2007.eko Azaroaren 15ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2007ko azaroaren 15ean, osteguna, 19.40etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA ETA PREMIAZKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria (EAE-ANV taldea), Jon Legorburu Arrastua (EAE-ANV taldea), Silbia Folgueira Fernández (EAE-ANV taldea), Iñigo Esnaola Arbiza (EAE-ANV taldea), María Pilar Legorburu Echegaray (EAE-ANV taldea), Urko Lopetegi Campano (EAE-ANV taldea), Jaione Lekuona Irazusta (EAE-ANV taldea), Kepa Garbizu Azkue (EAJ-PNV taldea) eta Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín (Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldea).

Ez dira bilerara etorri: Aroia Goienetxea Egibar (EAJ-PNV taldea), Jesús María Martiarena Jaca (EAJ-PNV taldea) eta Roberto Sánchez Sánchez (Ezker Batua-Berdeak taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Deialdiaren premiazkotasuna berrestea.

Alkateak dio San Markoseko Mankomunitateko Juntak astelehenean egindako bileran erabaki zuela Lezoko Udalari eskatzea Udal idazkariaren eginkizunetan Junta horren idazkaria izatearena gehitzea. Erabakia asteartean jakinarazi zion udalari eta Mankomunitatean martxan jarri nahi dituzten ekimenak bideratzeko izendapena lehen bai lehen egitea nahi dutenez, premiazko eta ezohiko bilera deitu omen du.

Bilkuran diren hamar zinegotziek aho-batez berrestu dute deialdia eta bileraren premia.

2.- Lezoko udal idazkaria San Markoseko Mankomunitateko idazkari lanak egin ditzan baimentzeko proposamena (2007PE290003).

Alkateak Barne Batzordeak gaur goizean diktaminatutakoa onartzea proposatu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

"San Markoseko Mankomunitateak Lezoko Unibertsitateko Udalari bertako Udal Idazkariak San Markoseko Mankomunitateko idazkari lanak egin ditzan baimentzea eskatu du.

Eskaera horri dagokionez, Mankomunitateko idazkari lanak Udaleko berezko postu nagusiaren funtziotan txertatuak geratuko lirateke. Horrela, San Markos Komunitateari legokioke konpentsazio moduan adostutako kopuru bat ordaintzea urtero Udal Idazkariak egindako lanengatik.

Guri dagokigunez, Udalaren egin beharra da, Osoko bilkuraren erabakiaren bidez, Udal Idazkariak San Markoseko Mankomunitatean Mankomunitateko Idazkari lanak egin ditzan beharrezkoa den baimena ematea eta Lanpostuen Zerrendan beharrezkoak diren aldaketak egitea, Idazkari lanpostuaren Berariazko Osagarrian San Markoseko Mankomunitateak Lezoko Udalari Mankomunitateko Idazkari lanagatik konpentsazio moduan ordaindu beharko dizkion kopuruak zehazteko.

Esandakoak ikusita, Barne Batzordeak proposaturik, Udal Osoko Bilkurak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Unibertsitateko Udal Idazkariari San Markoseko Mankomunitatean idazkari lanak egin ahal ditzan dagokion baimena ematea.

 

BI: Lanpostuen Zerrendan beharrezkoak diren aldaketak egitea. Aldaketa honen helburua, Idazkari lanpostuaren Berariazko Osagarrian San Markoseko Mankomunitateak Lezoko Udalari Mankomunitateko Idazkari lanagatik konpentsazio moduan ordaindu beharko dizkion kopuruak jasotzea izango da.

HIRU: San Markoseko Mankomunitateak Lezoko Udalari 8.591,64€ (2003. urteko kopurua eguneratu beharrekoa) ordainduko dizkio urtero, konpentsazio moduan, Udal Idazkariak egindako lanengatik.

LAU: Erabaki honen jarraipenerako beharrezkoak diren dokumentuak sinatzeko Alkatetzari ahalmena ematea."

Alkateak dio Mankomunitatearen kide izanik, hark egindako eskaera onartu egin beharra dagoela, proposamen berrietan operatibitatea irabazteko kide diren udal baliabideak eskaini behar direlako.

Bozketa egin da eta diktamena onartu da aldeko zortzi botoekin (alkatearena eta ANV-EAE taldearen beste zazpi zinegotziena) eta bi abstentzioekin (bileran den EAJ-PNV taldeko zinegotziarena eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko zinegotziarena).

Mikel Antxon Arrizabalagak dio Lezoko Udaleko idazkariak lan asko duela eta erabaki honekin haren indarrak eta denborak partitu beharko direnez, Udalaren kaltetarako izango dela. Horregatik abstenitu egin da.

Alktateak dio jarraipena egingo zaiola erabaki honen udal idazkariaren dedikazioaren ondorioei.

 

3.- San Markoseko Mankomunitateko udal ordezkarien ordezkoak izendatzeko proposamena (2007ID320116).

Alkateak ondorengo proposamena luzatu dio osoko bilkurari:

San Markoseko Mankomunitateak 2007ko urriaren 26an idatzia aurkeztu du udal honetan adieraziz, estatutuetako aurreikuspenei jarraiki eta legezkotasuna bermatzeko titular bakoitzeko ordezko bakarra izendatu behar dela, eta ez gehiago Lezoko Udalean 2007ko uztailaren 10eko osoko bilkuran izendatu zen bezala.

Hori horrela, Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. Artikuluan finkatzen dena aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordezkari izan daitezen:

ORGANOAK

Titularra / Ordezkoa

ZINEGOTZIA

San Markoseko Mankomunitatea

1. Titularra

Haritz Salaberria Goikoetxea

2. Titularra

Irati Aranburu Salaberria

1.Titularraren ordezkoa

Jon Legorburu Arrastua

2.Titularraren ordezkoa

Mª Pilar Legorburu Echegaray

Proposamena onartu egin da aldeko zortzi botoekin (alkatea eta ANV-EAE taldeko zazpi zinegotziena) eta bi abstentzioekin (bilkuran dagoen EAJ-PNV taldeko zinegotziarena eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko zinegotziarena).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 19:50etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna