2008.eko Urtarrilaren 30ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, bi mila eta zortzi urteko urtarrilaren hogeita hamarreko eguerdiko hamabi t´erdietan, eratu da OSOKO UDALBATZA, bilera ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria (EAE-ANV taldea), Jon Legorburu Arrastua (EAE-ANV taldea), Iñigo Esnaola Arbiza (EAE-ANV taldea), María Pilar Legorburu Echegaray (EAE-ANV taldea), Urko Lopetegi Campano (EAE-ANV taldea) eta Jaione Lekuona Irazusta (EAE-ANV taldea),

Ez dira bileran izan ondorengo zinegotzi hauek: Silbia Folgueira Fernández (EAE-ANV taldea), Kepa Garbizu Azkue (EAJ-PNV taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ-PNV taldea), Jesús María Martiarena Jaca (EAJ-PNV taldea), Migel Antonio Arrizabalaga Brusín (Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldea) eta Roberto Sánchez Sánchez (Ezker Batua-Berdeak taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Alkateak dio gaia batzordetik pasa gabe dakarrela, aurreko astean egindako Ogasun Batzordea egin ondoren adostu zelako proposamena eta beste batzorde bat deitzeko astirik ez zegoelako, bihar baita azken eguna Kutxan proposamena aurkezteko. Bileran diren zazpi zinegotzien adostasunarekin gaiaren urgentzia onartu da alkateak aipatu arrazoiengatik.

1.-Gipuzkoako zenbait herriren artean Kutxako Gobernu Organoetarako ordezkari bat izendatzeko proposamena.

Alkatetzak proposaturik, Osoko Bilkuran diren zazpi zinegotzien adostasunarekin ondorengo proposamen hau onartu du:

 

"Kutxako Estatutu eta Erregelamenduaren arabera, udal ordezkaritzari dagokionez, Lezoko Udalak erabaki du taldea osatzea Oiartzun, Usurbil eta Bergarako udalekin batera.Haiek ere erabaki hau hartu dute.

Dagozkion akordioak hartu eta gero, udal bakoitzak jakinaraziko dio akordio hau Kutxari, dagokion epean. Aldi berean, halaxe balegokigu, Batzar Orokorrean gure ordezkaria izendatuko genuke, egintza honetan alkatea ahalbidetuz."

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 12:35etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 663.979.etik 663.979.ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna