.; Ekialdetik, Francisco Aierbe Goibururen eta Mª Dolores Aierbe Goiburuen lurrak; eta Mendebaldetik, Antonio Maria Echevesteren lurrak.

    Izaera: urbanizatu ezinezkoa.

    - 7. lursaila:

    (Erref.: Plan Bereziko planoak, 7. lursaila).

    Jabeak: Francisco Aierbe Goiburu eta Mª Dolores Aierbe Goiburu.

    Helbidea: - Francisco Aierbe Goiburu: Kale Nagusia, 2-4. esk. (Beasain)

    - Mª Dolores Aierbe Goiburu: Enparantza Nagusia, 10 (Ordizia).

    Kendu beharreko metroak: 2.121 m²

    Muganteak:Iparraldetik, Inmobiliaria Provincial Gipuzcoanaren lurrak; Hegoaldetik, Arretxene S.A.; Ekialdetik herri bidea; eta Mendebaldetik, Maria Jesusa Echevesteren Martiarena zenaren oinordekoen lurrak.

    Izaera: urbanizatu ezinezkoa.

    HIRU:Argitaratzea -Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 18. artikuluan eta Araudiko 17. artikuluan jartzen duena betetze aldera- ondasunen eta eskubideen zerrenda, GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarkia ateratako egunaren hurrengotik hasi eta hamabost lan-egun baino lehen alegazioak egiteko, zuzentzeko bidea izan dadin, hartara, akatsik bada zerrendan.

    LAU: Lezoko Udalak urjente hartu beharrekotzat izendatzeko eskatzea Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa Sailari Plan Berezia aurrera ateratzeko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez espropiatzeko".

    4.- ONARTZEA ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZAREN ARAUDIA ALDATZEA.

    Mª Carmen Biañak, Gizarte Ongizateko eskuordedunak, martxoaren 18an egindako batzordeko diktamena aurkeztu du. Honela dio:

    "Martxoaren 18an egin genuen bilkuran etxez etxeko laguntza jasotzen dutenek ordaindu behar dutena eguneratzea (zerrendako laugarren gaia) aztertu genuen, hala agintzen baitu horren gaineko araudiak.

    Etxez etxeko laguntzari buruzko Araudiko VI. kapituluan, 52.etik 59ra bitarteko artikuluetan, jartzen du zerbitzua zer-nola finantzatu eta laguntza jasotzen duenak zerbitzua nola ordaindu behar duen. Hala, nahiz pentsioak nahiz zerbitzuaren kostuak igo egin direnez, begiratu beharra dago berriz urteko ekarpena -55. artikuluan jartzen duena-, zerbitzua jasotzen duenak hilean ordaindu beharrekoa eguneratuko bada. Oraingo taula eta finantzabideak aztertu ondoren, beraz, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diogu Osoko Bilkurari. Hona ERABAKIA:

    BAT: Aldatzea Etxez etxeko laguntzari buruzko Araudiko 55. artikulua: "Baremo ekonomikoak. Taula". (Begira bedi I. eraskina artikulua berriturik nola gelditu den ikusteko).

    BI: Aldatzea 56. artikulua ere ("Ekarpena kalkulatzeko fomula"). Aldaketa da 1. eta 4. atalak kentzea eta beste era batea jartzea 2.a, honela: "Hileko orduak bider 2.113,- pezeta (bi mila ehun eta hamahiru)".

    Horiek horrela, udalaren osoko bilkurak onartu egin du, aho batez, proposatutako akordioa.

    Erabakia jendaurrean egongo da hilabetean, eta alegaziorik ez bada aurkezten, behin-betiko onarpena izango du.

    5.- ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA ITUNA, GIPUZKOAKO GIZARTE-ZERBITZUAK SENDOTZEKO.

    Gobernu Batzordeak, martxoaren 27an, ontzat hartu zuen Lezo Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak (Gizartekintzak) "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna" sinatzea.

    Dena den, akordioaren bigarren puntuak erabakia udalaren osoko bilkurak berretsi behar duela dio. Hori dela eta, akordioaren berri ematen zaio osoko bilkurari berretsi dezan.

    Honela dio Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak:

    "Aztertu dugu Gipuzkoa Foru Aldundiak bilalitako dokumentazioa, "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna"ri buruzkoa. Hala, Zerbitzu Sozial Oinarrizkoen zuzendari nagusiarekin alderdi ekonomiko eta tekniko batzuen gainean hitz egin ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Lezo Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak (Gizartekintzak) "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna" izenpetzea. Itunak 1996ko apirilaren 1etik 2001eko abendueran 31ra arte balio izango du.

    BI: Berrestea erabaki hau osoko bilkurak hurrena egiten duen bilkuran.

    HIRU Eskatzea Gipuzkoa Foru Aldundiari (Gizartekintzari) gizarte laguntzaileak dakarren kostuaren beste erdia (1.971.145,- pta.) finantzatu eta, hartara, langile mota horientzako jarritako gastu gehienezkoa osatu dezan".

    Horiek horrela, udalaren osoko bilkurak berrestsi egin du, aho batez, Gobernu Batzordeak martxoaren 27an hartutako erabakia.

    6.- ESKABIDEA, JAIZKIBEL-AZPI ETA JOANNES ETXEBERRI ESKOLETAKO ZUZENDARIEK EGINA, IZEN BERRIAK JARTZEKO ESKOLEI.

    Jaizkibel-Azpi eta Joannes Etxeberri eskoletako zuzendariek eskabidea egin dute izen berriak jartzeko eskolei.

    Eskabidean azaltzen dutenez, kurtso honetan zehar, Lezoko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe artean elkartze prozesu bat ematen ari da, eta datorren ikasturterako ikastetxe bakar bat izango da. Bestalde Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza institutoa Lezon sortuko denez, bi ikastetxe sortuko dira:

    - Haur eta Lehen Hezkuntzarako Herri Eskola

    - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Institutoa.

    Horiek horrela eta eskoletako zuzendariak egindako eskarian oinarriturik, Udal Osoko Bilkurak, ahobatez, zera ERABAKI DU:

    BAT: Sortuko diren bi ikastetxe berriei hurrengo izen hauek jartzea:

    . Lezo Herri Eskola (Haur eta Lehen Hezkuntza emango duena).

    . Lezo Institutoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emango duena).

    7.- HASTEA BIDEAK EGITEN TOKI-TELEBISTAK, LURRETIKO UHINEN BIDEZKOAK, BEREKIN DUEN ZERBITZUA ETA KUDEAKETA EMATEA ESKATZEKO ADMINISTRAZIOARI.

    Alkateak proposamena aurkeztu du, eta defendatu egin du herriak duen lehentasuna toki telebistaren zerbitzuaren prestazio eta kudeaketarako konzesio administratiboaren erreserba egiteko.

    Aurkeztutako proposamenak honela dio hitzez hitz:

    "Toki telebistaren zerbitzuaren erregimen juridikoari buruzko 95/12/22ko Legea ikusirik eta telebista zerbitzuaren kudeaketari dagokionez Udalen aldeko erreserba egiten duela ikusirik.

    Udal honek, eskualde mailako aipatu telebista zerbitzuaren prestazioan zuzenean parte hartzeko interesa duela ikusirik eta horretarako Elkartee Autonomoari kontzesio administratiboaaren eskaera egitea ezinbestekoa dela kontutan izanik, zera proposatzen zaio udalaren osoko bilkurari, toki telebistaren zerbitzuaren prestazio eta kudeaketarako kontzesio administratiboaren eskaera egiteko beharrezkoak diren biderapenak egiten hastea erabakitzea, Alkatea ahalduz espedientea Eusko Jaurlaritzako dagokon Sailari bidaltzeko, legearen garapenaren ondorioz horretarako epea irikitzen duenean".

    Segidan eta proposamenaren gaineko diktamenik ez dagoenez, gai-zerrendan sartzea berresteari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta bi abstentzio (EAko biak) izan direnez, onartu egin dute gaurko bilkuran aztertzea.

    Ondoren, proposamenari buruzko botazioa egin du alkateak eta Udal Osoko Bilkurak aho batez honako erabaki hau hartu du:

    BAT: Toki telebistaren zerbitzuaren prestazio eta kudeaketarako kontzesio administratiboaren eskaera egiteko beharrezkoak diren biderapenak egiten hastea, Alkatea ahalduz espedientea Eusko Jaurlaritzako dagokon Sailari bidaltzeko, legearen garapenaren ondorioz horretarako epea irikitzen duenean

    8.- ALKATEAREN ETA ZINEGOTZI ESKUORDEDUNEN INFORMEAK.

    Alkateak, aurrekontuen exekuzioaren egoerari buruzko informazioa eman eta banatu du. Informazioa aurtengo lehenengo hiruhilabetekoa da.

    9.- GALDERAK ETA ESKAERAK.

    I. Urrestarazuk galdetu du ea zergatik ez den pasa Barne Batzordetik Foru Aldundiarekin sinatu den protokoloa.

    Alkateak erantzun dio esanez, agian ezjakintasunagatik ez dela egin horrela. Esan du baita, gai honi buruzko lehenengo bilera joan den ostegunean egin zela.

    M. Recaldek galdetu du ea datorren igandean Udaletxean ikurriña jarriko den.

    Alkateak baietz erantzun dio, jarriko dela.

    I. Urrestarazuk galdetu du ea oposizioak aurkeztu dituen alegazioek erantzunik izango duten.

    Alkateak erantzun dio apirilaren 15ean egingo den Hirigintza Batzordean aztertuko direla.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratseko zazpiak eta laurdenetan (19:15). Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna