1995.eko Ekainaren 14ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko ekainaren hamalaugarrena. Arratsaldeko zazpiak eta hamarretan hasi du OSOKO BILKURAk bilera EZ OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Jose Antonio Dozagarat Andueza, zinegotziak, bildu dira.

    Marcial Zabaleta Salaberria, Jesus Mª Martiarena Jaca, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho, Jose Varela Pampin eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira bileran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. - 1995EKO MAIATZAREN 3AN EGINDAKO OHIKO OSOKO BILKURAKO AKTA ETA MAIATZAREN 10EAN, 17AN ETA 24AN EGINDAKO OSOKO BILKURA BEREZIETAKO AKTAK ONARTZEA.

    Aho batez onartu dituzte 1995eko maiatzaren 3an egindako ohiko osoko bilkurako akta eta maiatzaren 10ean, 17an eta 24an egindako osoko bilkura berezietako aktak. Dena den, honako aldaketa hauek egin dira:

    Maiatzaren 3ko aktan:

    Alkateak eskaturik honako bi zuzenketa hauek egiten dira:

    - 4. puntuan (galderak eta eskaerak), 2. parrafoan "dena den, hurrengo pleno batean sartuko dela gaia" esaten duen tokian, " dena den, hurrengo pleno arrunt batean sartuko dela gaia" esan behar du.

    - 4. puntuan (galdera eta eskaerak), 4. parrafoan "1993ko apirilean Carlos González Aldayk etxe bat bota zuela" esaten duen tokian, "1993ko apirilean Carlos González Aldayk eraikin bat bota zuela" esan behar du.

    Maiatzaren 10ekoa aldaketarik egin gabe onartu da.

    Maiatzaren 17ko aktan:

    Joxe Luix Agirretxe zinegotziak eskaturik, hurrengo zuzenketa hauek egin dira:

    - Euskarazko aktaren 3. puntuan, 3. parrafoan, "Gobernu Batzordeak on eritsia eman" esaten duen tokian, "Gobernu Batzordeak on iritzia" esan behar du.

    - Euskarazko aktaren 4. orrialdean, akordioaren bigarren zatian, "gia baliabideak" esaten duen tokian, "giza baliabideak" esan behar du.

    Maiatzaren 24ko aktan:

    Euskarazko eta erdarazko aktak bat etortzeko hurrengo zuzenketa hauek egin dira:

    - Euskarazko aktaren 4. puntuan, akordioaren lehenengo zatia zuzendu beharra dago, honela gelditzen delarik:

    BAT: Hasierako onarpena ematea Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 27. poligonoko, Altamira, berurbanizazio proiektuari. 27. poligonoko Arau Ordezkatzaileen aldaketa puntualari behin-betiko onarpena ematea gelditzen da eginkizun.

    - Euskarazko aktaren 4. puntuan, akordioaren hirugarren zatia falta da, hau da:

    HIRU: Urbanizazio lanak egiteko proiektua lehenbailehen aurkeztu dezan eskatzea Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari, Altamirako bideari eusteko horma, Altamira berriz urbanizatzeko proiektuan datorrena, segituan egiteko.

    Joxe Luix Agirretxek eskaturik, honako zuzenketa hauek egin dira:

    - 6. puntuan, bigarren parrafoan, "inkesta" esaten duen tokian, "ikerketa soziolinguistikoa" esan behar du, eta 2. lerroaldi honen bukaeran "Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusikoek eta euskararen aldeko batzordeak ere" esaten duen tokian "Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiko Aholkularitza Batzordeak ere" esan behar du.

    - 6. puntuan, hirugarren parrafoan, "Udalaren eta AEKaren arteko harremanari egonkortasuna emateko" esaten duen tokian, "transmizio kanpainari egonkortasuna emateko eta Udala eta AEKren betebeharrak zehazteko" esan behar du.

    - 6. puntuan, laugarren parrafoan, "bestetik, euskararen aldeko motibazio kanpaina gisa" esaten duen tokian "bestetik, giza sektore sail bat euskalduntzera hurbiltzea" esan behar du.

    Karmele Legorburuk eskatuta, zuzenketa hauek egiten dira:

    - 8. puntuan, 2. parrafoan zera gehitu behar da "Musika Eskolari dagokioenean".

    Euskarazko eta erdarazko akta bat etortzeko, hurrengo zuzenketa hauek egiten dira:

    Erdarazko aktaren 3. puntuan, 3. eta 4. esaldien artean zera jarri behar da "Se propone al pleno del Ayuntamiento la adopción del siguiente ACUERDO:", eta 7. puntuan, erabakiaren 2. zatian, zera kendu behar da "interesados en el contrato para garantizar el conocimiento y uso del euskara, considerando en todo momento el servicio de que se trata".

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, 19:30etan, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta nere sedespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu duguna.

    Eguna